Edukira joan

A los reyes nuestros señores ¨Arcadiaco arzayac¨

Wikitekatik
A los reyes nuestros señores ¨Arcadiaco arzayac¨  (1828) 
Jose Bizente Etxagarai

A LOS REYES NUESTRO SEÑORES,

ARCADIACO ARZAYAC.



MARCHA.



¿Cer guertatzen da gaur Donostiyan?
¿Nondie dator gure poza?
¿Nora dijoaz gure beguiyac?
¿Ceñec darama biyotza?
Gure FERNANDO maitea eta
Gure AMALIA eztiya
Emen arquitzen dirade eta
Esana dago guztiya.

Gure egun eta demnoraraco
Cerubac cencan gordea
Zoriyon aundi antziñetaco
Erac ecusi gabea :
Donostiyara etorrirican
Gure Jaun eta jabea
Erregue etan dau oberena
Eta Erreguiña andrea.

Zor aundiyetan guelditzen guera
Onembeste mesederi
Ez dan becela baliteque izan
Gure eman gaya ugari :
Jauna artu bada borondate on
Esquer eta oroipenac
Donostiarrac biyotz osotic
Escaintzen dizquizutenac.

ZORZICOA.



Zazpigarrengoa
Españiacoa!
Biyotz gurecoa
Donostiacoa.

Gure Erreguiña
Cerubac eguiña :
Oberic eciña
Iñor ez adiña.

Dago Donostiya
Beteric guztiya :
Ez eracutsiya
Bere on zoriya.

Gaur zure semeac
Doayez beteac :
Cantari besteac
Zar eta gazteac.

Adisquide arrotzac
Esquer on bacoitzac :
Amoriyo pozac
Gañera biyotzac.

Amaliarequin
Viyac alcarrequin:
Bat bestearequin
Jaungoicoarequin.