Agardentegilea eta bere emaztea

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Agardentegilea eta bere emaztea (XVIII. mendea) 
ezezaguna
Campan-Latsague Bilduma. Baionako Euskal Erakustegiko Liburutegia

Agardentegilea eta bere emaztea


Bürgü hontako persona batez
minzatü nahi nitzaizie,
inkredül bat dela orok
komünitüren beteitazie.
 
Haren mereximentiak
eztira hanbat handi,
hartakoz behar günüke
galeretarat igorri.
 
Aragret gabe banua
nur den deklaratzera.
Ene ustez, jente hunak,
agardent egile bat da.
 
Bera beno pollit ago
ezpalinbalü emaztia,
agardent edale güti
juan likidio etxera.
 
Bena nula grazius
eta agradable beita,
mündü oro hara
atiratürik da.
 
Gizun horen agradamentüz
nahi deritzie deklaratü.
Ezta gauz phenatzia
obrak oro (onhez) dütü.
 
Egia ürjen dela,
bai etare ahalez,
nik bezaiñ ontxa
badakizie mündü orok.
 
Nahi düziegü, jente hunak,
buxer ororekila
urthuki dezagün
phützü barna batetara.
 
Bena infamü hura,
nula artifizius beita,
hanti jalki leiteke
dimisione hanitz egiten.
 
Nabariki hobe günüke
trankillitian ützirik,
bena kondizionereki
Eztiala hukiren neskatilarik.
 
                Retira
 
(beste letraz idatzia)

Zien zerbütxari Bartzen niz,
popülü admiragarria,
eta orori desiratzen deritziet
osagarri eta bakia.