Edukira joan

Aitona gizaragaixoa

Wikitekatik
Aitona gizaragaixoa  (1900) 
Pedro Mari Otaño

AITONA GIZARAGAIXOA

Larogei pezetako sari bat eta bitezara Mondragoin irabazitako moldaera.

PEDRO MARIA OTAÑO'K

Udaberriko usai gozozko
illunabartxo batian,
Donostiyatik urruti gabe
uri ontako partian,
baserritikan onontz datorren
bidetxigor politian,
sagar ta gastañ, arriz, elorri,
urritz ta lore tartian;
azpialdian errekatxua
marmariyaz ostopian;
eguzkiaren azken dizdizak
aruntzko mendi tentian;
kuku ta beste txorien kantak
baso gustiak, betian;
kabi batian lau txorikume
txillar tarteko otian.
Gauz abei denai begiratuaz
emen, gure lur maitian,
"iñon oz dago onelakorik"
esanaz nere artian
netorren, eta alako batez
jiratxo bat ematian,
aitonatxo bat arkitu nuben
eserleku arlotian,
berekin zeukan penaren kargak
lurrera iya botian
garau ta leku pozgarri artan.
Gizon ura ikustian,
alaitasunez inguratua
aiñ egoera tristean,
bereganatu nintzayon zerbait
itzegiteko ustian.
-
Iruditzen zait gaur oraindikan
bera ikusten naguela,
arri tontortxo gañian
eserita daguela;
belaun nekatu bien tartean
urritz makil bat dubela,
beraren puntan ipiñirik ñen
buruan zuben txapela,
bi eskuakin gogor elduaz,
kontu egiñaz onela,
ata kokotza oyen gañean
lotan balego bezela,
Nola jostatzen pill pill zebillen
egoaizetxo epela
buruko ille txuri bakanak
egaara zijoazela
esan zeikian, uste det berak
sentitutzen etzubela,
Antxen nenguan, bere onduan,
ser egiñ ez nekiyela,
laguntzarik nai zuben galdetu,
edo aldegin bestela;
itzegiñ zuben, eta kezkatik
atera nintzan berela.
--
Asnas lodi bat irten zitzayon
petxu astutik jasua,
ta lenbiziko au esan zuben;
 - ¡¡Nere Euskara gaxua¡¡

-Esan onetan ezaguturik,
itonak zedukan miña,
erantzun nion. - Jauna, Euskara
ez dago aiñ aldegiña,
oraindik ere lur maite ontan
bada zeñek itzegiña....
-Bañan nere itz motxak etziran
bera lasaitzeko diña,
ta zion; - Ondo ikusitzen det
datorkigun erasua;
ez da biziko, laxter ilko da
gure Euskara gaxua.
Jauna ez bedi orla tristutu,
ez dago Euskara juna,
¿Ez du sentitzen inguru ontan
daguen alaitasuna;
ez du ikustan ez dala gaitza,
baizik dena osasuna;
Euskal-erriko txorion kantak
ez dago pozez entzuna?
- Bai, len bezela sayatzen dira
kukua eta xoxua;
oyek or daude, bañan galduta
gure Euskara gaxua
--
Jauna, barkatu bizait, berriro
gogor egiten badiyot;
Euskara oraiñ baño txarrago
egon dela deriskiyot;
ez du ikusten nola izkuntza
ontan ari geran biyok ?
Gaur Donostiyan ez dakiyenik
ez du aitortu nai inork