Aizkolari bi onenak Arriya eta Korta

Wikitekatik
Aizkolari bi onenak Arriya eta Korta
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Aizkolari bi onenak Arriya eta Korta»


Naizenian alkate
Donostiyakua
atzo guziak erango dute
patharra naikua. Ja jai.

1
Aizkolari bi onenak
Arriya eta Korta
zuten apostua zerratu eta
señalia bota

2
Azpeitiko zezen
plazan jokatzeko,
bitartean jakirik onenak
gorputza indartzeko.

3
Jana dijeritzeko
erari goxua
ardua iñun dan onena ongi
beterik basua.

4
Gauza onak salgai dira
diruaren ordaiñ,
arrautzak eta urdai azpikua
merke daude oraiñ.

5
Azpeitiako zezen
plazaren erdian
garagarran seigarren eguna
zala igandian.

6
Agertu ziranian
plaaren erdian
merke sarrera ez izan arren
jende asko begira.

7
Arriya bezela Korta
gizona bikaiña,
indarra dutenak sei urteko
zezen batek aiña.

8
Korta baño Arriyak
urtiak amaika
geyago izan arren oraindik
lasaya birika

9
Korta nekatu eta
eziñian arki
ongi kostata Arriyak egur
guztiak ebaki.

10
Korta exeri biar
izan zuan miñez
bere alde trabesa egin zutena
kasorik egin ez.

11
Egualdi berua zan
igande aretan
ez alzuten obe jokatzia
Santo Tomas'etan?

12
Kontrariyo naparra
Jose Ignacio ill eta
ikusi nuan Santesteban'en
Larri Agiñeta.

13
Inguruan bazuten
makiñabat ero
aplazatzerik etzutela nai
egiñ arren bero

14
Zarauztikan Ayara
aldapa luzia
lertu asi zuten korrikari
Etxenagusia.

15
Festa orrelakuak
jarri berriz ere
kalte batzuek izango dute
bestiak mesere

EUSEBIO MUGUERZA
Calbetón 9, 3º izquierda.
SAN SEBASTIAN