Alderdi Komunistaren Manifestua/Hitzaurrea 1883ko argitalpen alemaniarrari
←Hitzaurrea 1872ko argitalpen alemaniarrari | Alderdi Komunistaren Manifestua Hitzaurrea 1883ko argitalpen alemaniarrari |
Hitzaurrea 1888ko argitalpen ingelesari→ |
Hitzaurrea 1883ko argitalpen alemaniarrari
Zoritxarrez, bakarrik izenpetu behar dut edizio honen hitzaurrea. Marx, Europako eta Ameriketako langile klaseek beste inori baina gehiago zor dioten gizona, Highgateko hilerrian dautza, eta bere hilobiaren gaina jada lehenengo belarrak berdatzen du. Bere heriotzaren ondoren, zer esanik ez Manifestua berregiteaz edo osatzeaz. Uste dut, beraz, beharrezkoa dela hemen inplizituki ondoren datorrena gogoratzea.
Manifestu guztian barneraturik dagoen oinarrizko ideia, -hau da: produkzio ekonomikoa eta honetatik derrigorrez ondorioztatzen den estruktura soziala aldi historiko bakoitzean, aldi horretako historia politiko eta intelektuala sostengatzen duten oinarria direla; beraz, historia guztia (lurraren jabetza komunalaren erregimen primitiboaren deuseztapenetik), klasearteko borrokaren historia izan dela, klase zapaltzaile eta zapalduen arteko borroka, dominatzaile eta dominatuena, garapen sozialaren fase ezberdinetan; eta orain borroka hau fase batera ailegatu dela non, klase esplotatuak eta zapalduak (langileriak), ezin duen esplotatzen eta zapaltzen duen klasearengandik (burgesiarengandik) emantzipatu, aldi berean eta betirako, gizarte guztia esplotaziotik, zapalkuntzatik eta klasearteko borrokatik emantzipatu gabe-, oinarrizko ideia hau Marxi dagokio bakarrik eta esklusiboki.
Askotan aitortu izan dut; baina orain hain justu, beharrezkoa da Manifestuaren beraren buruan adierazpen hau agertzea.
F. Engels
Londres, 1883ko Ekainaren 28a