Edukira joan

Alderdi Komunistaren Manifestua/Hitzaurrea 1893ko argitalpen italiarrari: Irakurle italiarrei

Wikitekatik
Alderdi Komunistaren Manifestua
Hitzaurrea 1893ko argitalpen italiarrari: Irakurle italiarrei

Hitzaurrea 1893ko argitalpen italiarrari
Irakurle italiarrei

Alderdi Komunistaren Manifestuaren argitarapena, horrela esate arren, 1848ko martxoaren 18ko

jardunaldiarekin batera egokitu zen, Milango eta Berlineko iraultzekin batera, erdi guneak hartzen dituzten bi nazioetako insurrekzio armatuak izan zirelarik: bata kontinente europarrean, bestea Mediterraneoan; ordura arte, bere lurren zatiketagatik eta barne desadostasunengatik ahuldurik, atzerriko indarren menpe erortzera eramandako bi nazio. Italia enperadore austriarraren agintearen menpe zegoen bitartean, Alemaniaren gainean pisatzen zuen zama –Errusia guztietako Tsarrarena- ez zen xamurragoa, zeharkakoagoa bazen ere. 1848ko martxoaren 18ko ondorioek Italia eta Alemania desohore honetatik askatu zuten. 1848 eta 1871 artean, bi nazio handiak berrezarriak izan ziren eta, modu batera edo bestera, bere independentzia berreskuratu zuten, eta gertakizun hau, Karl Marxek esaten zuen bezala, 1848ko iraultza zapaldu zuten pertsonak, euren atsekaberako, bere testamentu-betearazleak izan zirelako eman zen.

1848ko iraultza, toki guztietan, langile klaseak eginiko lana izan zen: berak altxa zituen barrikadak eta berak arriskatu zuen bizia. Baina Pariseko langileak bakarrik izan ziren, gobernua eraistean, erregimen burges guztiarekin amaitzeko asmo benetan argia izan zutenak. Eta, jada bere klasearen eta burgesiaren artean existitzen den antagonismo menderaezinaz kontzientzia bazuten ere, ez herrialdearen garapen ekonomikoak ez eta Frantziako langile masen garapen intelektualak ez zuten oraindik berreraikitze sozial bat aurrera eramatea baimenduko zuen maila lortu. Hemen, iraultzaren fruituak, azkenik, klase kapitalistaren eskuetan amaitu zutenaren zergatia. Beste herrialdeetan, Italian, Alemanian, Austrian, langileek, lehenengo momentutik, burgesiari boterea hartzen lagundu besterik ez zuten egin. Baina burgesiaren agintea ez da posible inongo herrialdeetan independentzia nazionalik gabe. Horregatik, 1848ko iraultzak, ordura arte konkistatu ez zituzten nazioen batasunera eta independentziara eraman behar zuen: Italia, Alemania, Hungaria. Poloniak jarraituko die. Horrela, beraz, nahiz eta 1848ko iraultza ez zen iraultza sozialista bat izan, azken honentzat bidea garbitu eta lurra prestatu zuen. Erregimen burgesak, herrialde guztietan industria handiaren garapenari eman zion bultzada handia dela eta, azken berrogeita bost urteen baitan proletalgo ugari, indartsu eta elkartu bat sortu du eta horrela – Manifestuko espresioa erabiltzearren- bere lurperatzaileak produzitu ditu. Nazio bakoitzaren independentzia eta batasuna birlortu gabe, ez da posible proletarioen batasun internazional bat sortzea ezta helburu komunen lorpenerako nazio hauen kooperazio baketsu eta burutsua ere. Akaso posible al da langile italiar, hungariar, alemaniar, poloniar eta errusiarren ekintza bateratu eta internazionala ematea 1848rarte existitzen ziren baldintza politikoetan?

Honek, 1848ko borrokak ez direla alferrik galdu esan nahi du; ez dira alferrik galdu ere, aldi iraultzaile hartatik banatzen gaituzten berrogeita bost urteak. Bere fruituak heltzen hasi dira, eta desiratzen dudan guztia, italiarrerako itzulpen hau proletalgo italiarraren garaipenerako seinale on bat izatea da, jatorrizkoaren argitarapena iraultza internazionalerako izan zen bezala.

Manifestuak kapitalismoak iraganean emandako zerbitzu iraultzaile guztiei erabateko justizia egiten die.

Lehenengo nazio kapitalista Italia izan zen. Erdi aro feudalaren amaiera eta aro kapitalista garaikidearen argitzea italiar baten irudi erraldoiak markatzen du, Dantek, aldi berean Erdi Aroko azken poeta eta garai modernoetan lehenengoa izan zenak. Orain, 1300ean bezala, aro historiko berri bat despuntatzen hasi da. Emango al digu Italiak aro proletario berri baten jaiotza markatuko duen Dante berria?

F. Engels

Londres, 1893ko Otsailaren 1a