Alemaniaren gerra deklarazioa Errusiari
(Uztailaren 19a Errusiar egutegian)
San Petersburgoko alemaniar enbaxadoreak aurkeztua.
Alemaniako Gobernu Inperialak esfortzu guztiak egin ditu krisiaren hasieratik emaitza baketsu bat lortzeko. Bere Maiestate Errusiako Enperadoreak zuzenean adierazitako nahi bati jarraituz, Alemaniako Enperadoreak, Britainia Handiarekin batera, Vienako Gabinetearen eta San Petersburgoren artean bitartekari lanak abiatu ditu; baina Errusiak, inongo emaitzari itxoin beharrean, bere indarrak mobilizatu ditu bai lurrean zein itsasoan. Mehatxuzko pauso honen ondorioz, ez dagoena Alemaniaren aldeko ekintza militarrek egindako ezeren gainean justifikatua, Alemaniako Inperioak arrisku larri eta gertuko bat ikusten du. Alemaniako Gobernuak, beraz, bere burua aurkeztu behar du Errusia Guztietako Bere Maiestate Enperadorearen Gobernuaren aurrean, eskatzeko berriro ere ekintza militar guzti horiek bertan behera uztea. Errusiak ez dio eskari honi inongo erantzunik eman, eta uko honen ondorioz, bere ekintzak Alemaniaren aurkakoak direla kontuan hartuta, ohorea dut zu informatzeko nire Gobernuaren aginduen inguruan, informa dezazun bere Gorentasuna honako honetaz:
Bere Gorentasuna Enperadorea, gure Subirano augustoa, Alemaniako Inperioaren izenean, erronka onartzen du, eta bere burua Errusiarekin gerran dagoela kontsideratzen du.