Edukira joan

Alkar

Wikitekatik

Alkar
pages 5-132

OTAÑO'TAR PEDRO M'REN'

OLERKI
ONENAK

ALKAR






IÑAKI DEUNAREN IRARKOLAN
GARIBAY, 28, — DONOSTIA
1930

OTAÑO'TAR PEDRO M'REN'

OLERKI
ONENAK

ALKAR






IÑAKI DEUNAREN IRARKOLAN
GARIBAY, 28, — DONOSTIA
1930

Eŕiko olerkaria


Ez gizon bakoitzak, bakaŕik, eŕiak ere dagozkioen gogoa ba-dute. Askotan, gizonen gogoak estuak, itxiak izan dira, ordea, eta biotza, kutxa josia antzekoa, daramate. Alaitasunak eta naigabeak, edukiaz, baŕu-baŕuan gordeak dauzkate.

Eŕien gogoak irikiagoak, zelaitsuagoak eta zuriagoak dira. Naigabe beltz eta lañutsuak, estuasun samiñak, zorion alaia, iribaŕa eta algara, zokonetik sortuz, eŕiai biotzetik dijoazkio atarira, eŕez oso, lurpeko ituŕitik ur garbia jayotzen dan bezela.

Gizon ixila, geienetan bkeoitz, askotan zitala. Biotzeko naiak, alai edo gaŕatzak, azaltzea ez dituan eŕia, eriotz-ertzian dagoana da; osasuntsu dana ekaitz aldean kementsu, zigorpean indartsu eta zorionean iribar arpegiaz dager, ordez.

Oñazean antzia, zigorkatuen iŕintz bildurgaŕia, pozaren algara zabaltzen dutenak olerkariak dira, eŕien sustraietatik datozen olerkari apalak. Oien bitartez eŕitaŕen asmo-asnasak, egoki ausnartzen dira.

«Jatoŕiz, etxe txiroetatik zegozenak ziren «Trobalariak», olerkariak, bañan, goitar argiak sututakoak ziralako «Trobentzako» luŕalde edeŕak iñork baño obetoago landu zituzten, nun-nai abeŕi maitetasuna za balduaz» (I).

Euskal-eŕia, biotz-naiaz aberatza dalako, olerkari ugarien solerkua izan da. Baño ¿zenbat olerkarien bertsoak ez ezik, izen utsak ere galdu dira? Antziñakoen beŕirik gutxi, gerokoenak asko ez, oraingoenak bai, guztiak jaso ez-ba-ditugu ere.

Olerki eŕez, goxo eta politak egin zituen Otaño'tar Kepa M. beŕiro datorkizu. Arjentina mugabeko zelaietatik, gizadi onen asieran, euskal usain edeŕaz kutsututako bertso-olerkiak bialdi zizkiguna, orain bigaŕenez, dagerkigu. Gizona il ba-zan ere, bero euskogogo-sutsua olerki oietan daukagula, esan lezakegu.

Ona, benetan, eŕiko olerkari iaio bat.



(I) Historia política y social de los Trovadores. Victor Balaguer. SINISMENA, ABEŔIA, MAITASUNA

Oietxek eŕiko-olerkarien kemen goitaŕak, beti, zirikatu dute. Eta ez uste, Euskla-eŕian bakaŕik, alderadi guzietan ere baita. Gizon taldeak sutu eta zoratzen dituzten zaletasunak Jaungoikoaganako, sorlekuaganako eta maitetasunaganako zaletasunak oi izan dira. guda, zitalkeri, gauz zaiak eta ekintz aŕigaŕiak maitetasuna, abeŕia eta siñismenagatik sortu dira. (2) Eta olerkariak, iñork baño obetoago biozkada oiek ausnartzen dituzten ezkero, iñork baño obetoago azaldu eta argitaratzen dituzte ere.

Maitetasunaren edertasun zoragaŕia nork olerkarika bezin indartsu abestu? Siñismen argi egiazkoaren bizitasun eztitsuak, gizonen begietara, olerkariak bezin ondo nork aurkeztu? Abeŕiaren eriotz-miña, sorteŕiaren kate-zauriak, izkeraren bizi negargaŕiak, nork okerkariak baño gartsuago eta gaŕatsaguago eresi?

Maitetasunaren alaitasun eta naigabeak, Laŕalde, Belzuntzen, Gilbau, Salabeŕi, Elizanburu eta Aŕesek eusko olerkariak, apain eta txukun, abestu dituzte.



(2) Estudios literarios. Lord Macaulay. Gogoaren antzi meak, asmo zerutaŕez jantzitako bertso-olerkietan zabaldu dituzte Detxepare, Zaldubide, Bera, Eŕenderi, Lekuona eta Elurmendi'k, ziñismen sakoneko ertilari trebeak. Euskal-eŕiko zorigaitzak, lege-zaaŕari jaurtitako kateak, Euskeraren izate eta zabaldune ergala, Aŕese-Beitia, Arana-Goiri eta Jauregi'ri eresi negargaŕiak sortuasi dizkate, odola eusko zañetan sutuaz eta itxaropena biotzetan piztuaz.

Siñismenak, sorteŕiak maitetasunak ere Otaño olerkariaren bertso abestietan bizitasuna eskeñi dioe. Maitetasun garbia, siñismen sendoa eta eusko zintzotasun kementsua bere olerki guzietan dagerkigu. ¡Eta argigaŕia!

Euskal eŕitik uŕuti bizi izan du zan, Arjentina'ko neuŕigabeko aran aspergaŕietan artaldeak zaintzen, artzai zintzoa bezela, baño bere asmo eta nai guztiak sorlekuan, beti, zarabilzkien.


«Ainbestereño tristutzen
Eremu zabal oietan, [naiz
Edemu zabal oietan,
Arbola, mendi eta eŕekak
Falta diran zelaietan.»

Eta amaika bertsoetan naigabe beltz au erakusten digu ¡atzeŕiko bizitza ain zitzaion neketsu!


«Tu proverai si come sa di sale
Lo pane altrui, e como e duro calle
Lo scendere e'l salir per l'altrui scale» (3.

«Atzeŕiko ogia samiña, aŕotz naguzipean lanari jardutea gaŕatza» Itali'ko olerkari ospetsuanak, Dante agurgaŕiak, miṉ zeriola, abestu zuan abeŕitik aldentuta zegoanean.

Baseŕitxoa, inguruko basoa, auzoko mendiak beti tartean josiak zaramazkian olerkariak, eta «ombú» zuaitz baten babesera juan da biotzeko antsiak abestutzen zituan.


«Orain artzantzan Ameriketan,
Aŕantxo baten onduan,
Eguna pasa luŕian eta
Jiratzen naizen orduan,
Nere begiak gozatzen dira
Aldameneko ombú'an.

______


(3) Dante. Divina Comeida: Paiso, e. XVII.


Nere lagunik maitatuena
Ombu laztana, zu zera,
Argatik nator zure kolkora,
Nimalkoak isurtzera,
Iruditurik neramazula
Atariko intxaurpera...
Beti izango zaitut goguan,
Bañan joan nai det ostera,
Euskal-luŕeko arbolpe artan
Nere ezuŕak ustera.»

Ez uste, ordea, nolanaikoa zala Euskal-eŕirako zuan maitetasuna. Euskal-eŕian zati berezirik ezagutzen etzuan, era bat eta osoa sorteŕia aitortzen zualako, Bidasoa aruntz eta onuntz bizi geranok aldenduak gaude, tamalez. Aien abesti, olerki, edestiak eta oiturak atzeŕikoak zaizkigula, esan genezakegu. Euskotaŕen anai maitasuna, alkaŕen ezaguntza olerkari apal eta biguñak, uŕutiko zelai txiro eta alegeetatik, dei beroaz eskatzen zigun.


«Arbola baten zañetatik
Sortzen diran landariak
Bezala gera, Bidasoa'ren
bi aldetako jendiak;
Berdiñak dira gure jatoŕi


Oitura eta legiak
Ama Euskerak magal berian
Azitako senidiak.»

Biotzeko nai goxoenak, kutun eta laztan estitsuenak gure izkerarentzako gordeak zeuzkan, baño. «Aiton gizagaixoa»'ko alai eta ilunak tanto bat-batera, dituan olerki xamuŕak irakurŕi ezazu. Malko samiñak Euskera maitatzale aitonak ixurtzen ditu zotinka dasan bitartean


«...Laister ilko da
gure Euskera gaixua,
...galdua dago
gure Euskera gaixua.»

Itxaropen alaiak, ordea, indar kementsu gure olerkariari eskeintzen dio agure minduari bizkor erantzuteko:


«Jauna alaitzen asi gintezke
Euskera maite dugunak;
badatoz, uste ia betiko,
galdutzat zeuden egunak.»

Igarleen usaia itz oiek daramate; euskera aldapa gora dijoakigu pizkabanaka ba-da ere. ¿Noiz, orain bezela, aín poliki apaindu eta oŕaztu dute euskera idazleak? Gazteak, ain gogor eta bulertsu noiz euskeraren alde jardun dira, gaurko egunez bezela? Gazte oiek olerkiarien estua entzun dutela, esan leike:

«... Denak nai dute,
lege-zaŕak dakaŕena,
eta ez dute ezagutzen
Izkuntza dala auŕena.

Miru gaiztoak menderatutzen
duten bezela uxua,
etzazutela iltzera utzi
gure Euskera gaxua.»


Maitasun garbiari eta siñismen sendoari, ere, Otaño'k olerki beruak eskeñi zizkien. «Elizakoak» eta «Amatxo laztanari» deritzaizkion olerkietan garbi bere asmoak dagerzkigu. Guraso eta sorteŕiari agur egiñaz, aldendu zanean, baseŕiko ate buruan.


«Itz baterako au da
eskatzen zaizuna;
Izan zaitez non-nai
Beti euskelduna.»

aitaren aoetatik entzun ba-zituan? UT PICTURA, POESIS

Margolariaren edo pintatzaleen antzera olerkaríak, ere, bertso-gaiak apainduta eta txukunduta, gogoaren begi auŕean azaldu bear dituztela, esaera zaaŕak dio. Uŕutiko mendiak urdiñez jantzi, aran eta zelaiak orlegiz apaindu, baseŕiak telatu goŕiaz estali eta argi alaia, zuri garbiz, egi itxura emateaŕen magolariak asmatzen dun bezela, olerkariak ere urdiña, orlegia, goŕia eta zuria antzeko gaiak erabili beaŕean dago, irudiei ipintzeko. «Olerkarien margo motak, itzak dira. Itzen bitartez, gai eder eta politak gure almenean bizi azi bear ditu. Au egin ezik olerkaria danik ezin iritzi oiala garbi eta margoak eskuan eukitzeagatik, bakaŕik, margolaria ez deitzaigun bezela». [1]

Otaño'ren olerkietan gauz atsegingaŕi eta edertasunak aurkitu ditugu. ¡Ain egoki olerki gai guzia, egíantza emanaz, apaintzen ditu! Egiz, margolari azkaŕa dala aitortu leike. Auxe Otaño'ren trebetasun talogaŕiena deritzaigu, «Aiton gizagaixoa» olerkian erakusten digun zaaŕa, bide baztaŕian exerita, ez ote degu begi auŕean ikusten? Guda gelgaŕiak dakarkian negar, naspilak, deadar samiñak, laŕitasunak, su-gaŕak ez ote daude bikain eta bizi-alaiana, esanak 《Maitan》'eko burni gogoŕa bezelako, bertso kementsuetan?

Geŕa soñuko adaŕa'k,
deiluaz g a z l e sasoi dulcnai,
utztrik ume t a z a í a k . . .
. ..bukatzen d i r á d a m e kutunen
übo p;;liteko paríik,
¡tzaldurikan begi alaien
dizditzarizko t x i n g a / a .
Altonak m a k u r , a m a k auldnrik
ta g o z e a k iltzen aurak,
ñola ez daukan zer kendurikan
li^n tititsu zan b u l a f a k ,
zergatik kolko o p a r o t s u a k
gelditu d i r á m e d a r a k .
L e n g o arto ta g a r i soroak
estalitze;i ditu (afák,
eta etxcan ziran j a n g a í a k
kiskali su eta g a ^ a k . »

¡Itzak, olerkariarentzat, margoak ba-dira, oraingoan bai Otaño'k margo bizaiz guda kalteak erakusten dizkigula! Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/19 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/20 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/21 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/22 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/23 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/24 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/25 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/26 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/27 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/28 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/29 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/30 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/31 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/32 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/33 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/34 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/35 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/36 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/37 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/38 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/39 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/40 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/41 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/42 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/43 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/44 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/45 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/46 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/47 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/48 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/49 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/50 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/51 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/52 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/53 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/54 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/55 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/56 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/57 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/58 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/59 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/60 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/61 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/62 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/63 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/64 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/65 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/66 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/67 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/68 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/69 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/70 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/71 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/72 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/73 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/74 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/75 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/76 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/77 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/78 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/79 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/80 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/81 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/82 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/83 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/84 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/85 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/86 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/87 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/88 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/89 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/90 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/91 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/92 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/93 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/94 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/95 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/96 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/97 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/98 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/99 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/100 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/101 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/102 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/103 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/104 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/105 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/106 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/107 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/108 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/109 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/110 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/111 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/112 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/113 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/114 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/115 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/116 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/117 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/118 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/119 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/120 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/121 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/122 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/123 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/124 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/125 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/126 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/127 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/128 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/129 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/130 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/131 Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/132

  1. Estética, Benedito Croce