Alkarrengana gorrotu gabe...

Wikitekatik
Alkarrengana gorrotu gabe...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Andre Madalen ...


«Alkarrengana gorrotu gabe... »



1/
Alkarrengana gorrotu gabe
leialak bagiñake gu,
elituzteke jarriko ainbeste
guardizibil ta soldadu;
alaz guziaz ere pakerik
eziñ udara ta negu,
bizi-modua merke orrela
alperrik espero degu.

2/
Danok leialak ez geralako
atiak daukate giltza,
eta mendiyak iturritxua,
zelaia eta arkaitza;
erbi batzuek paotxa janaz
eta bestiak almitza,
bizi-moduan igualdadia
naian aiperrik gabiltza.

3/
Egunsentiyan ekiñ da illundu
arte ari. biar lanian,
agintariyak, orain aldian,
zorrotzak aldamenian;
esker gaiztua jornalikan ez
miñ artzen genduanian,
arrazgeroztik ezertxo ere
ez da logratu onian.

4/
Esanaz «Alkar maita zazute!»
Kristo gurutzian ill zan,
konseju ori arrazgeroztik
eman oi dute eleizan;
obe genduke benetan entzun
ta i11 arte goguan izan,
pakea zagun, ibilli gabe
deabruaren lañezan.

5/
Dirua gañez eta basarri.
etxe askoren jabiak,
zeremoniak egiñak-arren
ustez di rala obiak,
zekenkeriyan ikusirikan
erruki gabe pobriak. ..
Laburu jaunak ematen daki
konseju on pare gabiak.

6/
Deskubriturik toki berriyak
Getaria'ko Elkano'k,
mandamentuak erakustera
alkar maitatzeko danok,
Urdaneta'ren gisa juanda
asko misionero jaunok,
adiskiriak nun-nai ditugu
emendik juaten geranok.

7/
Mendi-mortuan etxetxua egiñ
esposaturik galaiak,
egunsentiyan jeki, kantari
astian txori alaiak;
zorioneko itai okerra,
aitzur, goldia ta laiak,
sasiya baizik etzan tokiyan
egin soro ta zelaiak.

8/
Basarritarrak ez du oporrik
aitzurrian edo laian,
iñaurkin biltzen eta gañera
belar goxuak zelaian,
udaberriyan birigarruak
beziñ umore alaian;
zentzugabeak zitalkeriyan
oieri galazi naian.

9/
Zigarro puru aundiya erriaz
lasaitu naian birika,
mutill koskorrak mozkortu eta
aitari izketan ika,
maldiziua dariotela
aguazillari arrika,
Donostia'ko ziudadian
ikusten ditut amaika.

10/
Okasiuan jarri gaztiak
komeni zaiotelako,
gañerakuan etzenduteke
alkar ill edo elbarriko;
pretestu ori aski dutela
agintari nai erriko;
aspaldi ontan ezagun dira
makiñatxo bat orlako.

11/
Lenago ere gure animak.
salbatzeko desiuan,
fede jatorra zutela esanaz,
egiazko intentziuan
saiatzen ziran erriko etxian
eta Diputaziuan,
iñoiz edo beiñ erori arren
etsaian tentaziuan.

12/
Jan eta eran obenetikan
eta dotore jantziak,
kezka gogorra eman oi die
langillia unitziak;
ajola gutxi naiz da gosiak
auspez iduki eltziak,
orretarako ez du balio
sermoi ederrak aitziak.

13/
Amak aurrari, maite izanik,
bular-irain samurtuak
opa dizkio, ta erakutsi
nai amar mandamentuak;
baratzan ere ezagun oi du
landare ongi jorratuak,
fruta obia lezakeala
ez al dakite tontuak?

14/
Mundura gatoz ez dakigula
noiz, nun da nola ilko geran,
gañera iñork ez dituala
gauza guziak aukeran;
okasiuan ibilli gabe
mesere-ustez galeran,
obe genduke saiatutzia
bakoitzak beren karreran.

15/
Okasiuan aita gazterik
ill da umiak negarrez;
errukarriak arren auzuan
anparatzeko iñor ez;
juezak daude pekatariyak
kastigatzeko bildurrez;
modu onetan ez da izango
pakean bizitzen errez.

16/
Fede jatorra duan kristaua
bire zuzenian dabill,
gorroturikan iñori gabe,
arkumia bezin umill;
fedegabiak zitalkeriyan
igual odol ontzian ill,
ta gero esan: «Zertako dira
orrenbeste guardizibill?»

17/
Ditxosua da fede onian
aitzen dana errezuan,
ez politika dala motibo
zitaldurik arasuan;
itzuli. juanak bai omen dira
erori gabe lazuan,
errukarriyak kulparik gabe
daudenak kalabozuan.

18/
Seta gaiztuan xinistu nai ez
guzion buru iñordanik,
konsejo oneri gaizki erantzun
eta nai ez egin lanik;
munduan zerbait ibillia naiz
eta nago antzemanik
oker ibilli nai degunontzat
ez dala bire zuzenik.


Bertso-papera, chnp. Macazaga. - Renteria»,
Manuel Lekuona apaiz jaunaren bertso-bildumatik.

  • * *


Reste bertso-paper batean, - au ere -Imp. Macazaga.
- Renterfa»-n inprentatua -, amabost bertso
daude. Oietako zazpi, emengo 1, 2, 3, 8, 15,
16, 17 ta 18'garrena rura, aldaketa auekin:
1/7: onela. 2/7-8: .. .igualdadian billa ...• 3/3:
oraingo aldian agintariyak; 3/5: esker gaiztua ta
jornalik ez.

8/3-8: uda berrian birigarruak
beziñ umore alaian,
zentzu-gabeak zitalkeriyan
oieri galazi naian,
Ez det kulparik. esan, lazuan
eroritzen diranian.

Gañerako guziak, berdin-berdin.
Bigarren paper ontako beste bost bertso, len ere
liburu ontan jarriak daude.

Berri-berriak, iru auek dira:

Errepublika jarri genduan
desioz egun obiak.
kontrariyuak zekenkeriyan,
erruki gabe Po.briak.
bildu dituzten urre-zillarrak,
nikelak eta kobriak,
lapur-bildurrak dauzkate kajoi
burnizkuetan go.rdiak.

Dotriña berria erakusten
lendabiziko. rusuak
asi ziran, da gabirau biurtu
len ziradenak usuak.
erantzungo dit seme-alabak
maite ditun gurasuak:
cArrazoi dezu, arrazkeroztik
ditugu orlako arasuak!.

Zer da, mutillak? - esan oi diet.
naizenian inguratzen - .
Ego-aiziak orbel igarrak
bezela zerate arrotzen,
zergatikan ez dakizutela,
alkar ill edo elbarritzen.
Ajolarikan etzaiotenak
ez dira batere arritzen.