Edukira joan

Amorez eria

Wikitekatik
Amorez eria  (18-?) 
Jose Maria Iparragirre

AMOREZ ERIA.

Amorez eri nago
Aspaldi onetan,
Zure gatic maitea
Gau ta egua penetan:
Arqui nezaque poza
Badaquit nic certan.
Sendatuco nitzaque
Zure besoeta.
            _
Ez badezu sinisten
Esan dizudana
Demboraz izango da
Latuco eguna;
Ala ere eguia bedi
Zedorrec nai dezuna
Ni illa gatic ere
izazu osasuna.
             _
Ala erabaquiric
Badancat maitea,
Ez dit pena ematen
Mundua uzteac,
Andiagoac dizquit
Urratzen esteac,
Bestee gozatu bear
Zure biriuteac.
             _
Arentzat dulcia ta
Neretzat samina,
Besteren escuetan
Nere atsegniña;
Beti aguertuco zait
Zure imagiña,
Beste munduan ere
Emango dit mina.
             _
Ay! nere amante
Nola da posible
Bici alnitequela
Zu amatugabe;
Ori nere biotza
Eguin zaitez jabe,
Ni naicela medio
Ilco ez zerade
              _
Oh! zure mingain ezti
Espaiñ gorri liñac
Itz batequin sendatzen
Dizquidatzun miñac;
Amodio onean
Badira ordañac
Entregatzen disquitzut
Biotz ta entrañac.
               _
Gustoz artuco det nic
Zure favorea,
Izana gatie ere
Amore lorea:
Eduqui bear nazu
Barrenen gordea
Beguira ez zaitecen
Mudatu ordea.
               _
Ez dezazula artu
Bildurric maitea,
Ecin uca nezaque
Nere suertea:
Zurequin lotzen nauen
Amore catea
Ecin ausi liteque
Ain dago fuertea.
               _
Eguia esateco
Egon naiz quezquetan
Para oten zenduan
Biotza bestetan;
Zeloac utzi eta
Begui ichuetan,
Entregatzen naiz oso
Zure escuetan.
               _
Aditzen det maitea
Nai didazula ezan
Bacarric nai dezula
Zuc nerea izan;
Ala zaduzcac bada
Biotzeco guelan,
Ez du bestec lecuric
Izango seculan.
               _
Ez degu ofenditzen
Uztez Jaungoicoa
Garbia degulaco
Guc amodioa;
Desco deguna da
Bion unioa
Eliz ama santaren
Matrimonioa.
               _
Biotz baten lecuan
Milla banituque
Guztiya zuretzaco
Izango liraque;
Baña millaren lecuan
bat besteric ez del,
Artu zazu maitea
Bat au milla bider.
               _
Naitasuna gueyegui
Artzea iñori
Cer gauza gaiztoa dan
Probalzen det ongui,
Atsecabez bete ta
Gau ta egun beti
Ezur uts biurturic
Arquitutzen naiz ni.
               _
Penaric andiena
Da mundu onetan
Azqueneco laztana
Artzeco demboran:
Estutzen da biotza
Itza faltatzen da
Ecin aterarican
Barrendic campora
                _
Ez da mundu onetan
Neretzat gustoric
Baldin bici bear badet
Urruti zugandic:
Egunaz esnaturic
Gauaz ametzetan
Beti beti oi nago
Zu gatic penetan.
                _
Nere maite polita
Zutzaz oroitzean
Odola pill pill dabil
Nere biotzean:
Gampora irten nairie
Aleguin gueian
Miñ char au bearco zait
Sendatu iltzean.
                _
Berotasun gozo bat
Zañetic zañera
Nere gorputz guztian
Maitea sentitzen da;
Guzloaren pasioz
Zartzen zait icara,
Ilzican cre cein
Asmatu dedala.
                
Eduqui dezazuque
Ongui sinistua
Ceruac naucala ni
Zuretzat artua;
Ez nazu icusico
Iñoiz mudatua,
Ala eguitendizut
Gaur juramentua.
                
Adios nere maitea
Seculan betico,
Esconduco zerade
Ni natorreneco;
Maileac erantzun dit
Pena andibatequin
Ez naiz ni ezconduco
Ez bada zurequin.