Edukira joan

Arraunkalai-estropa...

Wikitekatik
Arraunkalai-estropa...  (1926) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Arraunkalai-estropa...»


1/
Arraunkalai-estropa
izan da Donostian
lendabiziko Agorillaren
bostian.

  Ta biar det
  adierazi
  Bizkaitarrak
  dutela errez
  irabazi. Pin pon!

2/
Bost erriren artian
ziran zazpi kuadrilla,
premiyua ta bandera
sedazkuan billa.

3/
Zan gutxitan bezela
lanerako girua,
iñoiz baño geiago
premiyo dirua.

4/
Oiek guziak baño
deseo zan bandera,
juana da Ondarrutarraren
mendera.

5/
Ondarrua lenbizi
zan arraira iritxi,
ta nekatu ziranik
ezkiñon iritzi.

6/
Ondoren Pasaitarrak
segundo bederatzi,
ito biar txisturik
eziñik irintsi.

7/
Zazpi egun geroztik
estropada bigarren,
naigabia askontzat
ezetz uste arren.

8/
Minutuan ogei ta
amazazpi arraunkarak
zijuazen ematen
Ondarruatarrak.

9/
Danak aitortzen dute:
«Ezkera oiek aiña;
alperrik da jartzia
illuna bekaiña:»

10/
Asko ixildu ditu,
etzan erreza baña,
etorririkan orren
kuadrilla bikaña.

11/
Bularra eta zañak
nekera ondo ezi,
estropada orregaitik
dute irabazi.

12/
Alkar maite dezagun
geralako anaiak,
kontu txarrak ekartzen
ditu gaizki-naiak.

13/
Oraindaño nagusi
arraunian izan gera,
alkar artuaz segi
dezagun aurrera.

14/
Lenagoko asarriak
alde batera utzi,
zuen abilidadea
orla erakutsi.

15/
Poza ematen dezute
zuek Donostian,
nai degu etortzia
datorren urtian.

16/
Eta edozein moduz
ez errietan ekin,
guziok bizi biar
degu alkarrekin.

17/
Uste gutxienian
zuek gerta ziñezke
negarrez alkarreri
laguntasun eske.

Jose Ariztirnuño «Aitzol» zanaren bertso-bildumarentzeko
1934 urtean -Ondarrua'ko Euskaltzale-
Bazkuna.-k bialduak.