Edukira joan

Atsua ta aguria errietan

Wikitekatik
Atsua ta aguria errietan
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Markesaren alaba...


«Atsua ta aguria errietan»


1/
Atsua ta aguria,
juan dan Abenduan,
zeuden oñak berotzen
suaren onduan;
atsuak, asarratu
ziraden orduan,
burruntzaliyarekin
jo zuan buruan.

2/
Amoriozko ezkontza
zerratu genduan,
ardi-txabola zartxo
bateren onduan;
nik zu bezela maite
ninduzun orduan,
gaur ez dago atsegin
zure inguruan.

3/
Etziñazun benetan
egiñ mandatua,
zeunden beste batekiñ
enamoratua;
ez dezu aitortu nai
zure pekatua,
alper mozkor gezurti
madarikatua.

4/
Nuan adiskiria
neskatxa liraiña,
berritsua zure gisa
zuana mingaiña;
iñude izandua,
ezkongaia baiña;
nik oraindikan ura
maite det zu aiña.

5/
Ardua eratian
jartzen zera bero,
balantxaka etxera
berandu gauero;
beko errotako asto
arra beziñ ero,
neskatxaren ondoren
ezkondu ta gero.

6/
Tabernatik etxera
naizela berandu,
txanponak dituanak
ori egiten du;
ni kaskarrian jo ta
ez dezula: damu,
ez nazu asko maite,
andre Mari-Manu.

7/
Balantxaka etorri.
zera, tunantia,
ezin galazi dizut
ardua eratia;
eskuan artzen badet
sutako illantia,
errekoizut sudurra
eta bigotia.

8/
Zure sudur gorriya
luzian bost ontza,
masaill-ezur igarrak,
zimurra kokotza;
buruko illiak arro,
dirurizu ontza,
damu det zerratua
zurekin ezkontza.

9/
Ilusio geiegi
ustez jakintsua,
aurrikan ez degu ta
oraindik antzua;
ixillik eziñ egon
zu zera, atsua,
kirkirrak Maiatzian
beziñ berritsua.

10/
Zuri ere okertu
zaizkizu gerriyak,
ortzik eta agiñik ez,
gortu belarriyak,
illiak banakatzen,
lausotu begiyak;
juan ziran gaztetako
gure arrokeriyak.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Rentería-,
hertan jasoa.

Amar bertso oien ondoren beste bi bertso,
bañan gaiarekin zer ikusirik ez dutenak eta
len ere liburu onetan jarriak daudenak.

  • * *


Liburuxka bat, «Imp. Macazaga. - Rentería-;
ez nuan apuntatu zeñi jaso nion; bederatzigarren
orritik aurrera, amar bertso auek, aldaketa auekin:

9/3-4: zure lagun auzoko neskazar antzua.

5/
Beko errotako asto arra beziñ ero,
neskatxen ondoren ezkondu ta gero;
zorretan ardua eran, orditu egunero,
balantxaka etxera berandu gabero.

 * * *

Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria»,
Orio'ko Gregorio Ibargoyen zanari jasoa.

Aldaketak:
2/1-4: Errekadua nizun biar zan moduan,
amoriyozko ezkontza zerratu genduan;

4/
Ziñan ogei urte ta neskatxa bikaiña,
balio zenduana koxkor birek aiña;
adiskide polita, egiya da, baiña
ura zan ez nuana nik maite zu aiña.

5/
Erori eta loitan guri-guritua,
etxera goiz aldian zera orditua;
sudurra piparraren gisa gorritua;
belako barkurako a ze pilotua!

7/
Balantzaka etorri zera, tunantia,
ojala ez banizu iriki atia;
nik galaziko dizut ardua eratia,
eskuan artzen badet sutako illentia.

8/
Jeniyua zitala sorgiñaren antza,
tertuliara juanda gezurra ta saltsa;
atso demoniua, alperrik zabiltza,
ardua erango det dan artian matsa!

9'garrenik ez dakar; ta 10/1-2: Zankuak nagi
eta okertu gerriyak.

  • * *


Bertso-papera, • Imp. Macazaga. - Renteria-,
Tolosa'ko Antonino Lakuntza zanari jasoa. Aurreko
papera bezelaxe.