1/
Baratza on bat zan Euskalerriya
landare onez jantziya,
denpor' aietan zer gozua zan
lore eder aien usaya!
Ba-ñan, aitonak aindu bezela,
ez degu zaitu esiya,
zori gaiztuan gaur arkitzen da
pristiya txarrez josiya.
2/
Zakur on danak il zizkiguten
eta eskopetak kendu,
orregatikan axeri askok
baratza ontan jaten du;
bertako lore ederrenekiñ
egiten dira apaindu,
ez aitonaren konseju ona
goguan euki bagendu.
3/
Geok izanik etxe-jabiak
oien maiztar bizi biar,
Euskalerrian, gauden bezela,
nork egingo ez luke negar?
Beingua balitz utsa litzake,
bañan onenbeste bidar
batere zorrik ez diegunai
eskian ibilli biar!
4/
Subien gisa imanarekiñ
egan dabillen txoriya,
berenganatzen gaituzte oiek
gezurra eta enbusteriya;
kuku alperren umia azten
bezela txantxangorriya,
oien mendean egon biarra
ez al da negargarriya?
5/
Alperkeriyan bizi diranak
biar luteke egon pozik,
eta guretzat ez dadukate
gorrotu gaiztua baizik;
borondatia daukagunori
lana eiten utzi nai-ezik,
burutik ondo jantzitakuak
ez dute orlako lañezik.
6/
Esan bezela gure kontura
gizentzen dutenak gantza,
ez naiz arritzen no la digut~n
tamaña ortako bengantza;
bildurrik gabe aitortuko det,
daukatelako biotza
errekaldeko arkai.tz beltzaren
bezin gogorra eta otza.
7/
Zori gaiztoko politik'au da
gure kalteko eskola,
pikaro askok ibíltzen gaitu,
bai al dakizute nola?
Mendi puntako arbolatxueri
eroitzen zaien orbela
udatzenian ego-aiziak
ibi1tze'ituan bezela.
8/
Gure agintari jartzen ditugun
konde, duke ta markesak,
beste gauzarik ez dute egiten
baizik bildu interesak;
oraindañokuan ez gera izandu
eskarmentatzen errezak,
onez aurrera obe degu ez
txinistu oien promesak.
9/
Eibartar oiek. Urizar'ekiñ
jarri. duten ejenplua,
Euskal-erriyak ondo goguan
izateko modukua;
gertatzen da ori dauan tokian
jende buru argikua,
arrokeriaz ez det aitortzen
naiz izan ingurukua.
10/
Egiten degun lana saldu nai,
baimen orren billa gabiltz;
ukatze'igute, esanaz orla
pakeak eiten dala gaitz;
arma luzien gi.sa laburrak
kanpotik ekartzen dabiltz,
frontera zaitzen egonakarren
makiñatxo bat sapelaitz.
11/
Len bagenduan, gogoratzian
biotzian artzen degu min,
zeru altuan gerta dedilla
zorioneko Don Fermin;
gure ontasunarengatikan
burruka gabirauekin,
oillotxo lokak txituak zaitzen
bezela eiten zun alegin.
12/ Armamenturik ez bada biar
ez dezala bestek egiñ,
badakigu ta beste lanetan
egingo degu alegiñ;
bañan arkitzen geran bezela
nola ez degu izango miñ
askoren al de gure galeran
jarri duten legiakiñ?
13/
Satorrak eta luartzen gisa
landare-sustrai obenak,
gure mendien lur-arkaitzeri
billaturik beren zañak,
oiek urtuta gero forjatu
iñun er' ez bezin piñak,
dakigu eiten armak bezela
aitzur, golde ta makinak.
14/
Mundu guzian ikusten dira
Tolosan eiñak txapelak,
dudarik gabe eibartarrenak
errebolber ta pistolak,
urre gorriekiñ grabatuak
peinetillak eta orratzak,
ministro jaunen bastoiak eta
eizerako eskopetak.
15/
Alaitasuna besterik ez dan
erreka-zulo aberatsa,
erdi-ipurdi itzegiñ arren
ez da ezagutzen gaitza;
dudarik iñork ez dezala izan,
daukatelako biotza
erle txintxuak eztiya egiten
diran beziñ aberatsa.
Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea, Errenteria'ko
Juan Zabaleta bertsolariaren paperetatik.
Bertso auek noizkoak diran ez du paperak
esaten; baña gutxi gora-bera suma
diteke. Orretarako, 9'garrenetik aurrerako
bertsoai begiratu bear zaie. Bertso
oietan, Eibarko erriaz eta ango lan-eskasiaz
mintzatzen da Mendaro.
Argibiderik atera ote zezakean, bertaka
Juan San Martin adiskideari idatzi
genion. Onela erantzun zigun:
Bertso hoiek. ikusten dedanez, krisisari
buruz dira; 1914-ko krisisasi ain zuzen
ere ... Krisis gogorra izan zan Eibar'en, batez
ere arma lanetan ... »
Ain zuzen, 12'garren bertsoan onela
dio Mendarok:
Armamenturik ez bada biar
ez dezaJa bestek egin ...
Urrena, l1'garren bertsoan, Don Ferruin
izeneko bat aÍtatzen da: Eibarko ondasunarengatik
gabirauekin burruka egin
duana.
Eibarko erriaren al de lan asko egin
zuana, Fermin Calbetón jauna izan zan;
oso politiko ezaguna garai aietan, Donostia'n
1853 urtean jaioa, ta Madrillen
1919.IIA'an illa.
San Martin'ek onela dio bere eskutitz
orretan:
«Hertan aipatzen dan Don Fermin, ezin
diteke besterik izan Don Fermín Calbetón
baizik. Gaur, Eibarko kale batek darama
bere izena ... 19lO inguruan artu zion Eibarri
simpatía, Escuela de Armería bat egitea
pentsatu zan urte aretan, ta 1912' an
lortu zuan eskola ori jartzea ...
Orduan 0914-ko krisis-denboran) egin
zioten Eibartik Diputazioari eskari bato
Eibartik Aginaga'ra bidea egitea ... Orduan
ere Calbetón'i eskerrak: aste beteren barruan
konsegitu zuten bidea astea, eta lenengo
astetik eun langille okupatu ziran,
eta illebetera lareun. Urte bete baiño gehiagoan
jardun ziran bidegintzan, 1915'aren
erdi inguruan gerrarako lana etorri arte.
Cero, urte askoan lan asko izan o'men
zan.
Baiña, orduan, Fermín Calbetón jaunak
esan omen zien eibartarreri, armatik aparte
beste gauza asko egiteko kapazak zirala,
ta beste gauza hoiek egiteak salbatuko zi-
tuala, aurrerakoan armagintzan izan zitezkean
krisisetatik. Horregaitik hasi ziran
Escuela de Annería'n, armetatik kanpora,
mekanika jenerala erakusten, ta orduandikoa
da gehienbat herriko industria beste
gauza askotara zabaltzea. ~
Ain zuzen, ara no la esaten duan Mendnrok
13'garren bertsoan:
dakigu eiten armak bezela
aitzur, golde ta makinak.
Onela jarraitzen du San Martin'ek:
«Herriko zaharreri beti entzun izan diogu
FermÍn Calbetón'i buruz Iaudorioz mintzatzen.
Gauza hoien zehaztasunak Pedro
Celaya'ren Historia de la Escuela de Armería
de Eibar, eskola berak bere urre-ez
taietan atera zuan liburuan 0912-1962,
111 /119 orrialdeak). ~
Calbetón jauna iltzat ematen da U'ganen
bertsoan:
zeru altuan gerta dedilla
zorioneko Don Fermin.
Ta, len esan bezela, Calbetón jauna
1919'an il baitzan, 1.l,rte ori ezkerozko
bcrtsoak ditugu auek.
Bañan 'Urizar bat ere aitatzen da 9'garren
bertsoan. Ona no la dion San Martin'ek:
«Nik dakidanez, karguak izan dituan
Urizar bat, Juan Urizar izenekoa izan da,
badakit 1926'an kontzejala-edo izan zala.
Baiña aurreragoko barririk ez dut. Gaiñera,
Urizar famili horrek aintziñatik zuan
Eibarren industria, eta nork daki familiko·
ren hat ez ote zan izango .•
Argibide oiek erakusten dutenez, bertso
auek 1920 urtekoak-edo izango dira;
ta, geienaz ere, 1926'ekoak.