1/
Bertso berriak publikatzeko
oraiñ artu det idia,
iñori miñik eman gabe nik
aitortu nai det egia;
aspaldi gauza asko
dauzkat ikusiak,
batzuek txit politak,
baita ere itxusiak;
orain nua artzera
nolabait neurriak,
enteratu deitian
euskaldun guziak.
2/
Zori gaiztuan gure izaerak
ia egin zaizkigu aztu,
gure txuntxuna jotzen astian
iñork dantzan egin nai eztu;
asko zori gaiztuan
egiten dira lotsatu,
gauza orretxek asko
egiten nau nazkatu;
oraingo sorginkeriak
geiegi gusta tu,
axerien tankera
egin degu artu.
3/
Lotsa naizela aitortzen det nik,
nola ez naizen santua:
zori gaiztuan aztutzen zaigu
laugarren mandamentua;
ez ditugu maitatzen
gure gurasuak,
guregatik ainbeste
nekatutakuak;
aditu zer esaten digun
guzion Maixuak,
onak izan deitian
gure ondorenguak.
4/
Oso dotore azaltzen dira
Euskalerriko neskatxak,
ez dakit nola sortzen dituzten
orlako lujo-jantziak;
txanbrak botoirik gabe,
zabalik paparrak,
luzitzen dituztela
atorraren puntillak;
legiak aintzen diote
segitzeko bera,
erakutsiko digute
oraindik txilborra.
5/
Atso asko ere ikusten ditut
aspaldi nola dabiltzan,
mantilla eta liburuakin
izaten dira elizan;
begira nor daguan
altare nagusian,
kritikatzen ai gabe
sorgiñaren gisan;
paparrak zabalikan
dabiltza kalian;
nik galdetzen diotet
erotu al dian.
6/
Oien soñekuak ikusten ditugu
zintzilik zintak eta borlak,
apaindu naian egiten dute
narrastu beren gorputzak;
geruago laburrago
dabilzkite gonak,
erakutsi nairikan
beren pantorrillak;
amar ontza ta erdi
zapa ten takoiak;
aixa luzatzen dituzte
atzera ipurdiak.
7/
Beren klaseko langilliekin
ez dutela nai ezkondu,
igarri gabe asko egiten dira
orregatik neskazartu;
danok nai dituzute
estudiantiak,
zubek izanagatik
langille tristiak;
orra zer ekartzen duan
dotore jaztiak,
alkar galtzen dezute
gazte inorantiak.
8/
Dotore jazten diradelako
egiten dira arrotu:
aita kalian ikusi eta
saludatzia lotsatu;
ama malkotan urtzen,
motibuak ditu,
eta seme-alabak
nai ez errukitu;
zeruen konsejuak
txit goguan artu,
ordu triste batian
etzaigun damutu.
9/
Arritzen gera ikusitzian
soñeko askoren tankerak,
iduritzen zait oiek dirala
ero guzien banderak;
nola merkatu diran
aspaldi perkalak,
zintzilik dabilzkite
zintak eta borlak;
botak txarolezkuak,
galtzerdi lasaiak;
amak konpondu biar
beren zarpa zarrak.
10/
Beren arpegiak autsez beterik
itxusitutzen dituzte,
kolore gorriak mozkorrarenak
dirala esaten dute;
ai, mirabe gaixuak,
erantzun nazute:
nungo medikuakin
konsultau zerate?
Puzkar bat botatzeko
indarrik ez dute,
ai zer muxar-kuadrilla
juntatzen zerate!
11/
Arotz eta argin eta igeltsero,
asko geiago badira,
bikaiñ askuak zori gaiztuan
mutilzartutzen ai dira;
nik ikusten det ongi
askoren ibillera:
neskak axeriekiñ
bailetik zinera;
mutillak zurrutian
dibertitzen dira,
damutuko zaiote
ezkontzen ez badira.
12/
Borondatia galtzen ai gera,
au da gauzarik txarrena,
naiago nuke gezurra balitz
orain aitortzen dedana:
semiak ai tu nai ez
aitaren esana,
alperkerian dabiltz
galdu naian fama,
lanik egin gabe nai
jana eta erana,
onela dijua galtzen
kristandare dana.
13/
Axeri asko sartu zaizkigu
gure ardien tartian,
arkume gaixuak ementxen gaude
orruaz sasi tartian;
gure lengo artzaiak
nolakuak zian,
fedia zeuka tenak
beren biotzian:
zakur onak jarrita
mugaren ertzian,
ondo zaitzen ginduzten
danok pagotxian.
14/
Neronen miñak sendatu eziñ,
besterentzako mediku,
nere bertsuak irakurtzian
asko egingo dira arritu;
egia biotzetik
egingo det aitortu:
nik ere badadukat
nori kargua artu,
bañan danori nai det
ongi desiatu;
aingeru gaurdakuak
zaituko al gaitu!
15/
Barka nazute gaizki esan badet,
ez penarikan iduki,
abur danori, urrengo baten
itz egingo det obeki;
Mendaro'n egiñ nitzan
jaio eta azi,
apaiz on batek ziran
dotriña erakutsi;
konseju onak ez ditut
goguan iduki,
nere moduko danak
nik ditut erruki.
Bertso-papera, «Imp. J. Díaz. - Irún», Errenteri'ko
Jertrudis Arrieta zanari jasoa.