1/
Bestiengandik arrotzak,
jarririk beren mototsak,
sei neskazar kaskamotzak;
afeitaturik beren kokota
eta arpegian autsak,
eta postizuak ortzak,
begiratuak zorrotzak,
topatu naian ordotsak.
2/
Lepotik bera katiak,
pulsera diamantiak
dituana brillantiak;
urre gorrizko erlojua ta
eraztun elegantiak,
ai, mirabetxo maitiak,
prenda oien errematiak
ekarri oi ditu kaltiak.
(1) Alegia, ikusten duzu goizean ....
3/
Sarritan gaizki egiña
oi da oien esamiña,
ezetz uste dute baiña;
zikindutzian berria erosi,
lengua zan beziñ piña,
trintxera edo gabardiña;
alkarri dioten griña,
esanaz: «Banaun i aiña!»
4/
Eskuan boltsa larruzkuak,
guante ta abanikuak,
ta oiñetan jantzitakuak
galtzerdi piñak eta zapata
dotorienetakuak,
kartoiakiñ eindakuak,
takoi orpuetakuak,
iru ontza ta erdikuak.
5/
Pausuak eman desberdiñ
ta ipurdiari eragiñ,
ez da oiekin atsegiñ;
deabruari erregututzen
diote agertu dediñ
galaia duana diñ-diñ;
lana bai edo ez egiñ,
danak jazten dira berdiñ.
6/
Kontseju onak utzirik
eta txarreri eutsirik
dabiltz eder iritzirik;
burutik bera soñeko lasai
labur-Iaburrak jantzirik,
zankuak erakutsirik,
autsez paparra igurtzirik,
ez kurpiñu ta ez kortserik.
7/
Oien amona gajuak
egiten dizkaten ujuak,
eman naian kontsejuak:
«Zuen ondoren dabiltzan oiek,
altuen gisa bajuak,
iduri arren majuak,
ez badira arrak juak,
lautatik bi marrajuak.»
8/
Egin menospreziua
dutenari juiziua,
neskazarren leziua;
egin biarrak jatorduetan
laburra erreziua,
aundia ostentaziua
eta murmuraziua,
etsaian tentaziua.
9/
Bada mutill langillia,
beti zintzo ibillia,
artzen dakite illia;
obe luteke orlakuekin
esposatuko balia,
gero artu gabe alia,
bestek bildua jalia,
ta gezur esan zalia.
10/
Asko gaude arriturikan
ain dotore jantzirikan
ez egiñarren lanikan;
esposatu nai eta galaia
txit aberatsa nairikan;
ez det uste oraindikan
guzientzat daguanikan
orlako portunarikan.
11/
Gurasuak ondo azi
ta lanian ezin ezi,
baizik beti orren igasi;
erri aundira etorri eta
gauza on asko ikusi,
txarrak geiago ikasi,
gero gaizki biar bizi;
ori al dute merezi?
12/
Zartzara ez degu nai ta
gaztetasunaren gaita,
esanaz «Oin da garai ta!»
Baña laugarren mandamentuan
kontsejua ona baita,
guziok zintzo jarraita,
ama bezelaxen aita
gurasuak ondo maita.
13/
Eleizara juatiak
ta oien esana egitiak
ez ditu ekarri oi kaltiak;
baizik txokorik txoko ibilli
naian dotore jaztiak,
esanaz: «Kongregantiak
gera obedientiak!»
Ai zer komediantiak!
Bertso-papera, moldiztegiaren izenik gabea. bañan,
dudarik gabe, Errenteri-ko Makazaga-renean
egiña dagoana; Inozenzio Urkia. Portuene, Alzibar.
Oiartzun.