Edukira joan

Biba Orio! - 1946

Wikitekatik
Biba Orio! - 1946
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Biba Orio! - 1946»


1/
Agorraren iruan
ta amabostian
estropada jatorrak izandu
dira Donostia'n. Ja, jai!

2/
Arraunlari euskotar
gizonak bikañak
izanagatik, atzian utzi
zituan Pedreña'k.

3/
Batzuek mesería,
askoren galera,
ontzi obiarekin Orío
Santander aldera.

4/
Ostegun urrenguan
eta igandian
oriotarrak ziran aurretik
Santander'ko baian.

5/
Errex irabaziko
zutela uste, baña
Orio'ren atzetik, Sestao
bezela, Pedreña.

6/
Bandera ustez egiñ
zutela berentzat,
sedazko piñ, urrez bordatua,
oriotarrentzat.

7/
Erre nai bazioten
enbarkaziyua,
ori da zentzu-gabiak duten
edukaziyua.

8/
Bedia'k izan arren
ostentaziyua,
distingitu zan Makazaga'ren
tripulaziyua.

9/
Orio'ko atsuak
aguriakiñ dantzan
egingo dute, amalau gizon
oien alabantzan.

10/
Asi Santurze'n eta
Ondarrabi'raiño,
arraunlari obenak izandu
dira oraindaño.

11/
Arraunlari jatorrak
oitura garbiyan
oriotarrak dira, itxasuan
bezela, ibayan.

12/
Aizkolariyak ere
Euskal-errikuak
dira, dituztenak pare bana
gorringo bikuak.

13/
Birika lasaia eta
indar aundikuak,
orregatikan dira kanpeoi
Españia'kuak.

14/
Gipuzkoa ta Bizkaia
alkarren lagunak,
zergatik geran gure izkuntza
euskera degunak.

15/
Birau bakar bat ere
ez duan izkera
maite dezagun, maitagarriya
dalako euskera.

Bertso'-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria»,
ez nuan apuntatu zeñi jaso nion.
Paperak ez du urterik esaten,
bañan 1946' eko estropadak dira.