Edukira joan

Biba Uzkudun!

Wikitekatik
Biba Uzkudun!
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Anton Iskiña


«Biba Uzkudun!»


1/
Jartzia pentsatu det
dirala komeni,
nola enteratuba
ondo naguan ni,
azaña izugarriyak
ditualako urni,
bertso polit batzuek
Paulino Uzkudun'i.

2/
Europa'ko obenak
menderaturikan,
ziran ogei eta bat
ta gabe lanikan;
esan zuan: «Oberik
badan Amerika'n,
probatzera juateko
ez det bildurrikan.»

3/
Firpo probatu naian
esandako itzetan,
ikusi zutenian
Buenos Aires'etan
barkutikan lurrera
jetxirik benetan,
aprejeta zuriak
jantzirik oiñetan.

4/
Firpo'k itzak ukatu,
ta, egon gabe dudan,
Norte aldera juan zan
artu edo eman;
lenbiziko pelia
egin du Habana'n,
zuten makiña batek
ezagutu nor dan.

5/
Bigarren kontrarioa
zuan cubanua;
izan arren gizona
luzia ta sendua
ezkerrarekin jota
autsi betondua,
lurrera erori zan
guziz gelbendua.

6/
Habana'tikan berriz
juan zan Nueva York'era,
ustez an bazirala
kontrariyo-aukera;
arro zebiltzan danak
bildurtuta kera,
ikusirik euskaldun
mutillan jokera.

7/
«Zergatikan dezute
orrelako kezka?»
Ta erantzun zioten
buruari azka: (1)
«Zure zartatekuak
dira errebeska,
izugarriyak dute
indarra gañezka.»

(1) Puntu onetan papera puskatuta dago. ta
ezin irakurri da ondo. Orregatik ez gaude oso
seguro buruari azka izango dan.

8/
Norteamerikano
oiek duten gala,
ustez guziok bañon
geiago dirala;
Euskalerritik juan da
mutilla leiala,
beste lau benderatu
ditu beriala.

9/
Harrobillis deritzana
beltza zan seigarren,
orren igasi Dempsey
len ibilli arren,
au bildurtzia orrek
uste izan arren,
orrekingua egin du
egundoko azkarren.

10/
Ankak erbiyaren gisa
gora errez jasuak,
zazpi urteko leoian
gisako besuak;
ezker-eskubiyekin
ikobilkazuak,
oraiñ aitortzen dute:
«Ez dira gozuak!»

11/
Gurasuen jatorrez
izanik bikaiña,
Paulino dan bezela,
da gauza jakiña:
txikitandik lanían
biartuak zaiñak,
gero egiñ oí dute
orlako azaiñak.

12/
Orrelako markarik
dituanik ondu,
oraindiokan beste
bat ez da izandu;
berak makiñatxo bat
aldi bat esan du:
«Juxto Oiarzabal da
zirana lagundu.»

Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea; Gregoria
Ibargoien zana, Orio.