Edukira joan

Biblia/1 Kronikak

Wikitekatik
Biblia
1 Kronikak
Itzulpena: Elizen Arteko Biblia taldea

1. atala

[aldatu]

1 Adam, Set, Enox, 2 Kenan, Mahalalel, Jered, 3 Henok, Matusalem, Lamek, 4 Noe. Noeren semeak: Sem, Kam eta Jafet.

5 Jafeten semeak: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras. 6 Gomerren semeak: Axkenaz, Difat eta Togarma. 7 Jabanen semeak: Elixa, Tarsis, Kitim eta Rodanim.

8 Kamen semeak: Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan. 9 Kuxen semeak: Seba, Habila, Sabta, Rema eta Sabteka; Remaren semeak: Xeba eta Dedan. 10 Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehen gizon boteretsua munduan. 11 Mitzraimek ludtarrak, anamdarrak, lehabdarrak, naftuhtarrak, 12 patrustarrak, kasluhtarrak eta kaftortarrak sortu zituen, eta azken hauengandik datoz filistearrak.

13 Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen, 14 bai eta jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak, 15 hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, 16 arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak ere.

17 Semen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud, Aram, Utz, Hul, Geter eta Mexek. 18 Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. 19 Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg zuen izena, hau da, «Zatiketa», haren garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan. 20 Joktanen semeak: Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah, 21 Hadoram, Uzal, Dikla, 22 Ebal, Abimael, Xeba, 23 Ofir, Habila eta Jobab; hauek guztiak Joktanen seme ziren.

24 Abrahamen aurrekoak: Sem, Arpakxad, Xela, 25 Eber, Peleg, Reu, 26 Serug, Nahor, Terah, 27 Abram, hau da, Abraham.

28 Abrahamen semeak: Isaak eta Ismael. 29 Eta hauen ondorengoak: Nebaiot, Ismaelen lehen semea alegia, Kedar, Adbeel, Mibsam, 30 Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, 31 Jetur, Nafix eta Kedma. Hauek izan ziren Ismaelen semeak.

32 Abrahamek, Ketura bere ohaideagandik, honako seme hauek izan zituen: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Jixbak eta Xuah. Jokxanen semeak: Xeba eta Dedan. 33 Madianen semeak: Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren seme izan ziren.

34 Abrahamek Isaak ere sortu zuen. Isaaken semeak Esau eta Israel izan ziren. 35 Esauren semeak: Elifaz, Reuel, Jeux, Jalam eta Korah. 36 Elifazen semeak: Teman, Omar, Tzefi, Gatam, Kenaz, Timna eta Amalek. 37 Reuelen semeak: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. 38 Seirren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan. 39 Lotanen semeak: Hori eta Homam. Lotanek arreba bat zuen: Timna. 40 Xobalen semeak: Alian, Manahat, Ebal, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana. 41 Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran. 42 Ezerren semeak: Bilhan, Zaaban, Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.

Edomdarren errege eta leinuburuak


43 Hona hemen Edomgo lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beor-en semea, Dinhaba hirikoa. 44 Belaren ondoren, Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa. 45 Jobaben ondoren, Huxam, temandarren lurraldekoa. 46 Huxamen ondoren, Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menperatu zituen madiandarrak Moabeko lurraldean. 47 Hadaden ondoren, Zamla, Masrekakoa. 48 Zamlaren ondoren, Saul, Rehobot-Naharrekoa. 49 Saulen ondoren, Baal-Hanan, Akbor-en semea. 50 Baal-Hananen ondoren, Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena.

51 Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alias, Jetet, 52 Oholibama, Ela, Pinon, 53 Kenaz, Teman, Mibtzar, 54 Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.

Jakob-Israelen hamabi semeak


2. atala

[aldatu]

1 Hona hemen Israelen semeak: Ruben, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Zabulon, 2 Dan, Jose, Benjamin, Neftali, Gad eta Axer.

Judaren ondorengoak


3 Judaren semeak: Er, Onan eta Xela, hirurak bere emazte kanaandar Xuaren alabarengandik jaioak. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen eta hilarazi egin zuen Jaunak. 4 Gerora, Tamar bere errainagandik, Peretz eta Zerah izan zituen. Beraz, Judaren semeak, orotara, bost izan ziren.

5 Peretzen semeak: Hetzron eta Hamul.

6 Zerahen semeak: Zimri, Etan, Heman, Kalkol eta Dara, guztira bost.

7 Kamiren semea: Akar. Honek hondamena ekarri zion Israel herriari, suntsitu beharreko ziren harrapakinetarik zerbait beretzat hartu zuelako.

8 Etanen semea: Azarias.

Daviden aurrekoak


9 Hetzronek seme hauek izan zituen: Jerahmeel, Ram eta Kelubai.

10 Ramek Aminadab sortu zuen. Aminadabek Nahxon, Judaren leinuaren buruzagia; 11 Nahxonek Salma sortu zuen; Salmak Booz; 12 Boozek Obed eta Obedek Jese.

13 Jeseren semeak hauek izan ziren: lehena Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Ximea, 14 laugarrena Netanel, bosgarrena Radai, 15 seigarrena Otzem eta zazpigarrena David. 16 Hauen arrebak Tzeruia eta Abigail izan ziren. Tzeruiak hiru seme izan zituen: Abixai, Joab eta Asahel. 17 Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.

Hetzronen eta Kaleben ondorengoak


18 Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik, hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon. 19 Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur. 20 Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.

21 Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub. 22 Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean. 23 Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren kanpalekuez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren. 24 Hetzron hiltzean, Kaleb, bere aita Hetzronen emazte izaniko Efrati elkartu zitzaion, eta honek seme bat eman zion: Axhur, Tekoa hiriaren sortzailea.

Jerahmeelen ondorengoak


25 Hetzronen lehen-seme zen Jerahmeelen semeak honako hauek izan ziren: lehena Ram eta ondoren Buna, Oren, Otzem eta Ahias. 26 Jerahmeelek beste emazte bat ere izan zuen, Atara izenekoa. Hau izan zen Onamen ama. 27 Jerahmeelen lehen-seme zen Ramek honako seme hauek izan zituen: Maatz, Jamin eta Eker. 28 Onamen semeak Xamai eta Jada izan ziren; Xamairen semeak Nadab eta Abixur. 29 Abixurren emazteari Abihail zeritzan, eta honek bi seme eman zizkion: Ahban eta Molid. 30 Nadaben semeak: Seled eta Apaim. Seled semerik izan gabe hil zen. 31 Apaimen semea Ixei izan zen; Ixeirena Xexan, eta Xexanena Ahlai. 32 Xamairen anaia Jadaren semeak Jeter eta Jonatan izan ziren. Jeter semerik izan gabe hil zen. 33 Jonatanen semeak Pelet eta Zaza izan ziren. Hauek guztiak Jerahmeelen ondorengoak izan ziren.

34 Xexanek ez zuen semerik izan, baina bai alabak. Bazuen Xexanek esklabo egiptoar bat, Jarha izenekoa. 35 Xexanek bere alabetarik bat emaztetzat eman zion Jarhari, eta hark seme bat eman zion: Atai. 36 Ataik Natan sortu zuen; Natanek Zadab; 37 Zadabek Eflal; Eflalek Obed; 38 Obedek Jehu; Jehuk Azarias; 39 Azariasek Heletz; Heletzek Eleasa; 40 Eleasak Sismai; Sismaik Xalum; 41 Xalumek Jekamias, eta Jekamiasek Elixama.

Kaleben ondorengoak


42 Jerahmeelen Kaleb anaiaren semeak honako hauek izan ziren: lehena Mexa, Zifen aita izango zena, eta Marexa, Hebronen aita izango zena. 43 Hebronen semeak: Korah, Tapuah, Rekem eta Xema. 44 Xemak Raham sortu zuen, Jorkeamen aita; Rekemek Xamai sortu zuen. 45 Xamairen semea Maon izan zen, eta hau Bet-Tzurren aita. 46 Kaleben ohaide zen Efak Haran, Motza eta Gazez sortu zituen. Haranek ere Gazez izeneko semea izan zuen.

47 Jahdairen semeak Regem, Jotam, Gexan, Pelet, Efa eta Xaaf izan ziren. 48 Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen, 49 bai eta Xaaf eta Xeba ere; bata Madmanaren aita izango zen, bestea Makbenarena eta Gibearena; Kaleben alaba Aksa izan zen.

50 Hauek izan ziren Kaleben ondorengoak: Efrataren lehen seme zen Hurrek hiru seme sortu zituen: Xobal, Kiriat-Jearim eraiki zuena; 51 Salma, Belen eraiki zuena, eta Haref, Bet-Gader eraiki zuena. 52 Kiriat-Jearim eraiki zuen Xobalek honako ondorengo hauek izan zituen: Haroeko bizilagunak, Manahateko askazi erdiak 53 eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak. 54 Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak; 55 bai eta Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kenitarrak.

Daviden ondorengoak


3. atala

[aldatu]

1 Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: lehena Amnon, Izreelgo Ahinoamen semea; bigarrena Daniel, Karmelgo Abigailen semea; 2 hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea; 3 bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea. 4 Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege.

Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege. 5 Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak. 6 Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama, Elifelet, 7 Nogah, Nefeg, Jafias, 8 Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi. 9 Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba.

Salomon erregearen ondorengoak


10 Salomonen ondorengoak honako hauek izan ziren: Roboam, honen seme Abias, honen seme Asa, honen seme Josafat, 11 honen seme Joram, honen seme Akazias, honen seme Joax, 12 honen seme Amatzias, honen seme Azarias, honen seme Jotam, 13 honen seme Akaz, honen seme Ezekias, honen seme Manases, 14 honen seme Amon eta honen seme Josias. 15 Josiasen semeak: lehena Johanan, bigarrena Joiakim, hirugarrena Sedekias, laugarrena Xalum. 16 Joiakimen semea Jekonias, eta honena Sedekias.

Jekonias erregearen ondorengoak


17 Hona hemen, Babiloniara gatibu eraman zuten Jekoniasen semeak: Xealtiel, 18 Malkiram, Pedaias, Xenatzar, Jekamias, Hoxama eta Nebadias. 19 Pedaiasen semeak: Zorobabel eta Ximei. Zorobabelen semeak: Mexulam eta Hananias eta alaba Xelomit; 20 bai eta beste bost hauek ere: Haxuba, Ohel, Berekias, Hasadias, Juxab-Hesed. 21 Hananiasen ondorengoak: Pelatias eta Jexaias; bai eta Refaiasen semeak, Arnanen semeak, Obadiasen semeak eta Xekaniasen semeak ere. 22 Xekaniasen semea: Xemaias. Xemaiasen semeak: Hatux, Igal,Bariah, Nearias eta Xafat, sei guztira. 23 Neariasen semeak: Elioenai, Hizkias eta Azrikam, hiruguztira. 24 Elioenairen semeak: Hodabias, Eliaxib, Pelaias, Akub, Johanan, Delaias eta Anani, zazpi guztira.

Judaren ondorengoen beste zerrenda bat


4. atala

[aldatu]

1 Hona hemen Judaren semeak: Peretz, Hetzron, Karmi, Hur eta Xobal. 2 Xobalen seme Reaiasek Jahat sortu zuen, eta Jahatek Ahumai eta Lahad. Hauek dira tzorear leinuak.

3 Hona hemen, Etam hiria eraiki zuen Hurren semeak: Izreel, Ixma eta Ibdax. Alabaren izena Hatzelelponi. 4 Gerora, Penuel eta Ezer ere izan zituen; hark Gedor eraiki zuen, eta honek Huxa. Hauek izan ziren Belen eraiki zuen Efrataren lehen-seme Hurren ondorengoak. 5 Tekoa eraiki zuen Axhorrek bi emazte izan zituen: Helea eta Naara. 6 Naarak ondorengo hauek izan zituen: Ahuzam, Hefer, Temangoak eta Ahaxtarkoak. 7 Heleak hiru seme hauek izan zituen: Tzeret, Jetzohar eta Etnan. 8 Kotz-ek Anub eta Hatzobeba eta Harumen seme Aharhelen leinuak sortu zituen.

9 Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: «Oinazez ekarri dut mundura». 10 Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: «Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan». Eta Jainkoak eman egin zion eskatua.

Beste jatorri-zerrenda bat


11 Xuharen anaia Kelubek Mehir sortu zuen, Extonen aita. 12 Extonek Bet-Rafa, Paseah eta Tehina sortu zituen; azken honek Nahax hiria eraiki zuen. Haien ondorengoak Reka zeritzan herrian bizi izan ziren.

13 Kenazen semeak: Otniel eta Seraias. Otnielen semeak: Hatat eta Meonotai. 14 Meonotaik Ofra sortu zuen, eta Seraiasek Joab, eta honek Ge-Harax, hau da, «Artisau-harana», artisauak baitziren hango bizilagunak.

15 Jefuneren seme Kalebek seme hauek izan zituen: Iru, Ela eta Naam. Elaren semea: Kenaz.

16 Jehalelelen semeak: Zif, Zifa, Tirias eta Asarel.

17-18 Ezraren semeak: Jeter, Mered, Efer eta Jalon izan ziren. Faraoiaren alaba Bitiarekin ezkondu zen Mered, eta hark Miriam, Xamai eta Ixban eman zizkion, azken hau Extemoa eraiki zuena. Meredek beste emazte judu bat ere izan zuen, eta hiru seme eman zizkion: Jered, Heber eta Jekutiel; lehenengoak Gedor eraiki zuen, bigarrenak Soko eta hirugarrenak Zanoah. 19 Nahamen arrebarekin ezkondu zen Hodias; honen semeak hauekizan ziren: Dalias garmetarra, Keilaren aita, eta Extemoa maakarra.

20 Ximonen semeak: Amnon, Rina, Ben-Hanan eta Tilon. Ixeiren semeak: Zohet eta Ben-Zohet.

Xelaren ondorengoak


21 Judaren seme Xelaren ondorengoak: Er, Leka eraiki zuena alegia, Laada, Marexa eraiki zuena, eta Bet-Axbea deritzan herrian lihozko harigintzan jarduten zutenen senitarteak. 22 Eta, orobat, Jokim eta Kozebako, Joaxeko eta Sarafeko jendea ere; hauek Moabeko nagusi egin ziren eta gero Belenera itzuli --antzinako kontuak dira hauek--. 23 Hauen ondorengoak buztinlariak ziren, eta Netaimen eta Gederan bizi izan ziren erregearen zerbitzuan.

Simeonen ondorengoak


24 Simeonen semeak: Nemuel, Jamin, Jarib, Zerah eta Xaul. 25 Xaulen ondorengoak: Xalum, honen seme Mibsam eta honen seme Mixma. 26 Mixmaren ondorengoak: Hamuel, honen seme Zakur eta honen seme Ximei. 27 Ximeik hamasei seme eta sei alaba izan zituen; baina haren senideek ez zuten seme-alaba askorik izan eta, horregatik, Simeonen leinuko senitarteak ez ziren Judarenak bezain ugari izan.

28 Haien bizilekuak Beer-Xeba, Molada, Hatzar-Xual, 29 Bilha, Ezem, Tolad, 30 Betuel, Horma, Tziklag, 31 Bet-Markabot, Hatzar-Susim, Bet-Birei, Xaaraim hiriak izan ziren, Daviden erregealdia hasi arte; 32 bai eta beste hauek ere: Etam, Ain, Rimon, Token, Axan: bost hiriok 33 eta hauen inguruetako herrixkak Baal-eraino. Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak.

34 Mexobab, Jamlek, Amatziasen seme Joxa, 35 Joel, Joxibiasen seme Jehu --Joxibias Seraiasen semea zen, eta hau Asielena--, 36 Elioenai, Jaakoba, Jexohaias, Asaias, Adiel, Jesimiel, Benaias, 37 Xifeiren seme Ziza --Xifei Alonen semea zen, hau Jedaiasena, hau Ximrirena eta hau Xemaiasena--: 38 hauek guztiak leinuburu izan ziren, eta beraien familiak asko ugaldu ziren. 39 Haranaren ekialdean zegoen Gedorko ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila. 40 Eta bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan, lehen Kamen ondorengoak bizi izaniko tokian. 41 Izan ere, aipatu ditugun leinuburu haiek Judako errege Ezekiasen garaian etorri eta, bertan aurkitu zituzten oihal-etxola eta aterpeak hondaturik, suntsitu egin zituzten Kamen ondorengoak gaurdaino. Eta gero, berauen tokian gelditu ziren, larrea baitzegoen bertan beraien artaldeentzat.

42 Simeonen leinuko batzuek, bostehun gizonek, Seir mendialdera jo zuten, Ixeiren lau semeok buruzagi zituztela: Pelatias, Nearias, Refaias eta Uziel. 43 Amalektarren artean bizirik geldituak hil zituzten eta bertan bizi izan dira gaurdaino.

Rubenen ondorengoak


5. atala

[aldatu]

1 Rubenen ondorengoak. Ruben zen Israelen lehen-semea, baina, bere aitaren emazteetariko batekin oheratu zenez, lehen-seme-eskubidea Joseren ondorengoei eman zieten, Jose ere Israelen seme baitzen. Beraz, Ruben ez zuten aurrerantzean lehen-semetzat hartu. 2 Juda izan zen ospetsuena bere anaien artean eta berarengandik sortuko zen errege izango zena; hala ere,lehen-seme-eskubidea Joseri eman zioten.

3 Hona hemen, Israelen lehen-seme zen Rubenen semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.

4 Joelen ondorengoak: Xemaias, honen seme Gog, honen seme Ximei, 5 honen seme Mika, honen seme Raias, honen seme Baal, 6 honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek erbesteratua.

7 Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias 8 eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren semea zen; Xema, berriz, Joelena.

Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hirira bitarteko lurraldean bizi ziren. 9 Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad deritzan lurralde hartan. 10 Saulen garaian, agartarrak borrokatu eta menperatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.

Gaden ondorengoak


11 Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino. 12 Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen. 13 Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber. 14 Hauek guztiak Abihailen semeak izan ziren; Abihail, berriz, Hurirena; hau Jaroahena; hau Galaadena; hau Mikaelena; hau Jexixairena; hau Jahdorena eta hau Buz-ena. 15 Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek. 16 Galaad eta Baxan lurraldeetan eta hauen inguruetan bizi ziren Gaden ondorengoak, Xarongo larreen azken mugetaraino.

17 Senitarte hauek guztiak Judako errege Jotam eta Israelgo errege Jeroboamen garaian sartu zituzten erroldan.

Ekialdeko leinuen gudarostea


18 Ruben eta Gaden leinuek eta Manasesen leinu erdiak berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak, guduan trebatuak eta borrokara ateratzeko gai. 19 Eta hagartarren kontra eta Jatur, Nafix eta Nodaben kontraere borrokatu ziren. 20 Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien, berarengan uste ona izan zutelako. Horrela menperatu ahal izan zituzten hagartarrak eta berauen lagunak. 21 Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso. 22 Gizon asko erori zen hilik, Jainkoa izan baitzuten israeldarrek guduan gidari. Eta haien lurraldean gelditu ziren bizitzen erbestealdira arte.

Manasesen ekialdeko leinu erdia


23 Manasesen beste leinu erdia Baxan lurraldetik hasi eta iparralderantz Baal-Hermon, Senir eta Hermon mendiraino zabaldu zen, ugari baitziren. 24 Hona hemen haien senitarteburuen izenak: Efer, Ixei, Eliel,Azriel, Jeremias, Hodabias eta Jahdiel; gizon adoretsu eta ospetsuak, eta denak senitarteburu. 25 Baina desleial izan ziren beren arbasoen Jainkoarekiko, eta beraiek sartu ahala Jainkoak hondatu zituen herrien sasijainkoak gurtu zituzten. 26 Horregatik, Israelen Jainkoak Pul, hau da, Tilgat-Pilneser Asiriako erregeari eragin zion, rubendarrak, gadtarrak eta Manasesen leinu erdi hura erbestera eraman zitzan. Eta Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.

Lebiren ondorengoak: apaiz nagusiak


27 Hona hemen Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari. 28 Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 29 Amramen semeak: Aaron, Moises eta Miriam; Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar. 30 Eleazarrek Pinhas sortu zuen; Pinhasek Abixua; 31 Abixuak Buki; Bukik Uzi; 32 Uzik Zerahias; Zerahiasek Meraiot; 33 Meraiotek Amarias; Amariasek Ahitub; 34 Ahitubek Tzadok; Tzadokek Ahimaatz; 35 Ahimaatzek Azarias; Azariasek Johanan; 36 Johananek Azarias. Hau, Salomonek Jerusalemen eraiki zuen tenpluan apaiz izan zen. 37 Azariasek Amarias sortu zuen; Amariasek Ahitub; 38 Ahitubek Tzadok; Tzadokek Xalum; 39 Xalumek Hilkias; Hilkiasek Azarias; 40 Azariasek Seraias; Seraiasek Jotzadak; 41 Jotzadak hau ere eraman egin zuten, Nabukodonosor erregeak, Jainkoaren eraginez, Juda eta Jerusalemgo jendea erbesteratu zuenean.

Lebiren beste ondorengo batzuk



6. atala

[aldatu]

1 Lebiren semeak: Gerxom, Kehat eta Merari. 2 Hona hemen Gerxomen semeen izenak: Libni eta Ximei. 3 Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 4 Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Hauek dira Lebiren leinuko senitarteak, beren arbasoengandik hasirik.

5 Gerxomen semea Libni izan zen; honena Jahat, honena Zima, 6 honena Joah, honena Ido, honena Zerah eta honena Jeotrai.

7 Kehaten semea Aminadab izan zen; honena Korah, honena Asir; 8 honena Elkana, honena Ebiasaf, honena Asir, 9 honena Tahat, honena Uriel, honena Uzias, eta honena Xaul. 10 Elkanaren semeak Amasai eta Ahimot izan ziren; 11 honena Elkana, honena Tzofaias, honena Nahat, 12 honena Eliab, honena Jeroham, honena Elkana eta honena Samuel. 13 Samuelen semeak: lehena Joel, bigarrena Abias.

14 Merariren semea Mahli izan zen; honena Libni, honena Ximei,honena Uza, 15 honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.

Lebitar kantari-taldeak, Davidek eratuak


16 Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako. 17 Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen Elkarketa Etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.

18 Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena, 19 hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena, 20 hau Tzufena, hau Elkanarena, hau Mahatena, hau Amasainena, 21 hau Elkanarena, hau Joelena, hau Azariasena, hau Sofonias, 22 hau Tahatena, hau Asirrena, hau Ebiasafena, hau Korahena, 23 hau Itzharrena, hau Kehatena, hau Lebirena eta hau Israelena.

24 Hemanen eskuinaldean haren ahaide Asaf zegoen. Asaf Berekiasen semea zen; hau Ximearena, 25 hau Mikaelena, hau Baaseiasena, hau Malkiasena, 26 hau Etnirena, hau Zerahena, hau Adaiasena, 27 hau Etanena, hau Zimarena, hau Ximeirena, 28 hau Jahatena, hau Gerxomena eta hau Lebirena.

29 Ezkerraldean Merariren semeak zeuden, kantari nagusiaren beste ahaideak: Etan, Kixiren semea, hau Abdirena, hau Malukena, 30 hau Haxabiasena, hau Amatziasena, hau Hilkiasena, 31 hau Amtzirena, hau Banirena, hau Xemerrena, 32 hau Mahlirena, hau Muxirena, hau Merarirena eta hau Lebirena.

33 Gainerako lebitarrek Jainkoaren egoitza zen tenpluko zerbitzu guztiak egiten zituzten.

Aaronen ondorengoen eginkizunak


34 Aaronek eta beronen ondorengoek erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten; horretarako zeuden aldareetan. Toki santu-santuko zeremonia guztiez arduratu ohi ziren eta Israel herriaren aldeko barkamen-ohikunea ere egin ohi zuten, Moisesek, Jainkoaren zerbitzariak, agindu zuenaren arabera.

35 Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua, 36 honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias, 37 honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub, 38 honena Tzadok, honena Ahimaatz.

Lebitarren bizilekuak


39 Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta 40 Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera. 41 Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebieman zizkioten. 42 Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa, 43 Hilen, Debir, 44 Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai. 45 Benjaminen leinuaren lurraldean, berriz, beste hiri hauek eman zizkieten: Geba, Alemet, Anatot eta hauen inguruetako herri-lurrak. Orotara, hamahiru hiri senitarte haientzat. 46 Kehaten senitarteko beste taldeei Efraimen eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren lurraldeetako hamar hiri eman zizkieten zozketan.

47 Gerxomen ondorengo senitarteetakoei, zozketa eginik, hamabi hiri eman zizkieten Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxanen bizi zen Manasesen beste leinu erdiaren lurraldeetan.

48 Merariren ondorengo senitarteetakoei, 49 aipaturiko hiri horiek eta beren inguruetako herri-lurrakeman zizkieten israeldarrek lebitarrei. 50 Eta Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen lurraldeetan ere lehen aipaturiko hiri haiek eman zizkieten, zotz eginez.

51 Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat. 52 Hona hemen babes-hiritzat eman zizkietenak: Sikem eta inguruko herri-lurrak Efraimgo mendialdean, Gezar, 53 Jokmeam, Bet-Horon, 54 Aialon, Gat-Rimon, 55 eta Manasesen leinu erdiaren lurraldean Aner eta Bileam. Hiri hauek, beren herri-lur eta guzti, Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei eman zizkieten.

56 Gerxomen ondorengoen senitarteetakoei hiri hauek eman zizkieten, Manasesen leinu erdiaren lurraldean: Baxango Golan eta Axtarot; 57 Isakarren leinuaren lurraldean Kedex, Daberat, 58 Ramot eta Anem; 59 Axerren leinuaren lurraldean: Maxal, Abdon, 60 Helkat eta Rehob; 61 Neftaliren leinuaren lurraldean: Galileako Kedex, Hamoneta Kiriataim. Hiri hauek beren herri-lur eta guzti eman zizkieten.

62 Merariren beste ondorengoei hiri hauek eman zizkieten Zabulonen leinuaren lurraldean: Rimon eta Tabor, beren herri-lur eta guzti. 63 Eta Jordan ibaiaz bestaldera, ekialdean, Jerikoren aurrez aurre, Rubenen leinuaren lurraldean: Betzer, basamortuan, Jahtza, 64 Kedemot eta Mefaat, beren herri-lur eta guzti. 65 Eta Gaden leinuaren lurraldean: Galaadeko Ramot, Mahanaim, 66 Hexbon eta Jazer, beren herri-lur eta guzti.

Isakarren ondorengoak


7. atala

[aldatu]

1 Isakarren semeak honako lau hauek izan ziren: Tola, Pua, Jaxub eta Ximron. 2 Tolaren semeak: Uzi, Refaias, Jeriel, Jahmai, Ibsam eta Samuel; Tolaren ondorengoen familiaburu ziren hauek eta gizon adoretsu jatorriz. Hauen ondorengoak hogeitabi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldan.

3 Uziren semea Izrahias izan zen. Izrahiasen semeak: Mikael, Obadias, Joel eta Ixias, bostak familiaburu. 4 Emazte eta seme-alaba asko zutenez, hogeita hamasei mila gizon zituzten beren esku, gudurako armaturik, beren jatorri eta senitarteen arabera. 5 Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.

Benjaminen ondorengoak


6 Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.

7 Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.

8 Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak. 9 Familiaburu hauen ondorengo erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.

10 Jediaelen semea: Bilhan. Bilhanen semeak: Jeux, Benjamin, Ehud, Kenaana, Zetan, Tarsis eta Ahixahar. 11 Jediaelen seme hauek guztiak familiaburu izan ziren eta gizon adoretsu. Hauen ondorengoak hamazazpi mila eta berrehun gizon ziren, gudurako prest.

12 Xupim eta Hupim Ir-en semeak ziren; Huxim, berriz, Aherren semea.

Neftaliren ondorengoak


13 Jakoben eta Bilharen seme zen Neftalik honako seme hauek izan zituen: Jahatziel, Guni, Jetzer eta Xalum.

Manasesen ondorengoak


14 Manasesek, bere ohaide aramearragandik, bi seme izan zituen: Asriel eta Makir. Hau Galaaden aita izan zen. 15 Makirrek Hupimi eta Xupimi emazte bana aurkitu zien. Maaka zuen bere arreba. Makirren bigarren semeak Tzelofhad zuen izena eta Tzelofhadek alabak bakarrik izan zituen. 16 Makirren emazte Maakak bi seme izan zituen: Perex eta Xerex. Honen semeak Ulam eta Rekem izan ziren, 17 eta Ulamen semea Bedan. Horra, bada, Makirren seme eta Manasesen biloba zen Galaaden semeak. 18 Honen arreba Hamoleket-en semeak Ixhod, Abiezer eta Mahlaizan ziren.

19 Xemidaren semeak Ahian, Xekem, Likhi eta Aniam izan ziren.

Efraimen ondorengoak


20 Efraimen ondorengoak: Xutelah, honen seme Bered, honen seme Tahat, honen seme Elada, honen seme Tahat, 21 honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako. 22 Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak. 23 Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez. 24 Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.

25 Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan, 26 honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama, 27 honena Nun eta honena Josue.

28 Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; bai eta Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.

29 Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xean, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.

Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.

Axerren ondorengoak


30 Axerren seme-alabak hauek izan ziren: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah.

31 Beriaren semeak: Heber eta Malkiel; hau Birzaiten aita izan zen. 32 Heberrek Jaflet, Xemer, Hotam eta hauen arreba Xua sortu zituen.

33 Jafleten semeak: Pasak, Bimhal eta Axbat.

34 Jafleten anaia Xemerren semeak: Rohga, Jehuba eta Aram.

35 Haren anaia Helemen semeak: Tzofah, Imna, Xelex eta Amal. 36 Tzofahen semeak: Suah, Harnefer, Xual, Beri, Imra, 37 Betzer, Hod, Xama, Xilxa, Jitran eta Beera.

38 Jeterren semeak: Jefune, Pispa eta Ara. 39 Ularen semeak: Arah, Haniel eta Ritzias.

40 Hauek guztiak Axerren ondorengo izan ziren, familiaburu, gizon bikain, buruzagi nagusi. Ondorengoen erroldaren arabera, hogeita sei mila gizon zituzten gudurako prest.

Benjaminen ondorengoen beste zerrenda bat


8. atala

[aldatu]

1 Benjaminek seme hauek sortu zituen: lehenengoa Bela, bigarrena Axbel, hirugarrena Ahra, 2 laugarrena Noha eta bosgarrena Rafa.

3 Belak seme hauek izan zituen: Adar, Gera, Abihud, 4 Abixua, Naaman, Ahoah, 5 Gera, Xefufan eta Huram.

6 Ehuden semeak Gebako bizilagunen familiaburu izan ziren, eta Manahatera joan ziren bizitzera. Hona izenak: 7 Naaman, Ahias eta Gera. Azken honek gidatu zituen erbestera; Uza eta Ahihuden aita izan zen.

8 Xaharaimek bota egin zituen bere emazte Huxim eta Baara; gerora, Moabeko landetan finkaturik, semeak izan zituen Xaharaimek 9 bere emazte Hodexengandik: Jobab, Tzibia, Mexa, Malkam, 10 Jeutz, Sakias eta Mirma. Seme hauek familiaburu izan ziren. 11 Bere emazte izana zuen Huximengandik beste bi seme hauek izan zituen: Abitub eta Elpaal. 12 Elpaalen semeak: Eber, Mixam eta Xemed. Honek eraiki zituen Ono eta Lod hiriak eta inguruetako auzoak.

Gat eta Aialongo benjamindarrak


13 Aialongo bizilagunen familiaburu ziren Beriak eta Xemak ihes eragin zieten Gateko bizilagunei.

14 Ahio, Xaxak, Jeremot, 15 Zebadias, Arad, Eder, 16 Mikael, Ixpa eta Joha izan ziren Beriaren semeak.

Jerusalemgo benjamindarrak


17 Zebadias, Mexulam, Hizki, Heber, 18 Ixmerai, Izlias eta Jobab Elpaalen semeak ziren.

19 Jakim, Zikri, Zabdi, 20 Elienai, Tziletai, Eliel, 21 Adaias, Beraias eta Ximrat Ximeiren semeak ziren.

22 Ixpan, Eber, Eliel, 23 Abdon, Zikri, Hanan, 24 Hananias, Elam, Antotias, 25 Ifdeias eta Penuel Xaxaken semeak ziren.

26 Xamxerai, Xeharias, Atalias, 27 Jaarexias, Elias eta Zikri Jerohamen semeak ziren.

28 Hauek Jerusalemen bizi zirenen familiaburu izan ziren, beren jatorriz sailkaturik.

Gabaongo benjamindarrak


29 Gabaon hiriaren sortzailea bertan bizi zen bere emazte Maakarekin 30 eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner eta Nadab, 31 Gedor, Ahio eta Zeker. 32 Miklotek Ximea sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.

Saul erregearen ondorengoak


33 Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul, eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal. 34 Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen. 35 Mikaren semeak honako hauek izan ziren: Piton, Melek, Tareaeta Akaz. 36 Akazek Joada sortu zuen; Joadak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza, 37 eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel. 38 Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan. 39 Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet. 40 Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Seme-alaba eta biloba ugari izan zuten: ehun eta berrogeita hamar.

Hauek guztiak Benjaminen ondorengoetakoak izan ziren.


9. atala

[aldatu]

1 Israeldar guztiak, senitartez senitarte, idatziak gelditu ziren Israelgo erregeen liburuan.

Jerusalemgo bizilagunak erbestetik itzuli


Juda erreinuko jendea, Jainkoarekiko desleial izan zelako, erbesteratu egin zuten Babiloniara. 2 Handik itzultzean, herriko jendea, apaizak, lebitarrak eta tenpluko laguntzaileak izan ziren hiria eta jabegoak berreskuratzen lehenengoak. 3 Juda, Benjamin, Efraim eta Manasesen leinuetako jendea jarri zen bizitzen Jerusalemen.

4 Judaren seme Peretzen ondorengoetarikoa zen Utai, Amihuden semea; hau Omrirena, hau Imrirena, hau Banirena. 5 Xilotarren ondorengoetakoak: Asaias, lehenengoa, eta beronen semeak. 6 Zerahen ondorengoak: Jeuel eta beronen ahaideak; orotara seiehun eta laurogeita hamar ziren. 7 Benjaminen ondorengoetakoak: Salu, Mexulamen semea; hau Hodabiasena, hau Hasenuarena; 8 Ibneias, Jerohamen semea; Ela, Uziren semea; hau Makrirena, eta Mexulam, Xefatiasen semea; hau Reuelena, hau Ibniasena. 9 Hauek guztiak familiaburu izan ziren beren senitarteetan. Erbestetik itzulitako benjamindarrak bederatziehun eta berrogeita hamasei izan ziren.

10 Apaizen artekoak: Jedaias, Joiarib, Jakin, 11 Azarias, Hilkiasen semea; hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Jainkoaren etxeko arduradun zen Ahitubena. 12 Adaias, Jerohamen semea; hau Paxhurrena, hau Malkiasena, eta Masai, Adielen semea; hau Jahzerana, hau Mexulamena, hau Mexilemitena eta hau Imerrena. 13 Familiaburu hauek, beren ahaide guztiekin batera, mila zazpiehun eta hirurogei ziren, gizon adoretsuak Jaunaren etxeko zerbitzuak betetzeko.

14 Lebitarren artekoak: Xemaias, Haxuben semea; hau Azrikamena, hau Haxabiasena. Hauek Merariren senitartekoak ziren. 15 Bai eta Bakbakar, Herex, Galal eta Metanias ere, Mikarensemea; hau Zikrirena, hau Asafena, 16 eta Obadias, Xemaiasen semea; hau Galalena, hau Jedutunena, eta Berekias, Asaren semea; hau Elkanarena; hau netofarren herrixketan bizi zen.

Tenpluko atezainak


17 Atezainen artekoak: Xalum, Akub, Talmon eta Ahiman. Berauen senide Xalum zen buruzagi.

18 Orain arte, hauek dira tenpluko ekialdeko atea, erregearen atea, zaintzen dutenak. Berauen arbasoak lebitarren kanpalekuaren zaintzaile izan ziren. 19 Koreren seme, Ebiasafen biloba eta Koreren hereniloba zen Xalumek, bere senitarteko ahaideekin, koretarrekin batera, oihal-etxolako sarrera zaintzeko eginkizun sakratua zuen; beraren arbasoek ere Jaunaren kanpalekuko sarrera zaintzeko eginkizuna izana zuten. 20 Antzina, hauen arduraduna Eleazarren seme Pinhas izan zen. Jauna izan bedi berarekin!

21 Elkarketa Etxolako atezaina Mexelemiasen seme Zakarias zen. 22 Berrehun eta hamabi ziren, orotara, tenpluko atezain izateko aukeratuak, eta beren herrixketan zeuden erroldatuak. Davidek eta Samuelek eman zieten eginkizun hori, konfiantzazkoak zirelako. 23 Haiek eta beraien ondorengoek Jaunaren etxeko ateak, hauda, oihal-etxolak zaintzeko eginkizuna zuten.

24 Atezainak tenpluaren lau aldeetan egon ohi ziren: ekialdean, mendebaldean, iparraldean eta hegoaldean. 25 Haien ahaideak, aldian-aldian, beren herrixketatik etorri ohi ziren, zazpi egunetako zaintzaldiak haiekin batera egitera. 26 Atezainburu ziren lau lebitarrek, ordea, etengabeko zerbitzua zuten, eta Jainkoaren etxeko gelak eta altxorrak zaintzen zituzten. 27 Jainkoaren etxe inguruan eman ohi zuten gaua, zaindu eginbehar baitzuten eta goizero atea ireki.

28 Atezainetarik batzuk kulturako behar ziren gauzez arduratzen ziren, gauzak sartu-atera bakoitzean zenbatzen zituztela. 29 Beste batzuk ontzi arruntez eta ontzi sakratuez arduratzen ziren, bai eta ogi-irin, ardo, olio, intsentsu eta usaingarriez ere. 30 Baina usaingarriak egiteko nahasketak apaiz batzuek egin ohi zituzten.

31 Matatias lebitarra, Xalum koretarraren lehen-semea, zen beti opil errea egiteko arduraduna. 32 Era berean, Kehaten senitarteko beste lebitar batzuk arduratzen ziren larunbatero eskainiriko ogia egiteaz. 33 Kantuez arduratzen ziren lebitar familiaburuek tenpluan zituzten beren logelak, eta ez zuten beste zerbitzurik, gau eta egun bete behar izaten baitzuten beren eginkizuna.

34 Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian. Denak Jerusalemen bizi izan ziren.

ISRAELGO ERREGE DAVIDEN HISTORIA

Saul erregearen aurrekoak eta ondorengoak


35 Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin 36 eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner, Nadab, 37 Gedor, Ahio, Zakarias eta Miklot. 38 Miklotek Ximeam sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.

39 Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal. 40 Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen. 41 Mikaren semeak hauek izan ziren: Piton, Melek, Tahrea eta Akaz. 42 Akazek Jaera sortu zuen, Jaerak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza sortu zuen, 43 eta Motzak Binea. Honen semea Refaias izan zen; honena Eleasa, honena Atzel. 44 Atzelek sei seme hauek izan zituen: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.

Saulen heriotza


10. atala

[aldatu]

1 Filistearrak israeldarren kontra borrokatu ziren, eta Israeldarrak ihesi joan ziren; baina batzuk hilak erori ziren Gilboa mendian. 2 Filistearrek Saul eta beronen semeen ondoren joan eta hil egin zituzten Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua. 3 Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean, eta arkulariek, aurkitu zutenean, zauritu egin zuten. 4 Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek niri barre egitera etorri baino lehen».

Ezkutariak, ordea, ez zuen nahi izan, bera ere beldurrak joa baitzegoen. Orduan, Saulek ezpata hartu eta gainera bota zuen bere burua. 5 Ezkutariak ere, Saul hila ikustean, ezpata gainera bota zuen bere burua eta horrela hil. 6 Halaxe hil ziren Saul eta beronen hiru semeak. Egun berean errege-familia osoa galdu zen.

7 Haranean bizi ziren israeldarrak, beren gudarosteak ihes egin zuela eta Saul bere semeekin batera hil zela ikustean, beren hiriak utzi eta ihesi joan ziren. Orduan, filistearrak hiri haietan jarri ziren bizitzen. 8 Biharamunean, hildakoei lapurreta egitera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta beronen semeak. 9 Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten, eta filistearren artera mezulariak bidali zituzten, idoloen jauretxeetan herriari berri ematera. 10 Gero, beren jainkoetariko baten jauretxean utzi zituzten Saulen armak; buru-hezurra, berriz, Dagon jainkoaren jauretxean josi zuten. 11 Filistearrek Sauli egina Galaadeko Jabexeko bizilagunek jakin zutenean, 12 jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Gero, zazpi egunez barau egin zuten.

13 Jaunarekiko desleiala izan zelako hil zen Saul; izan ere, ez zuen bete Jaunak agindua eta, gainera, emakume hilazti bati egin zion kontsulta, 14 Jaunari egin beharrean. Horregatik, Jaunak hilarazi egin zuen, eta Jeseren seme Davidi eman zion erregetza.

David, Juda eta Israelgo errege


11. atala

[aldatu]

1 Israeldar guztiak Hebronen bildu ziren Davidengana eta esan zioten: «Zeure odolekoak gaituzu gu ere. 2 Lehendik, Saul errege zelarik, zeuk zenituen Israelen joan-etorriak gidatzen. Jaunak, zeure Jainkoak, esana dizu: <Zeuk gidatuko duzu ene herri Israel, eta zeu izanen zara ene herri Israelen agintari> ».

3 Etorri ziren, bada, israeldarren buruzagi guztiak Hebronera David erregeagana, eta honek hitzarmena egin zuen haiekin han, Jaunaren aurrean. Haiek Israelgo errege gantzutu zuten David, Jaunak Samuelen bidez esana zuen bezala.

David Jerusalemez jabetu


4 Davidek, israeldar guztiekin, Jerusalemerantz jo zuen, hauda, Jebusera; lurralde hartan bizi ziren jebustarrak. 5 Hauek esan zioten Davidi: «Ez haiz hona sartuko».

Hala ere, jabetu zen David Siongo gotorlekuaz, gerora «Daviden Hiri» deituko zenaz. 6 Esana zuen Davidek: «Jebustar bat hil dezan lehenengoa buruzagi eta gudalburu eginen dut». Tzeruiaren seme Joab izanzen lehenengoa erasotzen; horregatik, erregeak bera egin zuen buruzagi.

7 David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen; horregatik «Daviden Hiri» deitu zuten. 8 Inguru guztian hiria eraiki zuen, Milo deritzan lubetatik barnerantz; bitartean, Joabek hiriko beste alderdiak berriztatu zituen.

9 David geroz eta indartsuago egiten ari zen, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.

Daviden gudariak


10 Hona hemen Davidek, bere erregealdian, israeldar guztiekin batera, izan zituen buruzagi adoretsuak; hauek ahalegindu ziren David errege izan zedin, Jaunak Israeli esan bezala. 11 Hona hemen Daviden gudari adoretsu haien izenak: Jaxobeam, hakmondarra, hiru ausarten buruzagia. Behin batez, hirurehun gizonen kontra astindu zuen bere lantza, eta denak hil zituen.

12 Honen ondoren, Eleazar, Dodo ahohitarraren semea, hiru gudari haietakoa. 13 Davidekin zen hau Pas-Damimen, filistearrak borrokarako bildu zirenean. Jendeak ihes egin zuen filistearrengandik. Bazen han garagar-sail bat eta 14 Eleazarrek eta bere gizonek, sailaren erdian tinko, defendatu egin zuten, filistearrak hilez. Garaipen handia lortu zuen Jaunak.

15 Beste batean, hogeita hamarren taldeko hiru buruzagi haitzartera jaitsi ziren Davidengana, Adulamgo leizera. Filistearrak refatarren haranean zeuden kanpatuak. 16 David, berriz, bere babeslekuan zegoen, eta filistearrek gudari-talde bat zuten Belenen. 17 Davidek gogo hau adierazi zuen: «Norbaitek, Belengo atean dagoen urtegitik ura ekarriko balit edateko...!» 18 Hiru haiek, filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean dagoen urtegitik ura atera eta Davidi eraman zioten. Davidek, ordea, ez zuen edan nahi izan, eta isuri egin zuen Jaunarentzako eskaintza bezala. 19 Hau esan zuen: «Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik! Bizia arriskatu duten gizon horien odola edatea izango litzateke, bizia arriskatu baitute ur hau ekartzeko». Eta ez zuen edan nahi izan.

Hauxe egin zuten gudari adoretsu haiek.

20 Joaben anaia Abixai zen hogeita hamarren buruzagia. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza eta hil egin zituen. Horregatik, izen handia hartu zuen hiru gudarien artean. 21 Hogeita hamarrak baino bi bider ospetsuago izan zen eta denen buruzagi. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.

22 Joiadaren seme Benaias gizon kementsua zen eta egintza bikain asko egina. Kabtzeelgoa zen. Hark hil zituen lehoiak bezain ausart ziren bi moabdarrak. Eta elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia hil zuen bertan. 23 Berak hil zuen bi metro eta erdiko egiptoar erraldoi bat ere. Ehuleen ardatza zirudien lantza zeraman egiptoarrak eskuan; Benaiasek, berriz, makila besterik ez zekarren. Honek lantza eskutik kendu eta berarekin hil zuen egiptoarra. 24 Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia zuen hiru gudari adoretsuen artean. 25 Hogeita hamar gudarietan ospetsuena izan zen; baina ez hiru haiek adinakoa. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.

26 Hona hemen beste gudari ospetsuen izenak: Asael, Joabenanaia; Belengo Elhanan, Dodoren semea; 27 Harodeko Xamot; Pelongo Heletz; 28 Ira, Tekoako Ikexen semea; Anatoteko Abiezer; 29 Huxako Sibekai; Ilai ahohitarra; 30 Netofako Mahrai; Heled, Netofako Baanaren semea; 31 Itai, Gibako Ribai benjamindarraren semea; Piratongo Benaias; 32 Gaax ibarreko Hurai; Arabako Abiel; 33 Bahurimgo Azmabet; Xaalbongo Eliahba; 34 Gizongo Bene-Haxem; Jonatan, Harargo Xage-ren semea; 35 Ahiam, Harargo Sakarren semea; Elifal, Ur-en semea; 36 Mekerateko Hefer; Pelongo Ahias; 37 Karmelgo Hetzro; Naarai, Ezbairen semea; 38 Joel, Natanen anaia; Mibhar, Hagriren semea; 39 Amongo Tzelek; Berot-eko Nahrai, Tzeruiaren seme Joaben ezkutaria; 40 Jetergo Ira eta Gareb; 41 Urias hitita; Zabad, Ahlairen semea; 42 Adina, Xiza rubendarraren semea, rubendarren buruzagia, eta honekin batera beste hogeita hamar gudari. 43 Hanan, Maakaren semea; Josafat mitnitarra; 44 Axtaroteko Uzias; Xama eta Jeiel, Aroerko Hotamen semeak; 45 Jediael eta honen anaia Joha, Ximri titzearraren semeak; 46 Mahabimgo Eliel; Jeribai eta Joxabias, Elnaamen semeak; Moabeko Itma 47 eta Tzobako Eliel, Obed eta Jaasiel.

Daviden lehen lagunak


12. atala

[aldatu]

1 Davidi, Kixen seme Saulengandik urruti ibili behar izan zuen aldi haietan, zenbait gizon bildu zitzaion Tziklagen. Haren gudari adoretsuen artekoak ziren eta guduan lagun zituen. 2 Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.

Hona hemen, Saul bezala, Benjaminen leinuko ziren gudariak: 3 Ahiezer, buruzagia, eta honen anaia Joax, Gibako Xemaaren semeak; Jeziel eta Pelet, Azmabeten semeak; Beraka eta Anatoteko Jehu; 4 Gabaongo Ixmaias, hogeita hamar gudari haietakoa eta beraien buruzagia: 5 Jeremias, Jahaziel, Johanan eta Gederako Jozabad; 6 Eluzai, Jerimot, Bealias, Xemarias eta Harufeko Xefatias; 7 Elkana, Ixias, Azarel, Joezer, Jaxobeam, Korahen ondorengoetarikoak; 8 Joela eta Zebadias, Gedorko Jerohamen semeak.

9 Gaden leinuko batzuk ere, beren leinua utzirik, Davidi bildu zitzaizkion basamortuko gordelekuan. Gizon ausartak ziren, gudari trebeak, babeski eta lantzaz armatuak; lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak. 10 Buruzagia Ezer zen, hurrengoa Obadias, hirugarrena Eliab, 11 laugarrena Mixmana, bosgarrena Jeremias, 12 seigarrena Atai, zazpigarrena Eliel, 13 zortzigarrena Johanan, bederatzigarrena Elzabad, 14 hamargarrena Jeremias eta hamaikagarrena Makbanai. 15 Hauek ziren Gaden leinutik etorritako gudalburuak; haietarik txikienak ehunek adina balio zuen, eta handienak milakadina. 16 Behin batez, Jordan ibaia igaro zuten gudari hauek urteko lehen hilabetean, ibaiak alde guztietatik gainez egiten duen garaian, eta ihes eragin zieten ekialdera nahiz mendebaldera dauden haranetako bizilagunei.

17 Beste batean, Benjamin eta Judaren leinuetako gizon batzuk etorri zitzaizkion Davidi bere gordelekura. 18 Atera zitzaien David bidera eta esan zien: «Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet; baina, nik inolako gogorkeriarik egin gabe, ni etsaiari saltzeko asmoz bazatozte, ikus dezala gure arbasoen Jainkoak eta zigor zaitzatela».

19 Amasaik, hogeita hamar gudarien buruzagiak, espirituaren eraginez, esan zuen:

«Zeurekin gaituzu, David, zeurekin, Jeseren seme! Bakea, bakea zuretzat, bakea laguntzen dizunarentzat, zeure Jainkoa baituzu laguntzaile».


Orduan, Davidek onartu egin zituen eta gudalburuen artean hartu.

20 Manasesen leinuko batzuk ere Daviden aldera igaro ziren, filistearrekin batera Saulen kontra borrokatzera zihoanean. Baina Davidek eta bere gizonek ezin izan zieten filistearrei lagundu; izan ere, hizketatu ondoren, filistearren buruzagiek bidali egin zuten David, beraien kontra jarri eta bere lehengo jaun Saulengana igaroko zela pentsatuz. 21 David Tziklagera itzuli zenean, berarekin joan ziren Manasesen leinuko hauek: Adnah, Jozabad, Jediael, Mikael, Jozabad, Elihu eta Tziletai; milana gizonen buru ziren hauek Manasesen leinuan. 22 Asko lagundu zieten Davidi eta gudari-taldeari, gizon adoretsuak baitziren denak; horregatik, gudalburu izatera heldu ziren.

23 Egunero laguntzaile berriak zetozen Davidengana, eta honen gudarostea ezin konta ahalakoa egin zen.

Davidengana bildutakoen zerrenda


24 Anitz gudari bildu zen Davidengana Hebronen, borrokarako trebaturik, Saulen erregetza Davidi emateko, Jaunak agindu bezala. Hona hemen gizon haien kopurua:

25 Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak; 26 Simeonen leinuko zazpi mila eta ehun gizon, borrokarako adoretsu; 27 Lebiren leinuko lau mila eta seiehun gizon eta, 28 gainera, Joiada, Aaronen ondorengoen buru zena, bere hiru mila eta zazpiehun gizonekin; 29 bai eta Tzadok ere, gizon gazte eta adoretsua bera, bere senitarteko hogeita bi buruzagirekin; 30 Benjaminen leinuko, hau da, Saul beraren leinuko, hiru mila gizon, hauetarik gehienak ordura arte Saulen etxearen zerbitzura egonak ziren arren; 31 Efraimen leinuko hogei mila eta zortziehun gizon adoretsu, eta izen handiko nor bere senitartean; 32 mendebaldean bizi ziren Manasesen leinu erdiko hemezortzi mila gizon; hauek izendatu zituzten, David errege ezartzera etor zitezen; 33 Isakarren leinuko berrehun buruzagi, beren menpe zituzten ahaide guztiekin; aldian aldiko gorabeherak aztertzen iaioak ziren hauek, Israelek zer egin behar zuen jakiteko; 34 Zabulonen leinuko berrogeita hamar mila gudari trebe, era guztietako armez eta, denek elkar harturik, ausarki borrokatzeko prest; 35 Neftaliren leinuko mila gudalburu eta hogeita hamazazpi mila gizon, babeskiz eta lantzaz armatuak; 36 Danen leinuko hogeita zortzi mila eta seiehun gizon, gudurako prest; 37 Axerren leinuko berrogei mila gizon, borrokara ateratzeko prest; 38 Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen beste leinu erdiko ehun eta hogei mila gizon, era guztietako armez gudukatzeko prest.

David, Israel osoaren errege izendatua


39 Gudari hauek guztiak, gudu-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera. Gainerako israeldarrak ere bat zetozen David errege izendatzeko. 40 Hiru egun eman zituzten Davidekin, beren ahaideek prestatua zieten janaritik harekin jan eta edanez. 41 Inguruetako jendeak, bai eta urrutiago bizi ziren Isakar, Zabulon eta Neftaliren leinuetakoek ere, janaria ekarri zieten asto, gamelu, mando eta idiz: irina, piku-opilak, mahaspasak, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari; israeldarrak bozkarioz beterik baitzeuden.

Davidek itun-kutxa eramateko agindu


13. atala

[aldatu]

1 Davidek, milako eta ehuneko gudu-taldeen buru eta buruzagi guztiekin elkarrizketatu ondoren, 2 esan zion israeldarren biltzar osoari: «Ongi iruditzen bazaizue eta Jaunak, gure Jainkoak, hala nahi badu, deia bidaliko diegu Israelgo eskualde guztietan diren gure senideei, bai eta herrixka eta berauen inguruetan bizi diren apaiz eta lebitarrei ere, gurekin bil daitezen. 3 Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdian».

4 Biltzar osoak ontzat eman zuen hala egitea, bidezko iruditu baitzitzaion.

5 Davidek, beraz, bilarazi zituen Egiptoko errekatik Hamateko sarreraraino bizi ziren israeldar guztiak, Jainkoaren kutxa Kiriat-Jearimdik ekartzeko. 6 Israeldar guztiekin, David Juda lurraldean dagoen Baalara, hau da, Kiriat-Jearimera igo zen, Jainkoaren kutxa handik eramateko. Kutxa hau, kerubinen gainean jarria dagoen Jaunaren izenari eskainia dago. 7 Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten. Uza eta Ahio zihoazen itzain. 8 David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.

9 Kidonen larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion kutxari. 10 Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari eta bertan zauritu zuen, eskua luzatu eta kutxa ukituzuelako, eta han hil zen, Jaunaren aurrean. 11 Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza ebaki-ebaki egin zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza gaurdaino. 12 Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Eta honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jainkoaren kutxa?» 13 Eta ez zuen bere etxera, Daviden Hirira, eraman kutxa, Gateko Obed-Edomen etxera baizik. 14 Hiru hilabetez egon zen Jainkoaren kutxa Obed-Edomenean, eta Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak.

Daviden jauregia eta semeak


14. atala

[aldatu]

1 Tiroko errege Hiramek, mandatariekin batera, zedro-zura, harginak eta zurginak bidali zizkion Davidi, jauregia eraikitzeko. 2 Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta ospetsu egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.

3 Davidek Jerusalemen beste emazte batzuk hartu zituen, eta zenbait seme-alaba jaio zitzaion. 4 Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon, 5 Ibhar, Elixua, Elpalet, 6 Nogah, Nefeg, Jafias, 7 Elixama, Beeliada eta Elifelet.

David filistearrei nagusitu


8 David Israelgo errege gantzutu zutela jakin bezain agudo, filistearrak Daviden bila igo ziren. David, hori jakitean, haiei aurre egitera atera zen. 9 Filistearrak, hara heltzean, Refaim haranean zabaldu ziren. 10 Davidek kontsulta egin zion Jainkoari:

--Erasoko al diet filistearrei? Emango al dizkidazu eskura?

Jaunak erantzun:

--Bai, eraso! Emango dizkizut.

11 Filistearrak Baal-Peratzimera etorriak ziren. Ebaki-ebaki egin zituen han Davidek. Honela zioen: «Ebaki egin ditu Jainkoak nire etsaiak nire bitartez, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala». Horregatik deritza toki hari Baal-Peratzim, hau da, «Ebakiduren Jauna». 12 Filistearrek han utzi zituzten beren sasijainkoen irudiak, eta Davidek sutan erretzeko agindu zuen.

13 Filistearrak berriro zabaldu ziren haran hartan. 14 Eta Davidek berriro egin zion kontsulta Jainkoari, eta Jainkoak erantzun: «Ez eraso aurrez aurre. Egin itzulingurua haien atzetik eta eraso masustondoen aurretik. 15 Eta masustondoen gainetik datorren oin-hotsa nabaritzean, ekin orduan borrokari, orduantxe joango baitzaizu aurretik Jainkoa filistearren gudarostea hondatzera».

16 Jainkoak agindu bezala egin zuen Davidek, eta Gabaondik Gezer-eraino xehatu zituen filistearrak. 17 Orduan, lurralde guztietan zabaldu zen Daviden izena, eta Jaunak beldurgarri egin zuen nazio guztientzat.

Davidek kutxa eramatea antolatu


15. atala

[aldatu]

1 Davidek etxeak eraikiarazi zituen Daviden Hiria zeritzan alderdi hartan. Jainkoaren kutxa ezartzeko tokia aukeratu eta oihal-etxola prestatu zuen bertan. 2 Gero, esan zuen: «Lebitarrek beste inork ezin du eraman Jainkoaren kutxa, Jaunak aukeratu baititu Jaunaren kutxa eraman eta beti zerbitza dezaten».

3 Bilarazi zituen Davidek israeldar guztiak Jerusalemen, Jaunaren kutxa berak prestatua zion tokiraino igotzeko. 4 Era berean, bilarazi zituen Aaronen ondorengo ziren apaizak ere eta lebitarrak. 5 Hona hemen bildu ziren lebitarrak: Kehaten senitarteko ehun eta hogei lagun, Uriel buru zutela; 6 Merariren senitarteko berrehun eta hogei lagun, Asaias buru zutela; 7 Gerxomen taldeko ehun eta hogeita hamar lagun, Joel buru zutela; 8 Elitzafanen taldeko berrehun lagun, Xemaias buru zutela; 9 Hebronen taldeko laurogei lagun, Eliel buru zutela; 10 Uzielen taldeko ehun eta hamabi lagun, Aminadab buru zutela.

11 Ondoren, Davidek Tzadok eta Abiatar apaizei eta Uriel, Asaias, Joel, Xemaias, Eliel eta Aminadab lebitarrei dei egin 12 eta esan zien: «Zuek zarete lebitarren familiaburuak. Egitzazue garbikuntzak, zuek eta zuen ahaideek, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa nik atondu diodan tokiraino igotzeko. 13 Lehenbiziko aldi hartan zuek han ez zinetenez, Jaunak, gure Jainkoak, zigortu egin gintuen, haren erabakiak bete ez genituelako»

14 Apaizek eta lebitarrek, beraz, egin zituzten garbikuntzak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa eraman ahal izateko. 15 Eta lebitarrek eraman zuten Jainkoaren kutxa, haga gainean sorbaldan harturik, Jaunaren esanera Moisesek agindu bezala. 16 Lebitarren artean kantariak izendatzeko agindu zien Davidek lebitar buruzagiei; haiek, musika-tresnak hartuz, harpak, zitarak eta txilinak jo behar zituzten ozenki, alaitasuna adieraziz. 17 Lebitarrek, eginkizun horretarako, honako hauek izendatu zituzten: Joelen seme Heman eta honen ahaideetakoa zen Asaf, Berekiasen semea; Merariren senitarteko Etan, Kuxaiasen semea, 18 eta hauekin batera bigarren mailako lebitar ziren Zakarias, Aziel, Xemiramot, Jehiel, Uni, Eliab, Benaias, Maaseias, Matitias, Elifele, Mikneias, Obed-Edom eta Jeiel. Hauek atezainak ziren. 19 Heman, Asaf eta Etan kantariek brontzezko txilinak jotzen zituzten; 20 Zakariasek, Azielek, Xemiramotek, Jehielek, Unik, Eliabek, Maaseiasek eta Benaiasek doinu meheko harpak jotzen zituzten; 21 Matitiasek, Elifelek, Mikneiasek, Obed-Edomek, Jeielek eta Azaziasek, berriz, doinu lodiko harpak, kantuari laguntzeko. 22 Lebitar-eramaileen buru zen Kenaiasek antolatu behar zuen kutxaren eramatea, oso iaioa baitzen. 23 Berekias eta Elkana atezainek kutxa ondoan egon beharra zuten, 24 bai eta Obed-Edom eta Jehias atezainek ere. Xebanias, Josafat, Netanel, Amasai, Zakarias, Benaias eta Eliezer apaizek, berriz, turuta jo behar zuten Jainkoaren kutxaren aurrean.

Kutxa Jerusalemera heldu


25 David, Israelgo arduradunak eta milako taldeburuak, bozkarioz beterik, Jaunaren itun-kutxa Obed-Edomen etxetik ekartzera joan ziren. 26 Zazpi zezen eta zazpi ahari eskaini zituzten oparitzat, Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarrei Jainkoak laguntzen zielako. 27 Lihozko mantua zeraman Davidek soinean, kutxa zeramaten lebitarrek, kantariek eta zeremoniaren zuzendari zen Kenaniasek bezalaxe. Lihozko efod apaiz-jantzia ere bazeraman soinean Davidek.

28 Israeldar guztiak igo ziren Jaunaren itun-kutxarekin batera, poz-oihu artean, adar, turuta, txilin, harpa eta zitarak joz.

29 Jaunaren itun-kutxa Daviden Hirira heltzean, Saulen alaba Mikalek, leihotik begiratuz, David erregea jauzika eta dantzari ikusi eta mesprezatu egin zuen barru-barrutik.


16. atala

[aldatu]

1 Ekarri zuten, bada, Jainkoaren kutxa eta Davidek harentzat jasoa zuen oihal-etxolaren erdi-erdian ezarri. Ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jainkoari. 2 Oparien eskaintza bukatzean, Davidek bedeinkatu egin zuen herria Jaunaren izenean, 3 eta israeldar guztiei, gizaseme nahiz emakume, ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.

Lebitarrek Jauna goretsi


4 Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten. 5 Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak. 6 Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.

7 Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:

8 «Goretsazue Jauna, dei egin berari, jakinarazi herrien artean haren egintza bikainak. 9 Kanta iezaiozue, jo soinua berarentzat, kontatu haren egintza mirariak. 10 Harro zaitezte hartaz, Jainko santuaz, poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok! 11 Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana, bila etengabe haren aurpegia. 12 Izan gogoan hark egindako miragarriak, haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak, 13 zuek, haren zerbitzari Israelen jatorrikook, Jakoben ondorengook, haren aukeratuok!

14 «Bera da Jauna, gure Jainkoa, lur osoaren gobernaria. 15 Gogoan du etengabe bere ituna, mila gizalditarako hitz emana: 16 Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza. 17 Jakobi legetzat ziurtatua, Israeli betiko ituntzat emana, 18 hau esatean: <Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea hauxe da zuen ondare-zatia>.

19 «Gutxi batzuk besterik ez ziren, etorkin-taldetxo bat besterik ez; 20 nazio batetik bestera ibili ziren, erreinuz erreinu. 21 Baina Jainkoak ez zuen utzi inork zapal zitzan, haiengatik erregeak mehatxatu zituen: 22 <Ez ukitu nire aukeratuak, ez egin kalterik nire profetei>.

23 «Kanta Jaunari, lurtar guztiok, hots egin egunez egun salbatzaile dela. 24 Zabaldu haren ospea atzerrietan, haren mirariak herri guztietan! 25 Handia baita Jauna, guztiz goresgarria, jainko guztien aldean beldurgarria. 26 Huts dira atzerritarren jainko guztiak; Jaunak, ordea, zeruak egin ditu. 27 Distira eta handitasuna ditu inguruan, indarra eta poza bere bizilekuan. 28 Goretsi Jauna, munduko herriok, goretsi Jaunaren ospea eta indarra, 29 goretsi Jaunaren izen ospetsua! Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez, adora Jauna, bere santutasunez agertzean.

30 «Ikara zaitezte haren aitzinean, lurtar guztiok! Sendo ezarri du mundua, ez da kolokatuko. 31 Poz bedi zerua, alaitu lurra, esan atzerrietan: <Errege da Jauna>! 32 Egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak, egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak, 33 poz-oihu basoko zuhaitzek oro, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean. 34 Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. 35 Esaiozue: <Salba gaitzazu, Jainko salbatzaile horrek. Aska gaitzazu eta bildu nazioen artetik, zure izen santuari eskerrak emanez, zure gorespena harro abes dezagun. 36 Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino!> »


Orduan herri osoak esan zuen: «Amen! Gora Jauna!»

Kultua Jerusalemen eta Gabaonen


37 Jaunaren itun-kutxa aurrean zerbitzua etengabe egiteko agindu zien Davidek Asafi eta honen ahaideei, egunero txandak eginez. 38 Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jeditunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren. 39 Tzadok apaizari eta honen ahaideei, Gabaongo kultu-lekuan, Jaunaren egoitzan, egoteko agindu zien. 40 Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean, eta Jaunak Israeli emandako legean idatzia dagoen guztia bete. 41 Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, bai eta Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa bai eta» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere. 42 Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musikajoleek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren. Jedutunen semeak atezain ziren.

43 Dena bukatzean, jendea nor bere etxera joan zen, eta David ere bere etxea bedeinkatzera itzuli zen.

Jainkoak Davidi ondorengotza iraunkorra hitz eman


17. atala

[aldatu]

1 David erregeak, bere etxean bizitzen jarri zenean, esan zion Natan profetari:

--Hara, zedrozko etxean bizi naiz ni; Jaunaren itun-kutxa, aldiz, oihal-etxolan dago.

2 Natanek erantzun zion:

--Bete zeure asmoa, zeurekin baituzu Jainkoa.

3 Gau hartan, ordea, Jainkoak hitz egin zion Natani, esanez: 4 «Zoaz eta esaiozu ene zerbitzari Davidi: <Honela mintzo da Jauna: Ez didazu zuk eraikiko etxea, ni bertan bizi nadin. 5 Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak askatu nituenetik gaurdaino; oihal-etxolan bizi izan naiz kanpalekuz kanpaleku. 6 Israeldar ororekin batera ibilia naizen bitarte osoan, esan al diet inoiz ene herri Israel zaintzeko agindu nien buruzagiei, niretzat zedrozko etxea egiteko?> 7 Esaiozu, gainera, ene zerbitzari Davidi: <Hau dio Jaun ahalguztidunak: Nik atera zintudan larreetatik, artaldeen artetik, ene herri Israelen agintari izateko. 8 Zeurekin izan nauzu ibili zaren toki guztietan. Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Lurreko handikiena bezainbateko izena eman dizut. 9 Bizitokia emanen diot ene herri Israeli: hantxe errotu eta kokatuko dut. Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago desegingo, antzina hartan, 10 ene herri Israeli buruzagiak eman nizkionean, egin zuten bezala. Orain makurrarazi egingo ditut zure etsai guztiak. Eta jakinarazten dizut, neuk, Jaunak, eraikiko dizudala etxea. 11 Eta zure egunak bete ondoren, zeure gurasoengana joango zarenean, zure ondorengo bat, zure semeetarik bat, ezarriko dut eta sendotuko beraren erregetza. 12 Hark eraikiko dit etxea eta nik betiko sendotuko diot erregetza. 13 Aita izango nau ni hark, eta seme izango dut nik hura; neure onginahia ez dut harengandik baztertuko, zure aurreko erregeagandik baztertu nuen bezala. 14 Neure etxe eta neure erreinuaren buru bezala iraunaraziko dut betierean eta haren errege-aulkia sendoa izanen da beti> ».

15 Ikuskari honetan adierazitako guztia esan zion Natanek Davidi.

Davidek Jaunari erantzun


16 Orduan, David erregea Jaunaren aurrean jarri eta honela mintzatu zen: «Nor naiz ni, Jainko Jauna, eta zer da nire senitartea, ni horretaraino ekartzeko? 17 Eta hori ere gutxi iruditu zaizunez, oi Jainko, zeure morroi honen etxeari luzarorako hitza eman diozu. Gainera, goi-mailako gizontzat hartu nauzu, Jainko Jaun horrek. 18 Zer gehiago esan diezazuket nik, Davidek, eman didazun ospeaz? Zuk ezagutzen nauzu ni, zure morroi hau. 19 Eta bihotzez maite nauzulako egin dituzu gauza handi hauek, zeure handitasuna aditzera emateko. 20 Jauna, ez da inor zu adinakorik, ez da jainkorik zu baizik, guk geure belarriz entzun izan dugun bezala. 21 Ba ote da lurrean Israel zure herria bezalako beste herririk? Zeu, Jainko, etorri zinen herri hau askatzera, zeure herri egiteko. Izen handia eman diozu zeure buruari halako egintza handi eta izugarriak eginez, hau da, zeure herria Egiptotik askatuz eta beraren aurretik atzerritarrak iraitziz. 22 Zuk Israel herria zeure herri egin duzu betiko eta zu zeu, Jauna, beraren Jainko egin zara.

23 «Orain, Jauna, iraunarazi betierean zeure morroi honi eta beronen ondorengotzari eman diozun hitza. Egizu esan bezala. 24 Izan bedi iraunkorra eta handia zure ospea betiko. Esan bezate: <Jaun ahalguztiduna da Israelen Jainkoa!> Eta iraun beza sendo zure aurrean, morroi duzun David honen ondorengotzak. 25 Zuk, ene Jainko horrek, ondorengotza emango didazula hitz eman didazu. Horregatik izan du zure morroi honek zuri otoitz hau egiteko ausardia. 26 Jainkoa zara zu, Jauna, eta zuk hitz eman dizkidazu halako gauza ederrak. 27 Zuk bedeinkatu nahi izan duzu zeure morroi honen ondorengotza, beti zure aurrean iraun dezan. Zuk bedeinkatu duzu, Jauna, eta bedeinkatua izanen da betierean».

David inguruetako herriei nagusitu


18. atala

[aldatu]

1 Gerora, Davidek filistearrak borrokatu eta menperatu egin zituen. Gat hiria eta hango inguruak kendu zizkien filistearrei. 2 Moabdarrak eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez. 3 Hamat inguruan dagoen Tzoba lurraldeko errege Hadadezerri ere oldartu zitzaion, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik. 4 Mila gudu-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun gudu-gurdi beren zaldiekin. 5 Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera etorri ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen. 6 Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi gudu-irtenaldi guztietan. 7 Hadadezerren ofizialek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek. 8 Hadadezerren hiri ziren Tibhat eta Kun-dik brontze ugari hartu zuen Davidek. Gerora, brontze horrekin «brontzezko itsasoa» zeritzan uraska, zutabeak eta tenpluko tresnak egingo zituen Salomonek. 9 Davidek Tzobako errege Hadadezerren gudaroste osoa hondatua zuela jakitean, Hamateko errege Tou-k 10 bere seme Hadoram bidali zion David erregeari, agurtzera eta Hadadezer borrokatu eta menperatu zuelako zorionak ematera; Tou eta Hadadezer, izan ere, gerran ziren elkarren aurka. Hadoramek urrezko, zilarrezko eta brontzezko tresna ugari eraman zion Davidi, 11 eta honek Jaunarentzat eskaini zituen, menpean hartutako herri guztiei --edomdarrei, moabdarrei, amondarrei, filistearrei eta amalektarrei-- hartutako zilarra eta urrea eskainiak zituen bezala. 12 Tzeruiaren seme Abixaik hemezortzi mila edomdar hil zituen Gesal haranean. 13 Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren.

Jaunak garaipena eman zion Davidi gudu-irtenaldi guztietan.

Daviden laguntzaileen zerrenda


14 Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan. 15 Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain; 16 Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa idazkari; 17 Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.

Amondarrek Daviden mandatariak iraindu


19. atala

[aldatu]

1 Hortan, hil zen amondarren errege Nahax eta beronen semea gertatu zen hurrengo errege. 2 Davidek esan zuen: «Har dezadan Nahaxen seme Hanun, beronen aitak ni hartu ninduen bezain ongi». Eta Davidek mandatariak igorri zizkion, aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Heldu ziren, bada, Daviden zerbitzariak amondarren lurraldera, Hanunen etxera, doluminak emateko asmoz, 3 baina amondarren buruzagiek esan zioten Hanun erregeari: «Zuen aita ohoratzeko kontsolatzaileak direla uste al duzu Davidek bidali dizkizun horiek? Ez ote zaizu jende hori gure lurraldea ikertzera, nahasmendua sortzera eta zelatatzera etorri?» 4 Atzeman zituen, orduan, Hanunek Daviden mandatariak eta bizarra moztu zien, bai eta jantziak ere erditik behera, ipurmasailetatik behera. Gero, bidali egin zituen 5 eta haiek alde egin zuten. Davidek, gertatuaren berri eman ziotenean, beraien bila bidali zituen batzuk, gizon haiek oso lotsatuak baitzeuden. Erregeak esan zien: «Geldi zaitezte Jerikon, bizarra hazi arte. Orduan itzuliko zarete».

Davidek amondarrak eta aramearrak menperatu


6 Amondarrak Davidentzat gorrotagarri egin zirela ohartu zirenean, Hanun erregeak eta amondarrek ia hogeita hamabost tonelada zilar eralgi zituzten Ipar Mesopotamia, Maaka eta Tzobako siriarrei gudu-gurdiak eta zaldizkoak alokatzeko. 7 Maakan hogeita hamabi mila gudu-gurdi eskuratu zituzten, bai eta bertako erregea ere bere gudaroste eta guzti. Honek etorri eta Medeba hiriaren aurrean ezarri zuen kanpalekua; amondarrak, berriz, beren hirietatik etorriz, elkarrekin bildu ziren gudurako.

8 Davidek, hori jakin zuelarik, Joab bidali zuen bere gudaroste adoretsuarekin. 9 Amondarrak, beraz, borrokarako lerrotan jarri ziren hiri-sarreran. Laguntzera etorritako erregeak, berriz, beste toki batean zeuden landan. 10 Joabek, borroka bai aurretik, bai atzetik zuela ikusirik, Israelgo hoberenak aukeratu eta aramearren aurrez aurre ipini zituen lerrotan. 11 Gainerako gudariak bere anaia Abixairen gidaritzapean utzi zituen, eta honek amondarren aurrean ipini zituen gudu-lerrotan. 12 Joabek esan zion anaiari: «Aramearrak nagusitzen bazaizkit, zatozkit laguntzera; amondarrak nagusitzen bazaizkizu, berriz, ni joango natzaizu laguntzera. 13 Eutsi sendo! Gogor egin behar diegu geure herriaren eta geure Jainkoaren hirien alde. Egin beza Jaunak ongi deritzona!»

14 Hasi zuten, bada, Joabek eta berekin zuen gudarosteak aramearren kontrako borroka. Baina aramearrak ihesi joan ziren. 15 Aramearrak ihesi zihoazela ikusirik, amondarrek ere ihesari eman zioten Joaben anaia Abixairen aurrean, eta hirira sartu ziren. Orduan, Joab Jerusalemera itzuli zen.

16 Israeldarrek menperatu zituztela ikustean, aramearrek mandatariak bidali zizkieten Eufrates ibaiaz handiko beste aramearrei, laguntzera etor zekizkien. Hadadezerren gudalburu zen Xofak zuten buruzagi.

17 Davidek, hori jakinarazi ziotenean, Israelgo gudaroste osoa bildurik, Jordan igaro eta gudu-lerrotan ipini zituen gudariak, aramearrei aurre egiteko. David aramearrei aurre egiteko prest zegoenean, ekin zioten aramearrek borrokari, 18 baina ihes egin zuten Israelen aurrean. Davidek gudu-gurdietako zazpi mila gudari hil zituen eta berrogei mila oinezko. Xofak gudalburua ere hil zuen.

19 Hadadezerren menpean zeuden guztiek, israeldarrek garaitu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Davidekin, eta beronen menpe gelditu ziren. Aramearrek handik aurrera ez zieten lagundu nahi izan amondarrei.

Joab amondarren hiriburuaz jabetu


20. atala

[aldatu]

1 Hurrengo urtean, erregeek guduari ekin ohi dioten garaian, Joabek bere gudarostea hartu eta, amondarren lurraldea hondatu ondoren, Raba hiria setiatu zuen. Bitartean, David Jerusalemen gelditu zen. Joabek Raba hiriari eraso eta hondatu egin zuen. 2 Amondarren sasijainko Milkomek hogeita hamabost kiloko koroa zuen, harribitxi eder batekin. Irudiari harribitxi hura kendu eta Davidi ezarri zioten buruan. Davidek harrapakin ugari eraman zuen hiri hartatik. 3 Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxez eta aizkoraz lan egitera behartu zuen. Horixe bera egin zuen Davidek amondarren hiri guztietan. Ondoren, David Jerusalemera itzuli zen bere gudaroste osoarekin.

Gatazkak filistearren aurka


4 Gerora, beste gatazka bat izan zen Gezer hirian filistearren aurka. Huxako Sibekaik hil egin zuen Sipai, refatarren ondorengoetarikoa, eta menperatu egin zituen filistearrak.

5 Filistearren kontrako beste gatazka batean, Jairren seme Elhananek hil egin zuen Gateko Lahmi, Goliaten anaia; haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.

6 Gero, beste gatazka bat ere izan zen Gaten. Bazen han gizon erraldoi bat, esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau, zituena, Rafaren jatorrikoa hura ere. 7 Erronka egin zien honek israeldarrei, baina Daviden anaia Ximearen seme Jonatanek hil egin zuen. 8 Erraldoi hauek Gateko Rafaren jatorrikoak ziren. Davidek eta honen ofizialek garaitu egin zituzten.

Herritarren errolda egin Davidek


21. atala

[aldatu]

1 Behinola, jaiki zen Satan Israelen kontra eta israeldarren errolda egitera bultzatu zuen David. 2 Erregeak agindu zien Joabi eta herriko buruzagiei:

--Zoazte eta zenbatu israeldarrak Beer-Xebatik hasi eta Daneraino, eta ekar iezadazue horren emaitza, zenbat diren jakin dezadan.

3 Joabek erantzun:

--Orain dena baino ehun bider handiago egin dezala Jaunak bere herria! Baina, ene errege jauna, ez al dituzu denak zeure zerbitzari? Zertarako egin nahi duzu ikerketa hori? Zertarako egin errudun Israel?

4 Hala ere, erregearen agindua onartu behar izan zuen Joabek. Honek, Israel osoan barrena ibili ondoren, Jerusalemera itzuli eta 5 erakutsi zion Davidi erroldaren emaitza: Israelen milioia eta ehun mila gizon ziren gudurako gai, eta Judan laurehun eta hirurogeita hamar mila. 6 Horien artean Joabek ez zituen lebitarrak eta benjamindarrak sartu, erregearen agindua higuingarria iruditu zitzaiolako.

Jainkoak herria zigortu errolda egiteagatik


7 Jainkoak ez zuen begi onez ikusi errolda hura egitea eta zigortu egin zuen Israel. 8 Orduan, Davidek esan zion Jainkoari:

--Bekatu handia egin dut, bai, errolda egiteko aginduz. Baina, otoi, barkatu zeure morroi honen gaiztakeria, burugabe jokatu baitut.

9 Jaunak Daviden profeta zen Gadi dei egin eta esan zion: 10 «Zoaz eta esaiozu Davidi: <Hau dio Jaunak: hiru zigor ipintzen dizkizut aukeran; hautatu horietarik bat eta huraxe ezarriko dizut> ».

11 Joan zen, beraz, Gad Davidengana eta esan zion:

--Hau dio Jaunak: «Aukera ezazu: 12 hiru urteko gosealdia, hiru hilabeteko hondamendia etsaien ezpataren erasopean ala hiru egunez Jaunaren ezpatak izurriz jotzea eta Jaunaren aingeruak lurralde osoa desegitea». Zuk esan zer erantzun behar diodan bidali nauenari.

13 Davidek, orduan, Gadi:

--Hau larriaren handia! Hobe Jaunaren eskuetan erori, haren errukia handia baita, giza eskuetan erori baino.

14 Jaunak, beraz, izurria bidali zuen Israelera eta hirurogeita hamar mila gizon israeldar hil ziren.

15 Jaunak, gainera, aingerua bidali zuen, Jerusalem hondatzeko. Baina hondatzen ari zela ikusirik, atsekabetu egin zen Jauna kalte harengatik, eta agindu zion aingeru hondatzaileari: «Atzera esku hori! Aski da!»

Une hartan Jaunaren aingerua Ornan jebustarraren larrain ondoan zegoen. 16 Begiak altxa eta ikusi zuen Davidek Jaunaren aingerua zeru-lurren artean zegoela, ezpata zorrotik aterea eskuan hartu eta Jerusalemen kontra luzatuz. Orduan, erregea eta arduradunak, zakukiz jantzirik, lurreraino ahozpeztu ziren. 17 David honela mintzatu zitzaion Jaunari: «Ez al dut, bada, nik agindu herriaren errolda egiteko. Neuk egin dut bekatu; neuk, artzain honek, jokatu dut gaizki. Ardi hauek, berriz, zer egin dute? Jauna, ene Jainkoa, zigortu ni eta nire senitartekoak, baina ez zigortu zeure herria».

Davidek aldarea egin Jaunari


18 Jaunaren aingeruak esan zion Gadi: «Esaiozu Davidi igo dadila Ornan jebustarraren larrainera eta eraiki diezaiola bertan aldarea Jaunari».

19 Igo zen, beraz, David, Gadek Jaunaren izenean esan bezala. 20 Ornanek, garia jotzen ari zelarik, atzera begiratu eta aingerua ikusi zuen; harekin lanean ari ziren lau semeak gorde egin ziren. 21 Orduantxe zetorren David Ornanengana. Hau, David ikustean, larrainetik atera eta ahozpeztu egin zen Daviden aitzinean. 22 Davidek esan zion:

--Emadazu larraina dagoeneko toki hau; aldarea eraiki behar diot Jaunari, horrela izurria herriarengandik urrun dezan. Bidezko dena ordainduko dizut.

23 Ornanek erantzun:

--Hartzazu, ene jaun horrek, eta egin nahi duzuna. Begira, neure idiak emanen dizkizut erre-oparirako, eultziak egurretarako eta garia eskaintzarako. Dena damaizut.

24 David erregeak ihardetsi zion:

--Ez, bidezko dena ordainduz erosi nahi dizut. Jaunarentzat ez dut hartuko zurea dena, ez diot eskainiko kostatu ez zaidan erre-oparirik.

25 Toki haren ordainetan urrezko seiehun txanpon eman zizkion Davidek Ornani. 26 Hantxe bertan eraiki zion aldarea Davidek Jaunari eta, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskainirik, dei egin zion Jaunari. Honek zerutik aldare gainera sua bidaliz erantzun zion.

27 Aingeruak, Jaunaren aginduz, zorroan sartu zuen bere ezpata. 28 Aldi hartan ohartu zen David, Jaunak Ornan jebustarraren larrain hartan erantzun ziola, eta sakrifizioak eskaini zizkion. 29 Artean, Jaunaren egoitza, Moisesek basamortuan egina, eta erre-oparietarako aldarea Gabaongo kultu-lekuan zeuden; 30 baina David ez zen Jaunari kontsulta egiteko hara joatera ausartzen, Jaunaren aingeruaren ezpatak izutu egin baitzuen.


22. atala

[aldatu]

1 Orduan, Davidek esan zuen: «Hauxe da Jainko Jaunaren etxea! Hauxe da israeldarrek erre-opariak eskaintzeko aldarea!»

Davidek tenpluaren eraikuntza antolatu


2 Ondoren, Davidek Israel lurraldean bizi ziren atzerritarrak biltzeko agindu eta hargintzan lan eragin zien, Jaunaren etxea eraikitzeko harriak lantzen. 3 Burdina ugari prestarazi zuen, ate-orrietako iltze eta gakoak egiteko; bai eta ezin pisatu ahalako brontze-multzoa ere 4 eta zedro-zura neurri gabe, sidondarrek eta tiriarrek Davidi ugari ekarria. 5 Davidek hau zioen bere baitan: «Nire seme Salomon oraindik gaztea da, ikasigabea, eta Jaunarentzat eraiki behar den tenpluak bikaina izan behar du, herri guztietan entzutea eta ospea izateko adinakoa. Beraz, dena prest utzi behar diot». Horregatik, Davidek, hil aurretik, prestakuntza handiak egin zituen.

Tenplua eraikitzeko ardura Salomoni utzi Davidek


6 Orduan, bere seme Salomoni dei egin eta Jaunari, Israelen Jainkoari, tenplua eraiki ziezaiola agindu zion Davidek. 7 Esan zion: «Ene seme, Jaunari, nire Jainkoari, tenplua eraikitzeko asmoa nuen nik. 8 Jaunak, ordea, hitz egin zidan esanez: <Odol asko isuri duzunez, ez didazu zuk eraikiko tenplua. 9 Baina baketsu izanen den semea jaioko zaizu. Izena ere Salomon izango du, hau da, «Baketsu». Bera bizi bitartean bakea eta lasaitasuna emango dizkiot Israeli. 10 Horrek eraikiko dit tenplua; seme izango dut nik hura, eta aita izango nau hark ni. Eta haren erregetza betiko sendotuko dut Israelen>.

11 «Ene seme, izan bedi Jauna zurekin, Jaunaren, zeure Jainkoaren, etxea eraikitzea ongi burutu dezazun, berak zuri buruz hitz eman bezala. 12 Eman diezazkizula Jaunak zuhurtasuna eta buru-argitasuna Israelen errege egingo zaituztenean, Jaunaren, zeure Jainkoaren, legea betetzeko. 13 Izan ere, Jaunak Moisesen bidez Israeli emaniko agindu eta erabakiak betetzen badituzu, denetan onik aterako zara. Izan kemen eta adore! Ez beldurtu, ez izutu!

14 «Jaunaren etxea egiteko, hiru mila tonelada urre baino gehiago, hogeita hamar mila tonelada zilar eta ezin pisatu ahalako brontze- eta burdin multzoa biltzen ahalegindu naiz. Zura eta harria ere prestatu ditut. Eta zuk gehiago bilduko duzu. 15 Langile ugari duzu zeure esku: harri-pikatzaile, hargin, zurgin eta era guztietako lanetan iaioa den jendea. 16 Zenbatezin hainbat urre, zilar, brontze eta burdina ere baduzu zeure esku. Tira, bada, ekin lanari! Eta izan bedi Jauna zurekin!»

17 Davidek, hala berean, Israelgo buruzagi guztiei Salomon bere semeari laguntzeko agindu zien, esanez: 18 «Ez al duzue zeuekin Jauna, zeuen Jainkoa? Alde guztietatik lasaitasuna eman dizue, lurraldeko bizilagunak nire agintepean jarriz. Orain, Jaunaren eta beronen herriaren menpe daude. 19 Bila ezazue, beraz, bihotzez eta gogoz, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, nahia. Tira, eraiki ezazue Jainko Jaunaren santutegia eta eraman gero, Jaunaren ohorez eraikitako tenplu horretara, Jaunaren itun-kutxa eta Jainkoaren kulturako tresnak».

Davidek lebitarren artean zerbitzaldiak antolatu


23. atala

[aldatu]

1 Davidek, zaharturik eta urtetan aurreraturik, bere seme Salomon izendatu zuen Israelgo errege. 2 Gero, Israelgo buruzagi guztiak, apaizak eta lebitarrak bildu zituen.

3 Hogeita hamar urtez gorako lebitarrak, banan-banan zenbaturik, hogeita hemezortzi mila lagun ziren. 4 Hauetarik hogeita lau milak Jaunaren etxeko lanak egin behar zituen; sei milak idazkari eta epaile-lana egin behar zuen; 5 lau milak atezain izan behar zuen, eta beste lau milak Jauna goretsi behar zuen, horretarako Davidek egin zituen musika-tresnak joz.

6 Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera.

7 Gerxonek honako seme hauek izan zituen: Ladan eta Ximei. 8 Ladanen semeak hiru hauek izan ziren: lehena Jehiel, gero Zetam eta Joel. 9 Ximeiren semeak hiru hauek izan ziren: Xelomit, Haziel eta Haran. 10 Ximeik beste lau seme hauek ere izan zituen: Jahat, Ziza, Jeux eta Beria. 11 Jahat izan zen lehen-semea, Ziza bigarrena; Jeux eta Beria, berriz, seme asko izan ez zutenez, funtzionario-talde bakartzat hartu zituzten.

12 Kehaten semeak honako lau hauek izan ziren: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 13 Amramen semeak: Aaron eta Moises. Aaron eta beronen ondorengoak toki santu-santuaren zerbitzurako, Jaunaren aurrean intsentsua erretzeko, kulturako eta Jaunaren izenean bedeinkazioa beti emateko bereizi zituzten. 14 Moises Jainkoaren gizona izan zen eta haren ondorengoak lebitarren arteko egin zituzten. 15 Moisesen semeak Gerxom eta Eliezer izan ziren. 16 Gerxomen lehen-semea Xebuel izan zen. 17 Eliezerren lehen-semea Rehabias izan zen. Eliezerrek ez zuen beste semerik izan; baina Rehabiasen ondorengoak anitz izan ziren. 18 Itzharren lehen-semea Xelomit izan zen. 19 Hebronen semeak honako hauek izan ziren: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel eta laugarrena Jekamam. 20 Uzielen semeak hauek izan ziren: lehena Mika eta bigarrena Ixias.

21 Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Mahliren semeak: Eleazar eta Kix. 22 Eleazar semerik gabe hil zen, baina izan zituen alabak, eta hauek beren lehengusuen emazte izan ziren, hau da, Kixen semeenak. 23 Muxik hiru seme hauek izan zituen: Mahli, Eder eta Jeremot.

24 Horiek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartean; familiaburu izan ziren, erroldan banan-banan sartuak. Hogei urte betez gero, Jaunaren etxeko zerbitzua zuten eginkizun.

25 Izan ere, esana zuen Davidek: «Jauna, Israelen Jainkoa, bere herriari atsedena eman ondoren, Jerusalemen bizi da betiko. 26 Lebitarrek ez dute aurrerantzean Jaunaren egoitza eta kulturako tresnak inondik inora eraman beharrik».

27 Daviden azken erabaki hauen arabera, hogei urtez gorako lebitarrak sartu zituzten zerrendetan. 28 Aaronen ondorengoen esanetara jardun behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan, atariez, gelez, gauza sakratu guztien garbikuntzaz eta Jainkoaren etxeko kultuaz arduratuz. 29 Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamigabeko opilez, zartaginan erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten. 30 Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko; 31 bai eta Jaunari egin ohi zizkioten erre-opari guztietan, larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere. Horretarako, erabakia zegoen beti, zenbat lagun etorri Jaunaren aurrera. 32 Elkarketa Etxola zaindu behar zuten, bai eta gauza sakratuak ere, eta beren senide zituzten Aaronen ondorengoen esanetara egon behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan.

Apaiz-taldeak


24. atala

[aldatu]

1 Aaronen ondorengoak ere sailetan banatuak zeuden. Hona hemen Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar. 2 Nadab eta Abihu beren aita baino lehen hil ziren, semerik gabe, eta Eleazarrek eta Itamarrek hartu zituzten apaiz-eginkizunak.

3 Davidek, Eleazarren ondorengoen arteko zen Tzadokekin eta Itamarren ondorengoen arteko zen Ahimelekekin batera, taldetan banatu zituen Aaronen ondorengoak, berauen eginkizun eta zerbitzuak zehaztuz.

4 Eleazarren ondorengoek familiaburu gehiago izan zuten Itamarrenek baino; horregatik, honela banatu zituzten: hamasei familiaburu Eleazarren ondorengoen artean, eta zortzi Itamarren ondorengoen artean. 5 Senitarte bakoitza halako edo bestelako taldean sartzea zotz eginez erabaki zen; izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren «funtzionario sagaratu» eta «Jainkoaren funtzionario» zeritzen haietakoak. 6 Netanelen seme Xemaias idazkariak idatzi zuen zerrenda, aurrean erregea, funtzionarioak, Tzadok apaiza, Abiatarren seme Ahimelek eta apaizen nahiz lebitarren familiaburuak zituelarik. Zozketa bakoitzean Eleazarren bi senitarte ateratzen zituzten eta Itamarren senitarte bat. 7-18 Hona hemen, zotz egitean, atera ziren familiaburuen izenak:

1.a Joiarib; 2.a Jedaias; 3.a Harim; 4.a Seorim; 5.a Malkias; 6.a Miamin; 7.a Hakotz; 8.a Abias; 9.a Jexua; 10.a Xekanias; 11.a Eliaxib; 12.a Jakim; 13.a Hupa; 14.a Jexebab; 15.a Bilga; 16.a Imer; 17.a Hezir; 18.a Hapitzetz; 19.a Petahias; 20.a Jehezkel; 21.a Jakin; 22.a Gamul; 23.a Delaias; 24.a Maazias.

19 Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.

Beste lebitar-talde batzuen zerrenda


20 Hona hemen Lebiren beste ondorengo batzuen familiaburuen zerrenda: Amramen ondorengoen artean Xubael, eta Xubaelen ondorengoen artean Jehdeias. 21 Rehabiasen ondorengoen artean Ixias zen familiaburu. 22 Itzharren ondorengoen artean Xelomot; Xelomoten ondorengoen artean Jahat. 23 Hebronen semeak: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel, laugarrena Jekamam. 24 Uzielen semea: Mika. Mikaren ondorengoen artean Xamir zen familiaburu. 25 Mikaren anaia Ixiasen ondorengoen artean Zakarias zen familiaburu. 26 Merariren semeak: Mahli eta Muxi; hauek Merariren bilobak ziren, haren seme Jaaziasen semeak. 27 Jaazias honen bitartez beste ondorengo hauek ere izan zituen: Xoham, Zakur eta Ibri. 28 Mahliren semea Eleazar izan zen, eta honek ez zuen semerik izan. 29 Kixen seme Jerahmeel izan zen. 30 Muxiren semeak: Mahli, Eder eta Jerimot.

Hauek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartearen arabera.

31 Hauei ere, berauen senide ziren Aaronen ondorengoei bezala, beren zerbitzu-txanda ezarri zieten, David erregearen, Tzadok apaizaren, Ahimeleken eta apaiz nahiz lebitar familiaburuen aurrean zotz eginez. Horrela, denentzat, bai familiaburuen ondorengoentzat, bai senide gazteagoen ondorengoentzat, berdin izan zen.

Kantarien hiru taldeak


25. atala

[aldatu]

1 Davidek eta kultuaren arduradun nagusiek kultu horretarako Asafen, Hemanen eta Jedutunen ondorengoak bereizi zituzten. Hauek Jainkoaren mezuak kantatzen zituzten zitara, harpa eta txilinen laguntzaz. Hona hemen eginkizun hori zutenen zerrenda.

2 Asafen semeak: Zakur, Josef, Netanias eta Asarela; beren aita Asaf zuten zuzendari eta honek erregearen aginduen arabera kantatzen zituen Jainkoaren mezuak.

3 Jedutunen semeak sei hauek izan ziren: Gedalias, Tzeri, Jexaias, Haxabias, Matitias eta Ximei; beren aita Jedutun zuten zuzendari eta honek zitara joz kantatzen zituen Jainkoaren mezuak, Jauna ospatu eta goretsiz.

4 Hemanen semeak: Bukias, Matanias, Uziel, Xebuel, Jerimot, Hananias, Hanani, Eliata, Gidalti, Romamti-Ezer, Joxbekaxa, Maloti, Hotir eta Mahaziot. 5 Hauek guztiak, Hemanen seme ziren; bera, berriz, erregeari Jainkoaren mezuak adierazten zizkion profeta, Jainkoaren ahalmena handietsiz. Hamalau seme eta hiru alaba eman zizkion Jainkoak Hemani.

6 Hauek guztiak, beren aita Asaf, Jedutun eta Hemanen zuzendaritzapean, erregearen esanetara zeuden, Jaunaren etxeko kultuan txilin, harpa eta zitararen laguntzaz kantatzeko. 7 Hauek, beren ahaideekin batera, berrehun eta laurogeita zortzi ziren, denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak. 8 Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle.

9-31 Hona hemen, zozketan sartu ziren taldeburuen zerrenda; talde bakoitzean hamabi lagun sartzen ziren:

1.a Asafen seme Josef; 2.a Gedalias; 3.a Zakur; 4.a Itzri; 5.a Netanias; 6.a Bukias; 7.a Jesarela; 8.a Jexaias; 9.a Matanias; 10.a Ximei; 11.a Azarel; 12.a Haxabias; 13.a Xubael; 14.a Matitias; 15.a Jeremot; 16.a Hananias; 17.a Joxbekaxa; 18.a Hanani; 19.a Maloti; 20.a Eliata; 21.a Hotir; 22.a Gidalti; 23.a. Mahaziot; 24.a. Romamti-Ezer.

Lebitar atezainen zerrenda


26. atala

[aldatu]

1 Atezain-taldeak ere antolatu zituzten. Koreren ondorengoen artean: Mexelemias, Koreren semea, Asafen senitartekoa. 2 Mexelemiasen semeak: lehenengoa Zakarias, bigarrena Jediel, hirugarrena Zebadias, laugarrena Jatniel, 3 bosgarrena Elam, seigarrena Johanan eta zazpigarrena Eliehoenai.

4 Obed-Edomen semeak: lehena Xemaias, bigarrena Jozabad, hirugarrena Joah, laugarrena Sakar, bosgarrena Netanel, 5 seigarrena Amiel, zazpigarrena Isakar eta zortzigarrena Peuletai. Zortzi seme emanez bedeinkatua zuen Jainkoak Obed-Edom. 6 Honen seme Xemaiasen semeak gudari ausart eta beren senitarteetan agintedun izan ziren. 7 Hona hemen izenak: Otni, Rafael, Obed, Elzabad eta hauen anaia ausartak Elihu eta Semakias. 8 Obed-Edomen ondorengo hauek, bai eta berauen seme eta ahaideak ere, guztira hirurogeita bi, gizon ausartak izan ziren eta beren eginkizunak betetzeko gogotsu.

9 Mexelemiasen seme eta ahaideak hemezortzi gizon ausart izan ziren.

10 Merariren seme Hosak seme hauek izan zituen: lehena Ximri, lehen-seme ez izan arren bere aitak buruzagi ezarria; 11 bigarrena Hilkias, hirugarrena Tebalias, laugarrena Zakarias. Hosaren seme eta ahaideak, guztira, hamahiru izan ziren.

12 Hauek guztiak atezain-taldekoak ziren; beren familiaburuekin batera, Jaunaren etxeko zerbitzua eman zieten, beste lebitarrei bezala. 13 Senitartez senitarte, zerbitzua zein atetan egin jakiteko zotz egin zituzten bai gazteak, bai adinekoak. 14 Ekialdeko atea Xelemiasi atera zitzaion zozketan, eta haren seme Zakariasi, aholku-emaile zuhur hari, iparraldekoa. 15 Obed-Edomi hegoaldekoa atera zitzaion, eta haren semeei biltegiak zaintzea. 16 Xupimi eta Hosari mendebaldeko atea atera zitzaien, Xaleket izenekoa, gorako bide aldera dagoena.

Honela zeuden eratuak zaintzaldiak: 17 ekialdeko atean egunero sei lebitar, iparraldekoan egunero lau lebitar, hegoaldekoan egunero lau lebitar, eta biltegian bina lebitar; 18 mendebaldeko plazarako lau lebitar izendatu zituzten bidean egoteko, eta beste bi plazan bertan egoteko.

19 Hauek ziren Koreren eta Merariren ondorengoez osaturiko atezain-taldeak.

Eginkizun bereziko lebitarrak


20 Haien senide ziren beste lebitar batzuek tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak behar zituzten zaindu. 21 Hauen familiaburuak Jehieliren ondorengoak ziren; Jehieli hau Ladanen semea zen eta hau Gerxonena. 22 Jehieliren seme Zetam eta honen anaia Joel Jaunaren etxeko altxorren arduradun ziren.

23 Amram, Itzhar, Hebron eta Uzielen ondorengoen artetik, 24 Gerxomen seme eta Moisesen biloba Xebuel zen altxor guztien arduradun nagusi. 25 Honen ahaideak, Eliezerren jatorritik, honako hauek ziren: Eliezerren seme Rehabias, honen seme Isaias, honen seme Joram, honen seme Zikri eta honen seme Xelomit. 26 Xelomit honek eta beronen ahaideek behar zituzten zaindu David erregeak, familiaburuek, milako eta ehuneko gizon-taldeen ofizialek eta gudalburuek Jainkoari eskainitako altxor eta gauza sakratuak. 27 Gauza haiek guduetan harturiko harrapakinak ziren, Jaunaren etxeari eusteko emanak. 28 Orobat, Xelomitek eta beronen ahaideek behar zuten zaindu Samuel profetak, Kixen seme Saulek, Nerren seme Abnerrek eta Tzeruiaren seme Joabek Jainkoari eskainiriko guztia.

29 Itzharren ondorengoen artekoa zen Kenaniasek eta beronen semeek Israelgo kanpo-arazoez arduratu behar zuten, idazkari- eta epaile-eginkizuna betez.

30 Hebronen ondorengoen arteko ziren Haxabiasek eta honen ahaideek --mila eta zazpiehun gizon ausart-- zuten Jordan ibaiaz mendebaldeko israeldarren arazo erlijioso nahiz zibilen ardura.

31 Hebronen beste ondorengo batzuen buruzagia Jeria zen. Ondorengo horien artean ikerketak egin ziren, senitartez senitarte, Daviden erregealdiko berrogeigarren urtean, eta gudari adoretsuak aurkitu zituzten Galaadeko Jazer-en. 32 Jeriasen ahaideak bi mila eta zazpiehun gizon ausart ziren, denak familiaburu; David erregeak Rubenen eta Gaden leinuen eta Manasesen ekialdeko leinu erdiaren lurraldeetako arduradun egin zituen, arazo erlijioso eta zibiletarako.

Gudarostearen antolakuntza


27. atala

[aldatu]

1 Israeldarrek zerbitzaldia egin ohi zuten erregearen gudarostean. Hona hemen milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagi eta ofizialen zerrenda; erregearen zerbitzura zeuden hauek gudari-taldeen eginkizun guztietan. Gudari-talde bakoitza hogeita lau mila gizonekoa zen, eta urte osoan hilabete banako zerbitzaldiak egin ohi zituzten.

2 Hogeita lau mila gizoneko lehen taldearen buruzagia Zabdielen seme Jaxobeam zen, 3 Peretzen ondorengoetakoa; bera zen gudarosteko ofizial guztien buru lehen hilabetean.

4 Bigarren hilabetean bigarren taldearen buruzagia Dodai zen, ahohitarra; Miklot ere buruzagi zen talde hartan.

5 Hirugarren hilabetean hirugarren taldearen buruzagia Benaias zen, Joiada apaiz nagusiaren semea. 6 Benaias hau hogeita hamar gudari adoretsuetako bat izan zen eta beraien buruzagi. Bere taldekoa zuen bere seme Amizabad ere.

7 Laugarren hilabetean laugarren taldearen buruzagia Joaben anaia Asahel zen, eta gero beraren seme Zebadias.

8 Bosgarren hilabetean bosgarren taldearen buruzagia Xamhut zen, Izrahen ondorengoetakoa.

9 Seigarren hilabetean seigarren taldearen buruzagia Ira zen, Tekoako Ikexen semea.

10 Zazpigarren hilabetean zazpigarren taldearen buruzagia Heletz zen, Pelon herrixkakoa eta Efraimen ondorengoetakoa.

11 Zortzigarren hilabetean zortzigarren taldearen buruzagia Sibekai zen, Huxakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

12 Bederatzigarren hilabetean bederatzigarren taldearen buruzagia Abiezer zen, Anatot herrixkakoa, Benjaminen ondorengoetakoa.

13 Hamargarren hilabetean hamargarren taldearen buruzagia Mahrai zen, Netofakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

14 Hamaikagarren hilabetean hamaikagarren taldearen buruzagia Benaias zen, Piratongoa, Efraimen ondorengoetakoa.

15 Hamabigarren hilabetean hamabigarren taldearen buruzagia Heldai zen, Netofakoa, Otnielen senitartekoa. Haren taldekoak hogeita lau mila gudari ziren.

Leinuen antolakuntza zibila


16 Hona hemen Israelgo leinuburuak: Rubenen leinuarena Eliezer, Zikriren semea; Simeonen leinuarena Xefatias, Maakaren semea; 17 Lebiren leinuarena Haxabias, Kemuelen semea; Aaronen ondorengoena Tzadok; 18 Judaren leinuarena Elihu, Daviden ahaidea; Isakarren leinuarena Omri, Mikaelen semea; 19 Zabulonen leinuarena Ixmaias, Obadiasen semea; Neftaliren leinuarena Jerimot, Azrielen semea; 20 Efraimen leinuarena Oseas, Azaziasen semea; Manasesen mendebaldeko leinu erdiarena Joel, Pedaiasen semea; 21 Manasesen beste leinu erdiarena, Galaadekoarena, Ido, Zakariasen semea; Benjaminen leinuarena Jaasiel, Abnerren semea; 22 Danen leinuarena Azarel, Jerohamen semea.

Hauek izan ziren Israelgo leinuburuak.

23 Davidek errolda hartan ez zituen hogei urtez beheko gazteak sartu, Jaunak esana baitzuen zeruko izarrak bezain ugari eginen zuela Israel herria. 24 Tzeruiaren seme Joabek errolda hura hasi bai, baina ez zuen bukatu; zeren, hori zela-eta, Jaunak zigortu egin baitzuen Israel. Horregatik, ez da agertzen herritar guztien kopurua David erregearen Kronika Liburuan.

Erregearen ondasunen arduradunak


25 Errege-altxorraren arduraduna Azmabet, Abdielen semea. Erregeak landetan, hiri eta hirixketan eta dorreetan zituen ondasunen arduraduna Jonatan, Uziasen semea.

26 Lurgintzarako nekazarien arduraduna Ezri, Keluben semea.

27 Mahastien arduraduna Ximei, Ramakoa. Ardandegien arduraduna Zabdi, Xefamgoa.

28 Xefela deritzan lautadako olibadi eta basapikuondoen arduraduna Baal-Hanan, Gederakoa.

Olio-biltegien arduraduna Joax.

29 Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Beste haranetan bazkatzen zirenena Xafat, Adlairen semea.

30 Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa. 31 Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.

Hauek guztiak ziren David erregearen ondasunen arduradunak.

Erregearen aholkulariak


32 Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Hakmoniren seme Jehiel zen erregearen seme-alaben hezitzaile. 33 Erregearen beste aholkularia Ahitofel zen. Huxai arkitarra erregearen adiskide kuttuna zen. 34 Ahitofel hiltzean, Joiada, Benaiasen semea, eta Abiatar jarri ziren haren ordez. Joab zen errege-gudarostearen buruzagi nagusia.

Salomon herriari aurkeztu Davidek


28. atala

[aldatu]

1 Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak, milako eta ehuneko gizon-taldeenak, erregearenak eta beronen semeenak ziren ondasun eta abere-taldeen arduradunak, jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak.

2 David erregeak, zutiturik, esan zuen: «Entzun, ene senideok, ene herritarrok! Tenplua eraikitzeko asmoa nuen, Jaunaren itun-kutxarentzat, hau da, Jainkoaren oinaulkiarentzat egoitza izan zedin. Dena prest nuen eraikuntzarako. 3 Baina Jainkoak esan zidan: <Gizon gerraria izan zara zu eta odola isuri duzu; horregatik, ez didazu zuk eraikiko tenplua>.

4 «Jaunak, Israelen Jainkoak, hala ere, ni hautatu ninduen senitarte osotik, Israelgo errege izan nendin betierean; izan ere, Judaren leinua aukeratu zuen gidari izateko, eta Judaren leinuan gure aitaren senitartea, eta gure aitaren semeen artetik ni jo ninduen begiz, Israel osoaren errege izateko. 5 Jaunak seme asko eman dit, eta denen artetik ene seme Salomon hautatu du, Jaunaren izenean Israelgo errege izateko.

6 «Eta hau esan zidan Jaunak: <Zure seme Salomonek eraikiko dit tenplua, bere atari eta guzti, nik aukeratua baita. Seme izango dut nik bera eta aita izango nau berak ni. 7 Betiko sendotuko diot erregetza, baldin eta nire agindu eta erabakiak betetzeko eginahalak egiten baditu>.

8 «Orain, beraz, Jaunaren biltzarra den Israel osoaren begi aurrean, eta Jainkoak entzuten digularik, hau diotsuet: Gorde eta ikertu Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak oro, lurralde eder honetan iraun dezazuen eta zuen ondorengoei ondaretzat utz diezaiezuen betiko.

9 «Zu, berriz, Salomon, ene seme hori, saia zaitez zeure aitaren Jainkoa ezagutzen; zerbitzatu bera bihotz osoz eta gogo handiz. Bihotz guztiak aztertzen ditu Jaunak, eta badaki nolakoak diren giza gogoetak. Haren bila ibiltzen bazara, utziko dizu bera aurkitzen; baztertzen baduzu, ordea, betiko arbuiatuko zaitu. 10 Begira, santutegi izango duen tenplua eraikitzeko aukeratu zaitu Jaunak. Izan adore eta ekin lanari!»

Davidek tenpluaren planoa eman Salomoni


11 Davidek bere seme Salomoni tenplua eraikitzeko planoa eman zion: ataria eta itun-kutxaren gela, biltegiak, goiko eta barneko gelak nola egin adieraziz. 12 Era berean, Jaunaren etxeko atariei buruz eta hauen inguruan, tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak gordetzeko, egin behar ziren gelei buruz berak asmo zuenaren planoa eman zion. 13 Apaiz eta lebitar-sailek Jaunaren etxean bete behar zituzten zerbitzuenak eta tenpluko kulturako behar ziren gauzen zerrendak ere eman zizkion. 14 Orobat, zerbitzu bakoitzerako behar ziren urrezko ontziek zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar beharko zuten zehaztu zion. 15 Zerbitzu bakoitzean behar ziren urrezko argimutil eta kriseilu bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar izango zuten erabaki zion; 16 bai eta Jaunari eskainiriko ogiak ipintzeko behar ziren mahai bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar zuten ere. 17 Orobat, zenbat urre garbi behar zen sardexkak, ixipu-ontziak eta pitxerrak egiteko, eta zenbat urre behar zen urrezko edalontzi bakoitza eta zenbat zilar zilarrezko bakoitza egiteko. 18 Bai eta zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere. Eta, azkenik, urrezko hegadun izakien eta gurdiaren planoa eman zion; hegadun izaki horiek Jaunaren itun-kutxa estaltzen zuten beren hego zabalduez.

19 «Hau guztia --esan zuen Davidek-- Jaunaren eraginez idatziriko agiri batean dago; horretan erakusten dizkit egitasmoaren xehetasun guztiak».

20 Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte. 21 Hemen dituzu Jainkoaren etxeko zerbitzu guztiak bete behar dituzten apaiz- eta lebitar-sailak. Zeure esanetara izanen dituzu borondate handiko gizonak, edozein lanetan iaioak; buruzagiak eta herri osoa ere zeure esanetara izango dituzu».

Tenplua eraikitzeko emaitzak


29. atala

[aldatu]

1 Davidek esan zion biltzar osoari: «Ene seme Salomon, Jainkoak aukeratu duen bakarra, gaztea da eta ikasigabea; egin behar duen lana, berriz, handia, jauregi hau ez baita edozein gizonentzat, Jainko Jaunarentzat baizik. 2 Eginahalak egin ditut nik neure Jainkoaren etxea eraikitzeko behar den guztia prestatzen: urrea, zilarra, brontzea, burdina, zura; bai eta onize eta apain-harriak, harri beltzak eta koloredunak, era guztietako harribitxiak eta hartzuri ugari ere. 3 Eta etxe santu honetarako prestatu dudan horretaz guztiaz gainera, neure altxorretik ematen dut urrea eta zilarra ere Jainkoaren etxerako, maite baitut nik tenplu hori. 4 Ehun tonelada urre fin ematen dut eta berrehun eta hogeita hamar tonelada zilar garbi tenpluko hormak janzteko, 5 bai eta urreginek beren lan guztiak egiteko behar duten urre eta zilarra ere. Egin nahi al dio beste inork emaitzarik Jaunari?»

6 Orduan, familiaburuek, Israelgo leinuburuek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiek eta erregearen administratzaileek eskuzabal egin zituzten beren emaitzak. 7 Ehun eta hirurogeita hamar tonelada urre, hamar mila txanpon, hirurehun eta berrogei tonelada zilar baino gehiago, seiehun tonelada inguru brontze eta hiru mila eta bostehun tonelada burdina eman zuten. 8 Harribitxirik zuenak Jaunaren etxeko altxorrerako eman zuen, Gerxonen ondorengoetakoa zen Jehielen esku utziz. 9 Herri osoa poztu zen bat-bateko emaitza haiengatik, bihotz-bihotzez eman baitzituzten Jaunarentzat; David erregeak ere poz handia hartu zuen.

Daviden otoitza


10 Orduan, biltzar osoaren aurrean Jauna goretsi zuen Davidek, esanez: «Bedeinkatua zu, Jauna, gure aita Israelen Jainkoa, betiren beti! 11 Zeureak dituzu, Jauna, handitasuna, indarra, ohorea, ospea eta gorespena. Zeureak dituzu zeru-lurretan diren guztiak. Zeureak, Jauna, erregetza eta gauza guztien nagusitza.

12 «Zuregandik datoz aberastasuna eta aintza; zeure menpe duzu dena. Zeure esku dituzu indarra eta ahalmena; zeure esku, edonor handi eta indartsu egitea. 13 Horregatik, oi gure Jainko, eskerrak ematen dizkizugu eta zure izen ospetsua goresten dugu.

14 «Izan ere, nor naiz ni eta nor nire herria zuri borondatezko emaitza hauek egin ahal izateko? Zuregandik dator dena eta zure eskutik hartua eman dizugu. 15 Zure aurrean arrotz eta etorkin besterik ez gara, gure arbasoak izan ziren bezala. Gure bizitza lur gainean itzala bezalaxe doa, itxaropenik gabe. 16 Jauna, gure Jainkoa, zuri tenplua eraikitzeko prestatu dizkizugun gauza hauek guztiak zure eskutik datozkigu, zeurea baituzu dena.

17 «Badakit, ene Jainko, gure asmorik gordeenak aztertzen dituzula eta zuzentasuna maite duzula; asmo zuzenez eskaini dizkizut bat-batean gauza hauek guztiak, eta bozkarioz ari naiz ikusten hemen dagoen herri guztiak ere eskuzabal egiten dizkizula bere emaitzak. 18 Jauna, gure arbaso Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa, egizu gure herriak iraun dezala beti era horretako jarreran, eta erakar zeuregana herri honen bihotza.

19 «Emaiozu nire seme Salomoni zure agindu, burubide eta legeak bihotz-bihotzez gordetzea, denak bete ditzan eta nik prestatu dizudan jauregia eraiki diezazun».

20 Orduan, esan zion Davidek biltzar osoari: «Bedeinka ezazue Jauna, zeuen Jainkoa!»

Eta biltzar osoak bedeinkatu egin zuen Jauna, bere arbasoen Jainkoa, eta denak ahozpeztu egin ziren Jaunaren eta erregearen aurrean.

David hil. Salomon errege


21 Biharamunean sakrifizioak eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari: mila zekor, mila ahari, mila bildots, isur-opariekin batera; opari ugari eskaini zuten Israel osoaren alde. 22 Egun hartan alaitasun handiz jan eta edan zuten Jaunaren aurrean. Berriro ere errege izendatu zuten Daviden seme Salomon eta buruzagi gantzutu Jaunaren izenean. Tzadok, berriz, apaiz gantzutu zuten.

23 Salomon Jaunaren errege-aulkian jarri zen, bere aita Daviden ordez. Gauza guztietan aurrera atera zen, eta Israel osoa esaneko izan zuen. 24 Buruzagi guztiek, gudari adoretsuek eta David erregearen beste semeek ere men egin zioten Salomon erregeari.

25 Jaunak asko goratu zuen Salomon Israel osoaren begietan eta ordurarte Israelgo erregeetan beste inori baino errege-ospe handiagoa eman zion.

Daviden erregealdiaren laburbilduma


26 Jeseren seme David Israel osoaren errege izan zen 27 berrogei urtez: zazpi Hebronen eta hogeita hamahiru Jerusalemen. 28 Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea. Haren seme Salomon izan zen hurrengo erregea.

29 David erregearen egintzak oro, lehenengotik azkenekora, «Samuel Ikuslearen Kronikak»,«Natan Profetaren Kronikak» eta «Gad Ikuslearen Kronikak» deritzen liburuetan daude idatziak. 30 Liburu horietan kontatzen da Daviden erregealdi indartsuari buruzko guztia, bai eta berari, Israeli eta lurralde haietako erreinuei gertatu zitzaizkien gorabeherei buruzkoa ere.