Bide Barrijak/Jadetsi-eziña

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Bide Barrijak  (1931)  Lauaxeta
Jadetsi-eziña

Jadetsi eziña


Zeure mosubak diran laztanak!
eztizko lorak yatzuz espanak.
Larrosa orrein orri ganetan
ibilli nai dot, loreil onetan.

Laztantzen dodaz sasi-lilijak,
eta matsaren urrezko orrijak.

Mitxeletatxu baten antzean
artega nabil latxin ganian.
Zeure larrosa politak baña
ezin laztandu, neska liraña.

Eragozpenak banatzen gabez,
eta mosuba dil atsekabez...

Al ditubazan lora gaxuak
laztantzen ditu geure goguak:
¡Baña dil, leitzen daben lorarik
bere bixitzan jadetsi barik!