Edukira joan

Bide Barrijak/Txakurtxuba

Wikitekatik
Bide Barrijak  (1931)  Lauaxeta
Txakurtxuba

Txakurtxuba

Goxeko galdatara
txakurrak etzunik.
Arri ganian datzaz
begijak itxirik.

Nasai-nasai dedate
bero lixunkoya.
Izpi garbijak dargi
euren gorputz loya.

Noxean bein gorantza
jaso dauz burubak.
Eulijak atzemon nai;
txakurren alperrak!

Kanpora durten pozik
neure txakurtxubak.
Jolas-egin gura dau
toto txikertxubak.

Txakur zekenakana
eltzen da saltuka,
ayek baña artzen dabe
amorruz orruka.


Tente ate aurrian
Oriño txikijak,
gora jaso daruaz
begitxu argijak.

Zerubari adika
ume bat bezela,
ikuspena dirudi
betesten dabela.

Eta txakur politak
oso ameslari,
ausi egiten dautso
zeruko oztiñari.