Edukira joan

Bizkaiko Gobernu Zibilen jakinarazpenak soldaduen erreklutamenduaz (1877)

Wikitekatik

Bizkaiko Gobernu Zibilen jakinarazpenak soldaduen erreklutamenduaz (1877)

Cumpliendo lo que en el mismo se determina se inserta á continuación traducido al Vascuence.

«Euscal-errico ajuntamentubac seiñda beste Españiaco gustiac leguéz dauque legueagaitic euren errietacó mutillen listac eguitecó obligaziñoa gobernubac aguin tzendabenian soldadubac ematecó, erri gueijenetan eguiñedabé indar-gabe eta castiguric merecibaric, baña orain dá erri onetan onec listoc eguitendirán lelengo biderrá eta origaitic lenagó eguin-ez dan gau sia isandá, topa leitequé faltaren-bat leguearen agunduba ondó eta artés eguiten-ez-badá, eta origaitic deitutendot bedorren atencioá ill onen amaicaco Erreguen ordená, amavicó Gacetan ipinita daudená gomutan euquiric, esandaijen iru provintzietaco alcatieri ondo gogoz icastecó esandan leguearen seigarren capituluoa nun esaten dan listac sucenduteco mudubá.

Listac sucendutiac asibiardau modu gustietara ceceillaren lelengó domecan, lenago ardurá deutzenac jaquindaijen, Boletiñetan ipiñita. Listac sucendotecó bijalducojaco mutil bacochari avisuba papeleta bitan eta euretaric bata ichicojaco mutillari eta au topatuesimbeleiteque bere aita, ama, curadore edo urrenengó senidá edo aidi ari, uesaba edo beste edoseiñ-lagun beré carguba dauconari eta bestia aitatu diran gendietaric batec firmatuta ipiñicoda espedietian. Esandiran gente gustietaric espalequi firmetan batec-ere eguingodau euren ordez mutillaren ausoco daquijen batec.

Ustedot ona izangodala alcatieri esatia se 48 garren articulubac diñuban leguez listac sucendutecó sereguiñac, 43, 44, 45, 46, eta 47 garren articuluetan, marcatuta dagosanac, esiñ amaituba dira ceceillaren lelengó domecan jarraitucodirá amaitu arte, urrengo jai-egunetan eta iñoc es equijela esan estaijen batzar bacocharen asquenian jaquineguingoda seiñ egunetan izangodan urrengoa.

Saspigarren capitulubac diño se escubide artubiardan listetatic apartetaco; onengañera iñori es deuteza* listan dantzeneri* edo euron aide edo senideari baño ardura andijadoric*.

Esautzendot gogorra dala legue aura, Gaztela nai proventzietan, naciñoiac euren semen laguntasuná escatzen dabenian, baña leguea biguntzenda aguintzendabena eguitendanian justicijas eta nahigurabaric.

Esanda dandená neure gogoan artuta eta contuban euquita se suberte eta soldadu eguiteco operaciñobac ondo eguiten-espadira caltia izangodala mutillentzat eta alcatntzat* seintzuc erantzumbiarco daben charto eguiñari escatzendot onec operaciñoic eguiteco carguba dauquen autoridade edo aguintarijeri artudaijela arduriba dana eguindeiten faltagave eta protesta motivo baric.

Ondo-da mutillac eta euren guransubac jaquin daijen se naciñoari servitzeco obligaciñoa es-daba* amaituten serbitu barric* eta igues-eguiten dabenac esdabela beretzaco bacarric calte eguiten sergaitic bere urrengo numeroa, bera emen egonda libre egoana, juangoda soldadutzara eta bera iñóz Guardia civillac arrapatzembadau juangodá Ceuta edo Cubara.

Amaituteco, alcatiac jaquin biardabe quinta servicijua jaijotendala España gustiraco eguiñeco legue batetic eta au legueauau* cumplitzia esdala Diputaciñoen escubetan dauben gausia esbada Gobernadore Civillen escubetan baño, nundic artucodituben ordenac, eta Diputaciñoiac esdauquela ser icusi gausa onetan cergaitic esdiran leguez leguea-gaitic provintzia barruco administraciñuco sereguiñac esdirá euren cargucubac.


Sorigaistuban alcate eta ajuntamentubac jaramonic eguiten espadabe neure sosigu eta errespetusco verbiari eta jarraituten baditube iñoc emanico conseju charric jaquindaijela, neure desiuban contra, bijaldu biarcododasala guerraco conseju edo tribunaletara eta anche erantzumbiarcodabe leguiaren contra jasotendiranac besela; esta iñoc eguno esan-es daijen onec opicejo* erderas ipnitendodanonec* ser diñuban esdaquijela erdera esdaquijelaco ondo isangoda bertan esana eusqueras ipiñi eta jaquin eraitia.

Jaungoicoac gordebei urte ascotan.».

Vitoriaco Cuartel Generalian milla sortzireun eta irurogueta amasaspi garren urteco Urtarrillaren ogueta laugarren-egunian.

Genaro de Quesada. Vizcaico Gobernadore Civillari.

Bilbon