Oi, lur, oi lur! Oi, ene lur nerea! oi, goiz eme, parre gozoz ernea!... Arto musker, mendi, baserri zaarrak; ale gorriz abaildutako sagarrak: oro laiño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak yantzia... Nekazari, gizandi bat iduri soroan zut: beyondeizula zuri!... Zure bazter, gurazko aberria, doa zoro ta (bertan ni) bultzia... Oi, ene lur, baninduzu zerea, zu landu, ta zure sariz asea!... Baiñan... ezin: beeko bear goriak narama... Agur soro, sagar, mendiak!...
Euskarazko Wikipedian badago poema honi buruzko artikulu bat. Bertan aipatzen dira poema honekin grabatu diren zenbait abesti eta poema gaurko grafia estandarrean irakur daiteke.