Dama gazte bat adoratzeko

Wikitekatik
Dama gazte bat adoratzeko  (1919) 
Txirrita

Dama gazte bat adoratzeko


1
Dama gazte bat adoratzeko
artutzen dut enpeñua,
gusto duenak ikasi betza,
bertsuak jartzera nua;
ustez seguro iduki eta
eman det desengañua,
toki onean enpleatu dut
lenbiziko kariñua!

2
Oren batean uste ez nuela
begietara sortu zen,
fortuna on bat datorrelakotz
nere bihotza poztu zen;
aren orduko arrazoinekin
sekulan etzait anztutzen:
«Txit gustatua nago ni zutaz,
etzera konformatutzen?»

3
Gañera berriz bertze gauza bat:
eskojitzeko oihala,
esposatzeko trajia ere
berak egingo zidala;
ofizioa zigarrerian
leihorrean zeraukala,
ni langillia izanez geroz
aise biziko giñala.

4
Errespuesta eman nioen
berak merezi bezala:
zer gisetako galaia nitzen
len ere bazakiela;
lana egiten kostunbratua
ttiki ta gazte nitzela,
ez mundu huntan zenbeit bezala
tunantea ta alferra.

5
Kasu ttiki bat dela medio
izandu degu mudantza,
tranpa aundiko sarearekin
egin nai zuen arrantza;
kaballero aundi orienganik
dirua zuen esperantza,
ni ondotikan postizutako
tontua izan banintza.

6
Azkenerako errematia
nobiuaren despedira,
mundu guzian zabaldu diten
orai inprimatu dira;
Bilbao'tikan etorria zen
Donostia'ko hirira,
jendiak farra egingo luke
jarriz geroztik begira,
bortz zentimotan nai tuenak hartu
komedia politak dira.



Oharra: Txirritaren bertso guztiak jabetza publikokoak dira, duela 100 urte baino gehiago hil zelako. Hemengo bertsoak Bertso jarri guztiak liburutik hartutakoak dira, jabetza publikoko Klasikoen gordailua bilduman dagoena.