Edukira joan

Deabrua, Aralarko herensugea eta mutila

Wikitekatik
Deabrua, Aralarko herensugea eta mutila  (52 urte, 1973-X-1) 
Bibiana Goicoechea
Jose Maria Satrustegik jasoa.

Deabru batek zeukan etxea. Etxe hartan zeuzken jendiak, hartu ta eramanak betako. Jende tarte artan zôn mutil bat. Gau batean aitu zituen otsak kanpuen. Atâ zan kanpora ta zaitzan pisti batzuk asko zar baten aragien ezin partituik. Mutil orrek puskatu zuen asto ura zatitan ta eman zeon bakotizari berea. Orduen pisti aik eman zeoten don bat: esna Jangoikoa eta leona ta biurtu zan leona; eta betseek, zer nahi zuen ura.

Sartu zan etxera, ta etxen atso sorginak deabruari burua ikusten. Galdetu zion debruari sorginak:

- Nagusia, zu noiz il ber za?

Deabruak erantzun zion: - Ni, sekula ez. Ni iltzeko il berdain Aralar mendiko Iransubea. Iransubea il, tripea zabaldu, andik atâko da erbia korrikan. Ura arrapatu ta il, ari tripea zabaldu eta andik atâko da usoa egakan. Ura arrapatu ta il, tripea zabaldu eta arrontzia atâ. Arrontziarekin kopetan jo ta ilko naiz. Ori zeinek egingo daut? Iñork ez.

Muttil orrek aitu zon ori ta etor zain Aralar mendira ta an zeon neska bat belauneko. Iransubeak jaten zuen egunero jende bat ta neska orri tokatzen zaion. Mutil orrek esan zion:

- Zer egiten duzu emen? - Iransubeen espera nago.

Ta esan zion mutiko orrek: - Kendu zaite, jarriko naiz ni.

Alako bateen atâ zan Iransubea kuabatik eta mutil arrek esan zon: - Jaingoikoa eta leona! eta biurtu zen leona. Asi zan mutsikan eta Iransubea larritu ta sartu zan kobean. Gosek zeon ta berriz ere atâ zan ta orduen mutil orrek il zuen Iransubea. Orduan tripea zabaldu ta atâ zan erbia korrikan. Mutil orrek esan zno, 'Jaungoikoa ta galgoa!' Txakur biurturik, arrapatu zuen erbia eta tripea zabaldu ta atâ zan usoa egakan. Esan zuen mutil orrek, 'Jaungoikoa eta arranoa!' Arrapatu zuen usoa. Usoa il eta tripea zabaldu eta atâ zan arrontzea. Orduan esan zon 'Jaingoikoa eta gizona'. Hartu arrontzi ura ta fan zen deabruen etxea.

Deabrua oso gaixo zôn oain. Esan zion atso sorgiñak:

- Zer gertatzen zaizu, nere nagusia?

Deabruek erantzun zion: 'Il dinai Iransubea'.

Orduan ailatu zan mutila. Esan zon deabruak: 'Orrek, orrek il din Iransubea; orrek il behar nin ni! Mutil orrek arrontzekin jo zon kpetan ta il zan deabrua. Il zan garaien etxe ura argi argi egin zan, len ilunpetan zegoena. Orduan mutil arrek ango jendiak biladu zituen ebein etxetâ, eta bera an zegoen neska batekin ezkondu zan.