Domingo Egañaren alokuzioa
GUIPUZCOATARREN
DIVISIOCO BURUZARI JAUN,
AGUINTARI ETA SOLDADUAC
Madrilco Gobernu onicgabeco nasquetalariac, Andre Isabel cegoan lecutic quendu zuten gizonac bérac, cortez corte esquean ibillita, beren Erri edo Naciyoan guizon arrotz bat, eta S. Fernandoren Aulqui edo Tronuan Pio bederatzigarrenaren carceleroaren seme bat ipintzea logratu zuténac, laster ciran ayec bérac Erreguezcoen alde jantzitaco ezpátac Republicaren serbitziora biurtzen cituztenac; eta orain ere, lénac bérac, bein eta berrizco cambiyoa asco aña ezpazan becela, beren ezcuz botataco Aulquia jaso nairic asi diránac ; araco Aulqui hura berregueita bost urtez era gucietaco deshonraqueriac, guizon-iltze eta Eleiz ta campoco lapurretac beragandic eman dituena. Gaur berriztu da liberalismoa deritzan erdoyac jandaco maquina orren millabiderrezco iraulaldia. Edocein gobernu moduren alde juramentu eguiteco arduraric ez duen guizon oriec ausiric lotza eta concientzi baque beren itz eta juramentuac, eguin dituzte tropazco jaiquialdi aserreac, ¡norc daqui cembat! Isabelen contra, Amadeoren contra, Republicac diraula beren Gobernuaren contra, eta gaurcoa due aimbeste burujaucietatic bat, errebez orietan noiz nai icusten dana: baña, zorionean, au da azquenengoa; ceren gu[e]ldotutaco gorputz ill orri etorri zayon iñola ere eciñ piztua, medicuz ondo izan bada ere; eta, ¡gauzaren arrigarria! Naciyo doacabe onen galbide izan diran guizon ayec bérac eta lengo tretaquin beraquin jarri dira au jasota piztuco balute becela. Ay ¡Eta Jaunac lagun daguigula cer guizon eta cer tretac!, icusi diran lotzagabe eta lotzagarrienac, gure legue eta usadio errespetagarrien contra eguindaco desonraqueri guciac beren silluarequin estali cituztenac: Jesucristoren ordeco, gure Aita santuari dagozcon erriac quendu, eta Eleizetan ostutzea ontzat eman ditúztenac: trezna gaiztoac, beren moduco obraquin mundu fededunari alduen gaitz bidea eta ondamena ematen ari diránac; Eleizaren etzayai eta gure biotzeco Pio bederatzigarrena bere gauzaric gabe eta preso dauqueenai, laguntzen dienac oriec dira, jaquin dezazuen España fededun edo catolicoari bere anciñaco edertasun, andi izate eta poderea gaur biurtzeco pretenciyoac dituztenac; ¡baña norequin eta nola! infamiazco lista luce bat, odolez escribitua, beren historitzat duten Princesaren ondorengo landare gaste batequin, gañeracoac onen itzalpean jarrita. Ori burugabequeria! Gurea dan becelaco Naciyo fededun batec ecin utzi, iñola ere, bere Tronuan eseritzen, orrelaco guizon becozcodunai. Eta zuec guciyoc, Guipuzcoaco Dibisio balienteari sarraizcoenac, escumetacho bat besteric izan gabe, Virgiña chit santaren laguntzarequin, gendetzar orien plan biurriac purrucatu dituzuenac, uste det deseguingo dituzuela oraingoenac ere, icenez beste batzuec, baña tretaz eta trampaz lenac berac, estalqui berriaquin otzoa ardinarruz jantzi eta becela datozquigunac, atzaparca quendu nairic, losenchaz ecinean, gure gueron zoriona. Quen ortic!!! Eta au cintzo gordetzeco, conta ezazue beti Jaungoicoaren eta bere Ama maitearen laguntzarequin, baita nic Jaungoicoari, Jayoterriyari, Erregueri eta gure Fuero errespetagarriai diedan leyaltasun ausi-gabearequin ere, jaquiñic ece, ez dagoala urruti, garaitzez garai eramanaz, ain bear gueran paquea eta zoriona emango dizquitzuegun egun aundia, izanic bitartean gure betico otsa: Garaitza edo eriotza.
Guipuzcoatarrac: ¡Viva Religioa! ¡Viva Españia! ¡Viva Carlos VII.na! ¡Viva gure Fueroac!
ZUEN BURUZARI EDO COMANDANTE GENERALA
Domingo Egaña.