Donostiyan zapatari festa 1827garren urteco astelen iñauteri egüerdiyan
Donostiyan zapatari festa 1827garren urteco astelen iñauteri egüerdiyan (1827) |
Zortzicoa agorrillaren amarreco gabotsandean Erreguiñari bere ama andre eta aizpachoari cantatua→ |
Donostiyan zapatari festa
1827 garren urtecoa astelen iñauteri egüerdiyan
Crisquitin
Aricho ori ondo biyurtu
biyok nereco lastana,
eltziac ondo iraquingabe
echetic nator sugana,
plazara lasterca suregana
jaquinic dansan cerala
(Ariya biyurtzen)
Iriyarena
Nire ortzchuac,
ortzo nereac,
beguira miñ artu
beguira miñ artu
Larrubari
Contuz agarratu
(Larruari cozca eguitean)
Contrapasa
Nere maitea dago dago,
tableru gañian, ian,
humore onarequin
cantari lanean,
escubetan arturic, turic
piquea ta ariya, iya,
nere cutuncho goso
buru galgarriya
(ariyari figura ematen)
Zapatariena
Nere zapataricho maiteac
Orman sarturic zapata
Poliquicho eta gustis berdin
Puntuac ondo artu eta
Pamparroi dauca zapata
Dauca pamparroi zapata
(Zapatari orman puntada ematean)
Arre Pocho
Chatca, chatca arida
sure matrillua
arrigaren gañean
biguntzen soluba,
eta soñucho orrec
emen barrenean,
chatca, chatca eguiten dit
nere biyotzian
(Soluba biguntzen)
Ariñ ariñ
Leun gomarequin
zapata apaintzen
nere gustiscochoa
ari da ordainchen,
baldin badu biyotza
nic besin leuna,
lastercho isangodet
echian laguna
(Leun gomarequin sapata apaintzian)