Edukira joan

Eŕezilko baso mutilak jaŕiak

Wikitekatik
Bertzo beriak, Erezilgo baso mutilak jariak  (1832) 

BERTZO BEŔIAK ,

Eŕezilko baso mutilak jaŕiak

— 1 —
Miĺa pasata beratzi eunda
Oeta amabi gaŕen uŕtera
Komeni beŕiak jartzera
Bertzo beŕiak jartzera
Egun batian sartu giñaren
Kristau gaiztuaren tartera
Zeiñ aldetatik aldatu dezun
Ondo kontuak atera.

— 2 —
Zerbait esaten astera nua
Guztizko borondatian
Ez det pentzatzen izengo danik
Askorentzako kaltian
Endregatubak jaŕi gaituzte
Bizigiñanak pakian
Baso tratu bat izandalako
Beizema'ko partian.

— 3 —
Telefonua Beizema'tikan
Jozuen gure eŕira
Baso tratuba zeŕatutzeko
Etzuen asko cupira
Mejora danak beretzat naiditu
Galerak beŕiz erdira
Lenago tonto zeuden txoriak
Ederki argitu dira.

— 4 —
Baso tratuba egiñ genduan
Orain ukatu egingu
Len etzekien bakiña batek
Gauza orire jakindu
Sobratzen bazan pagatzekotan
Atzera zigun agindu
Toki onian gelditzen giñan
Lamkan egin bagendu.

— 5 —
Bazu-arekin oŕek egindigu
Ikara-gaŕizko burla
Pentzatzen degu au esateko
Aŕazoya badegula
Beria ondo egin ezkero
Oŕi etzako ajola
Eginda gero ukatze-kotan
Tratun ez asi sekula.

— 6 —
Zuk egindako despreziuak
Ondo dauzkagu jasuak
Uste estala etortzen dira
Kolpera amenazuak
Gauza onikan ekar digu
Zuk saldutako basuak
Esanda egin edozer libre
Gizon eskandalosuak.

— 7 —
Taza-tzalia beamakua
Izendatu zan auŕena
Biak conforme izatekuan
Arek egiten zuena
Konzienziai begiratubaz
Egin zuen alzuena
Artu-emanak berdin dabizkin
Eŕespetozko gizona.

— 8 —
Danok lanera juan giñaden
Gu Ostiela goizian
Atzera laister bueltako giñala
Esanda-kuak bazian
Jendia laiste asperdutzenda
Dirurik izan ezian
Jornal gabeko moŕoneruak
Aspaldi aspertu ziran.

— 9 —
Enpara-zire egin zigun
Gonbreztazio zikinez
Apenas dauan asko jantziya
Orazio ta dotriñez
Zure munduga ala dijua
Iñori kalte egiñez
Zenbat olako egiña zeran
Jainkuak beste jakiñez.

— 10 —
Bere ustetan oŕek egindu
Elementozko azaiña
Txasku polita sartuko zigun
Tontuak izan bagiña
Orañ bertzuak jaŕi dizkagu
Oŕén sufritu eziña
Olako lanik etzan izango
Formal portatu baziña.

— 11 —
Eŕezil'dikan atera dira
Oraingo bertzo beŕiak
Sentimentuba daukaten batzuk
Aŕazoiakin jaŕiak
Oso artutzen neuŕiak
Aitu nai ez duenik iño badago
Itxi bitza belaŕiak.

— 12 —
Mundu onetan gizon guztiak
Nola ez geran berdiñak
Jendiak gouan eukitzeitu
Bestiak gaizki egiñak
Bano legeori ezdu erakusten
Jesukristoren dotriñak
Nai dezunian bueltak jaŕi
Asmau koitugu ordañak.