ETAren agiria armagabetzeaz

Wikitekatik
ETAren agiria armagabetzeaz  (2017) 
Euskadi Ta Askatasuna


ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Euskal Herriari eta Nazioarteko Komunitateari jakinarazi nahi die jadanik erakunde armagabea dela, kontrolpean zituen arma eta lehergailuak gizarte zibilaren esku baitaude dagoeneko.

Oso ibilbide zaila eta gogorra izan da, Estatu espainolak eta frantsesak ahal bezain beste oztopo eta arazo jarri dituztelako, garaitu eta garaileen eskeman tematuta, polizia bidean gotortuta.

Zorionez, gizarte zibilak urratsa egin zuen, eta usteltzeko bidean zegoen blokeo egoera askatzeko ekarpen erabakigarria egin du, armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa bere gain hartuta. Nabarmendu behar da, halaber, armagabetze prozesu honek euskal erakundeen aldetik jaso duen babesa.

Oraindik prozesua ez da amaitu, bihar izango baita “armagabetzearen eguna—, eta horregatik oraindik ohartarazi behar dugu bakearen etsaien erasoaldiak jasan ditzakeela. Bihar, armagabetzearen alde, Baionako hirian bilduko diren milaka eta milaka herritarrak dira aurrerabidean segitzeko berme bakarra.

Euskal Herriaren alde egiteko hartu genituen armak eta Euskal Herriaren esku utzi ditugu orain, gure herrian bakea eta askatasuna lortzeko bidean urratsak egiten segitzeko, konponbidearen agendan aurrera egiteko konpromisoak hartu behar direlako.

Euskal Herrian, 2017ko apirilaren 7an

Euskadi Ta Askatasuna

E.T.A.