VI CAPITULUA.
Jesus-Christoc yustificatcen ditu bere discipuluac, ogui ondoac errepausuco egunen errotic atheratcen dituztenac, eta sendatcen du guiçon baten escu eihartua, icendatcen ditu hamabi Apostolu, eta emaiten du irakhascunza hainitz.
BADA guerthatu cen errepausuco egun bigarren-lehenean, iragaiten cela oguietaríc, eta haren discipuluec errotic atheratcen cituztela ogui ondoac, eta beren escuetan çaphatuz, hetaric yaten çutela.
2 Eta Pharisauetaric cembaitec erran cioten: certaco eguiten duçue gauça bat eguitea cilhegui eztena errepausuco egunetan?
3 Eta Jesusec hitça hartuz, erran cioten: eztuçue irakhurtu cer eguin çuen Davidec gosetu cenean, harc eta harequin cirenec.
4 Nola sarthu cen Jaincoaren etchean, eta hartu cituen proposicioneco oguiac, eta hetaric yan, eta eman ere harequin cirenei; nahiz ezten cilhegui sacrificatçailei baicen hetaric yatea.
5 Guero erran cioten: Guiçonaren Semea errepausuco ere Jauna da.
6 Berce errepausuco egun batez ere Synagogan sartcera guerthatu cen, eta irakhasten çuen; eta han bacen guiçon bat ceinaren escu escuina eihartua baitcen.
7 Bada Scribatuec eta Pharisauec guardia emaiten çuten sendatuco çuenez hura errepausuco egunean, aurkhitceco certaz hura acusa ceçaten.
8 Bainan eçagutcen cituen heyen gogoetac; eta erran cion guiçon escua eihartua çuenari: alcha çaite, eta egon chutic erdian. Eta hura alchaturic chutic egon cen.
9 Bainan Jesusec erran cioten: galdeguinen dautçuetgauça bat; cilhegui da onguia eguitea errepausuco egunetan, edo gaizquia eguitea? norbaiten salbatcea, edo haren galcea?
10 Eta behatu çuenean guciei inguruan, erran cion guiçon hari: heda çaçu çure escua; eguin çuen, eta haren escua eguin cen sendoa bertcea beçala.
11 Eta sumindu ciren, eta elgarren artean mintço ciren cer eguin ahal ceçaqueten Jesusi.
12 Bada mendi baten gainerat igaiterat guerthatu cen egun hetan othoitz eguiteco; eta han iragaitera gau gucia Jaincoa othoiztuz.
13 Eta eguna ethorri cenean, deithu cituen bere discipuluac; eta hautatu cituen hetaric hamabi, ceinac idendatu ere baitcituen Apostoluac;
14 Hec dira: Simon, ceina icendatu baitçuen orobat Pierres, eta Andres haren anaya, Jacques eta Joannes, Philippe eta Barthelemi,
15 Mathiu eta Thomas, Jacques Alpheoren semea, eta Simon gaindicendatua Zelotes,
16 Jude Jacquesen anaya, eta Judas Iscariota, ceina içan baitcen traidorea ere.
17 Guero yauxiric heyequin, guelditu cen ordoqui batean bere discipuluequin, eta yende mulço handi batequin Judea gucitic, eta Jerusalemetic, eta Tyreco eta Sidoneco ixasbazterretaric ceinac ethorri baitciren haren ençuterat, eta sendatuac içaiteco beren eritasunetaric,
18 Eta toleatuac cirenac ere izpiritu gaiztaguinez; eta sendatuac içan ciren.
19 Eta guciec chercatcen çuten haren ikhustea; ecen yalguitcen cen haren ganic berthute bat guciac sendatcen cituena.
20 Orduan itçuliz beguiac bere discipuluen ganat, erraiten cioten: ongui dohaxuac çarete çuec, pobreac; ecen Jaincoaren erresuma çuena da.
21 Ongui dohaxuac çarete, çuec orai gose çaretenac; ecen aseco çarete. Ongui dohaxuac çarete orai nigarretan çaudetenac; ecen bozcarioan içanen çarete.
22 Ongui dohaxuac içanen çarete guiçonec hastiatuco çaituztenean, eta escumicatuco çaituztenean, eta escarniatuco çaituztenean, eta arbuyatuco dutenean çuen icena gaistoa beçala, Guiçonaren Semea gatic.
23 Aleguera çaitezte egun hartan eta bozcarioz yauz; ecen huna, çuen saria handia da ceruan, ecen heyen aitec eguiten çuten orobat Profetei.
24 Bainan çorigaitz çuei aberaxei: ecen kharreatcen duçue çuen atsequidea.
25 Çorigaitz betheac ciretenei; ecen gose içanen duçue. Çorigaitz orai irri eguiten duçunei; ecen auhendatuco duçue eta nigar aguinen.
26 Çorigaitz çuci guiçon guciec erran dutenean ongui çuetaz; ecen heyen aitec eguiten çuten orobat profeta falsuei.
27 Bainan çuei ençuten nauçunei erraiten dautçuet: maitha çatçue etsaiac, eguiçe onguia hastio çaituztenei.
28 Benedicaçaitçue madaricatcen çaituztenac, eta othoiz eguiçue eraunsten çaituztenençat.
29 Eta mathela batean yoiten çaituenari, eskain eçoçu bertcea ere; eta norbaitec khencen badautçu çure capa, ez debeca tunikaren ere hartcetic.
30 Eta galdeguiten dautçun cein nahi guiçoni emoçu; eta çurea khencen dautçunari ez berriz galda.
31 Eta nahi duçun beçala guiçonec eguin deçaçuten, eguioçue ere orobat.
32 Bainan baldin maite baditutçu choilqui çu maite çaituztenac, cer esker içanen dautçute? Ecen bici gaistoco yendec ere maite dituzte hec maite dituztenac.
33 Eta baldin baduçu onguia eguiten onguia eguin dautçutenei baicen, cer esker içanen dautçute? Ecen bici gaistoco yendec eguiten dute gauça bera.
34 Eta baldin baduçue prestatcen noren ganic uste baituçue errecebituco duçuela baicen, cer esker içanen dautçute? Ecen bici gaistoco yendec bardin prestatcen dute bici gaistoco yendei, amoreagatic errecebi deçaten gauça bera.
35 Hortacotz maitha çatçue çuen etsaiac, eta eguiçue onguia, eta prestaçaçue deus iguriqui gabe, eta çuen saria içanen da handia, eta içanen çarete Oroetacoaren semeac, ecen onguilea da gaistoen eta esker gaben alderat.
36 Içan çaitezte beraz misericordios, çuen Aita misericordios den beçala.
37 Eta etçaçue yuya, eta etçarete içanen yuyatuac; etaçaçue condena, eta etçarete içanen condenatuac; barkha çaçue, eta barkhatuac içanen çarete.
38 Emaçue, eta emana içanen çaitçue; emanen derautçute galzarren neurri ona, çapatua eta metatua, eta gaindituco dena; ecen içartuco dituçuen neurriaz, içartuac içanen çarete çuen aldian.
39 Eta erraiten cioten ere comparacione hau: possible da ixu batec guida ahal deçan bertce ixu bat? eztire biac erorico cilhorat?
40 Icaslea ezta bere nagusia baino guehiago; bainan icasle perfeta içanen da bere nagusiari beçala.
41 Certaco behatcen duçu çure anayaren beguian den lastoari, eta etçare ohartcen çure beguian den ernayari.
42 Edo nola erran deçaqueçu çure anayari: ene anaya, permeti çaçu khen deçadan çure beguian den lastoa, çuc ikhusten eztuçunean çure beguian den ernai bat? Hypocrita, khen çaçu lehenic çure beguitic ernaya, eta guero ikhusico duçu nola khenduco duçun çure anayaren beguian den lastoa.
43 Eguiaz, arbola bat ezta ona, fruitu gaisto ekhartcen duena; ez eta arbola bat ezta gaistoa, fruitu ona eguiten duena.
44 Eta arbola bakhotcha eçagun da bere fruitutic; ecen picoac ere eztire bilcen elhorrietaric, eta eztire mahatsac bilcen berro elhorrian.
45 Guiçon prestuac atheratcen ditu gauça onac bere bihotceco muyan onetic; eta guiçon gaistoac atheratcen ditu gauça gaistoac bere bihotceco muyan gaistotic; ecen bihotceco franquecian mintço da ahoa.
46 Bainan certaco deitcen nauçue Jauna, Jauna, eta eztuçue eguiten erraiten dudana?
47 Erakhutsico dautçuet nor iduri duen ni ganat ethortcen denac, eta ene hitçac ençutean hec eguiten dituenac.
48 Iduri du guiçon bat ceinac etche bat eguitean, aitçurtu eta cilhatu baitu barna, eta cimendua eçarri harrocaren gainean, halaco guisaz non ur yalquitce bat guerthaturic, ibaya yoan baita etche haren contra emaitera borthizqui, bainan ecin kordocatu du, ceren cimendatua baitcen harrocaren gainean.
49 Bainan, contrara, norc ere ençun ondoan ene hitçac, ez baititu eman pratican, iduri du guiçon bat bere etchea lurraren gainean eguin duena, hari cimenduric eguin gabe, ecen ibayac emanic etche haren contra, erori da berehala, eta etche haren lurreratcea handia içan da.