Edukira joan

Ebanyelio saindua San Luken arabera/XII CAPITULUA

Wikitekatik
pages 64-70

XII CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhasten ditu bereac hypocrisiatic beguiratceaz, lukurançatic, etc.; beren eguin bidearen behatcea, Nagusia gin artean, ongui sasoina eçagutceaz, eta bakhetcera, prest içaiteaz.
BIZQUITARTEAN yende mulçoac bilduric milaka, halaco guisaz non elgar hersten baitçuten, hasi cen bere discipulei erraiten: beguira çaitezte Pharisauen lemaniatic, ceina baita hypocrisia.
2 Ecen deusic ezta gorderic, aguertu behar eztenic, ez-eta hain ichilic yaquin beharco eztenic.
3 Hartacotz ilhumbean erran ditutçuen gauçac, içanen dire ençunac arguian, eta beharria erran duçuena gamberetan, içanen da predicatua etche gainetan.
4 Eta erraiten dautçuet çuei, ene adisquideac: ez içan beldurric gorphutça hilcen dutenez, eta guero deusic ez baileçaquete eguin guehiago.
5 Bainan irakhutsico dautçuet nor behar duçuen beldurtu: beldur çaçue botherea duena, hil duen ondoan, igortceco Gehennarat; bai, erraiten dautçuet, beldur çaizte hartaz.
6 Ez othe dute emaiten bortz murruchori ttipi bi cornadoetan? eta bizquitartean hetaric bat choila ezta ahantcia Jaincoaren aitcinean.
7 Çure buruco ile guciac ere condatuac dire; ez içan beraz beldur; guehiago balio duçue hainitz murruchoriec baino.
8 Bada erraiten dautçuet: norc-ere aithortuco bainau guiçonen aitcinean, Guiçonaren Semeac aithortuco duela ere hura Jaincoaren aingueruen aitcinean.
9 Bainan norc-ere arnegatuco bainau guiçonen aitcinean, arnegatua içanen da Jaincoaren aingueruen aitcinean.
10 Eta nor-ere mintçatuco baita Guiçonaren Semearen contra, barkhatua içanen çayo; bainan Izpiritu Sainduaren contra arnegatcen duenari, etçayo barkhatua içanen.
11 Eta eramaiten çaituztenean Synagoguetarat, hirico aitcindarietarat eta botherexuetarat, ez içan penetan nola edo cer ihardetsico duçuen, edo cer erraiteco içanen duçuen.
12 Ecen Izpiritu Sainduac irakhatsico dautçue ordu berean cer erran behar den.
13 Eta tropatic norbaitec erran cion: Nagusia, erroçu ene anayari enequin parti deçan primantça.
14 Bainan ihardetsi cion: o guiçona! norc eçarri nau çure gainean çure yuye içaiteco, eta çure partimenen eguiteco?
15 Guero erran cioten: beha çaçue eta beguira çaitezte lukhurançatic; ecen nahiz onthasunac gainditcen çaizcon norbaiti, eztu bizquitartean bicia bere onthasunez.
16 Eta erran cioten parabola hau: guiçon aberax baten landec ekharri çuten frangancian;
17 Eta bere baithan gogoratcen çuen, cioelaric: cer eguinen dut, ecen eztut norat bil ahal neure fruituac?
18 Guero erran çuen: huna cer eguinen dudan: aurthiquico ditut ene bihiteguiac, eta handiogoac eguinen ditut, eta harat bilduco ditut ene arranda eta ene onthasun guciac.
19 Guero erranen diot ene arimari: neure arima, hainitz onthasun baduçu bilduric hainitz urtherençat, descansa çaite, yan, edan çaçu eta aleguera çaite.
20 Bainan Jaincoac erran cion: erhoa, gau huntan berean çure arima berriz galdetua içanen çaitçu; eta aphaindu dituçun gauçac norendaco içanen dire?
21 Guisa bera da onthasun bilcen duenarentçat beretaco, eta Jaincoaren eretcean aberax eztenaz.
22 Orduan erran çuen discipuluei: horrelacotz erraiten dautçuet: etçaitezte içanen ansian çuen biciaz, cer yanen duçuen; ez-eta çuen gorphutçaz, certaz içanen çareten beztituac.
23 Bicia yanharia baino guehiago da, eta gorphutça beztimenda baino guehiago.
24 Considera çatçue beleac; eztute eraiten, ez-eta ebaquiten, eta eztute arnoteguiric, ez bihiteguiric, bainan Jaincoac hazten ditu. Cembat balio duçue choriec baino guehiago?
25 Eta nor da çuetaric bere ansiez beso batez bere tailla gora deçaquenic?
26 Beraz ezin baduçue hainitz gutia dena, cergatic çarete ansian gaineracoaz?
27 Beguira çatçue nola luçatcen diren liliac, eztute lancatcen, ez eta iruten, eta erraiten dautçuet Salomon bera, bere loria guçian, etcela aphaindua hetaric bat beçala.
28 Bada Jaincoac beztitcen badu hola egun landan den belharra, eta bihar labean eçarria dena, cembat guehiago beztituco çaituzte, o fede ttipico yendeac?
29 Ezteçaçue beraz erran: cer yanen dugu, edo cer edanen dugu? eta etçaiteztela içanansian;
30 Ecen mundu huntaco yendeac ondotic dire gauça horiec gucen bilhatcen; bainan çuen Aitac badaqui gauça horien beharra duçuela.
31 Bainan lehenago bilha çaçue Jaincoaren erresuma, eta gauça hauc guciac emanac içanen çatçue gaindica.
32 Ez içan beldur, arthalde ttipia; ecen onetsi çayo çuen Aitari erresumaren çuei emaitea.
33 Sal çatçue dituuçuenac, eta hetaric eman amoina; eguitçue çahartcen eztiren molsac, eta ceruetan tresor bat, behinere hutz eguinen eztuena, ohoina hurbilduco etçayona, eta non tinac deusic gastatcen ez duena.
34 Ecen non-ere baita çure tresora, han içanen da çure bihotça ere.
35 Çuen guerriac içan beite inguratuac, eta çuen arguizaguiac piztuac.
36 Eta iduritçaçue nagusia iguriquitcen duten sehiei, ezteyetaric itçulcen denean, amoreagatic ethortcen denean, eta athea yotcen duenean, idec deçoten berehala.
37 Ongui dohaxuac dire sehi, nagusia ethortcen denean, atçarriac aurquituco dituenac. Eguiazqui erraiten dautçuet guerricoa eçarrico duela, eta mahainean yarraracico dituela, eta aitcinatuz, cerbitçatuco ditu.
38 Baldin ethortcen bada bigarren edo hirurgarren beilan, eta khausitcen baditu hola atçarriac, ongui dohaxuac dire sehi hec.
39 Bada yaquin çaçue hau, familiaco aitac balaqui cembat orenetan ethorri behar den ohoina, atçarria egon laitequela eta ez leçaquela utz bere etchearen chilhatzerat.
40 Çuec ere egon çaitezte beraz prest; ecen Guiçonaren Semea ethorrico da pensatcen eztuçuen orenean.
41 Eta Pierresec erran cion: Jauna, erraiten duçu parabola hau guretaco, ala guciendaco ere?
42 Eta Jaunac erran çuen: cein da beraz menayant arthatsua eta çuhurra nagusiac eçarri duena bere sehi gucien gainean, heyei emaiteco beren lan ohitua behar den demboran?
43 Ongui dohaxua da sehi hura, bere nagusiac hola eguiten khausituco duena, ethortcen denean.
44 Eguiazqui erraiten dautçut, eçarrico duela hura dituen gucien gainean.
45 Bainan baldin sehi harc erraiten badu bere bihotcean: neure nagusiac hainitz luçatcen du ethortcea, eta hasten bada muthilen eta nescatoen yoiten, eta yaten, eta edaten, eta horditcen;
46 Sehi haren nagusia ethorrico da iguriquitcen eztuen egunean, eta eztaquien orenean, eta berechico du, eta emanen dio bere zucena leyal eztirenequin.
47 Bada bere nagusiaren gogoa eçagutu duen sehia, eta prest egon eztena, eta haren gogoaren arabera eguin eztuena; içanen da hainitz colpez yoa.
48 Bainan hura eçagutu eztuena, eta gastigua merechi dutuen guaçac eguin dituena, colpe gutiagoz yoa içanen da; ecen ceinari hainitz emana içan baitçayo, hainitz galdetua içanen çayo; eta ceinari hainitz confiatua içan baitçayo, guehiago galdetua içanen çayo.
49 Ethorri naiz sua lurrean emaiterat; eta cer nahi dut, baldin ya piztua bada?
50 Bada bathayatua içan behar naiz bathayo batez; eta cembat orhoitçapen hura arras eguinic içan arteraino!
51 Uste duçu ethorri naicela bakea lurrean emaiterat? ez, arreiten dautçut, bainan lehenago escatima.
52 Ecen hemendic harat içanen dire bortz etche batean makhurtuac, hirur bien contra, eta biga hiruren contra.
53 Aita içanen da makhurtua semearen contra, eta semea aitaren contra, ama alabaren contra, eta alaba amaren contra, amaginarreba bere erreinaren contra, eta erreina bere amaginarrebaren contra.
54 Guero erraiten cioten yendei: ikhusten duçuenean lanho bat alchatcen iguzquiaren sar lekhutic, erraiten duçue berehala: uria heldu da, eta hala guerthatcen da.
55 Eta ikhusten duçuenean haicea buhatcen egüerdico aldetic, erraiten duçue bero eguinen duela; eta hala guerthatcen da.
56 Hypocritac, badaquiçue ongui eçagutcen ceruco eta lurreco itchurac; eta nola eztuçue eçagutcen dembora hau?
57 Eta cergatic ere eztuçue eçagutcen çuen baitharic cer den zucena?
58 Bada yoaiten çarenean hirico aitcindaria ganat çure partida contracoarequin, enseya çaçu hartaric libratcea, beldurrez eraman citçan yuyearen aitcinerat, eta yuyeac libra citçan saryantari, eta saryantac eman citçan presondeguian.
59 Erraiten dautçut etçarela atheraco handic ezquen cornadoa bihurtu duçun arteraino.