Edukira joan

Ego-aizea pil-pil

Wikitekatik
Ego-aizea pil-pil
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua, Bederatzi puntuan


«Ego-aizea pil-pil»


1/ Kontxita:
Ego-aizea pil-pil
bañon arruago,
perrejilla loretu
bañon lenago,
amorioz zugana
txoraturik nago,
biotza marrubiya
bañon samurrago;
eta geruago
eta eruago
eta beruago
ezkondu naiago;
etzazula dudarik,
Joxe Domingo!

2/ Jose Domingo:
Dirudizu Madalen
Jerusalengua,
igala ere bañon
argalagua;
ezkontzeko ala ere
dezula gogua,
berandu egitera
zatoz erregua;
galai oraingua (1)
det guriagua
ta eruagua
ta beruagua;
ogei urte zu bañon
gaztiagua!

(l) Bearbada. emen dama oraingua bear luke.

3/ K.:
Badakizu gustora
jostatu giñala,
ez nintzanian orain
bezin argala;
menospreziatzia
izan gabe gala,
orduko pekatua
dediñ beniala,
ezkondu bereala;
ez bazea leiala
edo liberala,
dadukat puñala,
bi puska egiteko
zure gibela!

4/ J.D.:
Len baliyo zenduan
koxkor birek aña,
nik ez nuen besterik
maite zu aña;
burutik orporaño
gorputza liraña,
Paristik ekarriya
soñeko apaña;
argiya bekaña,
okertu ezpaña,
dantzatu mingaña
beste zazpik aña,
arrazoirik sekula
ez dezu baña.

5/ K.:
Auzuan berriketan
jarri nai jendia,
zentzu-gabeak duten
banidadia;
ni naiz Lezo'n jaiua
Kontxa Garmendia,
berrogei ta bost urte
dauzkat edadia;
izanik pedia,
txokuan gordia,
det txukundadia;
zu zera ordia
mozkor, alper, gezurti,
zerri urdia!

6/ J.D.:
Festetara juateko
dezun enpeñua,
oraindik jartzen dezu
arruó moñua;
ezkutatu eziñik
soñeko pañua,
atorra zar zikiña
eta kurpiñua;
jotzian soiñua,
alaia doiñua,
begiari kiñua,
sorgiñen siñua;
alaz guziaz ere
desengaiñua.

7/ K.:
Beste geiago ere
badira munduan,
ibilli oi diranak
nere moduan:
eskalla-pian edo
metaren onduan,
kutixiatxu ori
bakarrik buruan;
arturik goguan,
nai nuan orduan
aukera albuan,
ain sasoi beruan;
zuk ere parte iñoiz
artu zenduan!

8/ J.D.:
Zure baratzan ez det
nik perrejillikan
jorratu izandu ta
zaude ixilikan;
ezerengatik ere
gabe ajolarikan,
zera ardi txoruan
gisa ibillirikan;
ez daukat arrikan
barrengo birikan;
ain gutxi oraindikan
zure biarrikan
praile sartzeko bada
konbenturikan.

9/ K.:
Ajolarik gabeko
perrejil-zalia,
iñoiz nere baratzan
zera ibillia;
ni naiz mirabe txukun
eta langillia,
zuritzen asi arren
buruko illia;
uste arren erlia
zu zera belia,
bestiak alia
bildua jalia;
monjen konbenturako
a ze prailial

10/ J. D.:
Oialtxo ajatua
gaitza da berritzen,
deabruan itxura
ai zera artzen;
urtien kargarekiñ
gorputza nagitzen,
jeniua zitala,
kemenak urritzen;
illiak samurtzen,
azala zimurtzen,
beti ernegatzen;
nik dizut galdetzen
orrela gertatzia
zeran arritzen.

Bertso-papera, • Imp. Macazaga. - Renterfa-, ez
nuan apuntatu zeñi jaso nion.