Oharrak
Egilearen hitzaurrea
[aldatu]1 XV. Kapitulua. I. zatia: Des Débouchés. Zati honek, bereziki, zenbait printzipio garrantzitsu dauka, eta nire ustez idazle ospetsu hau izan zen printzipio hauek adierazi zituen lehena.
I. Kapitulua
[aldatu]1 I. liburua, 5. kapitulua.
2 "Baina, nahiz lana merkantzien elkartruke-balioaren neurri erreala izan, ez da, hala ere, balioa neurri honekin zenbatesten. Sarritan zaila izaten da bi lan-kantitate desberdinen arteko proportzioa ziurtatzea. Bi lan-mota desberdinetan emandako denborak, ez du beti bakarrik proportzio hori erabakitzen. Iraupenaren maila desberdinak eta erabilitako trebezia kontutan hartu beharrekoak dira. Derrigorrez lan gehiago izango du ordubeteko lan astunak bi orduko lan arinagoak baino; edo jarduera jakin bateko lan-ordu batek ikasteko hamar urte eskatzen baldin baditu, ikasteko guztiz arrunta delako hilabete eskatzen duen beste jarduera batekoak baino. Baina ez da batere erraza neurri zehatza aurkitzen, nahiz lan gogorra edo erraza izan. Hala ere, lan-mota desberdinetako ekoizkin desberdinen arteko elkartrukean, normalki, zenbait doikuntza ematen da. Baina doikuntza hori ez da neurri zehatz batean burutzen, merkatuko tirabiren arabera baizik; hau dena zehaztasun gabeko berdintasun baten arabera ematen da eta nahikoa da bizitza arrunteko negozioak burutzeko". Wealth of Nations, I. liburua, 10. kapitulua.
3 Wealth of Nations, I. liburua, 10. kapitulua.
4 Ez da zatiketa garrantzitsua eta bertan ezin daiteke bereizketa zuzena marraztu.
5 Hemen ikusten dugu zergatik dauden herrialde zaharrak etengabe makineria enplegatzera behartuta, herrialde berriak eskulan ugari enplegatu beharrean dauden bitartean. Gizakien mantenurako horniketa egiteko zailtasunak handitzen diren heinean, lan gehiago behar da eta eskulanaren prezioa, derrigorrez, igo egiten da, eta honen ondorioz makineria erabiltzeko tentazioa areagotu egiten da. Beraz, gizakiak mantentzeko dauden zailtasunek etengabe eragiten dute herrialde zahar guztietan; aldiz, herrialde berrietan, populazioaren hazkuntza handia eman daiteke lanaren alokairuak batere igotzeke. Zazpi, zortzi eta bederatzigarren milioirainoko populazioarentzako hornigaiak lortzea, bi, hiru edo lau milioi pertsonentzat lortzea bezain erraza izan daiteke.
6 Malthus jaunak doktrina hau azpimarratzen du: "Nahikeriaz merkantzia batean enplegatu dugun lanari “bere balio erreala” dei diezaiokegu, baina honela egiten badugu gure hitzak zentzu desberdinetan erabiltzen ditugu, ohituraz erabiltzen direnekin alderatzen baditugu behintzat; sarritan, kostu eta balio kontzeptuak nahasten ditugu, honek duen garrantziarekin; eta ia ezinezkoa egiten zaigu aberastasuna ekoizteko pizgarri nagusia dena gardentasunez azaltzea; izan ere, bereizketa honen menpe baitago".
Dirudienez, nire doktrinan gauzaren kostua eta balioa berdinak direla diodala pentsatzen du Malthus jaunak; hala da, kostua, irabaziak barne, "ekoizpen-kostua" dela esan nahi badu. Goragoko pasartean hau da, hain zuzen, adierazten ez duena, eta beraz, argi eta garbi ez dit ulertu.
II. Kapitulua
[aldatu]1 "Lurra, jadanik ikusi dugunez, ez da Naturan ekoizpen-ahalmenaren eragile bakarra, eta gizaki batzuek berentzat hartzen dutena bakarra edo ia bakarra da gainontzekoak saihesten dituzten bitartean; ondorioz, bere irabaziez jabe daitezke. Ibai edo itsasoetako urek, zeintzuk, beren indarra dela eta, gure makinak mugitzen dituzten, hala nola gure untziak ekarri, gure arrainak elikatu eta abar, hala ere, badute ekoizpen-ahalmena; baina, zorionez, oraindik inork ez du gure artean esan: "haizea eta eguzkia nireak dira, eta beraz, horiek ematen duten zerbitzua niri ordaindu behar didazue". Economie Politique, J.B. Sayrena, II. bolumena, 124. orr.
2 Ondorengo pasartean Say jaunak ez al du ahaztu ekoizpen-kostuak, azken buruan, prezioa erregulatzen duela? "Lurrean enplegatzen denean eskulanak bere propietate berezia du; hain zuzen, urriagoa egiten du garestiago bihurtzen ez dena, populazioa murriztu egiten delako elikagaiak gutxitu ahala, eta ondorioz, eskatutako ekoizkin hauen kopurua gutxitu egiten da, eskainitakoak gauza bera egiten duen bitartean. Gainera, ez gara ohartzen laborea garestiagoa dela lurra lantzeke dagoen tokietan, guztiz landuta dagoen tokietan baino. Ingalaterra eta Frantziako lurrak okerrago zeuden landuta Erdi Aroan orain baino; lehengai gutxiago ekoizten zuten orduan orain baino: hala ere, edozer izanda ere beste gauzen balioa erkatzeko erabiliko dugun neurria, laborea ez zen garestiago saltzen. Ekoizkina urriagoa bazen, hala zen populazioa ere; eskariaren ahuleziak orekatzen zuen eskaintzaren eskasia" (II. bolumena, 338. orr.). Say jauna hunkituta geratu da merkantzien prezioa lanaren prezioak erregulatzen duela aitortzen duten pertsonen iritziarekin; eta beraz, karitatezko erakunde guztiek populazioa egoera normalean haziko litzatekeena baino gehiago handitzen dutela suposatzen bada, haatik, alokairuak jaitsaraziko ditu; honakoa dio: "Susmoa dut Ingalaterratik datozen ondasunen merketasuna, hein batean, herrialde honetan karitatezko erakunde ugari daudelako dela" (II. bolumena, 277. orr.). Iritzi hau guztiz sendoa da prezioa alokairuek erregulatzen dutela mantentzen dutenen artean.
3 "Nekazaritzan ere", dio Adam Smithek, "Naturak gizakiarekin batera lana egiten du; eta nahiz bere lanak kosturik ez duen, bere ekoizpenak bere balioa du, langile garestienak duen bezala". Naturaren lana gutxi egiten duelako ordaintzen da, ez asko egiten duelako. Bere opariak emateko eskaskeria azaltzen duen neurrian, bere lanarengatik prezio altuagoa eskatzen du. Baina, lan hori ugaria denean, beti dohainik egiten du lana. "Abereak nekazaritzako lurrak lantzeko erabiltzen direnean, ez da bakarrik sortzen, langileak manufakturan bezala, bere kontsumorako balio berdina berrekoizteko adina, edo hor bertan enplegatzen den kapitalari eusteko adina; bere jabeari ematen dizkion irabaziez gain, balio askoz handiagoa ere sortzen baita: nekazariaren kapital eta beronen irabazi guztiez gain, lurjabeari dagokion ohiko errenta ere berrekoizten dute. Izan ere, errenta hau Naturaren ahalmen hauen ekoizkina bailitzan kontsidera daiteke; lurjabeak nekazariari lurra mailegutan ematen diolako ordainduko du errenta. Bestalde, errenta hau handiagoa edo txikiagoa izatea ahalmen honen menpe egongo da, edo beste hitz batzuetan, lurraren emankortasun natural edo artifizialaren araberakoa izango da. Azken finean, Naturak egiten duen lana geratzen da, gizakiaren lan gisa erabili den guztiak sortutakoa kendu edo konpentsatu ostean. Ekoizkin osoaren laurdena baino txikiagoa gutxitan izaten da, eta sarritan honen herena baino handiagoa. Ekoizpenean enplegatzen den kantitate berdineko lan ekoizkorrak ez du beti aukerarik izaten hainbesteko berrekoizpenik sortzeko. Hemen Naturak ez dauka ezer ikustekorik, dena gizakiak egiten baitu; eta berrekoizpenak, beti, bera sortzen duten eragileen indarraren proportzioan egon beharko du. Beraz, nekazaritzan enplegatzen den kapitalak ez du bakarrik edozein ekoizpenetan enplegatzen den kapital-kopuru berdinak baino lan-kopuru ekoizkor handiagoa jardueran ipintzen; gainera, enplegatzen duen lan ekoizkorrak, proportzioan, urteko herrialdeko lan eta lurraren ekoizpenaren balio handiagoa erantsiko die herrialde horretako biztanleen aberastasun erreal eta errentari. Gizartearentzat kapitala enplegatzeko modu onuragarriena nekazaritzan erabiltzea da, nabarmen gainera." (II. liburua, 5. kapitulua, 15. orr.).
Zerbait egiten al du Naturak manufakturan gizakiarentzat? Haize eta uraren ahalmenak, zeintzuek gure makineria mugitu eta itsasgintzan laguntzen duten, ez al dira bada ezer? Atmosferaren presioak eta lurrunaren elastikotasunak, zeintzuek motore ezin hobeei lan eginarazten dieten, ez al dira bada Naturaren dohainak? Zer esanik ez beroaren eraginari buruz metalak urtzean eta biguntzean, edo atmosferaren deskonposaketak fermentazio eta koloretan. Ez dago merkantziarik zeinen gain Naturak gizakiari laguntzarik ematen ez dion, eta, gainera, laguntza hori eskuzabala eta dohainik egindakoa izaten da.
Nik Adam Smithi hartu diodan pasarte horri Buchanan jaunak honako ohar hauek egiten dizkio: "Laugarren bolumenean azaltzen diren lan ekoizkorra eta ez-ekoizkorra ikusi ostean, erakutsi behar dut nekazaritzak ez diola nazio-kapitalari beste edozein industriak baino gehiago eransten, ezta gutxiago ere. Gizartearentzat errentaren berrekoizpena arras onuragarria dela defenditzerakoan, Smith doktoreak ez du behar bezala isladatzen errenta prezio altuaren ondorio dela, eta lurjabeak honela irabazten duena, komunitate osoaren gain irabazten duelako dela. Gizartearentzat ez dago inolako irabazirik errentaren berrekoizpenarekin; klase bakar batek eskuratzen ditu irabaziak, beste klase guztien gain eta kaltetan hain zuzen. Lurgintza-prozesuan Naturak giza jarduerarekin lehiatzen duelako nekazaritzak ekoizkina sortzen dueneko ideia, eta horren ondorioz errenta, fantasia hutsa besterik ez da. Errenta ez da ekoizpenetik eratortzen, saltzen diren ondasunen preziotik baizik; eta prezio hau ez da lortzen Naturak ekoizpenean laguntzen duelako; prezioak eskaintzari kontsumoa lotzen diolako baizik".
4 Printzipio hau behar den moduan ulertzeak ekonomia politikoaren zientziarentzat ezinbesteko garrantzia du.
5 Espero dut nik esandakotik ez ulertzea lurjabeentzat nekazaritzan egiten diren era guztietako hobekuntzen garrantzia desbalioztatzen dudala; hobekuntza hauen berehalako ondorioa errenta urritzea da, baina populazioari bultzada handia ematen diotenez eta aldi berean lan gutxiagorekin kalitate kaskarragoko lurrak lantzeko pizgarriak daudenez, azken finean, lurjabeentzat onuragarri bihurtzen da. Hala ere, denboraldi batez, egoerak kaltegarriak izango dira berarentzat.
6 Hau benetako egia bihurtzeko eta diruzko eta laborezko errenta zenbat mailatan aldatzen den ikusteko, demagun hamar langileren lanak, lur kalitate jakin batean, 180 laurden labore lortzen dituela; laurden bakoitzaren balioa 4£koa dela, eta beraz, orotara, 720£; beste hamar langile gehigarriren lanak, lur berean edo beste batean, lehengoaz gain 170 laurden labore ekoizten dituela; laborea, orduan, 4£tik 4£ 4s. 8d.ra igoko da 170 laurden horientzat; izan ere, 170:180:: 4£:4£ 4s. 8d. da; edo 170 laurden ekoizteko 10 langileren lana behar da, kasu batean, eta 9,44 langilerena bestean, eta igoera 9,44tik 10era emango bailitzan izango da, edo 4£tik 4£ 4s.8d.ra. 10 langile gehiago enplegatuko balira eta etekina hurrengoa balitz:
160, prezioa 4£ 10 0ra igoko litzateke
150, prezioa 4£ 16 0ra igoko litzateke
140 prezioa 5£ 2 10era igoko litzateke
Lurrak 180 laurden ematen zituenean eta laurdenak 4£ balio zuenean, errentarik ez bazen ordaintzen, 10 laurdenen balioa errenta gisa ordainduko zen; orduan, 170 laurden lor zitezkeen, 4£ 4s. 8d bazen laurdenaren balioa, zein dirutan 42£ 7s 6d izango zen.
-20 laurden 160 ekoiztutakoan, prezioa 4£ 10 0 balitz, dirutan 90£ 0 0 izango lirateke.
-30 laurden 150 ekoiztutakoan, prezioa 4£ 16 0 balitz, dirutan 144£ 0 0 izango lirateke.
-40 laurden 140 ekoiztutakoan, prezioa 5£ 2 10 balitz, dirutan 205£ 13 4 izango lirateke.
Laborezko errenta honelako 100, 200, 300, 400 proportzioan gehituko litzateke eta diruzko errenta 100, 212, 340, 485 proportzio honetan.
V. kapitulua
[aldatu]1 Herrialde batentzat ezinbestekoak diren etxebizitza eta jantziak, beste batentzat ez dute zertan halakoak izan behar, eta langile batek Hindostanen lasai eta indartsu lanean jarrai dezake, nahiz hor eskuratzen dituen alokairu natural horiekin nahikoa ez izan Errusian bizirauteko. Klima berdinean kokatutako herrialdeek bizitzeko ohitura desberdinak badituzte, lanaren prezio naturalak ere desberdinak izango dira; eta diferentzia hauek zergati naturalak sortuak bailiren izango da. 68. orr. R. Torrensen An Essay on the External Corn Trade. Gai hau guztia askoz hobeto ilustratzen digu Colonel Torrensek.
2 Hurrengo pasartean, Buchanan jaunarekin bat nator behin-behineko miseria egoeraz ari denean: "Langilearen egoera tamalgarriena bere txirotasunetik eratorria da, eta berau elikagai-urritasunak sortzen du; herrialde guztietan hamaika lege onartu dira egoera hori arintzeko asmoz. Baina badaude, egon ere, legeak arin ezin ditzakeen miseria egoerak; eta horregatik, baliagarria da mugak non diren jakitea, bestela, ahaleginak egiten ari gintezke heldu ezinezko xedetara iritsi nahian, eta hortik indargaltzea datorke". Buchanan, 61. orr.
3 1796tik aurrera gai honi buruz Diputatuen Etxean aitortu diren ezagutzaren aurreramenduak ez dira
batere txikiak izan, eta hala ikus dezakegu txiroen legeaz aritu den batzordearen azken txostena, eta urte hartan Pitt jaunak azaldu zituen sentimendu hauek kontrastatuz gero: "Demagun ohore- eta eskubide-gaiak direla eta, haur-kopuru batentzat laguntzak ematen direla atsekabe eta mesprezuaren ordez. Honek familia handi bat bedeinkagarri egingo du, madarikatu baino; eta honek berak bereizketa-lerroa marraztuko du, bere lanaren kontura bizitzeko gai diren eta herrialdea haur-kopuru handi batekin hornitu ostean, berauen mantenurako laguntza izateko eskubidea izango dutenen artean". Handsarden Parlamentary History, XXXII. bolumena.
VI. kapitulua
[aldatu]1 Gaia erraztekotan, irakurleak gogoan izan behar du diruaren balioa aldagaitza bezala hartzen dudala, eta beraz, prezioaren aldaketa guztiak merkantziaren balioak dituen aldaketek sorrarazten dituztela.
2 Irakurlea jakinaren gainean dago alde batera uzten ditugula sasoi on eta txarraren ondorioz burutzen diren nahigabeko aldaketak, edo populazioaren tamaina aldatu ostean ohartzeke eskaria igo edo gutxitzeak. Gu laborearen prezio natural eta konstanteaz ari gara, ez edozein gora-beheren ondorioz burutzen den prezioari buruz.
3 Gorago aipatutako laborearen balio aldaketaren ondorioz 180 laurden labore honako proportzio hauetan zati daiteke lurjabe, nekazari eta langileen artean.
Laurdenaren prezioa Errenta Irabaziak Alokairuak Orotara
£ s d garizkoa garizkoa garizkoa
4 10 10 ezer ez 120 laurden 60 laurden
4 14 18 10 laurden 111,7 58
4 10 10 20 103,4 56,6 180
4 16 10 30 195 55
5 12 10 40 86,7 53,3
Egoera berdinetan, diruzko errenta, alokairuak eta irabaziak honako hauek izango lirateke.
Lsd. prezioa Errenta Irabaziak Alokairuak Orotara
£ s d £ s d £ s d £ s d £ s d
4 10 10 ezer ez 480 10 0 240 0 0 720 10 0
4 14 18 142 17 6 473 10 0 247 0 0 762 17 6
4 10 10 190 10 0 465 10 0 255 0 0 810 10 0
4 16 10 144 10 0 456 10 0 264 0 0 864 10 0
5 12 10 205 13 4 445 15 0 274 5 0 925 13 4
VII. kapitulua
[aldatu]1 Ikus Adam Smithen I. liburua, 9. kapitulua.
2 Honek azalduko digu, beraz, herrialde batek makinerian eta trebezian abantaila nabariak baldin baditu, eta abantaila hauen bidez merkantziak bere auzokoak baino lan gutxiagorekin ekoizteko gai bada, herrialde honek merkantzia hauen ordez lortuko dituen mozkinekin, kontsumitzeko behar duen laborea inportatuko duela, nahiz eta herrialde horretako lurra emankorra izan, eta laborea inportatzen dueneko herrialdean baino lan gutxiagorekin erdietsi. Bi gizakiek oinetakoak eta kapelak, biak, egin ditzakete, eta bata bestea baino bizkorragoa izan daiteke bi enpleguetan; baina batek bestea kapelak egiten bosten batean gaindi dezake, edo ehuneko 20an eta oinetakoak egiten ere, pertsona berak bestea heren batean edo ehuneko 33an gaindi dezake; ez al zaie biei interesatzen gizaki bizkorrena oinetakoak bakarrik egiten enplegatzea, motelena kapelak egiten enplegatzen den bitartean?
VIII. kapitulua
[aldatu]1 Ulertu behar da herrialde bateko ekoizpen guztia kontsumitu egiten dela; baina diferentzia kontsumitzen duten horiek beste baliorik sortzen duten jakin behar da.
Errenta aurreztu eta kapitalari erantsi zaiola diogunean, zera adierazi nahi dugu: errentaren zati bat, aurreztutakoa, kapitalari erantsi zaiola, eta beraz, langile ekoizkorrek kontsumitu dutela, ez ordea ez-ekoizkorrek. Ezin daiteke oker handirik egon kapitala kontsumo-ezak inkrementatzen duela suposatzen bada. Lanaren prezioa hain gora joaten bada, eta ondorioz, kapitala handitu arren ezin bada langile gehiago enplegatu, kapital-gehikuntza hau oraindik ere modu ez ekoizkorrean kontsumituko litzatekeela esan liteke.
IX. kapitulua
[aldatu]1 Merkantziak zergatu direla eta, prezioz igotzen badira, beren zirkulaziorako diru gehiago beharko ote den zalantzan ipini daiteke.
XI. kapitulua
[aldatu]1 18 laurden 4£ 8s. 10 2/3d.n.
2 9 laurden 4£ 8s. 10 2/3d.n.
XIV. kapitulua
[aldatu]1 V. liburua, II. kapitulua
XV. kapitulua
[aldatu]1 Lurjabearentzat guztiz onuragarria izango litzateke bakarrik nekazariaren irabaziak zergatuko balira, eta ez beste inolako kapitalistarenak. Izan ere, lehengaien kontsumitzaileen gaineko zerga izango litzateke hori, hein batean estatuarentzat onuragarria, eta beste hein batean lurjabeentzat.
2 Burutazio sakonagoa eginez, zalantza egiten dut diru gehiago behar ote den merkantzi kopuru berdina zirkulatzeko, beren prezio-igoera zergagatik bada, eta ez berauek ekoizteko zailtasunengatik. Demagun 100.000 laurden labore auzo batean eta denbora jakin batean saldu behar direla, laurdena 4£n; eta 8s.ko zerga zuzen bat ezartzen bazaio laurden bakoitzari, laborearen prezioa 4£ 8s.ra igoko da; orduan, nire ustez, diru-kopuru berdina beharko litzateke labore-kopuru horiek zirkulatzeko, eta ez gehiago, nahiz bere prezioa igo. Nik lehen 11 laurden 4£n erosten banituen eta zerga ipini delako nire kontsumoa 10 laurdenera murriztu bada, ez dut diru gehiago beharko, nolanahi ere nik 44£ ordainduko baitut nire laborearengatik. Publikoak, benetan, hamaikaren bat gutxiago kontsumituko luke, eta gainontzekoa gobernuak kontsumituko luke. Hau erosteko gobernuak behar duen dirua, kontsumitzaileak laurden bakoitzeko ordaindu dituen 8s.tik aterako da, eta nekazarien bidez jasoko du gobernuak zerga hau, laborearen prezio osoaren barnean egongo baita; beraz, ezarritako zerga hau nekazariei ordainduko zaie laborea erosten zaienean; haatik, zerga hau gauzazkoa da eta horregatik ez da beharrezkoa diru gehiago zirkulazioan ipintzea; eta zerbait gehiago behar bada, oso gutxi izango da, hain zuzen, arbuia daitekeena.
XVI. kapitulua
[aldatu]1 Badirudi Say jaunak honi buruzko iritzi orokorra bere egin duela. Laboreaz mintzatzean honela dio: "Hortik ateratzen da beronen prezioak gainontzeko merkantzia guztien prezioen gain eragiten duela. Nekazari batek, ekoizle batek edo merkatari batek, langile-kopuru bat enplegatzen du eta hauek guztiek aukera dute labore-kopuru bat kontsumitzeko. Laborearen prezioa igotzen bada, bera ere behartuta egongo da bere ekoizpenaren prezioa igotzera, proportzio berdinean gainera". I. bolumena, 255. orr.
2 Guztiz egia izan gabe, zerga hauek ia ez lukete lurjabe eta kapitalisten gain eraginik izango.
3 Say jaunak honakoa dio: "Merkantzia baten prezioari zerga bat eransten bazaio, bere prezioa igo egingo da. Merkantziaren prezio-igoera guztiek, merkantzia hori erosi gura duten pertsonen kopurua urritu egiten dute, edo, gutxienez, kontsumituko duten ondasun-kopurua murriztu egingo da". Nolanahi ere, hau ez da derrigorrezko ondorioa izango. Ez dut uste ogia zergatu ondoren bere kontsumoa ehuna, ardoa edo xaboiaren kontsumoa baino gehiago murriztuko litzatekeenik, hauek ere zergatuko balira.
4 Egile berak egin duen ondorengo oharrari okerra deritzot: "Kotoia zerga handi batekin zamatzen denean, kotoia oinarrizko osagai deneko merkantzia guztien ekoizpena murriztu egiten da. Edozein herrialdetan kotoiari eransten zaion balio osoa beronen manufaktura ezberdin guztietan urteko 100 milioi franko balira, eta zergaren eragina bere kontsumoa erdira jaistea balitz, zergak herrialdeari urteko 50 milioi franko urrituko lizkioke, hain zuzen, gobernuak eskuratuko duenari gehitzeko kopurua". II. bolumena, 314. orr.
XVII. kapitulua
[aldatu]1 Say jaunak azpimarratzen du: "Ekoizlea ez da gai kontsumitzailea behartzeko bere merkantzien gain ezarri den zerga ordaintzera, gehitutako prezioak bere kontsumoa urritu egingo duelako". Ez al da kasu honetan, kontsumoa urritu ondoren, eskaintza ere berehala gutxituko? Zergatik jarraitu behar du ekoizleak jarduera horretan, bere irabaziak maila orokorretik behera erori baldin badira? Hemen, badirudi, Say jaunak ahaztu egiten dituela beste tokietan defenditzen dituen doktrinak; hau da, "ekoizpen-kostuak prezioa erabakitzen duela, eta prezio horretatik behera merkantziak ezin daitezkeela denbora luzean manten, ekoizpena bertan behera geratuko litzatekeelako, edo gutxituta". II. bolumena, 26. orr.
"Kasu honetan, zerga, partzialki, kontsumitzailearen gain erortzen da, zergatutako merkantziarengatik gehiago eman behar duelako; eta partzialki ekoizlearen gain, preziotik zerga kendu ondoren gutxiago eskuratuko baitu. Altxor publikoa hobetu egingo da, alde batetik erosleak gehiago ordaintzen duelako, eta bestetik, ekoizleak bere irabazien zati bat sakrifikatu behar duelako. Hau polboraren bulkada bezala da: bala eta kainoiaren gain eragiten du aldi berean, lehena bere xedera proiektatzen duelako eta bestea atzeko aldera". II. bolumena, 333. orr.
2 Melonek dioenez, "nazio baten zorrak eskuineko eskuak ezkerrarekin dituenak dira, eta zor horiengatik gorputza ez da ahultzen. Egia da interesak ordaindu behar direnean, zorra atzeratzen dela eta, nazioko aberastasun orokorra ez dela gutxitzen. Dibidendua, zergaburuarengandik nazio-hartzekodunarengana joaten den balioa da. Gizartearentzat ez du garrantzirik zergaburua edo nazio-hartzekoduna den metatzen duena edo kontsumitzen duena; baina, zer egin da zorraren printzipalarekin? Ez da gehiago existitzen. Maileguari jarraitu dion kontsumoak kapitala suntsitu egin du, eta ez du gehiago errentarik sortuko. Gizarteari ez zaizkio interesak kentzen, hauek esku batetik bestera igarotzen baitira, baina kapitalak sortuko lukeen errenta, hori kendu egiten zaio. Estatuari mailegua egin zionak kapital hau ekoizkorki enplegatu izan bazuen, errenta berdin eskuratuko zuen, baina sarrera horiek ekoizpen errealetik etorriko ziren, eta ez hiritar baten patrikatik". Say, II. bolumena, 357. orr. Hau guztia benetako zientziaren izpirituarekin eratuta eta azalduta dago.
3 "Kreditua orokorrean ona da, maileguan eman ondoren, kapital hori inon enplegatuko ez zuen eskuetatik ekoizkorki enplegatuko duen pertsonaren eskuetara igarotzen baita: kapitala kapitalistarentzat bakarrik baliagarria den enplegu batetik erretiratzen da, fondo publikoetako inbertsiotik bezala, eta industriariaren eskuetan ekoizkor bihurtzen da. Kapital guztiak enplegatzeko erraztasunak ematen ditu kredituak, eta ez da ezer enplegatzeke uzten" Economie Politique, 463. orr., II. bolumena, 4. argitalpena. Honek Say jaunaren ezusteko bat izan behar du. Izan ere, akziodun batek ez du inoiz kapitala ekoizkorra bihurtzen, ez baita benetako kapitala. Bere akzioa salduko balu, eta honela erdietsitako kapitala ekoizkorki enplegatu, hori, akzioaren erosleari kapitala enplegu ekoizkor batetik aterarazita egin ahal izango luke.
4 "Manufaktura-industriak bere ekoizpena eskariaren proportzioan gehitu egiten du, eta prezioa erori egiten da; baina lurraren ekoizpena ezin daiteke honela gehi; eta horregatik prezio garaia beharrezkoa da, kontsumoak ez dezan eskaintza gaindi". Buchanan, IV. bolumena, 40. orr. Nola liteke Buchanan jaunak serioski ziurtatzea lurraren ekoizpena ezin daitekeela gehi eskaria handitzen bada?
5 Nahiago nuke "irabazi" hitza baztertuko balitz: Smith doktoreak suposatzen du mahasti baliagarri horietako maizterren irabaziak irabazi orokorraren gainetik daudela. Honela ez baleude, ez lukete zergarik ordainduko, baldin eta ezin badiote lurjabeari edo kontsumitzaileari trasladatu.
6 III. bolumena, 355. orr.
XVIII. kapitulua
[aldatu]1 Liburu honen aurreko alde batean aipatu dut benetako errentaren diru-kopuruaren eta lurjabeari maizterrak ordaintzen dion diru-sariaren arteko diferentzia; diru-sari hau, lurjabearen inbertsioak maizterrari sortarazten dizkion abantailengatik da; baina, agian, ez ditut behar den bezala azaldu kapital hori erabil litekeen modu desberdinak. Kapitalaren zati bat lurrean inbertitzen denean, beronen baitan geratzen da, eta lurraren ekoizpen-ahalmena gehitu egiten du; kasu honetan, lurjabeari ordaintzen zaion diru-saria errentaren izaera osoa du, eta beraz, errentaren lege guztien ezaugarriak betetzen ditu. Berdin dio hobekuntza horiek lurjabe edo maizterraren kontura eginak izan, hobekuntza ez baita egiten hasiko, baldin eta probabilitate handiak ez badaude, lur horretatik lortuko den etekina, eta kapital-kopuru berdina beste enplegu batean erabilita erdiets daitekeen etekina, gutxienez, berdinak ez badira; baina inbertsioa egin ondoren, errendimenduak beti errentaren izaera izango du, eta errentak dituen aldaketa guztien menpe egongo da. Honelako gastu batzuek, hala ere, lurrari denboraldi mugatu baterako abantailak ematen dizkiote, eta ez dizkiote betiko eransten ahalmen ekoizkor horiek: eraikinei erantsitakoak edo hobekuntza desagergarriak direnean, etengabe berritu behar dira, eta beraz, lurjabeak ez du iraunkorki jasoko gehigarri hori bere errenta errealean.
XIX. kapitulua
[aldatu]1 "Merkataritzak merkantzia bat aurkitu behar den tokian lortzeko, eta kontsumituko deneko beste leku batera eroateko gaitzen gaitu; merkataritza honek, beraz, merkantziaren balioa gehitzeko ahalmena ematen digu, eta gehikuntza hori lehenengo tokian duen prezioaren eta bigarrenean duenaren arteko diferentzia izango da". Say jauna, II. bolumena, 458. orr. Hau egia da. Erabateko egia, baina nola ematen zaio balio gehigarri hori? Lehenik, ekoizpen-kostuari garraio-kostuak erantsi behar zaizkio; bigarrenik, merkatariak aurreratu duen kapitalaren gaineko irabaziak erantsi behar zaizkio. Merkantzia hau baliagarriagoa da edozein merkantzia baliagarriagoa bilaka daitekeen arrazoi berdinarengatik, hau da, lan gehiago gastatu delako bere ekoizpen eta garraioan, kontsumitzaileak kontsumitu aurretik. Hau ez da merkataritzaren abantaila bezala hartu behar. Gaia hurbilagotik aztertzen denean, ikusiko da merkataritzako irabazi guztiak bitartekoak direla; izan ere, merkataritzaren bidez ez ditugu gauza baliagarriagoak lortuko, bai ordea erabilgarriagoak.
2 Encyclopedia Britannica-ren azken bolumenaren gehigarriko "Corn Laws and Trade" artikuluan, honelako iradokizun eta ohar ezin hobeak daude: "Geroko denboraldiren batean pentsatu beharko genuke gure urratsak berreratzeko, denbora izan dezagun lantzen ditugun lur txiroetatik kapitala erretiratu eta enplegu aberasgarriagoetan inbertitzeko, eta xede horretarako zerga-eskubideak mailaka murrizteko neurriak har daitezke. Zerga-eskubiderik gabe onar daitekeen kanpo-laborearen prezioa 80s.tik, bere gaurko muga, urteko 4s. edo 5s.n urri daiteke laurden bakoitza, hain zuzen 50s.ra iritsi arte; eta orduan itsasportua segurtasunez ireki liteke, eta sistema mugatzailea betiko desagertu. Zorioneko gertakizun hau burutzerakoan, ez da natura gehiago behartu beharrik egongo. Herrialdeko kapitala eta jarduera, herrialdeak dituen industri saila egokietara joango dira; eta sail hauetan geure egoera fisikoa, nazio-eitea, edo erakunde politiko erabat nabarmena izango da. Poloniako labore eta Carolinako kotoi gordina Birminghameko alanbrearekin eta Glasgoweko muselinarekin ganbiatuko dira. Jatorrizko merkatal izpiritua, zeinek nazioaren aberastasuna ziurtatzen duen, ez dator bat monopolio-politika ilun eta ezkutuarekin. Lurreko nazioak erresuma bereko probintziak bezalakoak dira, elkartrukea librea eta oztoporik gabekoa denean, orokorki nahiz lokalki onuragarria baita". Artikulu guztiak duintasun handia du; oso aberasgarria da; trebetasunez idatzirik dago, eta bere egilea gai honetan maisu handia dela erakusten digu.
3 Lurrean finko bihurtzen den edozein kapitalak, errenta-kontratua amaitzen denean nahitanahiez lurjabearena izan behar du, eta ez maizterrarena. Edozein izanda ere lurjabeak bere kapitalarengatik eskuratuko duen konpentsazioa, bere lursail hau berrakuratzen duenean errenta moduan azalduko da; baina errentarik ez da ordainduko, harik eta kapital jakin batekin, bertan lor daitekeen kopurua baino handiagoa ekarri ahal bada kanpotik. Gizartearen egoerak laborea inportatzera behartzen badu, eta 1.000 laurden lortu ahal badira kapital jakin bat enplegatuta, eta lur horrek, kapital berdina enplegatuta, 1.100 laurden ematen baditu, 100 laurden derrigorrez errentara joango dira; baina kanpotik 1.200 ekarri ahal badira, orduan, lur hau lantzeari utzi egingo zaio, zeren eta lur horrek ez baitu irabazi-tasa orokorra emango. Baina hau ez da desabantaila, handia izan arren lurrean gastatu den kapitala. Izan ere, kapital hori guztia gastatu da ekoizpena handitzea espero delako -ez da ahaztu behar helburua hori dela-; zein da, beraz, gizartearentzat izan dezakeen garrantzia bere kapitalaren erdiak balioa murrizten duenean, edo balio hori erabat galdu, azken finean, urteko ekoizpen-kopuru handiagoa lortzen bada? Kapital-galera gaitzesten duten horiek, kasu honetan, xedea bitartekoekin sakrifikatzen ari dira.
4 Laborearen inportazioak murrizteko politika desegokiari buruz argitaratu diren lanen artean gaituena, Major Torrensen Essay on the External Corn Trade da. Bere argudioak, nire ustez, erantzungabeak eta erantzunezinak dira.
XX. kapitulua
[aldatu]1 Adam Smithek zera dio: "Merkantzia eta lanaren prezio erreal eta nominalaren arteko diferentzia ez da espekulaziorako gai hutsa, batzuetan zenbait erabilpen izan baititzake praktikan". Ni bat nator berarekin; baina lan eta merkantzien prezio erreala ez da beren ondasunezko prezioarekin zenbatesten -Adam Smithen neurri errealarekin hain zuzen-, urrezko eta zilarrezko prezioarekin baino hobeto -Smith doktorearen neurri nominalarekin-. Langileak bere lanarengatik benetako sari altua jasotzen du, bakarrik bere alokairuarekin lan askoren ekoizpena eros dezakeenean.
2 I. bolumenaren 108. orrialdean, Say jaunak, gaur egun zilarrak duen balioa eta Louis XIV. erresuman zuena berdinak direla ondorioztatzen du: "Zilar-kopuru berdinak labore-kopuru berdina erosiko duelako".
3 Eléments d’Ideologie, IV. bolumena, 99. orr.- Lan honetan M. de Tracyk Ekonomia politikoko printzipio orokorrak era erabilgarriz eta tajuz moldaturik ematen ditu; eta ni, bere autoritatea dela eta penaz egon arren, beharturik nago Say jaunak "balioa", "aberastasuna" edo "erabilgarritasuna" definitzeko erabiltzen dituen hitzak bere egiten dituela gehitzera.
4 "Metalak suaren bidez nola biguntzen ziren ikasi zuen lehen gizakia, ez zen izan metala urtzeko prozesu honetan sortzen den balioaren sortzaile. Izan ere, balio hori prozesu fisiko baten emaitza da; prozesu honetan, suaren jarduerari lanarena eta kapitalarena erantsi behar zaizkio, hauek baitute metalari erabilpena ematen dionaren ezagupena".
"Oker honetatik Adam Smithek ondorio faltsu hau atera du: ekoizpen guztien balioak antzinako nahiz gaur egungo gizakiaren lana adierazten du; edo beste hitz batzuetan, aberastasuna lan- metatua besterik ez dela esatea ere ez da zuzena; hortik bigarren ondorio batera heltzen da, eta hori ere faltsua da: lana aberastasunaren neurri bakarra da, edo ekoizpenaren balioarena". (IV. kapitulua, 31. orr.). Say jaunak ateratzen dituen ondorioak berdinak dira, eta ez dira Smith doktorearenak; horiek zuzenak dira bereiztasunik ez bada egiten balio eta aberastasunaren artean, eta pasarte honetan Say jaunak ez du hori egiten: baina Adam Smithek aberastasuna gizartearentzat ondasun-, tresneri eta gozamen-ugaritasun bezala definitu arren, makineriak eta eragile naturalek herrialdeko aberastasuna gehi lezaketela onartu zuen; hala ere, ez zuen onetsiko bi faktore horiek aberastasun horren balioari ezer erantsiko lioketenik.
XXI. kapitulua
[aldatu]1 Adam Smith Holandak aurrean daukan egoeraz mintzatzen da, herrialde horretan irabaziak erori egin direlako kapital-metaketaren ondorioz, eta enplegu bakoitza larkargaturik dagoelako. "Gobernuak ehuneko 2an hartzen ditu maileguak, eta kreditua duen jende pribatuak ehuneko 3an". Baina gogoratu behar da Holanda behartuta zegoela ia kontsumitzen zuen labore guztia inportatzera; eta langilearen oinarrizko ondasunei zerga handiak ezarri zitzaizkienez, lanaren alokairuak gehiago igo egin ziren. Gertakizun hauek nahikoak dira irabazi- eta interes-tasa hain apalak izatearen zergatiak azaltzeko.
2 Hurrengo hau bat etor al daiteke Say jaunaren printzipioarekin? "Erabilgai diren kapitalak proportzioan ugariagoak dira enplegatzeko eskatu nahi direnak baino, eta ondorioz, apalagoa izango da maileguen interes-tasa". (II. bolumena, 108. orr.). Herrialde batean kapitala edozein neurritan enplegatu ahal bada, nola esan daiteke ugaria dela bera enplegatzeko aukerekin alderatzen badugu?
3 Adam Smithek honela dio: "Industria bateko ekoizpenak herrialdeak duen eskaria gainditzen badu, soberakin hori atzerrira bidali behar da, kanpo-herrialde horretan herrialde honetan eskaria duen zerbaiten truke ganbia dadin". Honelako esportaziorik gabe, herrialdeko lan ekoizkorraren zati bat bertan behera geratuko da, eta urteko ekoizpenaren balioa txikiagotu egingo da. Britainia Handiko lanak eta lurrak, orokorki, barne-merkatuak behar duena baino labore, artilezko jantzi eta tresneria gehiago ekoizten dituzte. Ekoizpen honen soberakina, beraz, kanpora bidali behar da, eta bertan eskatzen den zerbaiten truke eman. Izan ere, honelako esportazioaren bidez soberakin horrek nahiko balio erdiets dezake, hain zuzen, berau ekoizteko behar diren gastuak eta lana konpentsatzeko adina". Goiko pasarte hau dela eta, bakarren batek pentsa lezake Adam Smithek ondorioztatzen duela nolabait behartuta gaudela laboreen, artilezko jantzien, eta tresneriaren soberakinak ekoiztera; eta ondasun horiek ekoizteko erabiltzen den kapitala beste era batera ezin litekeela enplega. Baina beti hauta daiteke kapitala egokien enplega daitekeeneko era; eta ondorioz, merkantzia baten ekoizpenean inoiz ezin daiteke denbora luzean soberakinik egon; soberakinik balego, prezioa bere prezio naturaletik behera eroriko litzateke, eta kapitala profitagarriagoa den enplegura mugituko litzateke. Idazlerik ez dago Adam Smithena bezain trebezia handiz frogatu duenik kapitalaren mugitzeko joera hau, baldin eta ondasunaren prezioak bera ekoizteko eta merkaturaino eroateko egiten diren gastuak, ohiko irabaziak barne, estaltzen ez baditu. Ikus, X. kapitulua, I. liburua.
4 "Mota guztietako mailegu publikoek", oharrarazten du Say jaunak, "kapitala edo beronen zati bat erretiratzea suposatzen dute, eta honek eragozpen batzuk dakartza, enplegu ekoizkorretik atera eta kontsumoan erabiltzeko izango baita; hau herrialde baten barruan burutzen denean eta bertako gobernuak konfidantza handiegia ematen ez duenean, mailegu horien interesa altxatu egin behar da, eta horrek ere ondorio kaltegarriak dakartza. Nor egongo litzateke prest nekazaritza, industria zein merkataritzari urteko mailegua ehuneko 5ean emateko, mailegu-hartzaileren batek ehuneko 7 edo 8 ordaintzen badu? Honelako sarrera-mota, zeini kapitalaren irabazi-tasa deitzen zaion, kontsumitzailearen kontura igo egingo litzateke. Kontsumoa urritu egingo litzateke ekoizpenaren prezioa igo egin delako; eta beste zerbitzu ekoizkor guztien eskaria gutxitu egingo litzateke, eta gutxiago ordainduta ere egingo lirateke. Nazio guztiak, kapitalistak salbu, honelako egoera batean galtzaile izango lirateke". Orduan, galdera hau da: nork emango lizkieke maileguak nekazari, ekoizle eta merkatariei urteko interes-tasa ehuneko 5ekoa denean, diru-hartzaile bat ehuneko 7 edo 8 ordaintzera prest dagoenean? Edozein gizaki zuhur eta arrazoizkok ordainduko lukeela erantzungo nuke. Interes-tasa ehuneko 7 edo 8koa bada, mailegu-emaileak aparteko arriskua jasaten duelako da; beraz, arrisku horretatik at, interes-tasa horrek berdina izan behar al luke? Say jaunak onartzen du interes-tasa irabazi-tasaren menpe dagoela; baina ez du ondorioztatzen irabazi-tasa interes-tasaren menpe dagoenik. Bata zergatia da, eta ondorioa bestea; eta nolanahi ere, ezinezkoa da lekuz aldatzea.
XXII. kapitulua
[aldatu]1 Beste leku batean honakoa dio: "Edozein izanda ere kanpo-merkataritzak har dezakeen tamaina sari bat dela eta, urte horretan hori guztia barne-merkatuaren gain egongo da; izan ere, sari horren ondorioz esportatzen den bushel labore bakoitza ez litzateke esportatuko, eta barne-merkatuan geratuko litzateke; eta kontsumitu ahal izateko ondasun horren prezioak jaitsi beharko luke. Laborearen gaineko sariak, ikusten denez, esportazioei buruzko beste edozein sarik bezala, zergaburuen gain bi zerga-mota desberdin ezartzen ditu: 1. saria ordaintzeko ezarri behar den zerga; eta 2. merkantzia horrengatik barne-merkatuan ordaindu behar den prezio gehigarria, hau ere zerga bat dela suposa baitaiteke, eta jende gehiena labore-eroslea denez gero, merkantzia berezi hau dela eta, jende guztiak ordaindu beharko ditu zerga gehigarri horiek. Merkantzia berezi honetan, beraz, bigarren zerga hau da bietatik astunena". "Lehenengo zergarengatik bost shilling ordaintzen badira, 6£ eta 4 shilling ordaindu behar dituzte bigarrenarengatik". "Sariak eragiten duen aparteko esportazioak, ez du bakarrik urte jakin horretan gutxitzen merkatua eta barne-kontsumoa, kanpokoa gehitzen duen bezala; baizik herrialdeko populazio eta industria murrizten direnez, bere azken ondorioa, barne-merkatua mailaka txikitzea da; eta ondorioz, epe luzean gehiago urritzea merkatua zein laborearen kontsumoa".
2 Say jauna iritzi berdinekoa da. (II. bolumena, 335. orr.).
3 Ikus Errentari buruzko kapitulua.
4 Say jaunak dioenez, industriari nazionalek lortzen duten abantaila behin-behinekoa da. "Kanpo-merkantzia batzuk inportatzea guztiz debekatzen duen gobernu batek, herrialdean bertan honelako merkantziak ekoizten dituen aldeko monopolioa ezartzen du, eta aldi berean, merkantzia horiek kontsumitzen dituztenen aurkakoa izango da; beste hitz batzuetan, herrialde honetan ekoizten dituztenek beste inork ez du saltzeko pribilegioa, eta prezio naturalaren gainetik ipin dezakete merkantzia horien prezioa; ondorioz, bertako kontsumitzaileek beste inon ezin ditzaketenez erdiets, garestiago erosi beharrean daude". (I. bolumena, 201. orr.). Baina nola manten dezakete iraunkorki beren ondasunen merkatu-prezioa bere prezio naturalaren gainetik, hiritar bakoitza industria honetan sartzeko libre denean? Hauek atzerritar lehiaketatik babesturik daude, baina barne-lehiaketatik ezin dezakete ihes egin. Honelako monopolioek herrialdeari egiten dioten kalte erreala, hala deitu ahal badiegu, ez dator ondasun horien merkatu-prezioa igotzetik, bere prezio erreal eta naturala igotzetik baizik. Ekoizpen-kostua igotzen bada, herrialdeko eskulanaren zati bat ekoizkortasun apalagoko jardueran enplegatuko da.
5 "Merkataritza librea beharrezkoa da Britainia Handia bezalako he-
rrialde batentzat, bertan merkantzia guztien oparotasuna baitago, eta ziurtatuta dago gizarte guztien beharrizanetarako merkantzia egokiak izango direla, eta beraz, eskasi egoeratik babesturik geratzen da. Munduko nazioak ez daude kondenatuak datoak botatzera, horien artetik zeinek egon behar duen gosearen menpe, eta zeinek ez erabakitzeko. Munduan beti dago elikagai ugari. Ugaritasun honetatik etengabe gozatzeko nahikoa da debeku eta murrizketa guztiak kentzea, eta utzi egin behar diogu Probidentziaren jakinduriaren aurka egoteari". "Corn Laws and Trade" artikulua. Encyclopedia Britannica-ren gehigarria.
6 Ondoko pasarte hauek ez al daude gorago aipatutakoari kontrajarrita? "Gainera, barne-merkataritza, nahiz gutxiago nozitu (esku ugariren pean dagoelako), nabarmena da, baita profitagarriena ere. Merkataritza honetan ganbiatzen diren merkantziak, nahitanahiez, herrialde bereko ekoizpenak dira". (I. bolumena, 84. orr.).
"Ingeles gobernua ez al da ohartu salmenta profitagarrienak herrialde batek bere buruari egiten dizkionak direla, ezin daitezkeelako gauzatu nazioan ekoiztutako bi baliorik gabe: saltzen den balioa eta erosketa egiteko erabiltzen den balio hura". (I. bolumena, 221. orr.).
XXVI. kapituluan iritzi honen esangura aztertuko dut.
XXIII. kapitulua
[aldatu]1 Ikus 120. orr.
XXVI. kapitulua
[aldatu]1 Say jauna Adam Smithen iritzi berekoa da: "Nekazaritzaren ondoren, kapitalaren enplegu ekoizkorrena, herrialdearentzat orokorki, manufaktura eta barne-merkataritza dira, industria bat jardueran ipintzen duenez, hortik herrialdeak irabaziak ateratzen dituelako; bien bitartean, kanpo-merkataritzan enplegatzen diren kapital horiek herrialde guztietako kapitalak eta lurrak ekoizkor bihurtzen dituzte, bereizketarik gabe.
"Herrialde batentzat kapitalaren erabilpen txarrena bi kanpo-herrialdeen arteko garraioan enplegatzea da" (Say, II. bolumena, 120. orr.).
2 Agian, hau gogorregi esanda dago, normalki langileari baitagokio alokairuaren izenpean, ekoizpenean derrigorrez egin behar diren gastuei baino gehiago. Kasu horretan, herrialdeko ekoizpen netoaren zati bat langileak eskuratuko luke, eta berak gasta edo aurrez dezake; edo herrialdearen defentsan bere ekarpena egiteko aukera ematen dio.
3 Say jaunak ez nau batere ulertu suposatzen duelako ez dudala ezertarako kontutan hartu hainbat gizakiren zoriontasuna. Nire ustez, testuak nahikoa garbi azaltzen du nire azpimarraketak Adam Smith oinarritu den oinarri berezietara mugatzen direla.
4 "Zorionez gertakizun naturalek kapitala ez dute irabazi handienak burutzen diren enpleguetara erakartzen, komunitatearentzat onuragarrienak diren beste horietara baizik". (II. bolumena, 122. orr.). Say jaunak ez digu esan zeintzuk diren enplegu horiek, hain zuzen ere, gizabanakoarentzat profitagarrienak badira ere, ez direla halakoak estatuarentzat. Herrialdeek kapitala mugatua badute eta aldi berean lur emankor ugari badute ere, printzipioz ez dira kanpo-merkataritzan aritzen. Hala gertatzen da gizabanakoentzat ez delako hain profitagarria, eta beraz, estatuarentzat ere gauza bera izango da.
XXVII. kapitulua
[aldatu]1 Urrezko txanponari buruz esaten dudana, zilarrezko txanponari ere aplikagarri zaio; ez dut beharrezkoa ikusten aldiro bi metalak aipatzea.
2 Pasarte hau eta hurrengoak, parentesia itxi arte, 244. orr., "Proposals for an Economical and Secure Currency" izenburua duen panfletotik aterata daude. Panfleto hau 1816an argitaratu zuen egile honek.
3 Hemen aipatzen den 3£ 17s.ko prezioa erabat arbitrarioa da. Agian, arrazoiak egon litezke prezio altuxeago edo apalxeago bat finkatzeko. 3£ 17s. esaten denean printzipioa besterik ez dut argitu nahi. Prezioa finkatzean, saltzaileak interes gehiago izan beharko luke urrea Bankuari saltzeko, urrea txanponduko luketen Diruaren Etxera eramateko baino.
Ohar berdina aplika dakioke aipatzen den 20 ontza-kopuruaren kasuari. Arrazoiak egon litezke hamar edo hogeita hamar bihurtzeko.
4 Azken aldi honetan Legebiltzarrean Lord Lauderdalek sostengatu du gaur egungo diruaren arauekin, Bankuak ezin dituela bere bileteak gauzetan ordaindu; izan ere, bi moneten arteko balioa erlatiboa denez, zordun guztien interesa beren zorrak zilarrezko dirutan kitatzea izango litzateke, eta inola ere ez urrezko dirutan, legeak ahalmen osoa ematen dien bitartean Bankuaren hartzekodun guztiei urrea eska dezaten banku-bileteen ganbiotan. Urre hau, Lord Lauderdaleren ustetan, mozkinekin esporta liteke; eta honela egingo balitz, berak sostengatzen duenez, Bankua urre-eskaintza mantentzera behartuta egongo litzateke, eta horretarako urre saritua etengabe erosi beharrean egongo da, gero parean saltzeko. Zordun guztiek zilarretan ordaindu ahal badute, Lord Lauderdale zuzen egongo litzateke; baina berak ezin dezake hori egin bere zorra 40s.koa baino handiagoa bada. Horrek, orduan, zilarrezko txanponaren zirkulazioa mugatuko luke (gobernuak ez badu beretzat gorde metal hori txanponketa bertan behera uzteko ahalmena une egokia dela kontsideratzen duenean); zilar gehiegi txanponduko balitz, honen urrearekiko balio erlatiboa erori egingo litzateke, eta inork ez luke onartuko zorra 40s.koa baino handiagoa izatea, ez bazaio behintzat balio gutxiago duela eta konpentsatzen. 100£ko zorra ordaintzeko libera bateko ehun bilete beharko lirateke, orotara 100£ beraz; baina 105£ zilarrezko txanpon behar izan litezke zilar gehiegi balego zirkulazioan. Bi galga daude, beraz, zilarrezko diru gehiegi egon ez dadin; lehenik, zuzenean gobernuak ipintzen duena, zilar gehiago ez txanpontzea; eta bigarrenik, inork ez lukeela interesik izango zilarra Diruaren Etxera eramateko bertan txanpon dezaten, nahiz hori honela egin ahal izan, zeren eta zilar hori txanponduko balitz, zirkulazioan ez bailuke txanpondutakoaren balio-tasa edukiko, bere merkatu-balioa baizik.
XXX. kapitulua
[aldatu]1 Gaur egungo urre- eta zilar-kantitate guztia tresneria eta apaingarriak egiteko besterik ez balitz erabiliko, ugariagoak, eta ondorioz, merkeagoak izango lirateke; beste hitz batzuetan, metal hauek beste edozein motatako merkantziekin ganbiatzerakoan, behartuta egongo ginateke proportzionalki metal horietatik kopuru handiagoa emateko. Baina metal hauen kantitate handiak erabiltzen direnez diru bihurtzeko, gutxiago geratzen da zilargintza eta urregintzarako; eta urritasun honek beren balioa gehitu egiten du. Say, II. bolumena, 316. orr.
2 An Inquiry into the Nature and Origin of Public Wealth, 13. orr.
XXXI. kapitulua
[aldatu]1 "Eskulan-eskaria kapital zirkulatzailearen gehikuntzaren menpe dago, eta ez kapital finkoak duen gehikuntzaren menpe. Egia balitz bi kapital-mota horien arteko proportzioa beti eta herrialde guztietan berdina dela, benetan enplegatutako langile-kopurua estatuaren aberastasunaren proportzioan egongo litzateke. Baina honelako baieztapenak ez dauka, inondik ere, betetzeko aukerarik. Arteak lantzen diren heinean eta zibilizazioa zabaldu ahala, kapital finkoaren proportzioa beti handitu egiten da kapital zirkulatzailearekiko. Britainiar muselina pieza bat egiteko enplegatzen den kapital finkoa, gutxienez, ehun bider handiagoa da Indian antzeko pieza bat egiteko erabilitakoa baino. Eta enplegatzen den kapital zirkulatzailea ehun edo mila bider txikiagoa da. Ulertzea erraza da, zenbait egoeratan, populazio langilearen urteko aurrezkiak kapital finkoa gehi lezakeela, eta honelako kasuan, ez lukete eskulan-eskaria handituko". Barton, On the Condition of labouring Classes of Society, 16. orr.
Zenbait egoeratan ez da erraza ulertzea, nire ustez, eskulan-eskariaren gehikuntzak ez diola kapital gehikuntzari jarraituko; esan daitekeen guztia eskari hori proportzio urrikorrean dagoela da. Aipatutako argitalpenean, Barton jaunak, nire ustez, erabat zuzen antzeman ditu langile-klasearen gain kapital finkoaren gehikuntzak sortzen dituen ondorioak. Bere saioak informazio baliagarria dauka.
XXXII. kapitulua
[aldatu]1 An Inquiry into the Nature and Progress of Rent, 15. orr.
2 Ikus 89. eta 90. orr., non ni saiatu naizen demostratzen, nahiz laborea ekoizteko erraztasun edo zailtasunak egon, alokairuek eta irabaziek, batera, beti balio
8 Ez dago aldiro esan beharrik, baina beti ulertu behar da, lehengaien prezioari eta errentaren gorakadari dagokienez emaitza berdinak emango direla, nahiz eta lur berri batean kopuru jakineko eta errentarik ordaintzen ez duen kapital gehigarria enplegatu, edo kapital hori jadanik lantzen diren lurretan enplegatu, bietan lortzen den ekoizkin-kantitate berdina baldin bada behintzat. Ikus 55. orr.
Say jaunak lan hau frantsesera itzuli zuenean zenbait ohar egin zizkion; eta ohar hauen arabera inoiz ez omen dago lantzen den lurrik errentarik ordaintzeke. Hau da behintzat frogatzen saiatu dena; bere ustez, lantzen diren lur guztiek errenta ordaintzen dute; eta hori demostratu duela uste duenez, doktrina horretatik ateratzen diren ondorio guztiak suntsitu egiten dituela deritzo. Adibidez, berak dioenez, ni ez nago zuzen labore eta beste lehengaiei buruzko zergek prezioa igotzen dutela, eta gero errentaren gain erori beharrean kontsumitzailearen gain erortzen direla esaten dudanean. Berak, honelako zergak errentaren gain erortzen direla defenditzen du. Baina Say jaunak ondorio honen zuhurtasuna ziurtatu aurretik frogatu behar du ere, lurrean kapitalik ez dela enplegatzen horrengatik errentarik ordaintzen ez bada behintzat (ikus ohar honen hasiera, eta lan honen
51. eta 56. orrialdeak); ez da hau egiten saiatu. Bere oharretan ez du doktrina garrantzitsu hau arbuiatzen, ezta kontutan hartu ere. Frantseseko bigarren argitalpenean, 182. orrialdeari egiten dion oharrean ez da ikusten gai honi buruz jakinaren gainean dagoenik.
9 Observations on the Corn Laws, 4. orr.
10 Pasarte hau Malthus jaunari erakutsi nionean, bere lan hau inprimategira sartzera zihoan, eta honakoaz ohartarazi ninduen: "Bi adibide horietan konturatzeke prezio erreal terminoa erabili zuela ekoizpen-kostua erabili ordez. Jadanik esan dudanetik ikusiko da nire ustetan bi adibide horietan prezio erreal terminoa erabili duela bere benetako eduki eta zuhurtasunarekin, eta lehenengo kasuan bakarrik erabiltzen dela oker termino hori.
11 Ikus 57. orr.
12 Manufakturen prezioa, benetan, ezin liteke honelako proportzioan jaitsi, zeren eta honela suposatutako egoeratan, herrialde desberdinen artean metal preziatuen banaketa berria egongo bailitzateke. Gure merkantzia merkeak labore eta urrearen truke esportatuko lirateke, metal honen metaketak berorren balioa jaitsarazi eta merkantzien diruzko prezioa igoarazi arte.
13 The Grounds of an Opinion, etab., 36. orr.
14 Bere lanaren beste alderdi batean, Malthus jaunak merkantziak ehuneko 25 edo 20 aldatzen direla laborea ehuneko 33,33 aldatzen denean suposatzen du.
15 Ekoizpen neto eta ekoizpen gordinari buruz Say jaunak honela hitz egiten du: "Ekoiztutako balio guztia ekoizpen gordina da; balio honi ekoizpen-kostua kendu ondorengoa, ekoizpen netoa da" (II. bolumena, 491. orr.). Beraz, Say jaunaren arabera, ezin daiteke ekoizpen netorik egon, ekoizpen-kostua errentak, alokairuek eta irabaziak osatzen dutelako. 508. orrialdean, honela dio: "Ekoizkin baten balioa, zerbitzu ekoizkor baten balioa, ekoizpen-kostuaren balioa, hauek guztiak, antzeko balioak dira, gauzak bere kasa eratzen uzten direnean". Guztitik guztia har ezazue, eta ez da ezer geratuko.
uiry, eta abar. "Herrialde aurrerakor guztietan laborearen batezbesteko prezioa ez da inoiz ekoizpenaren batezbesteko gehikuntza burutzeko behar dena baino altuagoa". Observations, 21. orr.
"Kapital berria lurrean enplegatzean, populazio hazkorraren beharrizanak horni daitezen, kapital berri hau lur berriak lantzen ipintzeko edo jadanik lantzen direnak hobetzeko bada ere, arazo nagusia kapital honetatik itxarondako errendimenduetan datza; eta ezin daiteke zatirik kendu irabazi gordinetatik, kapitala honela erabiltzeko motibazioa gutxitzeke. Prezioaren beherakada bakoitza, guztia eta berehala, ez bada behintzat etxaldean egiten diren gastu guztien murrizketa proportzional batekin orekatzen, lurrari buruzko zerga bakoitza, bertako abeltzantzari buruzkoa, edo nekazarientzako oinarrizko ondasunen gainekoa, kontutan hartuko dira kalkulu horiek egiterakoan; eta sarrera hauek guztiak kontutan hartu ondoren, ekoizkinaren prezioak ez badu kapital hori saritzen mozkin egoki batekin, irabazi-tasa orokorraren arabera, eta lurraren errenta ere gutxienez ez bada aurreko egoeran ordaintzen zen adinakoa, ezin daiteke egon nahikoa motibaziorik aurrikusitako hobekuntzak egiteko". Observations, 22. orr.
6 Ikus 92. orr.
7 Ikus 61. orr.
8 Ez dago aldiro esan beharrik, baina beti ulertu behar da, lehengaien prezioari eta errentaren gorakadari dagokienez emaitza berdinak emango direla, nahiz eta lur berri batean kopuru jakineko eta errentarik ordaintzen ez duen kapital gehigarria enplegatu, edo kapital hori jadanik lantzen diren lurretan enplegatu, bietan lortzen den ekoizkin-kantitate berdina baldin bada behintzat. Ikus 55. orr.
Say jaunak lan hau frantsesera itzuli zuenean zenbait ohar egin zizkion; eta ohar hauen arabera inoiz ez omen dago lantzen den lurrik errentarik ordaintzeke. Hau da behintzat frogatzen saiatu dena; bere ustez, lantzen diren lur guztiek errenta ordaintzen dute; eta hori demostratu duela uste duenez, doktrina horretatik ateratzen diren ondorio guztiak suntsitu egiten dituela deritzo. Adibidez, berak dioenez, ni ez nago zuzen labore eta beste lehengaiei buruzko zergek prezioa igotzen dutela, eta gero errentaren gain erori beharrean kontsumitzailearen gain erortzen direla esaten dudanean. Berak, honel gaohar honen hasiera, eta lan honen 51. eta 56. orrialdeak); ez da hau egiten saiatu. Bere oharretan ez du doktrina garrantzitsu hau arbuiatzen, ezta kontutan hartu ere. Frantseseko bigarren argitalpenean, 182. orrialdeari egiten dion oharrean ez da ikusten gai honi buruz jakinaren gainean dagoenik.