1/
Mundu guzian dakite
dala Getaria
Sebastian Elkano
jaio zan erria;
orra bere imajiña
goguangarria,
arkaitz beltz aundi baten
gaiñian jarria.
2/
Nun-nai erantzutia
guk degu naikua
zala Don Sebastian
Getaria'kua,
gizona trebia ta
jakiturikua,
munduari lenbizi
buelta emandakua.
3/
Barkuak, zepelinak
ta idroabionak
giatzeko planuak
dia Elkano'nak;
iñork esaten badu
ez dirala onak,
galtzen ordiaz jantzi
biar ditu gonak.
4/
Oraindiokan asko
ez daude jakiñak,
euskaldunen artian
ziran gizon piñak;
Zumarraga'n esaten
du bere imajiñak:
Legazpi'k deskubritu
zituan Filipiñak.
S/
Olatuak zakarrak
aizian indarrez,
ontziak tira-bira
egiteko bildurrez;
anparuak nai arren
egiteko iñor ez,
sarri askotan ziran
gertatzen negarrez.
6/
Lurrik agiri gabe
ziran, Maiatzian
bezela, Abenduan
eta Ilbeltzian,
intxaurraren azalan
gisako ontzian;
korajiak zituzten
oiek biotzian!
7/
Olatuak ontzia
irintxi nairikan,
gosiak ta erateko
ez ur gezarikan,
bildurrak ille danak
tente jarririkan,
ezin lezake trantze
tristiagorikan.
8/
Indio salbajiak
zoriontasun gabe:
esanaz «Zuentzako
izango da obe»,
geroztik asko juanak
atzaparka trebe,
egin dirade gauza
asko arenen jabe.
9/
Ibilliak itxaso
oietan burruka,
Antonio Okendo
ta Kosme Txurruka;
Trafalgar'ek oraindik
goguan daduka,
il da gero inglesak
ziran ari urraka.
10/
Asi Santurze'n eta
Ondarrabi'raiño
gisako estropalairik,
uste zuten baiño,
santa sekulan ez da
izan oraindaiño;
eraman izan dute
asko desengaiño.
Bertso-papera moldiztegiaren
izenik gabea. Jose Anjel Sarasola
Olalde. Altzibar. Oiartzun.