Edukira joan

Emendik itzuli juan...

Wikitekatik
Emendik itzuli juan...  (1931-32) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: luan dan ostegunian amabost Ernanin ... (Xenpelarren betroiarena, alegia.)


«Emendik itzuli juan... »


1/
Emendik itzuli juan
zan gobernantia,
alkauete guzien
induljentia;
ez dalako gizona
intelijentia,
bere lagun kojua
bezin tunantia,
aspertu jentia;
emen egotia
genduan kaltia,
obe zan juatia,
baña ez ainbeste diru
eramatia.

2/
Besteri egiñ-azi
sakrifiziua,
ori zan alperraren
deboziua;
ziaro arruinatu
digu naziua,
ala ere bazuan
estimaziua;
bere biziua
ostentaziua;
jarri okasiua,
egin negoziua,
bere alkauetien
ofiziua.

3/
Pobria artu dute
beti gogorrian,
trata tu nai ezikan
modu obian;
lezake gertatzia
istillu gorrian,
alper aundiak lana
egin bearrian,
umore txarrian,
estu samurrian, (1)
bustin legorrian,
gose-egarrian;
gu bezela saia tu
bitez arian.

(1) Bertso-paperak: estuz samurrian.

4/
Eskubidearekiñ
arroturik oso,
jakituria gutxi,
begiak lauso;
oker eman zituan
makiña bat pauso,
negarrez oraindikan
daude asko guraso;
etzalako eroso,'
semeak illazo;
kartzelan Damaso
dago furioso,
pekatu oien karga
eziñik jaso.

5/
Guri onera ekarri
naian miseria,
merezi du kastigu
izugarria;
ez da lengua bezin
engañagarria
gobiernua jarri
deguna berria;
okasio-biria,
ez da erromeria;
ez galdu fedia,
izan egarria,
obeto bizi dediñ
Euskal-Erria.

6/
Oraiñ etsai gaiztuak
ditugu ingurun,
orretaiko batentzat
gera berreun;
pakean eleizara
nai duanari jun,
utzi okasiorik
jarri gabe iñun;
guziok gau ta egun,
erdaldun da euskaldun,
geranok ezagun,
alkar maite zagun,
bizi-modu obia
izan dezagun.

Bertso-papera, e Imp. Macazaga. - Renterla-,
Inozentzio Urkia, Portuene, Altzibar, Oiartzun.

Antonio Zavalaren liburuko aipuak:
Euskal bertso auen ondoren, erderazko beste
sei datoz; ez ditugu emen jartzen.

Jarri-aldi au noizkoa dan somatzeko,
bertsoetan aitatzen diran im jaun oiek
eman digute bide:
«Emendik itzuli juan zan gobernan�tia»,
Alfonso XIII erregea da; «bere lagun kojua»,
Conde de Romanones politi�ko famatua; ta
«kartzelan furioso da�goan Damaso»,
Damaso Berenguer jenerala.
Erregearen denboran, jeneral ori Españiako
gobernuaren buru zalarik, Jaca'ko Galán ta
García Hernández
kapitanak errepublikaren alde altxatu ziran.
Beren asmoetan utsegiñik, preso artu
zituzten eta afusillatu.
Ori zala-ta, kargu artu zioten Berenguer
jeneralari errepublikaren asieran;
baita espetxean sartu ere.
Ordukoak ditugu, beraz, bertso auek: