Erregue Dn. Amadeori

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Erregue Dn. Amadeori (187-) 

Erregue Dn Amadeo-ri

Zortzicoa

Erregue Dn. Amadeori (cropped).jpg


Hispano erregue berri
italianoa,
gu icustera dator
benedicatoa,
erresibitu sagun
euskara erricoac,
ematzayogun danac
Ondo etorria



Iru provinciaco
sar era gasteac
saludatzen saitugu
Amadeo bata;
Ondo dijuaquizula
sere viagean,
Eus caldunen artera
Ec esagutzera


Gare biyotz oneco
emengo gendeac,
Laneraco azcarrac
Guerran temibleac:
Ez bildurrican izan
Guipuzcoanoac
Beren leyaltazuna
Autzico dutela.



Emengo legue zarrac
Dirade Fueroac,
Oc ematen digute
Ondazun gustia;
Zure Errenaiduban
Guardatu gaizquitza,
Ta guc fideltazuna
Juratzen disugu.