Erruki alkar guri esanda...

Wikitekatik
Erruki alkar guri esanda...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Andre Madalen...


Erruki alkar guri esanda... »


1/
«Erruki alkar» guri esanda
Jesus gurutzian ill zan,
dudarik gabe konseju ori
duan Jaunari eleizan
obe genduke guztiok entzun
ta ill arte goguan izan,
zitalkerian ibilli gabe
deabruaren laiñezan.

2/
Mundu onetan probatzen dira
gizonaren talentuak,
badira onak, baita ere txarrak
alkar iltzeko inbentuak;
obeaguak dira Jaunaren
legeko mandamentuak,
pakea zagun, izanik argi
gure entendimentuak.

3/
Fedea ustez, baña da gure
bizi-modu marrajua:
ezertan ere saiatu gabe
izugarrizko lujua,
indi-ollarra bezin dotore,
arrokeriyan ujua;
garisti jantzirik, erdi gosiak
langille gizarajua.

4/
Sabel aundiya ase artian
jan obenetik nai. aiña,
bestek illia orraztu eta
soñekua txit apaiña;
izanik, opa ez diozula
zure bularren iraiña,
besteren emaztia iñude
azteko aur zuk egiña.

5/
Zori oneko bizi-modua
guziok onak bagiña,
baña geienok nola bait-degun
gaiztokerirako griña;
opa zaiozu zure aurrari
bulartxuaren iraiña,
ta erakutsi dudarik gabe
Jesukristoren dotriña.

6/
Seta gaiztuan sinistu nai ez
guzion buru iñor danik,
konseju onari gaizki erantzun
eta nai ez egin lanik;
munduan zerbait ibillia naiz
eta nago antzernanik
oker ibilli nai degunontzat
ez dala bide zuzenik.

7/
Lañeza txarra bere garaian (1)
ez bada egiten ezi,
jan eta eran obenetikan,
beti lanaren igesi;
jator saiatu nai dutenari
borondatia galazi,
orrelakuak gose danian
lastua ere ez du merezi.

8/
Alperkeriya dala meriyo
da zabarkeri guztia,
fedea izanik, saia zaitezte,
senarra eta ernaztia;
korneniko da txikitandikan
lanian erakustia,
nai badezute serne-alabak
ondo gero ikustia.

(1) Bertso-paperak: Lañeza txarrak.

9/
Alkar ikusi nai ez degula
gure begi biyen gaitza,
egiya bakan, sarri gezurra
mingañian degun itza;
guztiyok berdiñ bizi nairikan
alper-alperrik gabiltza,
danok leialak ez geralako
atiak daukate giltza.

10/
Ez da pekatu ibillitzia
jantzirik moda berrian,
neska-mutillak, josta zaitezte
gustora erromerian;
tentaziyuan erori gabe
etxera illunabarrian,
ez dezazuten tatxarik izan
esposatzeko garaian.

11/
Danok leialak gerala ustez
ez gerala bizi garbi,
bat bakarrikan ere merezi
ez duanak nai di tu bi;
auxen da gauza sekulan ere
ezingo dana erabaki,
«Arrazoi dezu!» erantzuten dit
enteratu danak ongi.


Bertso-papera: «Imp. Macazaga. - Rentería-.
Alzo'ko Kaitano Lizarribar.