Edukira joan

Estropadak izandu...

Wikitekatik
Estropadak izandu...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Barku sinple batian...


«Estropadak izandu dira...)»


1/ Estroparak izandu
dira Donostian,
batzuen meserian,
askoren kaltian,
okasiorik gabe
elkarren artian,
asi eta bukatu
ziran bitartian.

2/
Euskal-erri guzian
biar det adiazi
oriyotarrak aixa
dutela irabazi,
ziralako iritxi
arraira lenbizi,
Domingo Mitxelena
zutela nagusi.

3/
Gorroturik ez arren
illuna bekaiña,
indarra eta arraunian
dotore dakiña;
barrenian zuala
kuadrilla bikaiña,
treñeruak zirurin
zuala makiña.

4/
Ondoren zuten marka
obena egiña
óiñ emeretzi urte,
egiya da; baiña,
espero arren oial
sedazkoa piña,
aurten ere alperrik
dute alegiña.

5/
Asi Santurze'n eta
Ondarrabiraiño,
arraunlari obenak
dira oraindaiño;
ainbat aldiz probatu
izan dira, baiño
Orio geienian
lenbizi arrairaiño.

6/
Zekorrak uztarriyan
bezelaxen ezi,
gero lanian jator
dezaten ikasi;
giatzalle jatorra
dutela nagusi,
sarritan estroparak
ditu irabazi.

7/
Ainbat oial sedazko
erriko etxian,
ikusgarriak dira
zintzilik jartzian;
neska-mutillen gisa
alai biotzian,
atsuak ere dantzan
soiñua jotzian.

8/
Aurtenguakiñ ogei
eta bederatzi
premiyoko banderak
sedaz dira jantzi;
oiek guziak ustez
diradela gutxi,
Orio'k berriz ere
eingo du irrintzi.

9/
Oi ta beratzigarren
sedazko bandera;
juan dan urtian izan
bazuten galera,
aurten orbel zimurrak
sartu sakelera,
ta eraman dituzte
Orio aldera.

10/
Boga, boga arraunian,
arraunian!
Gera obenak aspaldian,
aspaldian,
Kosta Kantabrian,
Kosta Kantabrian;
aizia eta olatuak
lertzen diranian
diranian,
ez gera gu izutzen
uraren gañian. (bis)

Bertso-papera. «Imp. Macazaga. - Renterla-.
ez nuan apuntatu zeñi jaso nion.