Edukira joan

Euskal-erriaren alabantzan...

Wikitekatik
Euskal-erriaren alabantzan...  (1944) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Pello Joxepe tabernan dala-


«Euskal-erriaren alabantzan...»


1/
Españia'tik lenbizi juanak
euskaldun arrantzaliak
arpoiarekin Terranova'ra
arrapatzera baliak;
argiyak eta korajetsuak
zituzten giyatzalliak.

2/
Ta futbolistak Amerika'ra
lenbizi juandakuak
ziran euskaldun, lau bizkaitarrak,
zazpi Gipuzkoa'kuak,
Mariano Arrate zala giari,
amaika mutill majuak.

3/
Onrak merezi ditu Paulino
Uzkudun Errezil'kuak,
aberastu zan zekiyalako
ematen zartatekuak;
nik galdetzen det zer egin duten
geroztik juandakuak.

4/
Ez da arraunlari obiagorik
izandu euskaldunak baño;
ta pillotari oben-obenak
gu gerala oraindaño,
Amerika'ra bezela juaten
gera Kontxiñtxiña'raiño.

5/
Eskuz pillo tan kontrariyuak
asko ditu txapel-aundik,
berrogei urte, ta mendeatu
ezin du iñork oraindik; (1)
erremontian kemenak ditu
irugarren Salsamendi'k.

(l) Txapel-aundiak, Atano Irugarrenak alegia,
1944'an bete zituan berrogei urte: ordukoak,
beraz, bertso auek.

6/
Intza bezela garbi-garbiya
mintzatzen geran izkera,
birau zakar bat ere gabia
dalako gure euskera,
arrokeriya gabe txukuna
soiñian degun jazkera.

7/
Baserritarrak dultzaiña eta
kaletar txistulariyak,
neskak bezela oiñak ariñak
mutill aurreskulariyak,
gera udaran txori kantari
guziyak beziñ alayak.

8/
Kantu-lanian iru obenak
dirala dudarik gabe:
donostiarra Agirregabiria
ta Zarautz'kua Sarobe,
Aretxabaleta'ko artzaia
dala Kristobal Altube.

9/
Iparragirre kantari alai,
gitarra ongi jotakua;
eta bestia zan bere gisa
estudiatutakua:
xaxi-Ietradu guziz abilla
Fernando Amezketa'kua.

10/
Bertsolari onak zian Pedro Mari
Otaño eta Iztueta,
Artzaia Izuela eta Xenpelar,
Gaztelu eta Pello Errota,
Joxe Bernardo eta Udarregi,
Altzo'ko Imaz ta Txirrita.

11/
Nor da gizona zezenak ainbat
indar izandutakua?
Dudarik gabe esan zazute:
Eltzekondo Ernani'kua,
zortzi arrua esku batekiñ
pultsuan jasotakua.

12/
Aspalditxuan gizon garratzak
irrintzi aldamenian,
baña oraindik eibartar Txomin
nagusi pultsu-lanian;
obiaguak izango dira
orrek ezin duanian.

13/
Berreun da zortzi kilo dituan
arri motz astuna oso,
zazpi urteko zezenak ainbat
indarra izanik, airoso
dira Arteondo eta Aritza
egiten zutenak jaso.

14/
Aizkolariyak ziran obenak
Arrozpide ta Erentza,
Santa Ageda ta Soatxiki,
Atxumar aundi garratza,
eta Keixeta Urrustil'gua,
izandu zuana gatza.

15/
Gorputz luzia, junturatsua
eta liraiña gerriya,
indarra gañez duten besuak,
deitzen diogu Arriya
aspaldi ontan guzien buru
danari aizkolariya.

16/
Anuntziatu iñun danian
apostu edo festarikan;
orain debalde eziñ ikusi
arraunlariyak besterikan,
zergaitik eziñ jarri dioten
itxasuari aterikan.

Bertsol-papera, .Imp. Macazaga - Rentería.¡
Sebastian Salaberria, Oriamendi, Aiete, Donostia.