Edukira joan

Euskal Udal Intsumituen Mankomunitatearen estatutuak

Wikitekatik
EUSKAL UDAL INTSUMITUEN MANKOMUNITATEAREN ESTATUTOAK  (1995) 
EUDIMA

EUSKAL UDAL INTSUMITUEN MANKOMUNITATEAREN ESTATUTOAK

I. KAPITULUA

[aldatu]

Eraketa, izena, nortasuna eta gaitasuna

1. art.: Eraketa.

Oiartzun, Bermeo, Aramaio, Altsasu, Orexa, Lekeitio, Samaniego, Goizueta, Lizartza, Dima, Olazti, Elduain, Ajangiz, Ziordi, Belauntza, Aulesti, Beizama, Gatika, Aizarnazabal, Irura, Astigarraga, Usurbil, Lezo, Zaldibia, Zestoa, Zizurkil, Leaburu, Itsasondo, Bergara, Andoain, Antzuola, Hernani, Legazpi, Arrasate, eta Anoeta Udalek, Udal intsumituak izatea erabaki zutela kontuan hartuz, eta Euskal Herri ez militarizatu batera iristeko Udaletxeek, gizartearen beste agente ezberdinekin batera, egin behar duten ahalegin bereziaz oharturik, Udal Intsumituen Mankomunitatea sortzeko erabakia hartu dute.

2.art: Izena.

a) Aurreko artikuluan aipatutako erakunde lokalari "EUSKAL UDAL INTSUMITUEN MANKOMUNITATEA" (EUDIMA) izena emango zaio, eta hasieran Anoetako Udaletxean kokatuko da bere Egoitza eta Informazio Bulego Zentrala.

b) EUDIMAk Estatuto hauek agertzen dutenaren arabera ihardungo du.

c) Euskal Udal Intsumituen Mankomunitateak ez du irabazirik lortzeko xederik izango.

3. art. Nortasun eta Gaitasuna.

Estatuto hauek martxan jartzen direnetik izango du EUDIMAk legezko nortasun eta gaitasun osoa bere helburuak betetzeko, mankomunitateak gaur dituzten eta etorkizunean izango dituzten arauak onartuz.

II KAPITULUA

[aldatu]

Helburuak eta Funtzioak

4. art.: Helburuak.

EUDIMAren helburua Euskal Herri ez militarizatu batera iristea da, horretarako behar diren baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonalak jarriz.

EUDIMAren partaide diren Udalek, intsumisioa, beraien herrietako edozein herritarrak duen eskubide bezala, promozionatu, bultzatu eta defendatuko dute barne zein kanpo mailako ekimenen bidez.

5.art. Funtzioak.

EUDIMAk bere helburuak lortzeko honako funtzio hauek asumituko ditu:

a) intsumitu errepresaliatuen jarraipena egingo du lehenengo, notifikazioa emango den unetik.

b) Behar den aholku eta asistentzia juridikoa eskainiko die, bai gazte intsumituei, bai Udal intsumituei eta beraietako hautetsi publikoei.

d) Ejerzitoaren Kolaborazio-eza aktiboa edukitzea (kintak,maniobrak...)

e) intsumisioa eta ez militarizazioaren alde sensibilizatzeko eta bultzatzeko ekintzak eta iniziatibak sortu.

f) Epaiketa egoten denean, Udaletxe inplikatuak bertan egon beharko duo .

g) intsumisioaren aurka sortutako Ordezko Zerbitzu Soziala herrian finkatzen ez du lagunduko, elkarte kolaboratzaileekiko harremanak aztertu eta berrikusiko dituelarik.

Aipatutako funtzioak bete ahal izateko EUDIMAk aurrekontu bat eratuko du.

III KAPITULUA

[aldatu]

Kolaborazioa eta Koordinazioa

6. art. Kolaborazioa.

EUDIMAren Udalek, Euskal Herri ez militarizatu batera iristeko jorratu behar duten bidean, Euskal Herrietako herri-talde eta erakunde publiko ezberdinekin batera lan egingo dute, behar diren neurriak hartuz.

7.art. Koordinazioa.

Bertako partaide diren Udalen ahaleginak emaitza gorena izan dezaten, EUDIMAK hauen ekintzak koordinatu, eta beharrezko den laguntza teknikoa eskainiko die.

IV KAPITULUA

[aldatu]

Indar Epea

8. art. Indar Epea.

EUDIMA indarrean egongo da bertako partaideek Batzar Nagusian kontrakorik gehiengo osoz erabakitzen ez duten bitartean. Mugarik gabeko epea izango du, eta Udalek estatutu hauek onartzen dituzten egun beretik izango dira indarrean.

V KAPITULUA

[aldatu]

Organuak eta barne-funtzionamendua

1. Sekzioa: Organuei buruz

[aldatu]

9. art. Organuak.

EUDIMAko Organuak honako hauek dira:

a) Batzar Nagusia

b) Lehendakaria

d) Zuzendaritza Batzordea

e) Aholku Batzordea

Hala izanik ere, Zuzendaritza Batzordeak sortu ahal izango ditu Lan Batzorde bereziren bat, edo egoki deritzaion antolakuntza osagarriren bat, Batzar Nagusiaren onespenarekin.

2. Sekzioa: Batzar Nagusiari buruz

[aldatu]

10. art. Partaidetza.

Batzar Nagusia, EUDIMAko partaide diren Udal guztietako ordezkariek osatzen dute, eta berari dagokio Estatutuen aldaketa egitea eta testu berriak onartzea.

11.art. Osaketa.

Batzar Nagusian mankomunitatea osatzen duten Udal bakoitzak 2 ordezkari izango ditu.

12.art. Ordezkarien aukeraketa. Aurreko artikuluan aipatutako kideak Udalerri bakoitzeko osoko bilkuran izendatuko dira, zinegotzien artetik ondorengo baldintzen arabera: kideak izendatu behar duten Udalerrietan, legezko zinegotzi-kopuruaren gehiengo soilaz aukeratuko da.

Aukeratuak izan diren kideen agintaldia eta hautatutako Udal Batzarrena berdina izango da, zinegotzien nahi ta nahiezko edo borondatezko kargu-uzteak berarekin ekarriko du, EUDIMAko ordezkaritza uztea ere. Kasu horretan, Udalak ordezkari berriak izendatuko ditu.

Udal Batzarretako partaideen agintaldia bukatu ondoren, Udal Batzar berria osatu eta Mankomunitaterako izendatu arte, Gazteriaz arduratzen den zinegotziak beteko du lana, ordezkaria izendatzen den tarterarte.

13. art.- Funtzionamendua. Batzar Nagusiaren funtzionamendu-araua honelakoa izango da: .

a) Batzar Nagusiak EUDIMAko lehendakariak zuzenduko ditu, idazkariaren laguntza izango duelarik.

b) Batzar Nagusiak ohizko eta ohiz kanpoko batzarrez jardungo du. Deialdia, Zuzendaritza Batzordeari dagokio, eta honen izenean, Lehendakariak luzatuko ditu.

d) Batzar Nagusiak, urtean behin egingo du ohizko batzarra, urteko gestioaz eta aurrekontuaz eztabaidatzeko behintzat. Eta ohiz kanpokoa Zuzendaritza Batzordeak egoki deritzon guztietan edo kide osoen bostena edo lau Udaletako ordezkariek eskatuta. Azken kasu honetan, Zuzendaritza-Batzordeak errekeritua izan den momentutik 30 egun ditu Batzar Nagusiaren deia zabaltzeko, beti ere, hurrengo parrafoak xedatzen duena errespetatuz.

e) Gutxienez, hilabete aurretik egingo dira Batzarretako deiak, gai garrantzitsuen inguruan; Udalek Pleno edo Eledunen batzarrez bitartez erabakia hartzeko denbora izan dezaten.

f) Batzarra indar osoz eratzeko, ohizkoa edo ohiz kanpokoa delarik, kide osoan gehiengoa bertan izatea da beharrezko, lehenengo deialdia, ordu bete beranduago bigarren deialdian bertaratzen direnen kopuruak herena izanda, egingo da.

g) Aurreko artikuluetan horrela xedatuta egon arren, Batzar Nagusia deitutzat eta behar bezala eratutzat emango da, kide guztiak bilduak aurkitzen direnean eta Batzar Nagusia eratutzat aho batez ematen dutenean.

h) Premiazko gairen bat sortzen denean, Batzar Nagusia eratutzat hartzeko eta gaia eztabaidatuta ahal izateko Batzar Nagusiko kideen erdiak gehi batek Batzarraren

14. art.- Aztergai-zerrenda.

Batzar Nagusiaren aztergai eta erabakitze moduari dagokionez:

a) Bai ohizko Batzarrerako zein ohiz kanporako deiaz batera aztergai zerrenda bidaliko da erabiliko diren gaiak Zuzendaritza Batzordeak onartuko ditu. Eta nahi eta nahiez barneratu beharrekoa izango da Mankomunitatearen helburuetarikoa izan eta kide osoan bostenak edo lau herrietako ordezkariek gutxienez eskatutakoa.

b) Batzarrak aztergai..zerrendarako gai guztiak aztertu eta erabakiko ditu, horretarako aurrera begira bigarren bilera berria egin behar badu ere.

15. art. Erabakiak. Batzar Nagusiak erabakiak gehiengo osoz nahiz beste modu batez hartuko ditu, honakoaren arabera:

a) Eztabaidak lehendakariak zuzenduko ditu eta orokorki, emandako botuen gehiengo soilaz hartuko dira erabakiak.

b) Emandako botuen gehiengo soila baino zabalagoa den bi herenekoa edo lau bostenekoa behar izango da Estatutuak berritzeko edo Elkartea desegitea erabakitzeko, hurrenez hurren.

d) Batzar Nagusietako sesioetako aktak jasoko dira, dagokien liburuan bilduz, beti ere Lehendakari eta Idazkariaren sinadurarekin.

d) Batzar Nagusietako sesioetako aktak, Mankomunitatea osatzen duten Udal guztiei bidaliko zaizkie.

16. art. Autonomia Lokala.

Batzar Nagusiak, Mankomunitatearen Organu soberano bezala, izaera erabakitzailea izango du edozein gairi buruz eztabaidatzeko, beti ere hartutako akordioak, Autonomia Lokalaren aurka joaten ez diren bitartean. .

Hartu beharreko erabakia Autonomia Lokalaren prinzipioen aurka joango litzatekeela joko balitz, Udal ordezkariak dagokion Udal Batzarre osoaren oniritzia jasa beharko du. Bestelakoetan, berehala emango dio ordezkariak Udalari hartutako erabakien berri.

Batzar Nagusiari konkretuki, Estatutuen aldaketa, testu berriak onartzea, Udal berrien sarreran aldeko erabakia hartzea, Zuzendaritza Batzordearen kideak onartzea eta lan hortatik kentzea, aurrekontuak onartzea, Zuzendaritza Batzordeak zehaztutako urteko plangintza kontrolatzea, langileak hautatzeko kontratazio oinarriak onartzea, mailegu eta kreditu eragiketak onartzea. EUDIMAko ondarea onartzea, eskuratzea eta besterenganatzea, eta EUD1MAko helburuak eskuratzeko egitasmoak onartzéa Zuzendaritza batzordeak proposatuz, dagokio.

3. Sekzioa: Zuzendaritza Batzordea.

[aldatu]

17. art. Osaketa.

Zuzendaritza Batzordea osatuko dute:

a) Lehendakariak

b) Batzar Nagusiak Udal ordezkarien artetik aukeratutako sei kidek, lurralde guztietatik ordezkaturik egon behar dutelarik.

18. art. Funtzionamendua.

Zuzendaritza Batzordea, gutxienez 3 hilean behin bilduko da. Hala ere, beharrezkotzat jotzen diren Batzarrak egin ahal izango ditu Lehendakariaren eskariaz edo Zuzendaritza batzordea osatzen duten partaideen herenaz. Deialdiaren eguna eta zerrendaren aukera Lehendakariaren esku daude. Hala ere deialdia Zuzendaritza Batzordeko partaide bakoitzak nahiko denborarekin jasoko du gai zerrendako puntuak aztertzeko denbora izan dezan. Horregatik, deialdia gutxienezko hiru egunetako epearekin banatuko da, eztabaidatuko diren materialekin batera. Deialdian, batzar-tokia eta bi deialdi agertuko dira.


19. art. Erabakiak.

Zuzendaritza Batzordearen erabakiak normalean gehiengo arruntaz hartuko dira; hala ere, behean aipatzen diren kasuetan gutxienez gehiengo osoa eta Aholku Batzordearen aldeko txostena ezinbestekoak izango dira:

  1. Ordenantzen, Estatutuen edo Araudien onarpen-proposamena.
  2. EUDIMAko partaide berrien onarpena- edo kanporatze-proposamena.
  3. Estatutuen aldaketa-proposamena.
  4. Aurrekontuen onarpen-proposamena.

20 art. Gaitasunak.

Zuzendaritza batzordeari dagokio, EUDIMAko funtzionamendua ziurtatzea, horretarako EUDIMA zuzentzeko eta ordezkatzeko beharrezkoak diren gaitasun guztiak izango ditu, beti ere, legeak eta Estatutu hauek Batzar Nagusiari edo Udalerri bakoitzeko Udalbatzei dagokiela erizten denean salbu.

Zuzendaritza Batzordearen gaitasunen artean hauek ditugu:

  1. Aurrekontu egikaritzea.
  2. Mankomunitateko langileak kontratatzea.
  3. Estatuen aldaketa edo berrikuntza proposatzea.
  4. EUDIMAko helburuak eskuratzeko egitasmoak proposatzea.
  5. Batzar Nagusiak erabaki dezan, EUDTh1Ako kideak onartzeko edo kanporatzeko prop9samenak luzatzea.
  6. EUDIMAko langileen sarrera azterketa araupetuko dituzten oinarriak prestatzea.
  7. Barne Araudia onartzea eta behar izanez gero, Laguntza Batzordea eta Antolakuntza Osagarriak sortzea. Gainera, aipatutako Batzordeetako kideak izendatuko ditu berau osatzen bada.

4. Sekzioa: Lehendakaria

[aldatu]

21 art. Hautaketa.

Lehendakaria, Batzar Nagusiak hautatuko du bere kideen artetik eta botuen gehiengo osoz. Gehiengo osoa lortuko ez balitz, atsedenaldi bat egongo litzateke eta eztabaidaren ondoren, gehiengo soilaz. Lehendakaria urte baterako aukeratuko litzateke. Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenen artetik, Lehendakari ordea izendatuko du, Lehendakaria ez dagoenean edo eta berriak kargua hartu bitartean Lehendakaria ordezkatzeko, azken honek dituen funtzio guztietan ordezkatuko duelarik.

22. art. Funtzioak.

Lehendakariari dagokio:

  1. EUDIMAko aginte eta administrazioa zuzentzea.
  2. Batzar Nagusi eta Zuzendaritza Batzordeko deialdiak izenpetzea, bilerak zuzentzea eta amaitutzat ematea.
  3. EUDIMAko lan zerbitzu eta ekintzak zuzentzea, ikuskatzea eta bultzatzea.
  4. Ordain aginduak eta kontuak izenpetzea.
  5. Edonolako lege agintzan edo lege-arazoetan EDIMAko ordezkaritza Zuzentzea.
  6. Mankomunitatearen iharduera ekonomikoa zuzendu eta urteko aurrekontua, kitapena eta balantze ekonomikoa azaltzea. Lan guzti hauek egiteko. Lehendakariak idazkariaren laguntza jasoko du.

5. Sekzioa: Idazkaritza

[aldatu]

23 .art: Idazkaria.

Idazkaria, EUDIMAk egoitza duen Udaletxean idazkari-Iana betetzen duena izango da.

24.art. Funtzioak.

Idazkariari dagokio:

  1. Lehendakariari. Batzarretako partaide eta Zuzendaritza Batzordeko partaideei aholku ematea, estatutu eta ordenantzen arabera zein den betebeharra azpimarratuz.
  2. Dokumentazio eta eskaera komunikazio guztiak zuzentzea eta artxibatzea, Lehendakaria informatu ondoren.
  3. Batzar Nagusi edo Zuzendaritza Batzordeko bileren aktak egitea eta EUDIMAk hartutako erabakien ziurtagiriak prestatzea eta partaideen artean banatzea.
  4. Diru-kontuak eguneratuak edukitzea eta balantzeak Lehendakariari aurkeztea. Jan horretarako Udaletxe horretan kontuhartzailerik ez balego.

6. Sekzioa: Aholku Batzordea

[aldatu]

25. art. Aholku Batzordea.

  1. Aholku Batzordea, Intsumisioa onartua duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari banaz eta udal hauetan dauden Intsumisioaren aldeko edo Talde Antimilitaristaren ordezkariez osatuko da.
  2. Hautatutako ordezkaria talde bakoitzak libreki aukeratutako du bi urterako. Hautatu hauek beren ordezkariak izango dituzte, hautatuak bere iniziatibak edo bere talde bultzatua postua uztea erabakitzen badu, hilabeteko epean ordezkatua izan dadin.
  3. Beren garrantziagatik EUDIMAren gehiengo osoa edo handiagoa eskatzen duten erabakiek onartu aurretik, Aholku Batzordearen iritzia jaso beharko dute. Kasu horietan, Aholku Batzordeak EUDIMAren Zuzendaritza Batzordearen bileran parte hartuko du, bere ordezkaritzaren bidez. Bide beretik, Zuzendaritza Batzordeak edozein unetan aholkua eska diezaioke Aholku Batzordeari.
  4. Aholku Batzordeak urtero ohizko hiru hilera egingo ditu gutxienez, Zuzendaritza Batzordearen eskakizunez egindakoak barne delarik.

26. art. Funtzioak. Aholku Batzordeari dagokio:

  1. intsumituak izatea erabaki duten Udalek horren alde Jan egiteko irizpideak ematea.
  2. Bertan parte hartzen duten talde eta erakundeen proposamenekin EUDIMAn parte hartzen duten Udalerri guztiei begira urteko plan bat prestatu eta aurkeztea Zuzendaritza Batzordeari.
  3. EUDIMAn parte hartzen duten Udaletan intsumisio alorrean burutzen diren ekintza ,ez instituzionalen koordinazioa ziurtatzea.

VI KAPITULUA

[aldatu]

Diru-sarrerak

27. art. Diru sarrerak.

EUDIMAko diru sarrerak honako hauek izango dira:

  1. Entitate publikoetako diru-laguntzak
  2. Bere ihardunetatik sortutako diru-etekinak
  3. Donazioak.
  4. Udal bakoitzak ezarriko duen diru-kopurua, horretarako biztanle-kopurua kontuan hartuz.

VII KAPITULUA

[aldatu]

Elkarteratzea eta Kanporatzea.

28. art. Elkarteratzea.

EUDIMAtik kanpo dagoen Udalerri bat onartzeko, beharrezkoa izango da:

  1. Sartu nahi duen Udal Batza osoaren baiezko erabakia, Mankomunitatearen Estatutuak onartuz, bertako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz.
  2. Udal berriaren sarreraren aldeko erabakia hartu behar du EUDIMAk bere Batzar Nagusiko kideen botuen kopuruaren gehiengo osoz. Udal sartu berriaren hasierako diru-sarrera, teknikoki ezarriko du EUDIMAko ondasun eta zerbitzu-kostuen arabera Zuzendaritza Batzordeak.

29. art. Kanporatzea.

EUDIMAtik kanpora bere borondatez ateratzeko baldintza hauek bete beharko dituzte Udalek:

  1. Dagokion Udal Batzak gehiengo osoz ateratzea erabaki ondoren, gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenaz egingo du eskaera.
  2. Bere diru-ordainketa eginik izan beharko du.
  3. EUDiMAtik ateratzeak sorten dituen gastuak ordaindu beharko ditu, eta baita EUDIMAk lituzkeen zorretatik legokiokeen zatia.

ALDI BATERAKO ERABAKIAK

[aldatu]

LEHENA.- Estatutu hauek indarrean jarri eta bi hilabeteko epe barruan, EUDIMAko aginte sailak martxan jarriko dira.

BIGARRENA.- Estatutuak indarrean jartzen diren hurrengo egunetik, hilabeteko epe barruan elkartutako Udalerriek bere ordezkari diren kideak izendatuko dituzte eta hauen izen abizen eta helbideak.