Euskalerrientzako Sortarau-asmoa

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search

EUSKALERRIENTZAKO SORTARAU-ASMOA

ARABA, GIPUZKOA, NAPARROA TA BIZKAI'KO ALDUNDIEN BEIN-BEÑEKO ORDEZKARIAK ONTZAT ARTUTAKO EUSKALERRIARENTZAKO SORTARAU-ASMOA

LENENGO BURUA[aldatu]

ERABATEKO BURUBIDEAK[aldatu]

1º Atala. Odolez, edestiz, azieraz eta bizibidez berdin­ berdiñak diran, eta gaur artean Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya izenez ezagutzen ditugun lau erki mugakideak, erderaz “Pais Vasco Navarro”, ta, euskeraz, “Euskalerria” edo “Euzkadi” izena arturik, eta España'ko Erri-aginte barrutik irten gabe, errilege ta jaurpide gayak berak aurenez askatasun osoz erabiltzeko asmoarekin, Erri-alkartzen bat egin nai dute, eta Erri-alkartze onek, sortarau onetantxe aitatzen diran arauen bidez zuzenduko ditu aurrerantzean bere lege bide guztiak.

2'en Atala. Euskalerri'ko batasuna ezelan bere ausi edo eten gabe, aitatutako Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya erkiak, alkarregandik askatasun osoarekin bizi izango dira, ta onetarako, erki bakoitzak, berak berenez, egin eta erabaki al izango ditu beretzako gayen ta egokien izango zaizkion lege bereziak, gaur artean dituztenak iñola ere galtzen ez dituztela, eta lege berezi edo eskubide oiek geyago zabaldu nairik, sortarau onen bidez gaurkoez gañera emango zaizkionak beregandurik, Erri-alkartze guztirako bereziki egiñak diran legeak izan ezik

3'en Atala. Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkai’ko Erki-Batzar-Buruak, aurretik Udal geyenak orretara eskatu ezkero, ta gañera erki barruko Aldundiari entzunaz, edo berarekin aituaz, askatasun osoz egin eta erabaki al izango dute, bakoitzak bere lur mugen barruan bizibide ta ebazlariko gayetan banak diran errialdeentzako, aitatutako malla orretako lege bereziak, errialde oiek arazo orretan bene-benetan banak diran ala ez ondo ikusita gero, eta berari bereziki dagokien arazoetarako bakar-bakarrik, baña orretarako, errialde orrei ematen zaizkion eskubideak Euskalerri osoaren ondasungoari ukutuz, beroneri kalterik ekartzen dioten ala ez ondo begiratuz, eta gañera, orretarako errialdeen bateri malla orretako lege bereziz eskubideren batzuk ematen baldin bazaizkio, orrek ez du esan naiko beren erkiekandik aldenduta bizi izateko eskubiderik daukenik, ezin izango dute beste gai edo arazo malletan ezertarako eskubiderik artu, ta beren erki barruko lege guztiak ondo ta arduraz gorde bearko dituzte.

Onetarako errialdeen bateri aitatutako lege bereziak ematen zaizkionean, eta len esan dan legez, bertako Udal geyenak erabakita gero, gizarte ta ebazlariko gayak ondo gorde ta erabiltzeko, gai orretan aituak diran gizoneki n batzorde batzuk izendatu al izango dira, ta Euskalerri guztian ere, zabaldu al izango dira onetarako onurak.

4'en Atala. Eskalerri’ko edozein lekutako Udalak, berari dagokioten arazo ta artu-eman guztietan, askatasun osoa izango dute, eta baita, beren ondasungoa edo dirutzea erabilli al izateko ere, beren buru izango dira. Emango zaizkion askatasun edo buru izate au, ezta izango iñola ere España'ko lege bidez, erri arek bere ardurapeko Udaleri ematen diotena baño urriagoa.

Aintzakotzat artuaz Legedi onetan sartuko dira, ta arduraz zaindu, Euskalerri’ko leku askotan gaur legezkotzat etsirik agertzen diran ballara batzuetako araudiak, bedar edo bazkak erabiltzeko lagundiak, ur ta mendiak ematen dituen obariak artzeko asmoz sorturik dauden baserritarren arteko alkartzeak, anaidiak eta beste gañontzako alkartasun guztiak, eta onez gañera, bai ta, beste leku batzuetan, lur ta mendi lanak alkarren artean ondo zaindu ta erabiltzeko asmoarekin izendaturik dauden auzi-batzordeak eta Udalen ardurapeko ikusla ta sarineurtzalleak.

5'en Atala. Sortarau onetan sartzen diran legeagazko eskubide guztiak, España'ko Oñarri legearen arabera zuzendu ta erabiliko dira.

Erriak bere iritxi edo naya agertu bear izango dituzten guztietan, auteskunde bidez egin bear izango du beronek, edo bai ta, auteskuntza bereziaren referendum bidez, edo berariz lege gaya eskatuz.

Auteskundeak erritarrak izango dira edo erriko autarkindun lagun guztiak zuzenki ta izilpean beren autarkia emanaz.

Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya'k berariz dauzkaten legeak ezin izango dira atzeratu auteskuntza berezi referendum bidez, ezta errialdeak eta Udalak dauzkatenak, ezta zerga legeak ere.

Euskalerri'ko Batzar Nagusiak egindako lege berarizko batez zuzendu ta erabilliko dira aitatutako eskubideak, eta bai ta berak eukitzeko edo norberagantzeko bear diran baldintzak.

6'en Atala. Euskalerri'ko agintariak beren eskubidez eman eta erabakitako erabateko burubideak Erri-alkartze orren barruan itsalez gordeak izango dira, erabakiok Erriko Agintaritza-Egunkarian argitaratu ta amaboskarren egunetik asita, argitaratutzen dan erabakian bertan, beste egite­eperik aitatutzen ezpaldin bada beintzat. Burubide bereziak lege barruan jartzen diran bidez erabilli bearko dira, ta aurretik, egitea dagokion lagunari berari adierariz.

BIGARREN BURUA[aldatu]

EUSKALERRI'KO LURRALDEA, ERRITARGOA TA IZKUNTZA[aldatu]

7'en Atala. Gaurko egunez Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya'k daukaten lur-mugaz barruko inguru ta lur­ neurri guztiak sartzen dira Euskalerri'ko lurraldean, eta orrekin egingo da, aurrerantzean «Euskalerria» izenez ezagutuko dan Erri-alkartzea.

8'en Atala. Euskalerria'kin mugakide diran beste lurralde batzuk ere, berak ala nai izan ezkero beintzat, sartu litezke Erri-alkartze aren barruan baña orretarako, ementxe berago aitatuko diran baldintzak nai ta nai ez arduraz bete bearko dituzte:

a) Euskalerria'rekin batu edo alkartu nai duben laurralde mugakidea erri bat baño geyagoduna izan ezkero, lurralde orren Udaletarik lautatik iruk euskalerrikotu naya agertu bearko dute ta Udal bat edo erri bakar bat izan ezkero berriz, Udala k berak gurari ori agertutzea naiko izango da.

b) Errialde edo Udal bakar orrek, nola dan, erri autarkiz erakutsi bearko dute gañera, Udalak agertu duben guraria erriko lagunak ontzat artzen duten ala ez, auteskundeak erri bakoitzean egiñik, eta autarkidun lagun guztien artean.

d) Onez gañera, Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya'rekin aurretik aiturik, Euskalerri'ko Batzar Nagusiak ontzat eman bearko du errialde orren gogoa, eta baita, España'ko Korteak, era berean beren baimena eman bearko dute arazo orretan, aurretik euskalerrikotu arte errialde edo Udal orrek menpeko izan diran erkiak zer esaten duten entzunda.

Euskalerrikotu nai duben errialde edo erri onek lendik Euskalerria'ren muga barruan balego, Udalak edo Udalik geyenak, nola dan, nai edo gogo ori agertzea naikoa izango da, onez gañera b) ta d) idaz-zatietan aitatu dana bete ta gero.

9'en Atala. Euskalerri'ko muga barrutik irten nai izan ezkero berriz, Lege-erriko edo España'ko Oñarri legearen 22'en Atalean aitatzen dana arduraz beteko da.

Sortarau onetan, legez ematen diran eskubideak laga, ta erki batek edo batzuk euskal-alkartzetik irten naya agertuko baldin balute, alkartzetik irten eta bereala sartu aurretik zeukaten legezko eskubide guztiak bereganatuko lituzke,•eta ordurarte bezela, izango lituzke gañera, España'rekin beren artu-eman guztiak.

Erkiren bat edo beste Euskal-alkartzetik irten arren, enparaukoak aurera jarraituko luteke alkartze barruan, askatasun osoz eta sortarau onetan ematen zaioten legegai guztien azpian.

10'en Atala. Sortarau oneri buruz, ona nortzuk izango diran Euskalerri’ko erritar:

a) Erritarteko eskubideari dagokionez:

1º Euskarerrian jayotako gizaseme guztiak, eta bai ta, kanpoan jaiotakoak izanarren, beren aita euskalerritarra izan ezkero, edo euskalerritar amadun gizasemeak onek urikoak izan ezkero.

2'en. Euskalerrian lege bidez auzotasun berezia irabaziz bertako erritargoa beregandurik daukan edozein España Lege-erriko erritarrak. Auteskundeetan autarkiz aldun nai ziñegotzi autua al izateko eskubidea, España'ko Oñarri legeak jartzen dituan baldintzen azpian eskuratu al izango da, bertan aitatzen diran gorabera guztiak beterik.

b) Giza eskubideari dagokionez:

1º Euskalerrian amar urtetik gora bertako lege barruan bizi diran lagunak, aurretik berak berez, edo beren legezko ordezkoen bidez jatorrizko erritargoa ez galtzea, legeak agintzen duben eran eskatuko ezpaldin balute.

2'en Euskalerrian urte bitik gora bertako lege barruan bizi, ta berak berez euskal-erritargoa lege bidez eskatu dutenak.

d) Gizarteko gayari buruz España'k o Lege-erriaren Oñarri legekó 15'en Atalean ezartzen dana ezertara ere ausi edo eten gabe, Euskal-alkartzeak bere gizarte-legez emango dituan eskubideak Euskalerrian bizi diran lagun guztientzako berdiñak izango dira; naiz legez erritarrak diranentzako naiz eztiranentzako; eta auek alkartzean bizi izaten damaten denporari batere begiratu gabe. Bai ta Euskalerrian lor arazoetan erroldurik dauden ugazabak eta langilleak ere, lege onetan sartuko dira.

11’en Atala. Or gorago aitatuko a) zatiari dagozkion gayetan zio onegatik galduko da euskal erritargoa:

1º España'ko Oñarri legeko 24'en Atalean agertzen diran baldintzaen arabera, españatar erritargoa galtzen dan zioa­gatik.

2'en. Beste bere eskuko dan erkiren baten edo goñontzakozko erritargoa artzen danean.

Giza eskubideari buruz berriz, España'ko beste edozein lekutako erritargoa artzen danean; baña urietan bizi diran bizkaitarrentzako, lagunabarreko legediak bere amargaren ataIateko 3'en idaz-zatian aitatzen dubena gogoan arturik, eta bai ta, Euskalerriko Batzar Nagusiak bere eskubideak erabilliz, aurrerantzean erabaki ta argitaratuko dituan gayeri ere, ondo begiratuko zaie onetarako.

12'en Atala. Euskalerrian, norberaren eta gizarteko eskubideak ezlitezke izan iñola ere, España’ko Oñarri legean gañontzako españarrentzat izendatuta goak daudenak baño urriagoak.

13'en Atala. Euskalerritarren jaorriko izkuntza euskera da, ta izkuntza onek izango du, erderak bezela, Euskalerrian, lege-indarra.

Euskalerria ta España'ko agintarien alkarren arteko artu­eman eta berak alkarrekin •izango dituen gora-bera guztietan, eta bai ta, Lege-erri orren eta aren artekoetan ere, erdera bakarrik erabilli al izango da lege-indarrez.

Euskalerrian bizi dan edozein lagunek, euskal-alkartze barruan beintzat, Auzitegietan nai jaurpide arazodun batzarretan euskera erabiltzeko eskubide oso-osoa izango du.

Euskalerri'ko Jaurpide arazodun eta Auzi arazoetako Batzak, berak berez artu ta erabakiko dituan arazo ta auzi guztiak, erderaz ta euskeraz argitaratu edo adieraziko dira, erabaki oiek, euskeraz egiten dan lurraldeetan bete bearak diranean.

Euskeraz egiten dan Euskalerriko lurraldeetako eskoletan, erdera ta euskera, biak erabilliko dira irakaskintzak emateko, eta irakaskintza emate au nola zuzendu ta irabiliiko dan zeatz jakiteko, Iurralde aiek menpeko diran Aldundiak esango dute zer egin bearko dan.

Bigarerren irakaskintza ta goirengo mallakoa, izkuntza biotan emango da, España'ko Oñarri legeak agintzen duben baldintzen barruan.

Jaurpide arazodun eta Auzi arazoetako otseñak nai ta nai ez euskaldunak izan bearko dute; baña sortarau au argitara ateratzen danean zeregin eta leku orretan lendik lanean daudenak, ezingo dira ezergatik ere, beren ogibideetatik kanpora bialdu euskeraz jakin ezarren; ta beren ogibidezko eskubide guztiak deduz gordeak izango dira.

Len aitatu diran Aldundiak erabaki ta esango dute, aitatu diran arazoetarako, euskaldun lurraldeak zeintzuk diran ta zeintzuk ez.

IRUGARREN BURUA[aldatu]

EUSKALERRIA'REN ESKUDUN ALMENAK[aldatu]

LENENGO ZATIA[aldatu]

Batzar Nagusiarena.

14'en Atala. Euskalerria'k España'rekin, eta Euskal­alkartze zatiak beren artean izan lezateken artu-eman eta gora-bera guztieri buruzko legeak egiteko eskua izango du Batzar Nagusi onek, eta bai ta, Erkiak alkarrekin aurretik aituta, egoki izango zaien gayetarako, Batzar orreri berari, berak berez emango dioten lau Erkien eskuko arazoen eginbide ta auzi guztietarako ere.

Sortarau onetan agintzen diran egin bearrak argitu, egokitu ta aginte bidean jartzeko legeak egitea, dagokio, bereziki, Batzar oneri, ta bai ta bertan Euskalerri osoari ematen zaizkion eskubide guztiak erabilli, ta beretan agintzen dana bete azitzeko legeak egitea ere, Erkiak, len esan dan bezela, alkarrekin aurretik aituta, beroneri, Batzar Nagusiari, berariz uzten zaizkion gai guztietan.

Auzi arazoetako eralguntza ta Erri-aginte Batzarra sortu ta erabiltzea ere, beroneri dagokio.

15'en Atala. Euskalerri'ko Batzar Nagusirako ordezka­ riak erritar auteskunde orokar, zuzen eta izillez izendatuko dira; onetara, Araba'k, Gipuzkoa'k, Naparroa'k eta Bizkaya'k ordezkari berdiñez autuko dute Batzar erdia, ta beste erdia, erki bakoitzak ordezkari berdiñez barik, lau erkien autarkiak era batera alkartu, ta erki bakoitzari bere autarkiz dagozkion ordezkariak emango zaizkio; autarki geyen daukatenari ordezkari geyago ta gutxien daukatenari gutxiago ta onetara. Ordezkari auek alkarrekin baturik beren autarki geyenez egingo duten lege berarizko batez, sartuko da araupean aurrerantzerako, eskubide onen erabiltzea.

Batzar Nagusirako ordezkari danak egun baten autuko dira, ta amabost •egun geroago asiko da bere eskubideko•zeregiñetan Batzar Nagusi ori.

16'en Atala. Ezin izango zaiote iñortara ere, beren esku-bide barruko arazoetan ukutu edo ezer eragotzi, ordezakari aueri España’ko Korteetako ordezkariak daukaten eskubide ta buru izate osoa izango dute berak gauza orretan.

17'en Atala. Bere eskuko diran zeregiñetarako eralguntzea erabilli al izateko araudi berarizko bat egingo du Batzar Nagusi onek, ta Buru bat, Buru-Ordeko bi ta Zadorlari bi izendatuko ditu. Batzar Nagusiaren Burugorako, lege-aldi bakoitzean, lagunez aundiena dan Euskal-erkitik asita, Bizkaya, Naparroa, Gipuzkoa ta Araba'ko ordezkari laguna autuko da, edo obeto aitu al izateko, tenengo Batzar­Burugoa bizkaitarra; bigarrena naparra ; irugarrena gipuzkoarra; laugarrena arabarra ta onetara izango dira. Buru-ordeko ta zadorlari lekuetarako, Erki bakoitzeko ordezkari lagun bat izendatuko da, onetara lau Erkiak Batzar mayan sartu­irtena euki dezaten.

BIGARREN ZATIA[aldatu]

Eskudun Batzordea.

18'en Atala. Batzar Nagusiak erabaki ta egiten dituan legeak erritar guztieri arduraz bete azitzeko, ta Sortarau onen 14’en Atalan aitatu diran, aren ardurapeko gayetan erria bear dan egokitasunez ta bide zuzenez erabilli al izateko, Eskudun-Batzorde bat sortzen da, ta Batzorde onek izango du Euskalerri barruko Iegezko bide guztien ardura, Euskal­alkartze osoko legegai ta eskubide oro bete erazteko eskua beronek izango du ta.

19'en Atala. Eskudun-Batzordean, Buru bat eta zortzi ordezkari lagun izango dira.

Len aitatutako Batzar Nagusiak aukeratu ta izendatuko du bere ordezkari lagunen artetik, ta onen autarki geyenez, Eskudun-Batzordearen Burua, ta autarki geyen au lenengotan lagun batek aterako ezpaldin balitu, geyen aterako leuken lagun bien artean berriro egingo da auteskundea.

Eskudun-Batzordearen Burua onetara auturik, beronek, berenez autuko ditu Batzorde orretarako laguntzaleak Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkayak, bakoitzak berari aurretik aurkestuko dituan bost izendun lerrokadan artekoetatik izen bi aukeratuz, onetara Erki guztiak izango dute Batzorde orretan sarpide berdiña.

Eskudun Batzorde onek bere mendeko zeregin gayak egiteko ta erabiltzeko epea, ta Batzar Nagusiak izango dubena, berdintsu neurtuko dira, ta berrizt u bear danean, 17'en Atalan aitatu diran gora-berak eta baldintza guztiak gorde ta arduraz zaindu bearko dira, Batzorde berri orren Burua aututzean.

Epea legez amaitu aurretik ere, izan leiteke Batzorde onek bere zeregiñak bertan bera utzi bear izatea; Batzar Nagusiak aren laneri gaitzeriztez agertzen zaionean, baña onetarako, gaiztzerizte au Euskalerri barruko Sortaruak jarriko dituan garbitasun eta arduraz sartu bear izango da; ta Batzorde-Burugo barria autu, ta onek batzarkideak berezitzea len• aitatu diran baldintzan azpian egingo dira, ta auek iraungo dute beren lekuetan, Batzar Nagusia berriro erri autarkiz autu artean.

20’en Atala. Batzorde-Buruak eta batzarkideak erantzun bearko dute, Batzar Nagusiaren aurrean, beren lekuetan egin leikeen edozein okerreri.

Beren lekuak utzi baño lenago, berariz lan onetarako izendutako dan bazkintza bateri agertuko diote heren gain utzi diran zeregiñetan erabilli dituen artu-eman, gora-bera ta garbitasun guztiak. Kontu ta garbitasunak artuko dituan bazkintza au Erki bakoitzeko batzarkide berdiñez osotuko da, ta beronek arazoari buruz emango duten txostena, Batzar Nagusiari aurkeztuko zaio, Batzar onek ikusi ta erabaki dezan.

21’en Atala. Eskudun Batzordea Gasteiz'en egongo da ta bertan egingo ditu bere batzarraldiak; bere zeregiñak erabiltzeko bear diran landolak ere, antxe egongo dira.

IRUGARREN ZATIA[aldatu]

Euskal abazlarigoarena.

22’en Atala. Euskalerriko auzipeko arazo guztiak beregain artu ta erabilliko ditu Euskal-Ebazlarigo Batzar onek, ta Euskal-alkartze barruan giza-zuzentza gayak arduraz erabiltzeko, España'ko Oñarri legeak eta Sortarau onek agintzen dituan bideetatik ibilli bearko du.

23'en Atala. Bere zeregiñen oñarri-arauak auek izango dira:

Auzipeko arazoak erabiltzeko izendatuko diran otseñak, beren zeregin guztietan beren buru izango dira, askatasun osoarekin ibilliko dira.

Epaikari arazoetan erriak berak ere, sarpidea izango du, Erri-epai batzarren bidez, ta bai ta, Ebazlak eta auzi-maisuak izendatzean ere, ta oneri kontuak artzeko.

Udaletako epaitegiak kendu, ta onen ordez ebazla ta zadorlari letraduak erabilliko dituan errildeetako epaitegiak sortu, Udal batzuk era batera sarturik beren menpean.

Lagunabarreko eskumendeak eta oben arazoak alkarregandik aldendu agingo dira uri andietako epaitegietan.

Saleroste arazodun auzitegiak sortu, egoki izango dan tokietan.

Auzitegi eskabide ta eskumende bereziak sortu gizarteko arazoetarako, España'ko Erri-agintzeko malla orretako legeen arabera.

24'en Atala. Euskal-ebazlarigo onen burutzat, Euskalerri'ko Auzitegi Nagusi bat izango da, ta beronek erabilliko ditu Errit-alkartzeko giza-zuzentza gai guztiak, bertako Batzar Nagusiak egiten dituan legeen arabera.

Salatari bat izango da ebazlarigo onetan, eta beronek, berak deizkion otseñak bere mendean arturik, erabilliko ditu, Auzitegi Nagusi orren barruan, eta Euskalerri guztirako agintzearekin, berari dagozkion salantza gai guztiak, bai Euskal-alkartzeak egiten dituan legeak zaindu ta bete egiteko, ta bai ta, edozertarako eskabide malletako, ta ezetz eskeetako arazo guztietan, berak berariz daukan sarpidearen arabera.

Euskalerri’ko ebazlariko ta salatariko otseñak, Batzar Nagusiak berak izendatuko ditu, edo beronek egingo dituan legeaz aukeratuko dira.

Epaikaritza Nagusi au Iruña’n egongo da.

LAUGARREN BURUA[aldatu]

ARGIBlDE BATZORDEARENA[aldatu]

25'en Atala. Jaurpidearen bizibide arazo guztietan, eta gizarte legeak arduraz erabiltzeko zereginetan argibideak eman, eta gañontzako erabideak erakusteko, Argibide Batzar bereziak sortuko dira ta auek zenbat eta nolakoak izango diran, nola eratu, erabilli ta nun eukiko duten beren bizi lekua jakiteko, lege berezi bat emango da.

BOSKARREN BURUA[aldatu]

BURU IZATEA ZER TA NORAÑOKOA IZANGO DAN[aldatu]

LENENGO ZATIA[aldatu]

Euskalerria'k izango dituan eskubideak.

26'en Atala. España’ko Oñarri legearen 16’en Atalan agintzen danetik, ona Euskalerri'ko Erri-alkartzeak legebidez, ta egitez berariz izango dituan eskubideak, zer ta norañokoak izango diran:

A) Erri barrutiko erakundea.

1. Lurraldeen arteko mugak ezarri al izatea. Sortarau•onetan agintzen diran eraz erriak alkarreganatu edo alkarregandik banantzeko auziak ikusi ta erabakitzea.

2. Lengo Atalan aitatutako lege-egite ta berak bete azitzeko arazoak erabaki, ta ebazlariko Batzarrak nola eratu, beren zeregiñak mugatu ta nolako bideetatik erabilliko dituen izendatzea.

3. Errialkartze barrutiko auteskunde legeak egitea.

4. Erri-alkartze barrutiko jaurpide arazoak erabiltzea.

5. Erri-otseñen sortarauak ta beren eskubideak, naiz Euskalerri'koak naiz errietako jaurpidekoak dirala, beren malla guztietan, egin eta mugatutzea.

6. Baitetxeak eta beren arazoak erabiltzea.

7. Erriko bizi lagunen geitu ta urrituagazko gora-berak ikusi ta arduraz erabiltzea.

8. Euskalerri barrutiko lagun eskubideak eta berak auzi arazoetan izan lezazken gora-berak babestu ta zaindu, alkartze barruan, eta gañera, erri-pakeari arduraz begiratu, España’ko Oñarri legearen 14'en Ataleko 4'en eta 16’en zatietan aitatzen dana gogoan arturik.

9. Erri-aginte ta Euskal-alkartzeko legeak arduraz egiñazteko bearko diran agintari ta agintari otseñak izendatu ta beren zeregiñen araupideak eratu.

B) Lagunabarreko eskubidekoa.

1. Giza-eskubide legedia ta Lege-Zaarrarekikoa, bai idatzita dagona, ta bai entzutez datorkiguna, ta gañera erabateko giza-eskubidekoa, España'ko Oñarri legearen 15'en Atalan gai oneri buruz ezarririk dagoanari arean ukutu gabe zaindu ta arduraz betetzea.

2. Baitura ta baratari legeak erabiltzea.

3. Lur-ondasun eta uri ondasun legeak ere, beronen ardurapekoak izango dira.

D) Erri ondasunak.

1. Mendi, lur eta ganaduen obariak zabaldu, zaindu eta eratutzeko legeak egitea, España'ko Legerriak berak bere gain dituan, eta bere eskutatik uzten eztituan erri bizi­bide, aberastasuneri ukututzen ezdioten artean.

2. Erriaren ondasunak, iñorenak izan ez litezkenak eta jabe gabekoak erabilli ta arduraz zaintzea. Erri lagunen, edo erkien, eta errien ondasunak zaintzea. Padurak eta lagunen bideak betetzea, onetan soldaduentzako ta itxasertzen zaintzea sartu bage.

3. Guztien ondasunak.

4. Berezko aberastasunak eta bizibide ekintza batzuen jabetasunekiko gora-berak gizartekotutzeko eskubidea, España'ko Oñarri legeak bere 15'en Ataleko 12'en zatian Erkieri arazo onetan ematen zaion eskubideak zaindurik.

E) Giza-bizitza zaintzeko erabiltzekoak.

1. Giza gorputza osasunez zaintzeko legeak egitea, Legerriak bere arauetan agintzen dutena gogoan arturik. Erri ta lagunabarreko gorputz garbitasuna.

2. Gizartekiko gaiso ta beartsuentzako zaintzea, bere era guztietan; erri ta lagunabarreko on egitea, edo on egite ta irakaskintzarako etxeak, edozein eratakoak; gaiso etxeak, erruki etxeak eta onetakoak erabilli ta zaintzea.

3. Aur zurtzak, seindun emakume beartsuak eta gazteen gaiztakeriak zuzendutzeko bear diran etxeak ere, Euskalerri'k o agintarien zainpean izango dira.

-

F) Adimena landutzeko.

1. Malla guztietako irakaskintza, ta irakasi bereziak, aren era guztietan ere, Err i-alkartzearen ardurapekoak izango dira, España'ko Oñarri legearen 50'en Atalan agintzen dana izan ezik.

2. Irakasti gayak erabiltzeko berarizko etxeak egin eta sortutzea.

3. Idazti ta idazki zaarrak gordetako etxeak, liburutegiak, guztietako taju ta traste zaarrak eukitzekoak, eta erti ederrekiko arazoak ere, sartuko dira Euskalerri'ko eskuartean.

G) Erri-erab […] ibidearena.

1. Erri [gau]zak era onean erabiltzeko bear diran Batzak; Udalak, Aldundiak eta onetakoak, errikideen bizibideari ta irabazpideari dagozkion, gizartetakoak izan ezik; irabazpide eralguntza ta aberastasunaren banatzea, ta erabiltzea; jangai arazoak neurtzekoak, erasketxeak eta erri-erabiltze batzak irasirlko gañontzako diru-etxeak; Euskalerri'ko bazkunak, bizi-bide alkartasunak, alkarreri laguntzeko alkartzeak, itxastarren bizibidea obetutzeko bazkunak eta gañontzako bizitza ta bizibideari ondo erantzuteko batz eta alkartze guztiak erabiltzea, ta berari lagundutzea ere, Euskalerri’ko agintaritzari dagokio; España'ko Oñarri legearen 15'en Ataleko 1º zatian gizarte legeari buruz esaten diran guazetan izan ezik. Saleroste, eragintza, lur-lanak ta abere edo ganaduaren aziera, ta beronen obekuntza ardurak. Baserri ta kaleko ondasunak, eta leku orretako lagunen bizibidea erabiltzea. Ondasun ta eragintza Batzarrak, eta onen gora-bera guztiak ere, Euskalerri'ko agintarien ardurapekoak izango dira.

2. Erriko, lagunabarreko ta lur gauzetarako arturenak eta diru aurreratzeak egin leizken diru etxeak egitea, ta arduraz zaintzea.

3. Lur-langilleen batzak eta alkartasunak, eta aberedunenak, eta lur arazo guztiak erabiltzekoak izango dituen artu-emanak.

4. Itxasotik dabillen atzera-aurrera guztia, naiz lagunena naiz saleroste gayetakoa, itxasoko gudaritzeari dagozkion gayetakoa izan ezik, beste guztiak, ba gai auek, España'k bere Oñarri legean bere gain artzen ditu, ta bere eskuko uzten ditu. Itxasoko lanetan dabiltzan laguneri irakaskintza egokia ematea, Euskalerri'ko agintaritzari dagokio.

5. Diruak eta gauza aldintsuak salerosteko etxeak, eta gañontzako salkari ta gai aldintsuetan sartuta dabiltzanak zaintzea, ta beren ardura izatea ere, Erri-alkartzeari dagokio.

6. Aberastasunaren gora-berak zeatz jakin, ta bai ta, gañontzako bizibide gayena arakatu ta aztertutzea ere.

7. Era batera ta egokiago esateko, Euskalerri barruko bizibide ta aberastasun gai ta arazo guztiak, bere gain ta eskuko izango ditu Euskal-Alkartzeak, España'ko Oñarri lege edo Konstituziñoak Lege-erriaren ardurapean uzten dituenak izan ezik.

I) Euskalerri' ko Bidayenak.

1. Bultzi, tximisburdi, lorrak, bideberriak, ubideak ; urrutizkiñak ta portuak, Euskalerri barruan dabiltzanetakoak izan ezkero, erri onen agintaritzapekoak izango dira; egazkiñen portuak eta onen bidayen eta bideak eta ari gabeko bidayenak, baña España'ko Lege-erriak lenengoen gora­ berak ikustea bere eskuko izango du, ta Oñarri legean jarrita daukan legez, erabateko bidayen bereziak sortu ta erabiltzeko eskubidea ere, berea da.

Bilbo ta Pasai'ko portuen gora-berak eta artu-emanak arduraz erabiltzeko, Euskalerria ta España'ko Lege-erriak alkarrekin aituko dira, ta beren alkarren itunben bidez atonduko dira aitatutako portu bien jaurpide ta bizibideak.

2. Ur ta tximista indarren obariak, Euskalerri barruan dabiltzan uranak eta Erri-alkartze orretatik irten bear ez duten tximist indarrenak izan ezkero beintzat.

Erriko ur arazoetan, uaitzen erabiltze ta zaintzetan jaurpideak izaten dituan eskubide ta sarpide guztiak, Euskalerri'ko jaurpideari dagokioz berariz. Erri-alkartze onen barruko errekena danean; baña erri onek beronen eskubidez lagunen bateri onetako erabiltzeren bat utzi, edo orain arte jaubedun diran ur ta uaitzak, arduraz utziko dira jaubedun orren eskuetan.

Errekaren baten ertz edo alderdietarik bata España edo bere buru dan beste lurralderen batetik, eta beste ertza Euskalerri'tik igarotzen baldin bada berriz, Lege-erri edo bere buru dan lurralde oien, eta Euskalerria'ren alkarren arteko itunben berarizko batez erabiliko dira ur ta uaitzen arazo oiek.

3. Erriko lurraldeen edertasunak, ta bertako gauza jakingarri ta ikusteko politak diranak orretara iraun dezaten ardurak artzea, ta beste errietako lagun aberatsak edertasun oiek ikusteko euskalerriratu deizten alegiñak egitea. Jolasak ta onen ardurak.

J) Zerga ta bizibide arazoak, onen artean Euskalerri'ko petxa, zerga, diru aurreratze eskatzeak, diru eralgiak izendatzea, ta gañontzako beste diru arazoak erabiltzeak sarturik.

K) Euskalerri barruko bizibideari erabatez dagozkion guztitako gai ta arazoak, España'ko Lege-erriak berak bere eskuko, gaurkoz, edo aurrerantzerako lege bidez berariz artzen eztituanak, Euskal-alkartzeari berari dagokioz, eta beronek askatasun osoz erabiliko ditu.

27' en Atala. Ona gañera, Euskalerria'k bere lurralde barruan, laguneri bete arazteko indarrez, izango dituan beste eskubide batzuk:

1º a) Nekepeko arazoen legedia eratutzea, España'ko Ebazlariko Nagusiaren eskuko uzten diran gayetan izan ezik.

b) Saleroste ta epaipeko arazoen legedia egitea, ta berau eratutzea, ta giza-legediari buruz, eskontzak nola egin, jayoberri ta iltzen diranen gora-berak zaindutzea, baituren eraztea, ta berak erabiltzea ta zaintzea; alkarren arteko itunbenak egiteko oñarri arauak gertatutzea, ta giza egiazko ta erakor sortarauak egitea, España'ko lagunabarreko era askot ako legeak alkarrekin erkatutzeko asmoz.

d) Gizarteko legeak egitea; baña malla onetako legeetan beti izango du España'ko gobernuak sarpidea auek ondo eraman badira ezpadira ikusteko, ta bai ta, beste erri batzuekin arazo oneri buruz egin izan diran itunbenak ondo betetzen badira ezpadira ikusteko ere.

e) Jayo, ezkondu ta iltzendiranen gora-berak garbitasun eta zeaztasun guztiarekin erabiltzea, gai au Udalen eskuetan utzirik.

2'ena. Adimen bidez eta lan egiñaz eskuratutuko jaubetasunen gora-berak erabiltzea.

3'ena. Agintarien arteko, ta auzietako, ta gañontzako agiri idazkieri lege indarra eman al izateko eskubidea.

4'ena. Edozertarako jangai ta gañontzako gauzak pisatu, ta eunak eta beste gauza guztiak neurtzeko erabiltzen diran tresnak ikusi, ta ontzat emateko eskubidea, ta bai ta, burdin aldintsueri balioa ematekoa ere.

5'ena. Meatz eta mendietako arazoen gora-berak erabiltzea; baña onetarako, España'ko Lege-erriak gaur beragandurik, edo bere menpean, dituenak, len beren jaube Izandako Udal edo laguneri atzera eman-bear izango zaio, edo au egin ezin baldin bada, meatz edo mendi oiek dauden erkien Aldundien eskuetan utzi bear izango ditu aurretik.

6'ena. Oroen ondasungoenak diran bultzi, bideberri, ubide ta portuen gora-berak, Lege-erriak berak bere eskuko utzi edo artu nai izango dituan egite gayenak izan ezik.

7'ena. Erri-alkartzetik kanpoko ondasngoari ikuitzen ezdioten sendabide arazoen zaintzea.

8'ena. Erabateko ta gizarteko aroetxeak, etxe onen erabiltzea ta diru zaintzea ere sarturik.

9'ena. Urak, eizea ta erreketako arraintzea. Euskalerri'tik kampora dijuazen uren obariak ezin izango dira iñola ere artu. Itxasoko arraintzea Euskalerri'ko itxaso zati ta ertzetan• baña ez best e erri edo erki bateko ondasungoari ikuitzen dionean.

10'ena. Egunkariak lege barruan sartzea, ta bai ta, Batzoki ta gañontzako jolas toki edo etxeak, antzokiak eta orretarakoak ere, legez erabiltzea.

11'ena. Jaubedunak diran lur, etxe ta gañontzako gauzak geyenen ondasunari edo egokitasunari kalte egiten dionean, jaubeari onenbesteko bat, legez dagokiona, eman, eta kendu al izateko eskubidea; baña Lege-erriak berari dagozkion erri lanak egiteko bear dituanean beroneri utziko zaizkio.

12'ena. Berezko aberastasunak eta bizibide jaurriak gizartekotu al izatea.

13'ena. Lagunabarren arteko diran egazkin arazoak, eta irrazkiñak erabiltzea; baña España'ko Oñarri legearen 14'en Atalan gai oneri buruz jartzen d1ian baldintzak, aintzakotzat artu, ta arduraz zaindurik.

14’ena. Irakaskintza malla guztietako batzak eratu ta erabiltzea, onetan, España'ko Lege-erriak ikasbidegoren bat ontzat etsi al izateko bear diran legezko agiriak emateko eskubidea daukaten irakaskintza batzak sarturik.

15'ena. España'ko Lege-erriak ezarriko dituan zergak, eta beronek lagun batzaren bateri emandako lan arazoen ordañez, onek Lege-erriari eman bear dizkion petxak, jasotzeko eskubidea.

28'en Atala. España'ko agintariak ezarriko dituen gañontzako lege guztiak Euskalerri barruan, eta erri onen agintarien bidez, gorde ta bete azitzeko zeregiña ere. Euskal­alkartzearen egin bearra da, aitatutako lege oiek argitaratutzen diranean, beste gauzaren bat esaten ezpaldin badute, edo geroago Lege-erri aretan amango diran beste lege batzuen bidez zeregin ori beste norbaiteri ematen ezpaldin bazaio, Euskalerri barruan berarizko eskubideakin.

29'en Atala. Ona norañokoak izango diran Euskal­erri'ko Ebazla, Epailagunak eta Epai batzarrakizango dituzten eskubideak:

A) Lagonabarreko, salerosteko ta gizarteko auzi arazoetan edozertarako eskabide ta zenbakuntza malletakoak, ezetz eskeak eta auzia berrikusteko eskakisunak ere, onetan sarturik.

B) Obendun auzi arazoetan eskabide ta malla guztiak, ezetz eskeak izan ezik.

D) Erri-araudiak laguneri ematen dizkion auzi arazoetan, lenengo malla ta eskabide biak.

E) Agintaritzaren kontrako auzi arazoetan, guztitarako eskabide ta atzera eskeak. España ko Lege-erriko agintarien kontra erabilliko diran auzietan, agintari oneri berariz dagozkion gayen baten kontrako erabakia izan ezkero beintzat, azkenengo eskabidea ezta Euskalerri'ko Ebazlarigo agintarien aurrera ekarriko.

F) Atal onetan edo urrengokoan aitatzen eztiran auzitegitarteko arazo guztiak ere, Euskalerriko Ebazlarigo agintaritzapekoak izango dira.

30'en Atala. Obendun auzi arazoetako ezetz eskeak ta España'ko legeak Agintaritza kontrako auzierarako, d) idaz­ zatian esan dan eraz, azkenengo eskabidez Euskalerri'ko ebazlarigo agintarien erabakien kontra joko diran epai­ gayak, eta bai ta, ebazla ta Auzi-maisuen kontrako auzietan, aitatutako gayeri buruz, berak artutako erabakiak dirala ta, eskatuko zaizkion garbitasunak, Lege-erriko Auzitegi-Batzarraren eskuko izango dira.

Oñarri legeak gizon bakoitzari ematen dizkion eskubideak ondo erabilli ez, eta auek noizbait ausi diralako, epaitegira joko diran eskabideak, arazo onetako Auzitegi bereziari dagokioz, ta bai ta, giza eskubide babesari ikuitzen dioten gayetan ere, Auzitegi onek artuko ditu azkenengo eskabideak.

31'en Atala. España'ko Oñarri lege edo Konstituziñoan ezartzen diran arazo guztiak, Euskalerri'ko Eskudun Batzarrak, Batzar Nagusiaren erabakiz, ala eskatu dutenean, sortarau onetan sartuko dira: baña orretarako, ala aginduko du, aitatutako Atal orrer i dagokion legeak, eta arazoak guztitarakoak izango dira, naiz legeak egiteko bidezkoak, naiz arek agintzen dubena erriari bete araztekoak, naiz auzi arazoetakoak.

32'en Atala. Euskalerri'ko lege-eskubideak arazo auek ere artuko ditu:

A) España'ko Oñarri legearen 19'en Atalan agintzen danari buruz, Lege-erri arek bere bizibideak, eta besteren batenak alkarrekinlegunkiro, asarre gabe ibilli ditezen asmoz oñarri legeren bat egiten dutenean, lege orretan agertu ta aginduko diran arazo guztietan sartzeko eskubidea izango du Euskalerriak.

B) España'ko gobernuak Oñarri legearen 20'en Atalak ematen dituan eskubideak erabiltzen eztiraden artean, Lege-erriaren legeak erritar guztiak ondo bete al izan dagien araudiak egiteko eskubidea ere, izango du Euskalerriak.

BIGARREN ZATIA[aldatu]

Irakaskintza nola eratuko dan.

33'en Atala. Euskalerria'k, España'ko Oñarri legeak gai oneri buruz egiten dituan oarrak aintzat arturik, bere gain artzen du, bere lur muga barruan edozein erritarreri eman al izango zaion irakaskintza malla guztiak eratu ta erabiltzeko ardura, ta onetarako arau onen bidez ibilliko da:

1º Euskalerri'ko jaurpideak izango dituan edozein mallatarako irakaskintza batz guztiak, naiz ezagutzen diran iru mallatakoak, naiz bereziak eta ogibideak irakasten dituenetakoak, gorputz bakar bat egingo dute, eta bertako Batzar Nagusiak egindako lege baten bidez, dan-danak sartuko dira Irakastola Nagusiaren zain ta agintaritzapean.

Udal ta Aldundietako eskolak eta gañontzako irakaskintza etxeak aitatutako gorputz bakar orretan sartzeko, Irakastola Nagusiaren agintariekin aitu bearko dira, ta arekin aiturik gertatuko dituen baldintzen azpian.

2. Eskola-ume bakar bat ere, eskola gabe gelditu ez deien ardura izango du bereziki Euskalerria'k, bere muga barruko irakaskintzari buruzko arazoak gertatu ta eratutzen diranean.

3. Edozein Euskalerritar, naiz ta txiro edo beartsuena izanda ere, euki bearko du guztitarako irakaskintz a malletan sartzeko eskubidea, ta arduraz lagunduko zaio edonori, berak berenez ezin baldin badu, orretarako gaitasuna ta zaletasuna daukan ala eztaukan begiraturik bakarrik.

4. Euskeraz egiten dan Iurraldeetako ume erdeldunak berak bear duten irakaskintza izan dezaten, lurralde orretan bearko diran erderazko eskolak sortu ta bere ardurapean erabilliko dituzte Euskalerri'ko agintariak.

5. Irakaskintzak eman al izateko askatasunaren bidez, Euskalerri barruan sortu leizken beste irakastetxeak ere, sartu al izango dira aitatutako Irakastola Nagusiaren azpian, beronek erabaki dezan baldintzak gorderik.

6. Jakintza gayak arakatu, teknika ezarri, irakaskintzak edastu, jakintza ta ogibidegayak gertatu ta zuzendu, ta erri guztiarentzat aziera sakona Iortu, Euskalerrla'r en izakerari dagokion eraz emanik irakask.intza ori, ta bai beste erribatzuek adimen landukera nola erabilten duten ikusit a; guzt i au bear dan eraz egin al izateko askatasun oso-osoa izango du Irakastegi Nagusi edo Universidade orrek.

Irakaskintza gayetarako batzordeak eta berarizko batzak sortu, erabilli ta euki al izango ditu atzerrian.

Euskalerri'ko eskola ta Ikastetxe guztien ardura beronek izango du, ta beronek nai duban guztietan eskola ta ikastetxe oiek nola dabiltzan ikusteko bere ordezkariak eta ikuslak bidaldu al izango ditu, España'ko gobernuak berak dituan arazo onetarako eskubideeri arean ikuitu gabe.

7. Ikaskuntza gaitasuna edonun iragarri al izateko agiriak eman eta zabaldu al izango ditue Euskalerri'ko ikastetxeak. Irakastola Nagusiko edo ogibideren baten lanean asi al izateko agiri sendatuak, erderaz titulos profesionales deritzenak atera al izateko bear diranean, orduan agiri auek emateko Legeerriak eskatuko dituan azterketak aurretik egin gabe eztira zabalduko; baña gaitasuna agertutzeko azterketok, Euskalerri barruan egin al izango dira.

8. Batzar Nagusiak egin eta erabakiko du, lege bidez, aitatu diran arauen azpian, Euskalerria’n nola sortu, eratu ta erabilliko dan irakaskintza arazoa, ta lrakastegi Nagusiari, bera egoki bizi al izateko, ta berari edo bere gain uzten dan lana askatasun osoz ta ardura aundiz egin edo bete al izan dezan, bear duten diru laguntza eman go zaio.

IRUGARREN ZATIA[aldatu]

Lan eta jaubetasun gayak.

34'en Atala. Euskalerri'ko edozein erritarrek bere lanaz, bere dirutzaz edo bere adimen landuaren alegiñak Euskalerri osoaren ondasungoa geitutzen lagundutzera beartua dago, ta era berean, erri oren gizarteko ondasunetan, berari dagokion neurriz sartzeko eskubidea izango du. Langilleak, nekezariak eta landola otseñak, aitatutako bearkuna beren eguneroko lanaz betetzen dute, ta beraz, esan diran eskubideak berenez dagokioez.

35'en Atala. Euskalerri'ko langille guztien ardura berezia izango dute Euskal-alkartzeko Agintariak.

Langillei eta aberastasun modurik eztauken erri lagunei ezingo zaie iñola ere zerga andirik bota al izango, bat ez, ere lugintzari, eikintzari ta salerosteari, onetara egin ezkero obeto atera al izango dute burua, ta beren eskubideak jarriko dituzte.

36'en Atala. Erritargo ta arima arazoetarako bear duten astia eman bearko zaiote landola otseñeri ta gañontzako langille guztieri; eta bai ta, erritarteko arazoetarako autuak izan ezkero, zeregin oietarako astia ere, emango zaiote beren ogibide lekuak iñola ere galdu bage.

37'en Atala. Gutxienez España'ko Lege-erriak Iangilleen alde egiten duten guztia egiñaz jarriko ditu Euskalerriak bere langilleak; era guztietako ogibideak obetu ta babesa emanaz, bai giza-garbitasunez, adimen-gayez, ta diruz lagunduaz, onetarako bearko diran etxeak egiñaz, lan arazoan sartzen diran alderdi bien, lana ta diruari, alkarregaz obeto ibilli daitezen alegiñak agiñik; lanagaz ateratzen dan irebazia zuzenago zabalduaz; gaurko zergak obeto zatituaz, geyago ordaindu al dezaken artera eroanagaz; ta langille, adimena landutzeko ikastetxeetara sarpidea emanaz, eta azkenez, Euskalerrian gizarteko zuzentasuna ta gizon bakoitzaren ondo egotea jarriaz.

38'en Atala. Onetan aituak diran gizoneri aurretik entzunik, Euskalerri'ko agintariak, ezertan erabilli gabe beren lurrak bertan bera utzita, etekiñik ematen ezdutela, daukaten lur-jaube guztieri era orretan dauden lurrak zertan edo artan erabilli ditzaten beartu, edo berak erabilli nai ezpaldin badute, saltzen edo errentan ematen edo beste onelako era batez, Euskalerrian bizi diran sendi beartsuak nun lan egin euki dezaten, edo baserritarren arteko alkartzeak lurrok urratu ta zerbait ematen jarri ditzaten, jaubeari epe izendatu bat eman eta berak erantzun ez padagi, lurrok oindo geldirik dauzkala, errentaren gora-berak eta neurriak Jaurpideak izendatu, lur jaubeari entzunda gero, ta alderdi biak baldintza aiek zintzo gordetzen beartutzen dirala, errentan jarriko dira lurrok.

Era berean lur jaubeen batek dirurik ezagatik bere lurrak geldi, edo bere basoak zugatzez jantzi gabe baleuzka, Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkai'ko jaurpideak artuko dute bere gain zeregin ori, diru gabeko jaube orreri lagunduaz, edo Jaurpidearen erabakiz, Euskalerri'ko Eskudun Batzordeak emango dio laguntza ori lur jaubeari, Batzorde onek berak bere kontuz erabilliaz, edo lurrok lanbatzaren bateri utziaz; baña orretarako an ipiñi dituan diruak eta orren erredituak gogor lotuko ditu.

39'en Atala. Langille beartsuentzat etxe garbiak eta merkeak egitea, onetara sendi txiroen bizibidea obeturik, Euskalerri'ko agintarien zeregiña edo egin bearra da, ta onetarako bizi lekuak egiteko Euskalerr i’ko jaurpideak emango du bear dan dirua.

40'en Atala. Gañera, emen aitatutzen diran bearkizunak ere, artzen ditu bere gain Euskalerria'k.

Gaurko Egunez daukan bizibide moduz aurrerautzean bizi izaten lagunbzea, antxin antxiñetik jatorkun eta geure­geurea dan euskal-sendiari; eikintza ta saleroskaritza txikiazaz bizi diran lagunak eta gure baserritarrak, eztaukate gaur bizibide modu, berdiña, baserritarrena askatasun andiagokoa da, ba, Euskalerri'ko agintariak baserritarren bizibide modua, oner i artu erazteko alegiñak egingo dituzte; edozein euskalerritarreri, berak zintzo-zintzo lan egiñaz, etxaguntza, lantegi edo denda jaube izatera eldu daien lagundu; basetxeak,•beren lurrak erabiltzen dituenen eskuetara eldu ditezen alegiñiak egin, onetarako, diru itunbenak, urtean onenbesteko bat ordainduz, edo errenteru oiei etxeak eta lurrak zenbat balio duten ikusteko eskubidea emanaz, lenengo belauneko seniderik edo legeak eskubide ori ematen dioten beste lagunik aurretik ezpaldin balego, edo Erki Legediak eman al izango dituen best e legebide batzuetatik; gaurko basetxeak txukundu eta berriak egin, bertan euskalerritar sendiak egoki bizi ditezen arrantza ontzietan dabiltzan arrantzale geyenen artean ontzi-jabetasuna zabaldu; arrantzaleeri beren bizi­ bidean lagundu, eta bai ta, beren batz eta alkartasuneri ere, ta euskal-arrantzaleen egokitasun ona idorotzen alegin guztietan iñardun.

41'en Atala. Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkai'ko jaurpideekin aurretik aiturik, eta len errikoak ziran lurrak gaur jaubedunak izanik agertzen diran leku askotako lurraldeeri entzunik, Euskalerri'ko Eskudun-Batzarrak berarizko legeak gertuaz, orretarako lurrak atzera erriko izaten ekartzeko alegiñak egingo ditu, orretarako bearko dan dirua ta argi-batzarrak baturik; gero lurrok zatitu ta erabilIi; ur indarrak artu, eta lurrak bustitzeko ubideak geitu; errien jaubetasun a obetu, lur-lanak zabalagotu; bide berriak egin eta bultziak ugaritu, onetara errian artzen diran etekiñak geyago ta obeto saldu ditezen.

LAUGARREN ZATIA[aldatu]

Erri-pakea ta Lege-eskubideak austea.

42'en Atala. Oñarri legearen I4'en Ataleko 16'en arau zatian, erki barruetan edo aren kanpoz agertu leizken erri asarreak eta matxiñadak erazi, ta erian bear dan pakea ipintzeko zeregiña Lege-erriaren gobernuari ematen zaio ta an gobernu orrek dauzkan eskubidez gañera, Euskalerria'n izan litezken matxiñada ta asarreet an beste zio onetatik ere, sartu leiteke:

1º Eskudun-Batzarrak ola eskatu dagionean; baña orduan, Lege-erriaren sarpide ori Batzar arek atzeratutzeko agintzen duan unean bertan amaituko da.

2'en. Lege-erriaren pakea austeko arriskuan ikusi dagianean, bera berenez, iñork eskatu gabe ere, sartu leiteke Lege-erria orretan.

Erri-pake legean esango da noiz jarri bearko diran erriko agintaritza guztiak gudarien eskuetan.

43'en Atala. España'ko Oñarri legearen 29, 31, 34, 38 ta 39'en Ataletan aitatzen diran giza-eskubide ta babesak, iñoiz kendu al izateko eskubidea izango du Euskalerri'ko Eskudun-Batzarra k, Arudiaren 42'en Atalak esaten duten arabera, eta España’ko Korteak sartuko dira, azkenengo atal onetan jartzen diran baldintzen barruan.

BOSKARREN ZATIA[aldatu]

Gudaritza.

44'en Atala. Euskalerri barruko gudaritza batzetan sartzen diran mutil guztiak Euskalerri barruan egingo dute beren soldauzka, Españan pakea dagoan aldi edo sasoyetan beintzat; baña soldadu guzti auek España'ko gudaritza barruan sartuta egongo dira, erri orretako gobernuak azarriko dituan soldadutzako lege guztien azpian, ta gobernu orrek dauka eskubidea berari soldadutzara deitu, bertako soldadu taldeak eratu, berari bear dan guzt ia agindu, izkiluz irten bear danean dedar egin, edo beste edozer agindutzeko; onetako gai guztiak España'ko gobernuari dagokioz.

SEIGARREN BURUA[aldatu]

ZERGA TA ONDASUN ARAZOENA[aldatu]

45'en Atala. Araba, Gipuzkoa, Bizkaya ta Naparroa’k orain arte izan dituen legczko bizibid eskubideak izango dituzte aurrerantzean ere, eta España'ko dirutzari erantzuteko 1925'en urteko Bagillen 9'en eta 1927'en urteko Agstuen 15'en egunetako Errege-Aginduetan jartzen ziran ordain­sallak, arduraz gor deko dira, Errege-Agindu oiek, 1931'en urteko Irallen 9'en egunean artu zuten Korteetako erabakiz, lege indarra daukate ta. Onez gañera, sortarau onen bidez Euskalerriari emango zaizkion zergak jasot zeko eskubideak izan ezik, Lege-erriak berak Euskalerrian jaso edo kobratzen dituan zerga, petxa, jaubetasun ta gañotzako diru Jasotze guztiaz ere, erantzuten zaio Estaduko dirutzari. Lau erkiak antzin-antziñetik diru arazoetan dauzkaten eskubideak, aitatutako agintza orren bidez araupetutzen dira aurrerantzerako.

Aiatatutako 1925'en urteko Bagillen 9'en eguneko Errege­Agintza orrek jartzen dituan diru ordaintze epe ta sallak guztiz kitatutzen diranean, Araba, Gipuzkoa ta Bizkaik o ordezkariak España Lege'erriko ordezkariekin aiturik, diru ordaintze epe ta sail berriak ikusi ta erabakiko dituzt e.

46'en Atala. Euskalerria'k sortarau onen bidez bere gain artzen dituan zeregin berriak oñarri arau oneri dagozkionak dira:

1º Euskalerria',k berak, berentzako Diru-Jaurrigo berezia egingo du, Erri-agintearenagandik guztiz aldenduta.

2'en. Zerga arazoak gaur sartzen eztiran leku askotan sartzea, onekin izango du Euskalerria'k bere gain artu dituan zeregin barrieri erantzuteko naikoa, ta bai ta, lagunabarreko egokitasunak gaur eskatzen dutenak erantzuteko ere.

3'en. Aitatu diran zeregin berri oiek zerga gora-beraz erkatu al izateko bide auek erabilliko dira: a) Gaur Euskal­erria'n Erri-aginteak artzen dituan zergak aurrerantzean Euskal-alkartzeak jaso ditzala. b) Gaurko diru itunbenen arauak berriztutzea eta, c) Gaur ordaintzen diran diru sallak urritutzea.

47'en Atala. Goiko atal orrek agintzen duenetik, eta bere oñarri arauen arabera, zerga jasotze auek utziko diote aurrerantzean Estaduak Euskalerria'ri:

a) Gaur Erri-agintearen Diru-Jaurrigoak, Euskalerria'n bizi diran Baskunetatik, bigarren ta irugarren sari mallak arabillirik, jasotzen dituan Etekin-zer gak.

b) Timbre deritzaion legearen zerga altsatuak, gaur Euskalerria'n Erri-aginteak jasotze n dituanak; onetan eztira sartuko bidayen, urrutizkin, urrutidazkin eta ezta España'tik kanpora irten al izateko pasaportean jarri bear diran selloarenak.

e) Meatz-lurren neurriagatik jasotzen dan petxa ta alkol, azukrea, txikoria jabon kutxak, sutautza ta sutautzen nasteak daukaten zergak jaso edo kobratzea.

48'en Atala. Sortarau au ontzat eman eta geroago Euskalerria'n jarriko diran Bazkintza berrien etekin-zergak, or beerago aitatzen diran baldintzen azpian sartzen diranak bakarrik izango dira Euskalerri'ko menpeko bete-betean:

1º Baskintza orren diru eralgi geyena euskalerritarrena danean.

2'en. Baskintza auek Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya barrutik erabiltzen baldin badituzte beren zeregiñak.

3'en. Bazkintza orren jaubetasun-ikarage geyena Euskalerri barruan egon ezkero.

49'en Atala. Estatuto provincial deritzaion araudiaren 22'en Atalan esaten edo jarten diran ezertarako traba gabe jaso al izango dira lur itundu barruan cédulas personales deritzaionak, Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya, lau erkien erabakiz, Euskalerri'ko Diru Jaurrigoak jasoko du zedulen zerga au, beste ituriduriko zerga guztiak kobratzeko daukaten askatasun osoarekin.

50'en Atala. España'ko Lege-erriak bere mendeko edozein Aldundi edo Udaleri eman leyon zerga kobratze eskubidea, Euskalerria'k ere, berentzat artuko du eskubide ori, orain arte, Erki-alkartzearen Diru-Jaurrigoaren eskukoa ezpaldin bada.

51'en Atala. Berak, bere bizibidearentzat ondoen etorriko dan eran jaso ta erabilliko ditu, Euskalerria'k zerga bide guztiak, berak berez zerga edo petxa berriak, edozein neurrikoak dirala sortu al izanik, baña España'k beste erri batzuekin egiñik dituan diru itunbenari kalterik egin ezkero ez.

52'en Atala. Sortarau onen 46'en eta 47'en Ataletan agintzen diran arauetatik, Euskalerriaren Diru-Jaurrigoaren azpian jarten diran zergak, ezdute euki al izango Estaduen aldetik zerga berririk.

53'en Atala. Lege-erriak Euskalerri barruk o meatz, ur, eiza ta arrantza gayetan dituan eskubideak, eta erriko ondasunak, edo errikoarenak izan gabe, España'ko erri-aginte mendean gaur daudenak, eta errietako zeregiñen bat bete al izateko erabiltzen diranak, edo ta, erriko aberastasuna geitutzekoak, guzti oiek, Euskalerria'ren eskuetara etorriko dira, España'ko gobernuaren zainpeko zeregiñen bat betetzeko daudeztenetakoak izan ezik.

54'en Atala. Iñoiz Lege-erriak, sortarau onen bidezko egin bearren bateri, guztia edo zatika erantzuteko diru zorrean arturen bat egin bear izango balu, eman egin bearko leiskio Euskalerria’ri, España ta Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkai'ko biztanleen artean dagon aldearen arioko zati bat.

ZAZPIGARREN BURUA[aldatu]

EUSKALERRlA'N NOR lZANGO DAN ERRI-AGINTEAREN ORDEZKO[aldatu]

55'en Atala. Eskudun Batzordearen Burua izango da Euskalerria'n, España'ko gobernuaren ordezkari, ta onek eukiko ditu bere gain, Erri-agintari Euskalerri barruan erri pakeari buruz dagozkion eskubide guztiak, ta Lege-erriaren lege ta agindu guztiak argitaratu ta bete erazotekoa ere, onen gain egongo da.

Au eta guzti ere, beti eukiko da gogoan, España'ko Oñarri legeak, bere 20'en Atalean dioena: Erri-agintearen lege batzuk erabiltzea ta zaintzea, berarizko batza batzueri dagozkiola, ta gañera España'ko agintariak, berak bere legeak bete ditzaten, araudiak egiteko eskubidea daukala, naiz ta lege orrek bete aztea Euskalerri'ko agintarien eskuan egon.

Eskudun Batzorde Buru onek erantzun bearko dio, España'ko agintarien aurrean, bere eskuko uzten dan edozein gayetan egiten duten okerrari, ta giza eskubideko ebazlarigoak artuko lioke kontu ta garbitasun onek.

ZORTZIGARREN BURUA[aldatu]

LEYAK ETA EZTABAIDAK[aldatu]

56'en Atala. España'ko Ebazlarigo ta Jaurpideko agintarien ta Euskalerri'ko Ebazlarigo ta Jaurpideko agintarien artean, sortu ta izan leizken Leyak eta Eztabaidak, Erri­ Agintearen Epaitegi Gurenak erabakiko ditu.

57’en. Atala. España'ko gobernuak edo Euskalerri’ko agintariak egindako legeren batez, batak uste izango balu bestea, bere eskuko diran zeregin ta arazoetan sartu dala onetarako eztabaidak, giza-eskubideko Epaitegiak erabakiko lituzke.

Giza eskubideko Epaitegi onek erabakiko ditu, era berean, España'ko Erri-aginte ta Euskaleria'ren artean sortuko litzazken beste asarre guztiak, eta bai ta, Erki-alkarte onen, eta beste bere buru dan erkiren baten agintarien artean sortuko litzazkenak ere.

Epaitegi orretan Euskalerria'k izango duben ordezkaria Batzar Nagusiak, bere askatasun osoz autu izango du.

BEDERATZIGARREN BURUA[aldatu]

SORTARAU ONEN ERABERRITZEA[aldatu]

58'en Atala. Iñoiz Sortarau au eraberritu nai izango balitz, berau sortutzeko erabilli izan diran bideak erabilli bearko litzazke, España'ko Oñarri legearen 12’en Atalak erakusten dituan bideak, eta gañera, Euskalerri'ko Batzar Nagusiaren batzarkide geyenen autarkia, ta España'ko Kortes'en batzarkideena berdiñean bearko litzake.

Eraberritzeko eskabidea, Euskalerri'ko Batzar Nagusiak edo España'ko Kortes'ek sartu leikee; baña eskabide ori, Euskalerri'ko Batzar Nagusiko ordezkari guztietatik laurenak gutxienez izenpetu bearko luteke, edo España'ko Korteetako ordezkari aldra berdiña, ta beti agertu bear izango da, argi ta garbi, eskabidean, Sortarauaren zein Atal, kendu, eraberrit u edo geitu nai dan.

Eraberritze onek España'ko Oñarri legearen, edo Euskal­erri'ko ta España'ko gobernuen arteko artu-emanari ikuitutzen diotenean bakarrik, eskatuko dira or gorago aitatu diran garbita sunak.

Euskalerri barruko arazoren batzuk eraberritu nai diranean, Batzar Nagusiaren erabakia naikoa izango da.

Eraberritze orrek beste arazoren bateri ikuitzen dionean nola eginbear dan, Euskalerri'ko Sortarau bereziak esango du.

BURUBIDE ALDAKORRAK[aldatu]

1º Euskal’erriko bein-beñeko agintaritza nola eratuko dan.

A) Sortarau au Madril'ko Gaceta'n guztiz agertu, ta andik ogei egunera, Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkai'ko Aldundiak gaur dituzten bein-beñeko ordezkariak, lendik alkarrekin aituta, auteskundeetara deituko diote erriari. Auteskundeok lau erkietan era batera ta Sortarau onen 15'en Atalan esan diran baldintzen barruan egingo dira, erki bakoitzak 8 ordezkari ta autarki leku bakarrez 32 aututzen dituala. Irurogeitalau ordezkari oiek egingo dute Euskalerri'ko bein­beñeko Batzar Nagusia.

B) Austeskundeak igandez izango dira, ta urrengo ostegunean egingo da autarkien zenbatzea; ta urrengo asteko ostegunean, ordezkari oiek, eta lau Aldundietakoak, Gernika'ko Batzar-etxean batuko dira, aurretik deitu gabe. Lau Aldundien Buruak izendatuko dute ordezkari zaarrenakin, bein­ beñeko maya, ta mai onek, batzarrak izendatuko dituan batzordeak beroneri lagunduaz, erakiko ditu, benetako maya izendatuta utzi artean erabilli izango diran bideak, Sortarau onen 17'en Atalan agintzen dan eraz.

D) Bein-Beñeko Batzar Nagusia onetara autatllrik, Sor­ tarau onen tg'en Atalan esao dan bezela, Eskudun Bauor­ dearen Burua ta Laguntzaieak autatuko dira, berau ere, bein-beñeko eskubidez.

E) Onetara autatutako Batzar Nagusia ta Eskudun Batzordeak bere gain artuko dituzte, Sortarau onek Batzar ta batzorde oieri ematen dizkioten eskubideak, urte baterako epez bakarrik, eta urte orren barruan egingo dira alegin guztiak, Batzar ta Batzorde oiek berriztuz, bein-beñeko eskubide gabe, aurrerantzaen jarraituko datenak autatzeko.

F) Bein Beñeko Batzar ta Batzorde auek urte beteko beren bizitza amaitu aurretik ona zertzuk egingo dituen

Lenengo.- Beren barruko artu-emanak araupean jarri, ta orretarako araudiak egin.

Bigarren.- Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkaya'k berak berez daukaten eskubidez, eurentzako, bakoitzak lege bereziak egiteko zuzpertu, orretarako egin bear dituzten gauzak zenbatzeko epeak dituzten aieri agertuaz, ta gañontzako gai onen gora-berak bear diran bezela egiteko lagundu ta urgazi, guztiori Sortarau onen 2'en Atalan agintzen dan bezela bete dagien.

Irugarren.- Euskalerri'ko Epaikaritza Nagusiaren Burua autatu, ta bere buruko azpian, Euskal-Ebazlarigoari dagozkion gai ta arazo guztiak egin eta ontzat eman, ta onetzaz batera, Ebazlarigo onen otseñak autatu al izateko legeak egin.

Laugarren.- Bein-beñeko Batzar ta Batzorde orrek irauteko bearko dan dirutza begiz jo ta ezarri.

Boskarren.- Euskalerri barruko Sortaraua egin, eta bera ontzat eman.

Seigarren.- Euskalerri barruko auteskunde legea erabaki ta bai ta, onen Erri Jaurriarenak ere.

Zazpigarren.- Urrengo burubide aldakor orretan esango dan eraz, España'ko Gobernuak Euskalerri'ko agintarieri emango dizkion, len bere mendean ziran egin bearren arazoetan sarpidea izango dute bein-beñeko Batzar ta Batzorde onek.

2'en Len España'ko mendean zira zereregin eta arazoak Euskalerria'ren eskuetan nola utziko diran.

A) Berarizko batzorde bat sortuko da España'ko Eskudun-Batzarraren ta Euskalerri'ko Batzar Nagusiaren ordezkariz, alde bakoitzetik lagunez berdiñean, ta berarizko batzorde onek erabakiko du, Euskalerri'ko agintari ta agintari otseñei nola eman, len Erri-Agintearen mende zeuden zeregin eta egin bearrak; Sortarau onen agintzetatik arei eskubidez aurrerantzean dagozkionak. Batzorde onek bere eskuko lan onetan izan lezazken eztabaida ta asarrekuntza guztiak, España'ko Erri-Buruak edo onek izendatutako ordetzkari batek bere izenean, erabakiko ditu.

B) Alderdi bakoitzeko ordezkariak izendatuta beingoan, asiko ditu berarizko Batzorde onek bere eskuko dituan zeregiñak, ta ordezkari izentatze ori Sortarau au Gaceta'n agertu ta berrogei egun igazi aurretik egin bearko da. Berarizko Batzorde onek bere gain dituan lanak guztiz amaitutzeko, sei illebeteko epea izango du.

D) Euskalerri'ko Agintari ta Agintari otseñak aurrerantzerako beren eskuko geldituko diran landoletan berak sartzen diranean, zer dagon ondo ikusi, ta idazkiz ezarrita gero artuko dituzte, ta jaubetuko dira.

E) España'ko Erri-aginteko agintza lekuetako otseñak, Euskalerria'ren mendera datozen zeregiñetako landoletan dabiltzanak, berak nai izan ezkero, leku orretan gelditu litezke, Lege-erriko otseñak ziranean zeuzkaten eskubide guztiekin. Eskubide auek geitu bai, baña berak urritutzeko almena ezdute eukiko Euskalerri'ko Agintariak.

Gasteiz'en 1932'grreko. Epailen 21'grrena