1/
Ez detelako kontzientzia
lotsaz euki nai gordia,
baizikan esan gazteri oni
ez galdutzeko fedia,
zertarako dan mundu onetan
onenbeste banidadia,
zartzera eskatu biar badegu
Santa Miserikordia?
2/
Mutil koskorrak mozkortu 'eta
zigarro purua erretzen,
Donosti ontan ikusten ditut
gizon zarrak insultatzen,
kargu artzia zeladoriak
ez dirala atrebitzen,
gurasuak eta jende dana
kontra zaizkalako jartzen.
3/
Politika da zerri, argalak
gizendutzeko eskola;
pikaro asko nola dabiltzan
aspaldi dakit nik nola:
mendi-puntako arbolatxuei
eroritzen zaien orbela,
ego-aiziak udatzenian
ibiltzen duan bezela.
4/
Que nos estamos degenerando
mediante da alkoola,
y a pasos muy agigantados
askok notatzen ez degula;
tantos crímenes y tantos suicidios
ezin liteke bestela,
y tantísimo crío en Fraisoro
iñor ezagutzen ez dutela.
5/
Okasiuak n ... jartzen ditun
bizi diranak ... (1)
modu onetan erantzungo diet
egiten banaute galde,
nola ez naizen gerra-zalia,
baizik pakiaren alde:
kaleko kuku alperkumiak
jan nai dutela debalde.
(1) Papera puskatua dago ta ezin irakurri da emen zer dion.
6/
Jaungoikuaren destinua
munduan badegu danak,
kontentu gaude dauzkagulako
estudioko gizonak:
mediku, apaiz eta injenieruak
derrigor biar ditugunak,
gezurra dala ez nau esango
burutik sano dauanak.
7/
Injenieruak billatutzeko
lurrari bere entrañak:
kobre ta bronze, burni t'altzairu
urtu ta egiteko makinak,
urre-zillarrak diru egiteko
eta diamante piñak,
merezi gabe alper askori
egiten dizkagun propinak.
8/
Estudio aundiko gizonak
munduan izanagatik
bat bakarrikan ez da gertatzen
besteren bear ez danik:
ez astronomo eta ez erregerik
eta diplomatikorik,
min duanian mediku jaun bat
eskatutzen ez duanik.
9/
Baratzan lore ederren tartian
kardu latza ta osiña
bezela, danok nola ez degun
onak izateko griña,
orain aitortzen det, aspalditxuan
dudan egondu naiz baiña:
sazerdotiak bear dirala
erakusteko dotriña.
10/
Lenago dudan egon arren,
oraiñ txinistatzen det nik
ez dala izango teologorik
eta diplomatikorik,
mundu onetan bat bakarrik,
guri emango dizkigunik
Jesusen amar mandamentuak
bañon konseju oberik.
11/
Maixu batzuen dotriñakin
biotz onak zitalduta,
erari txarrak gazunak urtu (1)
eta kemenak aituta,
ogei ta lau urtera ordurako
bizi izaten aspertuta,
onez aurrera obra dezagun
obetuago pentsatuta.
(l) Bearbada, emen garunak urtu bear luke.
12/
Erua naizela nere errian
esaten ai omen dia,
milloi bana esker eskaintzen diet
errukitutzen badia;
ortaikoen batzuk ez izatia
gerta leike ordia
Kilimontxoko ura dan beziñ
kontzientzia garbia.
Bertso-papera: «La Editorial Guipuzcoana. -
Tolosa»; Antonio Ezponda. Lizantzin. Oiartzun.
Bertso bakoitzaren atzetik erdal itzulpena dator.
onela dio egilleak: «Los números pares no son versos sino traducción del bascuence al castellano
». Itzulpen oiek ez ditugu emen jartzen.
azken bertsoarena izan ezik; onek zerbait geiago ere esaten baitu. Onela dio:
Tengo un almacén grande de cosas para decir, pero comprendo que puedo ser mal profeta, pues en mi pueblo opinan que estoy loco; pero
tal vez ignoren que somos más ricos que los tontos que tenemos palacio con jardín y médico;
y los tontos sólo un privilegio tienen, y es que nadie puede explotar su talento!. y a esos los
cuerdos no insultan».