1/
Festen ondorenian
Azpeitin feriya;
salgai Patxi Mokollok
zuan iriya,
ibilli oi zuana
Usurbilko arriya;
egun da bost erralde
kordelez neurriya;
zuan aragiya
zan guri-guriya;
jaurtirik begiya
askok inbiriya;
erostun Urrustilgo
aizkolariya.
2/
Ostegunian beia
saldu du Ernanin,
geroztik erostuna
dabill armonin;
ogei ta bi erralde
ezurra eta mamin;
eztula ta zotiña,
sabelian du min;
ez ortz eta ez agin,
ezurrak agirin,
lurrera iya erorin,
artuan inbirin,
paotxa jaten badu
atzetik pirrin.
3/ Ume bi egin ditu,
biyak urrusiak,
urtiak emeretzi
ditu pasiak;
artua ta gariya
ongi mereziak
izan arren, opa ez
bere nagusiak;
larrian gosiak,
beti oñaziak,
jo du perlesiak;
illiak guziak
ditu zikiru zarrak
bezin luziak.
4/
Lapurtxulo'ko bentan
-al dezute jakiñ?-
iru zikiratzalle
ta bi arakiñ:
Anton, Pello, Lorentzo,
Andres eta Joakiñ,
sukaldian musian
illenti bi errekiñ;
aien kia zikiñ,
ardua era ten ekiñ,
sabelian irakiñ,
purrut eta kakiñ;
zakurra nazkatu zan
usaiarekiñ.
5/
Katuak miau eta
zakurra zaunkaka,
baratzako pikuan
ontza ujuka;
neska zarrak argiya
doministikuka
itzali, ta ukullora
zerriya eztulka;
bei zarra marruka,
akerra merruka;
aiek danak joka
astua ostikoka;
oillarra esnatuta
kukurrukuka.
6/
Ez al da nitzaz iñor
erruki tzen danik?
Neska zarran karrasi
aiek entzunik,
sukaldetik erantzun
zion Joxepa Antonik:
Iruritzen al zaizu.
merezi dezunik?
Egin gabe lanik
aberastasunik
izandu duanik,
zerura iyo danik,
iñor ere oraindik
entzun ez det nik.
7/
Donostia'ko Bretxan
zuk perretxikuak
saltzen dituzu bestek
bildutakuak;
piparrak Durango'tik
ekarritakuak,
zure sudur gorriya
beziñ aundikuak;
adarretik pikuak
eroritakuak;
arrautze freskuak
gorringo bikuak,
kukuak Landarbaso'n
egindakuak. »
8/
Neska zarran galaia
mutill zar prestua,
egin gabe lanikan
aberastua;
uste beti zuela
arrazoi justua,
ordain nai ezik berak
egiña gastua;
zuan pretestua
garisti lastua,
gosiak astua
besteri ostua,
isatsa ta belarri
biyak moztua.
9/
Ama nuan jostuna,
aita errotariya,
eta Mendaro nere
jaioterriya;
il zaizkit iru arreba
ta zazpi anáya;
itxuturik betiko
nuana begiya,
jarririk berriya,
bañan ez argiya;
okertu gerriya,
anima eriya,
izandu naizelako
pekatariya.
10/
Bi kana ta erdi luze,
gañera gizena,
urtiak zituala
iru dozena,
besteren aurra azten
iñure izana,
adixkidia zuan
Pepe Arozena;
zuan almazena
edozer klasena;
zirurin zezena,
sujeto zuzena,
neska zartxuárekin
jostatzen zena.
11/
Salgai ogei urteko
zaldiya Gernika'n,
perlesiya zuana
atzeko ankan;
etzan inguru artan
argalagorikan,
ez baizuan sekula
jan garagarrikan
eta babarikan,
lastua bakarrikan;
etzuala indarrikan
oñazia birikan;
iñork etzion egiñ
eskeñirikan.
12/
Tolosa'ko feriyan
bazuan garbua,
bi trago tan usturik
pitxar ardua;
adierazi naian
jo zuan bandua:
plazan erdiyan salgai
zuala mandua,
anka errendua,
bizkarra soildua,
gosiak auldua,
begiyan gandua;
eraiñ azi zion
diru-mordua.
13/
Opa zizkion baba,
artua ta gariya, '
ura nai ezpazuan .
ardua erariya;
kontrariyuak zuten
panparroikeriya,
lotu ziotenian
Usurbil'ko arriya,
zuana izugarriya
pixua eta neurriya;
buruan jarriya
ausi uztarriya,
Barrensoro'k egiña
berri-berriya.
14/
Ernani'ko feriyan
gertatua aurten:
Kontxexiri zerriya
ostu zioten;
Anbrosio eta Lorentzak
nola zeramaten
Eriñozu aldian
laister jakin zuten;
ikusi zuten
ardua eraten
gaztañape baten;
zintzilik zeukaten
zerriyaren gibela
erreta jaten.
15/
Aguazilla ondoren
zutela etzekiten,
kia zeriyon ardi
txabola baten;
illenti bi errekiñ
eltzia irakiten;
ostu zuten zerriya
zintzilik zeukaten;
lokarriya eten,
lukainkak egiten;
galdetu al zekiten,
erantzun zioten:
«Piparrakin gustora
ditugu jaten!»
16/
Il zan Errenteriko
Xenpelarrek aiña
bertsolariyarena
izanik griña,
euskal erririk erri
dantzatu mingaña,
besterenikan ez det
publikatu baiña;
intentzioz piña,
ez asko jakiña,
sarri tan egiña
gaizki esamiña;
beste askoren gisa
buru-ariña.
17/
Jakiñ arren promesa
zenduala egiñ,
aita Xeledonio
zuri armoniñ;
ixpilluaren aurrian
usariyo berriñ
burutik orporaiño
apaintzen alegiñ;
oñak ariñ-ariñ,
zankuak agiriñ,
ipurdiari eragiñ,
festa zala Ernaniñ;
zu ziñan politena,
Joxepa Gariñ.
18/
«Nor da zure ondoren
dezun amantia,
biotzian duana
borondatia?»
«Ni nauana besterik
ez bezin maitia;
erregalatu dizkit
diru asko kostia:
urrezko katia,
erraztun diamantia,
duana brillantia,
dualako dotia;
baibena ezkontzeko zuk
nai du ematia.»
19/
Al duanak len bezela
orain egiten du:
jan ta eran ongi eta
dotore apaindu;
soñua zirrin zarran
pozgiroz ibildu;
abiatu ziñaten
zuanian illundu;
besotikan eldu
ta etxera berandu;
dizunak lagundu
egiya esaten badu,
baibena emango dizut
eta ezkondu.
Lenengo bertsoa. oso ezberdin dago
bertso-pa�per batean:
Aitu zitzaizkanian artua eta gariya.
Patxi MokoIlok salgai zuan iriya,
Barrenso'rok egiña buruan eztarriya
zuala, errex ibilli Usurbilko arriya,
txit ondo neurriya.
sendua gerriya.
egun erraldiya.
zan ikusgarriya,
erostuna Oiartzun'go errotariya.
Onoko bertso auek, Mendaroren bost
bertso-paperetan eta liburuxka batean
sakabanatuta daude; danak, Errenteriko
Makazaga'k argitaratuak.
Bertso guziak bederatzi puntukoak dira;
batzuek bein bakarrik daude, ta beste
batzuek, berriz, bi ta iru aldiz. Ori bai:
batetik bestera zerbait aldaturik. Len
ere esan degunez, bein baño geiagotan
egin zuan ori Mendarok.
Aldakuntzen berri, oarretan eman oi
degu beti. Bañan oraingo ontan jai egingo
degu; ez degu lan ori artuko. Naspil
aundia bailitzake, ta alperrikakoa gañera:
iñork ez bailuke entenitu ere egingo.
Onela moldatuko gera: lenengo, paper
bat artu ta ango bertso guziak onera al�datu;
ta ondoren, segiran, gañerako pa�peretan
eta liburuxkan dauden bertso
ezberdin guziak kopiatu.