GURE ESKU BIDEA manifestua
GURE ESKU BIDEA manifestua (2014) |
Garai berriak bizi ditugu Euskal Herrian. Garai berri hauez baliatuz, elkarlanaren ildotik urrats berri eta sakonak egiteko unea dela deritzogu. Ezinbestekoa da elkarrekin aurrera egitea ziklo berri eta ilusionagarria irekitzeko, eta bide honetan herritarrak protagonista nagusi bilakatu beharko dugu.
Jarrera positibo honetatik eta norbanakoak zein kolektiboak diren eskubide zibil eta politikoekiko begirunetik abiatuz, demokratikoa eta unibertsala den eskubide batekiko atxikimenduak biltzen gaitu: Erabakitzeko eskubidearekiko atxikimendua, alegia.
Norberak etorkizunari begira proposa ditzakeen proiektuetatik haratago, uste dugu posiblea, beharrezkoa, egokia eta zilegia dela arteko elkargunerako aukera eskaintzen duen eskubideaz ari baikara. Guzti honengatik, honako hau aldarrikatzen dugu:
- Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula
- Erabakia hartzea herritarroi dagokigula
Herritarron garaia da!