Edukira joan

Gaizki naian ez det nik...

Wikitekatik
Gaizki naian ez det nik...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Uso txuriya eran nazu...


«Gaizki naian ez det nik...»


1/
Gaizki naian ez det nik
egingo ujurik,
nai det neretzat ez beza izan
iñork enojurik. Ja, jai!

2/
Beste erri guzietan
bezela Itziarren
gauzak aldrebes gertatu dira
ezetz uste arren.

3/
Ostro gabe ikusirik
aritza neguan,
zaiñak igartu zaizkalakuan
artia zeguan.

4/
Artiak Itziartik
esan dizkan itzak,
Mutrikutikan jator erantzun
dizkio Aritzak.

5/
Aritzaren markarik
ez duala ondu,
lagun izanak nai dizkiote
ostruak itzundu.

6/
Artia len bezela
bear dute jorratu:
karia eman zaiñetan arrik
ez deikion sortu.

7/
Ote, txillar da urritz
ta elorri tartian,
Aritza dago sendo norbaitek
deitu bitartian.

8/
Jakiñik berriketan
asko zebiltzala,
bañan aritzak Debako plazan
jarri du itzala.

9/
Ez da arte-aritzik
ernetzen bi aldiz;
aprobetxatu denpora, jantzi
baño len odoldiz.

10/
«Euskaldunik badago!»
uju egin du Debatik
desafiyua Arteondoren
arriyan gaiñetik.

11/
Geiago dala uste
badu, ez ukatu;
berriketa-biria obe da
len-bait-len bukatu.

12/
Arrazoi gabe askok
oi ditu zeluak,
oiek ez dira baizikan gari
tarteko leluak.

13/
Sallera iristian
artzen ditu luak,
orlakueri deitzen diote
Mutrikun aluak.

14/
Para incomodarse
no quiero dar lugar,
porque lelua en todas partes
es palabra vulgar.

15/
Beajaundeizutela,
Pedro eta Biktor;
gorroturikan izan gabe alkar
neurtu indarrak jator.

Bertso-papera, e Tip. Marin.
San Sebastián»,
Errenteri'ko Enrike Elizetxea'ren
bertso-bildumatik.