Garisti salgai ditun...

Wikitekatik
Garisti salgai ditun...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Garisti salgai ditun... »


1/
Garisti salgai ditun
gauz gazi eta gezak
Pepari erantzun dio
Maria Teresak:
«Alaz guziaz ere
kontatzen errezak
ditun, irien gisa,
nere interesak.»

2/
Erantzun dio Kontxa
duenak izena:
«Erosi nai baditun,
diñat almazena:
ogei ta iru pezetan
arrautzak dozena,
zerri argalarena
urdaia gizena.»

3/
«Iri komeni zaizkin
egiñak kukuak
Abenduan Erniyo'n,
gorringo bikuak;
piparrak Durango'tik
ekarritakuak,
ire sudur gorriya
bezin aundikuak.»

4/
«Sagar da udare oiek
ez ditun urtsuak;
nik ere bazekiñat,
zerate atsuak,
lagun dituzutela
neska zar antzuak,
birigarrua udaran
bezin berritsuak.»

5/
Denda txiki batian,
San Lorentzo kalen,
sardín zarrak bakoitza
iruna errialen,
iru xoxen ordain bi
salgai ziranak len,
Donostia'ko Bretxan
esan du Madalen.

6/
Zesareo Tankredo
da tabernerua:
azukrerikan gabe
ur zikin berua,
duro bateren ordaiñ
zigarro purua;
erosten duana da
ni bezin erua.

7/
Au da eziñ askatu
deguna liua:
arrautzen preziuan
libra oliua,
esanaz: «Gauzak dute
beren baliua!»
Ori da estraperlisten
ebanjeliua!

8/
Indi-ollarrak esan du
juan dan Abenduan:
«Kukuak arrautza egiñ
du nere onduan.»
Txantxangorriyak zion
erantzun orduan:
«Ez nuke ikusi nai
nere inguruan!»

9/
Naizenian alkate
Donostia'kua,
merke izango dezute
urdai azpikua,
baita ere ardi-gazta
Idiazabal'kua,
ogi txuri biguña
ta ardua naikua.


Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renterfia-:
Tolosa'ko Antonino Lakuntza zana. Zortzigarren
tokian erderazko bertso bat zekarren. Etzuan jartzerik
merezi.