Gau batian etxian...

Wikitekatik
Gau batian etxian...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Anton Ixkiña


«Gau batian etxian...»


1/
Gau batian etxetik
Pello zan atera
dama bat ikusita
zerbait esatera;
ustez etzala izango
bientzat kaltera,
iritxi ziran leku
bakartxo batera.

2/ P.:
-Kolore zuri-gorri,
neskatxa garbosa,
zera usai gozoko
Apirill-arrosa,
Maiatzian txepetxa
dan beziñ airosa;
zu ikustian nere
biotzak au poza!

3/
Biotzetikan maite
zaitut nik, Juakiña,
balio dezulako
bi koxkorrek aiña;
ni naiz zure oñaze'
danen sendakiña;
zergatik jartzen nazu
illuna bekaiña?

4/
Jazkera txukuna ta
gorputzez liraiña,
aitortu biar dizut
lotsatzen naiz baiña:
ezin nezake maita
besterik zu aiña,
naiago nuke andre
neria baziña.

5/ J.:
Oraindik goguan det:
netorren Lezo'tik
Donostia'ra bire
xior erosotik;
ta zu nere ondoren
agertu basotik
ziñan, egitearren
imurtxi besotik.

6/ P.:
Nizun amorioz nik
besotik imurtxi,
ta orain matrallian
pixka bat igurtzi;
sendo bular oietan
ikututa utzi,
beste leku batían
biar edo etzi.

7/ J.:
Gaur egiten dirazu
lelengo bisita,
zure intentziua
dago ikusita;
ez nago maniobra
oiek ikasita,
beste bateri egiñ
orrelako zita.

8/
Geldirik eziñ egon
bañan berriz ere
golpia utseingo dezu
amar aldiz ere;
neri ez ikutzia
egin zazu mesere,
zergatik logratuko
ez dezun ezer e.

9/
Ez det ukatuko len
esandako itza,
zure modukuekiñ
biar zera mintza;
nik nai dedan zelaian
artuko det intza;
gaur engañatu naian
alperrik zabiltza.

10/ P.:
Zure auzuak diote
urrutira usai,
bañan ez batzuetan
barrendikan lasai;
galaia noiz etorri
egoten ziñan zai;
etzazula ukatu,
txantxetan ez naiz ai.

11/ J.:
Ni desonratu naian
zuen malizia,
badaukat nork sendatu
nere oiñazia;
galaiak egin zian
edo ez kutizia
auzotar oiek nundik
dute notizia?

12/ P.:
Jakin-naian gaztiak
zer egiten degun,
bederatzi neskazar
ta zazpi alargun
txelatan dabiltzanak
dira gau ta egun,
Luzifer diabrua
arturikan lagun.

13/ J.:
Zazpi alargunetan
Kontxa da zarrena,
urtiak kunplitua
berrogeigarrena;
begi bat itxua du,
ankatik errena;
zirrika ta imurtxika
bazuazke orrena.

14/ P.:
Bederatzi neskazar
oiek duten griña:
besteren ontasunik
eraman eziña,
gorrotu gaiztua, naiz
argiya bekaiña,
berrogei ontza luze
dutela mingaiña.

Bertso-papera, «Imp. «Aurrerá». ¡Gregoria
Ibargoien zana, Orio. Amabostgarren, erderazko
bertso bat dago merezi ez du ta ez degu jarri.