Edukira joan

Gipuzkoako Gobernu Zibilen jakinarazpenak soldaduen erreklutamenduaz (1877)

Wikitekatik

Gipuzkoako Gobernu Zibilen jakinarazpenak soldaduen erreklutamenduaz (1877)

Suplemento al Boletin oficial núm. 12, correspondiente al 26 de Enero de 1877.

GOBIERNO CIVIL GIPUZCOACO PROVINCIACOA.

circularra.

Excmo. Jaun General Norteco Ejercitocuac esatendit atzoco fechan seguitzendana:

«Obligatubac leguiaren conforme provincia Euscaldungo Ayuntamentubac, Monarquiyaco beste guztiyac bezala, padroyac eguitera mutillarenac, ceñec biarduban cubritu Gobiernubac deitzen duban añian, eta eguiña operaciyoa ori erri gueyenetan, indarreco mediyoric eta oquer aundiric gabe, nola Alcatiari faltazayoten practica lana obetan, ceñec eguitendituzten lendabicico aldiyan eta izan leudazequien nulidadeco viciyoa cumplitzen ez badirade leguiaren disposiciyoac bere demboran eta aguinduba dagon becela, atenciyoa deitzendiyot beorren Mecediari cergatic eguiquiyarequin presente esatendubana ill onen 11 real ordenac, aguertuba 12 Gacetan, prevenitudeyela erriyetaco autoridadiari enteradeitzala ondo 6.º capituloaren len esan dan leguecoa, eta non itzegitenduban alistamentubaren rectificaciyotzas.

Onec asi biardu precisamente Febreroco lendabicico igandean, jaquiñaren gañian jarriyarequin Boletin oficialaren bidez interesatu guztiyari, ceñi gañera enteratu biardan bere personan bi papeletaren mediyoz, ceñetati emangozayo bat mutillari, eta onen faltan, billatu ecin baliteque, bere aita, ama, curadore, parienteric aurrenecoari, nagusi, edo beste persona ceñen mendian dagonari, eta bestia unituco da expedientiari, firmatu eta guero mutillac edo beste edocein persona esan diranetacoac. Baldin ez balequique firmatzen abetaco iñorc, eguin beardu bere nombrian vecino batec.

Baita ere iruritzentzait casocua esatia Alcateari, baldin 48 articuloaren conformidadean ecin acabatubaliteque Febreroaren lendabicicoigandean operacioac alistamentuba enmendatzeco, eta cerengantic itzeguitenduban 43, 44, 45, 46 eta 47 articuloac, seguitu beardu urrengo jai egunetan bucatu artean, jaquiñaren gañean jarriyarequin reuniyoa acabatzeracoan, cein egunetan beardan celebratu urrenengoa, cergatic ez dezan iñorc esan etzaquiyela.

Esatenditu zaspigarren capituloac nola eguinbear diran reclamaciyoac alistamentubaren gañean, eta iñori combeni etzayo gueyago jaquitea interesatubari bañon.

Ez daducat ezagutu gabe cein gogorra dan leguiac aguintzen dubana, Ebroco alde onetan, nola auzco aldean servitzeco Naciyoari onec escatzendubanian bere semearen lagundasuna; bañon chiquitzen dirade bere efectoac ibilli ezquerostic leguiaren conforme, eta eguiten danian onen ordenac justu eta modu onian.

Principiyoaben animoan esatzendiyotet autoridade encargatutacoari operaciyoac eramatera bere bidean sorteua eta soldaduaren declaraciyoa arte, erautzi dezatela motivo guztiya protestic eguiteco, eta bear eztan guztiya, contuban eguiquirican lendabicico perjuiciyoa izango dala mutillarentzat, leguiac esaten dubana eguiten ez bada fede onean, eta Alcatiarentzat beren gañean artzen duten responsabilidadearequin, cer ez detan utzico aplicatzeas, artaraco bidea ematen badute.

Convenida ala ede jaquin dezaten mutillac eta beren familiyac, nola obligaciyoa servitzeco Naciyoari ez dan acabatzen, eta orain escapatzen dubanac onetatic, jarriyarequin gañera modu peligrocoan eramateco Ceutara edo Cubara, noiz nai eroritzen diranian chandarmearen escubetan, caltea eguitendiyola berari seguitzendiyon numeroari, obligatubarequin jartzia toqui batean ceren gandic libre cegoan.

Azquenengo beardet recomendatu necesidadea jaquin eta chinistu zaten Alcatiac, datorrela quintetaco serviciyoa guztiyaren leguetican, ceñec obligatzen dituban provinci guztiyac, eta cumplitzeco ez daudela Diputacioaren mendean, baicican Gobernadore civillean, ceñen gatic artubeardituzten instrucioac, mezclatu gabe Diputacio foralac asunto onetan ezdana euscal errico administracioa, eta estzayola batere tocatzen.

Baldin desgraciyaz Alcatiac eta Ayuntamentubac ez baluteque adituco prudenciya eta respetoco itza, eta adituco balituzteque conseju charrac, jaquindezate obligatuco nautela entregatzera militariaren Tribunaletara, izanditecen juzgatubac sidicioco presuac bezala; eta prevenitzeco erocein escusa ez jaquiñarequin izquetan, convenico da ecarrideyen euskerara eta publicatu emen esaten derana».

Cer anunciatzen detan Gaceta oficial onetan biardan gaucetaraco.

Donostiyan 25 Eneroan 1877.-

Gobernadoria, Laureano Casado Mata.