Guipuztarren alabantzaraco itz neurtuac

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Guipuztarren alabantzaraco itz neurtuac  (1860) 

GUIPUZTARREN ALABANTZARACO ITZ NEURTUAC

Gaztegende eder bat
eciñ oberican,
jarri ta cegoana
ondo gorderican:
Marruecoetara
laster emendican,
irten biarra dago
nosqui oraindican.

2


¡Gazte galai ta joyac
cein valientiac,
diran gure mutillac!
eguitera dijoaz
African paqueac,
emanaz moroairi
naico combatiac.

3


Aurrena sntan asi
azquena atera,
oyec eguingo dute
araquin papera:
ez dirade juango
guizonic jatera,
baña ez salvagerie
etorri aurrera.

4


¿Nola moroac iñon
vencitu iñola,
euscaldun ederraren
zaña ta da odola?
testigu izango da
chit sarri dembora:
barcacio escatzen
letozque ondora.

5


Ceutan sartu eta
andican barruna,
Tetuandic Tangerra
daucagu fortuna:
colerac galdu gabe
gure osasuna,
laster gure mende da
beltcen ondasuna.

6


Tanger artu ezquero
naiz ascoc jaquiñez,
dago ezquerretara
Erri bat Mequinez:
orrera joan bear da
zorcico ariñez,
contrario danari
su firme eguinez.

7


Ara joan ezquero
au da Mequineza
an dago moro danac
duten interesa:
Emperadore jaunac
garbi esan beza,
nor diran aberatsac
norc duan pobreza.

8


Emperadore ori
norequin dan vici,
gaur naiz aditutcera
seguru irichi:
ez badu diotenez
dirua aiñ guichi
¡mutillac! Serrallora
guacen lembici.

9


Noviac auqueratu
gustocoric balitz,
beltzac zurien zale
omen dira aguitz:
ni onetan engañuz
ibiltcen ez banintz,
dirua eta damac
carreatu zaldiz.

10


Asi naizan lanean
nago guztiz bero,
bai et fio ere
oraindic entero
armac mutil gaztiac
eraman ezquero,
laster det vitoria
oso bat espero.

11


Ea mutil maitiac
chit viotcecoac,
len lucitcen bazuan
noiz nai Guipuzcoac:
eman aurqui pruebac
onenetacoac,
errazqui garaituaz
moreriacoac.

12


Viva Diputacio
Erri danen Ama,
viva millitar danac
daucatenac arma:
sostenitu dezagun
beti degun fama.
ez dedin casta charric
etorri gugana.

Arren eder gaztiac
artu gaberic miñ,
portatu biazute
ceraten becin fin.

Zuen gan jartcen degu
biar dan gracia,
defendi ezazute
ceren Provincia.

Naiz bala chistuaquin
ta naiz bayonetan,
ez gaztiac bildurtu
guerrate onetan.

Galtza berri gorriac
chaparequin boina,
balio du moroac
guztiac ezaiña.

Tolosan; Andres Gorosabelen echean 1860.