Gure Aita

Wikitekatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Gure Aita


Gure Aita, zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaiguzu gaur egun honetako ogia,
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero;
eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.



Gure Aita - lapurdi


Gure Aita, zeruetan zirena,
saindu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaiguzu gaur egun huntako ogia.
Barkatu gure zorrak
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunaz geroz.
Eta ez gu tentaldirat ereman,
bainan atera gaitzazu gaitzetik