1/
Gure kopetak izardituta
guziok jateko ogiya,
au da Jesusek ematen digun
konseju ondo neurriya;
nik ikusten det zer gertatzen dan,
ez det illuna begiya:
lanikan egiten ez dutenak
gordetze'igute gariya.
2/
Erle txintxuak zelaian danik
lore obena biltzen du,
eta gero ezti goxua egiten
guziak alkar lagundu;
orregatikan oiek ez dute
alperrikan nai mantendu;
obe genduke kristandadian
lege au jarriko bagendu.
3/
Erletxo oiek eztiya eiteko
lore goxuak bezela,
basarritarrak biltzen zituzten
ote ta garo ta orbela,
gero. ukulluan gozatuta
sendotzeko lur argala;
kaletarrentzat zekor ederrak
azten zituzten orrela.
4/
Iñaurkiñ oiek oraiñ mendiyan
daude alperrikan galtzen
pozikan bilduko lituztenak
gerrara ai dira bialtzen;
lenago nekez sendotutako
lurrak ai dira argaltzen,
modu onetan gaitz izango da
oinbeste alper mantentzen.
5/
Basarriyetan ordoiak jaten
daude aitzurrak eta laiak,
alperren soñekuak jantzita
daramazkite mutillak;
sasiz betetzen asi zaizkigu
soluak eta zelaiak,
kaletarrak ondo bizitzeko
ez dira kontu alaiak.
6/
Sube gorriyen moduan gabiltz
biotz onak zitalduta,
griña txarrekiñ muñak ero tu
eta kemenak aulduta;
kristandadia gaur arkitzen da
borondatia galduta,
Jesukristoren ministrueri
eskubideak kenduta.
7/
Usai gozoko loriak dira
arrosa ta krabeliña,
beren tartian azal tzen dira
kardulatza ta osiña;
kristandadian danok ez degu
onak izateko griña,
gure gaitzikan gaiztuena da
alkar ikusi eziña.
8/
Jaiotzatikan dadukatenak
lanik ez eiteko griña,
merezi gabe askok jazten du
soñeko sedazko piña;
jan-eranian, zer esanik ez,
obenetikan nai aiña,
lurrez da itxasoz biltze'itugunak
ez dira berentzat aiña.
9/
Solora oitzen dan auntza bezela
gaitz izaten da ezitzia,
orrengatikan ez da komeni
txikitan gaizki oitzia;
iñork ez degu gazterik il nai,
desio degu zartzia,
bañan aurriak erakusten du
nola dantzatu atzia.
10/
Denpora baten saiatzen ziran
gure aiton gizaixuak
landare makatzak txertatutzen
artzeko fruta goxuak;
oraiñ txertu txarra zabaltzen dute
gure jaun eta maixuak,
miruen tankera artzen ai gera
Euskalerriko uxuak.
11/
Lautatik iru Donosti ontan
lanik eiten ez dutela,
dabiltz eskian da alperkeriyan
dirua biltzen dutela;
oiek gañera esaten dute
gauzak garisti daudela;
ori bai dala aurria artzia
pasaiatarrak bezela.
12/
Bañan, eskerrak, basarritarrak
zintzo ai dira labrantzan,
itxasotarrak giro danian
saiatzen dira arrantzan;
kalian berriz ajolik gabe
zurrutian eta dantzan;
Jaun Zerukua begira dago
guziok nola gabiltzan.
13/
Baserritarrak galtzen badu
lana egiteko gogua,
gari tartian sortuko zaio
kardulatza eta olua;
ferira maiz juan, lanak largata,
egiñagatik girua;
modu orretan zintzotuko da
kaleko jende erua.
14/
Biar bezela lanian txintxo
saiatzeko norberetzat,
badakit, ez da konseju ona
txinisten ez dubenentzat;
gure artian gorroturikan
ez izateko alkarrentzat,
au esanaz J esusek odola
ixuri zuben danontzat.
15/
Milla zortzireun irurogei ta
amalaugarren urtian,
Abenduaren amabostian
goízeko ordu batían,
gure Kilimon errekatxuan,
íntxaur-arbolen tartían,
Mendaro'ko erriyan jaío níntzan,
errota zartxo batían.
Bertso-papera, «Imp. J. Díaz. - Irún»; ez nuan
apuntatu zeñi jaso nion.
Beste bertso-paper batean, - onek ez du moldiztegi-
izenik -, aurreko paperaren zenbait bertso
daude. Orregatik ez degu emen osorik jartzen.
Aurreko paperagatik. Afrika'ko gerra-denboran
jarria izango zala esan degu. Cure uste cm onako
peper onek egiztatzen du: lenengo hertsoan urtea
esaten duo 1923; ta gero, laugarren bertsoan,
onela esaten da: «pozikan bilduko lituzkenak /
gerrara iltzera bialtzen». Ez da dudarik, heraz,
bertso ontan aitatzen dan gerra, Afrika'koa dala.
Paper onek. lenengo, bertso au dakar:
Milla urtez gaiñ bederatzireun
ogei ta irugarren urtian,
bertso batzuek jartzera nua
Cipuzkoa'kol partian;
bañan ez iñori hiotzian
miñ emateko ustian,
baizik egiak esan nai ditut.
al hadet, borondatian.
Urrena, 2, 3 ta 4' garren tokian, aurreko pape-
TIlren 2, 3 ta 4' garren bertsoa dakarzki, onako
aldaketa auekin:
2/2: onena; 2/3: eta ezti goxua egiten; 3/1-2:
Erletxo oiek lore ederrak' eztiya egitekO' bezela;
3/5: gero ukulluan ondO' gozatu; 3/7-8: kale1arrentzat
labore ederrak artzen dituzte orrela;
4/2: daude alperrik uste1tzen; 4/4: gerrara i1tzera
bialtzen.
Gañerako bertsO'ak, geienak berriak dira; banaka
ba1zuk berriz, len ere jarriak, bañan oso
diferente, 8' garrena ta azkenekoa izan ezik.
Orregatik, auek ez ditugu jartzen; ezta erderazko
bertso bat ere. Beste guztiak bai:
5/
Kalian batzuk lana eiten degu
zortzi orduko tarian,
aitu nazute basarritarrak
zer moouz saiatzen dian:
egun-sentiyan txantxangorriyak
txir-txir kantari deitzian
jaiki, ta Aitaren eginda txintxo
ondo illundu artian.
6/
Negu be1tzian kaskabarrakiñ
iru legua apartetik
arrautz da Oillasko eta esniakin, gu
jeiki baño len oietik;
ikusirikan nO'la datozen
emakumiak oñutsik,
errukitu1zen ez geran denok
ez dadukagu biotzik.
7/
Oiek gajuak txantxangorriyan
gisa diranak saiatzen,
jango badegu, biar ditugun
gauza guziak ekartzen;
bueltan gure erropak (1)
gobarak ein da garbitzen,
eta iñude kuku aberats
alperren aurrak azitzen.
(1) Lerra ontan, gure iritzirako, itzen bat
falta da; bañan paperak ola dio.
Paper ontako 8'garrena, aurreko paperaren
11'garrena da. Ona emen aldaketak:
1: Eta kalian lautatik iru; 3: dabiltz eskian gezur
kontari; 7-8: guzieri nik erantzungo'iet debalde
jaten dutela.
9/
Gazte askorik ibillia naiz
mendiyan eiten ikatza,
egun guzian bi aldiz janaz
talua eta baba beltza,
oiek gozatu burruntzaliyan
urturik zerrian gantza;
ora in, zeziña eta ogi txuriya
janaz, obeto dabiltza.
10/
Orduan bañon erreztxuago
oraiñ danok gera bizi.
iñork ez degu morrai nai izan
baizik guziok nagusi;
langille txarrak onak bezela
kobratuez irabazi,
modu onetan ofiziyorik
ez du naiko iñork ikasi.
11/
Lau atetatik bat dauzkagulako
Donosti ontan tabernak,
parte zarrian bi gau guzian
itxitzen ez dituztenak;
oientzat diña ez dira izaten
sortzen ditugun txanponak,
mozkorkerian ibillitzeko
galtzen gure osasunak.
l2/
Politika da langilliori
komeni etzaigun eskola,
pikaro askok ibiltzen gaitu
- bal al dakizute nola?
mendi-puntako arbolatxuai
eroitzen zaion orbela
udatzenian ego-aiziak
ibiltzen duan bezela.
14/
Bañan guziok txinista zagun,
dudan eon gabetandik,
ez dala izango teologorik,
aiñ gutxi pilosoporik,
munduan iñoiz bat bakarrikan
guri emango' izkigunik
Jesusen amar mandamentuak
bañon konseju oberik.
'" * '"
Bertsolariya aldizkarian, 39 zenbakian, 1932.
VI.IZ' an, Mendaroren bertso-sail bat argitaratu
zan.
Bertsorik geienak. ordea, azkeneko iru sail
oietan ere daudenak: 1, Z, 3, 5, 6, 7, 8 ta 9'garrena.
Aldaketa bat edo beste badute, bañan
berdintsuak.
Besteak berriak dira: 4, lO, 11 ta l2'garrena.
Ona emen bertso auek:
4/
Alper aundiak begira nago,
jaio ez diran tokian,
laniansaiatu- nai duteneri
utzi nai ezik pakian; (1)
antzemanikan aspaldin nagor
zer gertatu lezakian:
zakurren gisa egon biarrak (2)
oraindik gure maipian.
(1) Bertsolariya'k: utzi naizik pakian.
(2) Bertsolariya'k: zakurren gisa eon biarrak.
10/
Aitak eta amak borondate onez
seme-alabatxuak azi,
dotrina oie~i erakustia
nai digutela galazi;
len gure tnorroi txarrak ziranak
jarri diranak nagusi,
iduritzen zait orrelakorik
ez genduala merezi.
11/
Biria erakutsi zuan Elkanok.
ez nolanaiko azaña,
meriturikan eman nai ezik
ez dakitenak nik aña;
orren ondoren zan Urdaneta,
frailia asko zekiña,
salbajiari erakustenl
Jesukristoren dotriña.
12/
Uste izan arren gizon pizkorrak
onak zirala inbentuak.
etziran ezer gure soldaduak
zituzten armamentuak.
juan ez balira misioneró
borondate onekuak.
erakustera Jaungoikuaren
legeko mandamentuak.